Maria Ibañez, Emakumeen I. lasterketaren irabazlea »

Maria Ibañez gaintzarra izan da Ordizian aurrenekoz antolatu duten Emakumeen lasterketaren irabazlea. Denera 30 emakumek parte hartu zuten lasterketa horretan, eta batek ez beste guztiek lortu zuten lasterketa amaitzea. Ibañezek 18 minutu eta 25 segundu behar izan zituen bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Bigarren, Lasarteko Nieves Civico sailkatu zen(18’57”) eta hirugarren herri bereko Karmen Gomez (21’53”). Ordizian Kirolean III. asteko ekimenik nabarmenena izan zen hori, baina larunbata bete-betea izan zen Ordizian. Goizean haurren moto txapelketa izan zen, Maite Franko ipuin kontalaria ere bai, eta arratsaldean, lasterketaren ondoren, gimnasia erakustaldia eta emakume kirolariei egindako omenaldia ere izan zen. Omenduen artean zeuden Ana eta Irene Usabiaga ahizpa txirrindulariak, Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea, eta Ordiziako atletismoko nesken taldea ere bai. Ekimenari buruzko informazio gehiago eta argazkiak hemen lor daiteke.

Legazpiko mendi bizikleta proban 170 lagunek parte hartu dute, giro onean »

Zortzigarren urtea bete du aurten Xabier Ortiz de Luzuriaga zenaren omenez egiten duten BTT probak, eta 170 txirrindulari bildu ziren igande goizean. Iazko markara iritsi ez badira ere, aurten helburua 150 lagun biltzea zela kontuan izanda, «gustura» daude antolatzaileak. Xabier Uribeetxeberria da antolaketa lanetan aritzen denetako bat. Berak azaldu duenez, «goizean lanbro apur bat» egin zuen, baina «ibilbidea ondo» zegoen. 36 kilometroko ibilbidea egin zuten, herrigunetik abiatuta, Atagoiti, Aztiria, Brinkola, Udana eta Lakiolatik barrena. Bidean, sorpresaren bat edo beste izan zuten txirrindulariek; tartean, Giroan edota Tourrean ezagun egin den deabru gorriaren bisita. Bukaeran, jendea probarekin «oso pozik» gelditu zela azaldu du Uribeetxeberriak. Probaren amaieran, opari sorta bat banatu zuten, parte hartzaile guztien artean.

Mikel Larrañaga azpeitiar aizkolariak Urrezko Aizkora finalerako txartela lortu du »

Joan den larunbat arratsaldean (ekainak 2) Mikel Larrañaga azpeitiar aizkolari gaztea 23 urtez azpikoen Urrezko aizkora finalerako sailkatu zen, Oihan Larretxea mendean hartuta. Larrañagak lau probetatik hiru irabazi zituen, eta datorren igandean (ekainak 10) Azpeitian jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. 10 minutu eta 49 segundotan egin zituen lan denak, eta Larretxeak 11 minutu eta 35 segundotan. Hiru kana-erdiko proban 47 segundoko aldea atera zion azpeitiarrak Berakoari. Igandean, Azpeitian, Urrezko Aizkora txapelketako hiru mailatako finalak jokatuko dira: maila nagusian, Unai Otaño, Nazabal eta Atutxa II.a ariko dira. 23 urtez azpikoetan, Rodriguez II.a, Erasun eta Larrañaga; eta baliteke Mugertza III.ak ere parte hartzea. 19 urtez azpikoetan, Eneko Saralegi, Eneko Otaño eta Iker Vicente neurtuko dira.

Motor irteera “ondo baino hobeto” egin da »

Zapatuan Aulestiko II. Motor Irteera egin zen eta 20 motor batu ziren herrian. Ibilbidea ondokoa izan zen: Aulesti, Gernika-Lumo, Muxika, Armintza, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo, Munitibar eta Aulesti. Motor zaleek Mundakako Portuondon geldialditxoa egin zuten eta bertan Fito topatu zuten (goiko argazkia). Munitibarren bazkaldu eta azkenik barriro be Aulestira joan ziren denak. Egun ederra izan zela esan dute ekintzan parte hartu zutenek.  

Espainiako trainerilla txapelketa irabazi du Mundakak »

Asteburuan Espainiako trainerilla txapelketa irabazita, Mundakako arraunlari gazteek denboraldiko bosgarren bandera eroan zuten etxera. Mundakarrek aparteko maila emon zuten Castroko (Kantabria; Espania) uretan, eta erakustaldia emonda irabazi zuten ga…

Muruetak irabazi du Busturialdeko herrien arteko sokatira txapelketaren lehen saioa »

Iragan zapatuan, Busturialdeko herrien arteko sokatira txapelketaren lehenengo saioa jokatu zuten zortzi talde parte hartzaileek, Arratzun. Maietz Pazku jaietako egitarauaren barruan ospatu zuten sokatira jardunaldia, eta hainbat jende batu zen bertoko kirolariak ikusteko. Lehia gogor baten ostean, Muruetako taldeak irabazi zuen txapelketaren lehenengo jardunaldia, eta horrenbestez, sailkapenaren buruan jarri da. Muruetako taldetik jakinarazi dutenez, “iaz baino maila handiagoa dute taldeek”. Txapelketak bi parte hartzaile gehiago izango ditu aurten, iazko denboraldiagaz alderatuz gero. Hain zuzen, Bermeoko eta Nabarnizko taldeek lehenengo biderrez parte hartu zuten txapelketan, Arratzuko saioan. Maila ona emon zuten, gainera, azken postutik ihes egitea lortu baitzuten. Bermeo, esaterako, bosgarren postuan sailkatu zen, eta Nabarniz, bestalde, zazpigarren postuan. Txapelketaren bigarren jardunaldia uztailean jokatuko dute Kortezubin. Sailkapena Murueta Forua Mendata Kortezubi Bermeo Arratzu Nabarniz Busturia

Realeko zazpi jokalari izango dira Eslovakiaren aurkako partidan »

Realeko zazpi jokalarik hartuko dute parte datorren ekainaren 23an Anoeta Estadioan jokatuko den Euskal Herria eta Eslovakiaren arteko nazioarteko neurketan. Garbiñe Etxeberria eta Iñigo Juaristi hautatzaileek gaur eman duten deialdian zazpi jokalari…

Xabi Oroz Espainiako Saskibaloiko Txapelketako jokalaririk baloratuena izan da »

Xabi Oroz, ISBko Grupo Zaher taldearekin zeresana eman du kadete mailako Espainiako Saskibaloi Txapelketan. Bertan parte hartu du jokalari azkoitiarrak, eta «jokalaririk baloratuena» izan da hainbat hedabideren esanetan. Lau partidu jokatu ditu Orozek txapelketan, baina puntu asko batzea lortu du. 42,5eko bataz bestekoa balorazioa lortu du. Saskiratzaileen postuan, laugarren postua lortu du gainera txapelketan. Iraurgi Saskibaloiko bi taldek, garaipen bana ere eskuratu dute astebukaeran. Kirol Aukera ISB eta Betiko Kafea A ISB izan dira talde horiek. Aurrenengoa infantil mailako mutilen taldea da, eta bigarrena, aldiz, Alebin mailako nesken taldea da. Bi taldeek, beraien mailako Euskadiko Txapelketa irabaztea lortu dute. «Denboralia borobiltzeko, bi titulu gehiago eskuratu ditu klubak», adierazi dute saskibaloi taldetik.

Omenaldi beroa egin dio Lekeitio Futbol Taldeak Manolo Lopezi »

Manolo Lopez omendu du Lekeitio Futbol Taldeak hainbat urtetan taldearen alde egindako lana eskertzeko. Guztiz hunkituta, hartu zituen Lopezek herritarren txaloak eta futbol taldeak, ikastolak, eta eskolak emondako opariak. Futbolariek pasilloa egin zioten Manolo Lopezi zelaiaren erdira arte, eta bere dunbal eta guzti atera zen erdira danen agurra jasotzeko. Argazki galeria ikusgai.  

Imanol Agirretxe: “Hankak lurrean izan behar ditugu” »

Imanol Agirretxek Realaren webgunean hitz egin du. Denboraldi hau oso garrantzitsua izan dela adierazi du. Taldeak hankak lurrean izan behar dituela esan du:”Saiatuko gara lehen egunetik denboraldi biribila egiten eta zergatik ez, goiko postueta…