Gimnasia erritmikoagaz dantzan »

Asteburuan gimnasia erritmiko proba jokatu zuten Bizkaiko gimnasta gazteek Santanape kiroldegian. Amateur txapelketan parte hartzeko, 200 parte-hartzaile inguru batu ziren Gernika-Lumoko kiroldegian. Santanape jendez gainezka egon zen, eta bertara joa…

Jose Luis Arrieta: “Aukera asko daude Itzuliak aurrera jarraitzeko” »

Euskal Herriko Itzulia egingo dela, baina zintzilik dauden zenbait harimutur lotu egin behar dituztela adierazi du Jose Luis Arrietak antolakuntzako kide eta Euskadiko txirrindularitza federazioko presidenteak Euskadi Irratian. Babesle batzuen parte ha…

Mugerza eta Arrospidek ezin izan dute urrezko txapela lortu »

Otaegi eta Otañok egoera goitik behera aldatu zuten atzo, Azpeitian, jokatutako urrezko aizkolarien finalean. Iazkoa errepikatuz, eta pronostikoak betez, Arrospide-Mugerza azpitxapeldun gelditu dira.
Lehen hiru probetan Mugerza eta Arrospide aurretik …

Triatloiko Euskadiko txapelketan hiru domina lortu dituzte eskualdekoek »

Erronkari Ibarra Neguko Triatloi proba izan zen Isaban, atzo. Euskadiko Txapelketa zegoen jokoan, eta Mahala Tolosaldeko Triatloi Taldeko kideek “sekulako emaitzak” lortu zituzten. Euskadiko Txapelketatik hiru domina lepoan hartuta itzuli ziren etxera; bi urrezko eta zilarrezkoa bestea. Igor Aranburu tolosarra, Euskadiko txapeldun geratu da proban 5. egin da. Maider Gaztañaga, Euskadiko txapeldun berria da, atzoko proba irabazi ostean, eta beteranoen mailan, Joxemari Garmendia ikaztegietarra, proban 18. postuan sailkatuta Euskadiko txapeldunordea da. Parte hartzaileek, Isaban, 8 kilometro korrika, 30 kilometro bizikletan Belaguara eta 10 kilometro eskietan egin behar izan zituzten El Ferialen. Mahala Tolosaldeko Triatloi Taldea historia egiten ari da. 23 urteetan taldeak lortu dituen emaitzarik onenak izan ziren atzo lortutakoak.

Figinik eta Heitzek irabazi dute Ordiziako Igeriketa Txapelketa »

Team Italia taldeko Stefano Figinik eta Paris Olimpique taldeko Camile Heitzek irabazi dute Ordiziako Majori kiroldegian jokatu den Nazioarteko XII. Hegats Igeriketako txapelketa. Euskal herritarren artean, Mara Varela tolosarra izan da aurten hoberena. Gizonezkoetan euskaldun onena Xabier Larraza izan da. Ordiziako K.E. Urpekoak taldeko igerilariak ere bikain aritu ziren; nabarmentzekoak dira Josu Sarasolak, Iñaki Lasak eta Gurutz Gorostizuk lortutako emaitzak. Igeriketa Irekia larunbatean izan zen. Figini italiarrak urazaleko 200 metroko frogan lortutako denborari esker irabazi du txapelketa, 991 punturekin. Bigarren, Andrea Rampazzo herrikidea sailkatu da, hegatseko 100 metroko frogako denborak emandako 975 puntuei esker. Hirugarren Andrea Nava izan zen, hau ere italiarra, urazaleko 200 metroko proban lortutako 964 puntuei esker. Puntu horiek lortutako denborak Ordiziako Irekiko errekorrekin alderatzen diren taula baten arabera banatzen dira. Emakumezkoetan, berriz, Camile Heitz frantziarra izan zen txapeldun. Heitzek Ordiziako Irekiaren errekorra hautsi zuen bigarren aldiz, eta 1.002 puntu lortu zituen. Bigarren, Balear Uharteetako Cristina Lopez sailkatu zen, urazaleko 800 metroko frogan lortutako 994 puntuei esker. Eta hirugarren, Lea Pascualotti izan zen, urazaleko 200 metroko proban egindako denborak eman zizkion puntuei esker.

Oiangukoek bitik partida bat irabazi dute asteburuan »

Ordiziako Oiangu pilota elkarteko palariek asteburuan jokatu dituzten bi partidetatik bat irabazi dute, biak Udaberri Txapelketakoak. Pala motzean, Xabier Ibargurenek eta Zuhaitz Letamendiak 40-31 galdu zuten Euskal Jolas elkartekoen kontra Deban. Best…

Martxoak 3 eta 4ko kirol emaitzak »

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Take. Aralar Kirolak-Oiarso 40-46. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Aloña Mendi-Oiarso 97-81. Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Ereintza-Amenabar 21-19. Senior emakumeak.  Aloña Mendi-Ereintza 24-24. Futbola Erregional Preferentea Allerru-Touring 0-3. Beti Ona-Euskalduna 2-2. Pilota UDABERRI TXAPELKETA Eskuz binaka nagusiak 3.maila.  EPLE (Donibane Zangitu / Imanol Bergara) – Hondarribia 22-16. Eskuz binaka kadeteak 3.maila EPLE (Ahetze Arzallus / Ander Mariñelarena) – Gazteleku 20-22. Larruzko paleta nagusiak Landare (Josu Los Santos / Abel Pichel) – Gazteleku 35-26.  

Ruben Lanz legazpiarra eta Izaro Rubio ordiziarra izan dira azkarrenak Beasainen »

Ruben Lanz legazpiarrak eta Izaro Rubio ordiziarrak irabazi dute Beasaingo II. Herri Lasterketa. Bealak taldeak antolatutako proban 234 lagunek parte hartu zuten atzo, eta euripean bada ere, ibilbide polita izan zen eta giro onean egin zuten proba. Podiumean, goierritarrak izan dira nagusi, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Gizonezkoei dagokionean, Ruben Lanz legazpiarrak aurreneko metroetatik ihesean egin zuen lasterketa osoa. Pixkanaka aldea ateratzen joan zen atzean zuen taldetxoari, eta tarte hori handitzea lortu zuen probak aurrera egin ahala. Bukaeran, 3.12ko aldea atera zion bigarren sartu zen Manu Hurtado beasaindarrari. Podiuma beste goierritar batek, Angel Vazquez lazkaotarrak osatu zuen. Emakumezkoetan, Elena Calvillo beasaindarra gogor hasi zen, eta aurreneko itzulian bera zen aurretik. Bigarrenean ordea, Izaro Rubio ordiziarrak aurrea hartu zion, eta bukaeran, minutu erditik gorako tartea atera zion. Podiuma Olatz Gabilondo azkoitiarrak osatu zuen. Sailkapen osoa, Bealak taldearen webgunean eta lasterketak.com atarian dago ikusgai.

Realak porrot berri bat jaso du San Mamesen (2-0) »

Realak hamaika urte eman ditu San Mamesen irabazi gabe, eta oraingoan ere porrota jaso dute txuri-urdinek (2-0). Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu, Markel Susaetaren bi golei esker. Epailearen lana gogor kritikatu dute donostiarrek; bigarren zatia…

Beasainek irabazi egin dio Laudio liderrari (2-1) »

Beasainek garaipen bikaina lortu duen gaur arratsaldean Loinatzen, 3. mailako lider Laudio 2-1 mendean hartuta. Irabazteko modua bera ere ederra izan da, Oier Artolak 91. minutuan sartu baitu beasaindarrei hiru puntuak ematen dizkien gola. Garaipen horrekin, igoera fasea jokatzeko postuetan sar daiteke, aurkari zuzenek asteburuan lor dezaketen emaitzaren arabera. Laudiok 55 puntu ditu orain, eta Beasainek 53. Iker Lasak zuzentzen duen taldeak partida serioa jokatuko du, eta 28. minutuan markagailuaren aurretik jarri da Urkizuk sartutako gol bati esker. Baina pozak ez du gehiegi iraun Loinatzen, Paredesek 37.ean lortu baitu berdinketaren gola. Bigarren zatia ere oso parekatua izan da, eta bi taldeek aukera bat baino gehiago izan dute aurretik jartzeko. Aukerarik garbiena arabarrek izan dute, bigarren zatiko 38. minutuan bi aldiz jaurti baitute etxekoen atera, baina Beasainen atezaina bikain aritu da. Eta partida berdinketarekin bukatuko zela uste zenean lortu du Beasainek garaipenaren gola.