Larunbatean hasiko da Gaztetapeko VIII. Surf Txapelketa Herrikoia »

Getariako Gaztetape Surf Elkarteak Gaztetapeko VIII. Surf Txapelketa Herrikoia antolatu du asteburu honetarako. Surflariak bi modalitatean arituko dira, mailaz maila: Surf modalitatean, open, longboard, master, hamasei urtetik beherakoen eta nesken m…

Aiako pilotalekua erabiltzeko aurretik ordua hartu ahal izango da »

Aiako Udalak herriko pilotalekuaren erabilera arautu du, bertako erabilpena “egokiagoa eta ordenatuagoa” izan dadin. Aurrerantzean, erreserben bidez eramango dute aurrera honen kudeaketa; hala, herritarrek ordua hartu ahal izango dute front…

Majoriko langileek grebari ekingo diote datorren astelehenean »

Igeriketa Lantzen enpresaren kontratupean –enpresa hori hartzekodunen lehiaketan dago egun– Majori kiroldegian lan egiten duten langile “guztiek” greba mugagabea egiteari ekingo diote datorren astelehenean, hilak 10. LAB sindikatuak hel…

Golegile bikainak ditu Bera Bera Eskubaloiak »

Xixoni 15-34 irabazi ondoren, Mar Alicante izango da Donostiako taldearen hurrengo aurkaria, larunbatean Ligan jokatutako lehenengo hiru partidatan Bera Bera Eskubaloiak 99 gol sartu ditu. Horietatik 39 Kukullagari, 26 Itxakori eta 34 Xixoni. Bereziki, taldeko bi jokalari izan dira hiru partida horietako golegile nagusiak. Izan ere, 99 gol horietatik 17 Eider Rubiok sartu ditu eta beste 17 Melinda Bertak. Argi dago, beraz, jokalari aski garrantzitsuak direla taldearen garaipenak bideratzeko. Partidaz partida aztertuta, Rubiok, esaterako, sei gol sartu zizkion Kukullagari, beste sei Itxakori eta bost Xixoni. Bertak, berriz, sei sartu zizkion Kukullagari, zazpi Itxakori eta lau Xixoni. Ondoren, Anna Punko (13 gol), Matxalen Ziarsolo (11 gol) eta Eli Pinedo (11 gol) dira gol gehien lortu dituztenak. Hurrena Dara Carballo da (10 gol) eta Bea Fernandez bere atzetik (9 gol). Sailkapenean hirugarren postuan dago Bera Bera momentu honetan. Itxako lehen postuan dago, baina Mar Saguntorekin banatzen du postua. Bera Berak oraingoz hiru partidatan bi garaipen lortu ditu: 39-19 irabazi zuen Kukullagaren aurka; 27-26 galdu zuen Itxakoren aurka eta 15-34 irabazio zion Xixoni asteburuan. Hurrena, etxean Reyes Karrerek zuzentzen duen taldearen hurrengo aurkaria Mar Alicante izango da. Bidebietan izango da norgehiagoka, larunbatean, 19:00etan. Itxakoren aurka 20-29 galdu zuen Mar Alicantek. Ohiko astea antolatu […]

Realak lagunartekoa jokatuko du Zarautzen gaur arratsaldean »

Osasunaren aurka aritzeko, lehen taldekoez gain, Pardo, Ros eta Iker Hernandez deitu ditu Montanierrek
Igandekoa ahazteko edo, lagunarteko partida jokatuko du
Realak Osasunaren aurka, gaur arratsaldean. Zarauzko Asti
zelaian izango da partida, 17:00-et…

Belar hockeyaren gorenean »

Realaren emakumezkoen taldeak eta Donostiako Atletikoren gizonezkoen taldeak ligak hasi berri dituzte dagozkien Ohorezko Mailetan; helburu desberdinak dituzte, baina badute zer kontatu.  Donostiak belar hockeyko bi talde ditu gorengo mailan jokatzen; Reala emakumezkoetan eta Donostiako Atletiko, gizonezkoetan. Emakumezkoek gizonezkoek baino bide hobea egin dute azken urteetan. Iaz, esaterako, Ligako titulua lortzeko zorian egon ziren, baina, final eztabaidatsu baten ondorioz, bigarren postuarekin geratu ziren txuri-urdinak. Gizonezkoak, berriz, aurten itzuli dira gorengo mailara, Ohorezko B Mailan urtebetez sufritzen egon ostean. Talde bakoitzeko kideetako batekin hitz egin du Irutxuloko Hitzak beraien egoeraren berri zehatzagoa izateko. Carlos Castaño argentinarra da Realeko entrenatzailea, eta pozik dago, nola ez, taldearen jardunarekin. Izan ere, Alcalaren aurka 0-3 irabazita hasi zuen liga asteburuan. «Pozik gaude garaipenarekin, zelai zaila baita eta oso ondo jokatu baikenuen». Castañok gutxi gora-behera iazko taldea mantentzea lortu du. Hala ere, bajak betetzeko bi jokalari gazte igo ditu; Maider Altuna eta Nereba Belzunegi; eta bi fitxaketa ere egin ditu; Jossi Boesser eta Laura aurrelariak. «Jubenilek ongi erantzun dute lehen partidan, baina adinari dagozkion akatsak izan dituzte», dio Castañok. Edonola, argi du ez dutela batere erraza izango Ligan iaz egindakoa gainditzea, eta momentuz ez du Euroligarako planik egin nahi. Edonola, hala adierazi du Castañok Holandako Hertogenbosch […]

Zestoako kiroldegian estalpea egiten hasi dira »

Kiroldegiaren kanpoko aldean estalpea egiteko lanak hasi dira. Goiko aldea soilik izango du itxita, gainontzean irekia izango da, baina euria egiten duenean herritarrek aterpe moduan erabiltzeko balioko du gune horrek. Aterpea kiroldegiaren aurreko aldean, eta sarrera nagusitik ez bestaldetik hasita, hirugarren beirategira bitartean eraikiko dute; 900 metro koadro inguruko aterpea izango da. Sarrera nagusiaren aurreko aldea ez dute estaliko, momentuz. Izan ere, aurrerago dirua dagoenean kiroldegiko gimnasioa eta sarrera ingurua handitzearekin batera, hainbat berrikuntza egiteko asmoa dute. Sarrerako aterpea ere orduan egitea aurreikusten dute. Udalaren asmoa obra hauekin kiroldegiko zenbait arazori irtenbidea ematea da; itoginak saihestea, alegia. Baina kiroldegiko arduradunaren, Antselmo Astiazarenen arabera, orain egiten ari diren lanekin itoginak bukatzea zaila izango da. «32 urte daramatzagu itoginen arazoarekin, eta orain itoginak ditugun tartea ez dute estaliko. Beraz, itoginekin segituko dugula uste dut». Estalpea egiteko lanak datorren hila hasterako bukatuta egotea espero dute. Bien bitartean, kiroldegiko zerbitzu eta ikastaro guztiak martxan daude.  

«Polita izango litzateke lehen ehun postuetan sartzea» »

Hawaii-en, triatloiaren sorterrian, dago Aimar Agirresarobe (Tolosa, 1981). Bertako Ironman-a Munduko Txapelketa modukoa da mota horietako triatloietan, eta aurtengoa larunbat honetan jokatzen da, hilaren 8an. Igeri 3,8 kilometro, bizikletan 180 kilometro eta korrika maratoia egingo dute. Denboraldia maiatzean hasi zuen Agirresarobek eta emaitza oso onak lortu ditu. Besteak beste, 13. egin zuen Ironman Regensburg proban, 3. Espainiako Distantzia Ertaineko Txapelketan, lehenengo Garaiko Ironman Erdian eta 8. Donostiako Nazioarteko Triatloian, Gipuzkako txapela lortuz triatloi olinpiarrean. «Orain arteko denboraldirik onena izan da emaitza aldetik, baina sentsazioak ez dira izan emaitzak bezain onak», dio. Bere jarduna aimaragirresarobe.blogspot.com helbidean jarraitu daiteke. Noiztik zabiltza triatloian? Orain dela zazpi bat urte hasi nintzen probatzen mundu hau. Duatloiarekin hasi nintzen. Betidanik korrika eta bizikletan ibiltzen nintzen nire aldetik. Azkeneko hiru-lau urteetan denbora asko eskaini diot. Hortik bizitzea zaila izango da, ezta? Orain nahiko modan dago triatloia. Urtetik urtera jende gehiago dago, eta diru gehiago mugitzen da. Jende gehiago bizi da horretaz, baina ondo bizi direnak gutxi batzuk dira. Zu ez zara profesionala, baina beraien mailan aritzen zara? Denak batera lehiatzen gara. Eneko Llanos, esaterako, munduko onenetakoa da, eta bere mailara ez gara iristen, baina profesional askoren mailan bagaude. Tolosan, behintzat, bizpahiruk profesionalen aurretik egin dugu proba askotan. […]

Ez dira finalerdietara pasatu Txosteko pilotariak »

Partida polita izan zen, borrokatua, bi ordukoa. Saiatu ziren Txostekoak, baita partida ona jokatu ere, iazko erreboteko txapeldunen aurka. Baina azkenean amore eman beharra izan zuten: Kapito Harrik 13 tanto lortu zituen eta Txostek 7. Txostekoak ez d…

Aizkardi mendi elkarteak Arabako mendi zerrara irteera antolatu du »

Aizkardi mendi elkarteak irteera antolatu du hilaren 9rako, iganderako. Arabako mendietara joango dira, hain zuzen ere, Entzia mendi zerrara. Andoin eta Musitu artean egingo dute zazpi ordu inguruko ibilaldia. Guztira 26 kilometro inguruko bira egingo …