Esti Aizpuruak lagunartea izango du Loiolako Erriberan »

Realeko emakumezkoen taldeko jokalari bati eskainitako lehen lagunartea sortu du Loiolako Erriberako auzo elkarteak. Esti Aizpurua donostiarraren omenez sortutako taldea da eta bihar inauguratuko dute, auzoko Tioka tabernan, 19:00etan. Aizpuruari et…

Ispasterko manta Urnietara joan da »

Barikutik hasi eta herenegun gauera arte Ispasterko probalekuak otsailean ohi duen erritmo bizia hartu du. Hamairu parte hartzaile lehiatu dira herriko manta lortzeko, baina Urnietako Azkonobeitia izan da onena.
Gipuzkoarrek marka bereziak utzi dituzte…

galan omendu dute »

Raul Galani omenaldi beroa egin diote asteburuan Marierrota taldekoek. «Bera izan zen duela 30 urte boleibola Lekeitiora ekarri zuena, eta bere lana eta dedikazioa eskertu nahi izan dizkiogu», azaldu dute zuzendaritza batzordetik. Omenaldia Euskadiko…

“Inoiz baino parte hartze gehiagorekin” hasi da Atano III. pilota txapelketa »

Oteiza pilota elkarteak antolatu duen Atano III. omenezko pilota txapelketari eman diote hasiera. «Inoiz baino parte hartzaile» gehiago ditu aurtengo edizioak, eta horregatik antolatzaileek txapelketa aurreratzea erabaki dute, finalak Aste Santuetan …

Oargi Mendi Elkartea Behorlegin izan zen asteburuan »

Pasa den igandean Tolosako Oargi Mendi Elkarteak Nafarroa Behereko Behorlegi mendira egin zuen irteera. Goizeko 07:20ean Tolosatik abiatu ziren, eta Hernanin geldialdia egin ondoren, 09:30ean iritsi ziren Behorlegi herrira. Ibilbidearen hasieran talde…

Kadete mailako finalaurrekoa jokatuko dute bihar Seguran »

Segurako Kirol Elkarteak antolatuta, bihar (otsailak 16) Euskal Herriko Kluben Arteko kadete mailako finalaurrekoa jokatuko dute Baratze pilotalekuan arratsaldeko seietan hasita. Felix Conde eta Xanet Imaz segurarrek Galdakaoko (Bizkaia) pilotariak …

Zazpi urre lortu dituzte Oarso Bidasoko judokek Euskadiko Txapelketan »

Emaitza bikainak lortu zituzten Oarso Bidasoko judokek pasa den asteburuan Gasteizen jokatu zuten kadete mailako Euskadiko Txapelketan. Horrela, Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldeko zazpi judokek domina lortu zuten, horietako seik urrea: Aritz Sagarza…

Grosekoak, Aizarnazabalen surfean »

Tamainaz gain, forma, iraupena eta beste hainbat gauza hartu behar dira kontutan olatuen kalitatea neurtzeko. Neurketa horietatik irteten da olatuak artifizialki osatzeko aukera. Horiek guztiak gogoan izan dituzte Groseko Instant Sport ingeniaritza enpresako kideek, olatu artifizialak sortzeko Wavegarden izenekoa diseinatzeko garaian. Groseko Josema Odriozola Jose Maria Soroa kalean egoitza duen enpresako ingeniari burua da, eta egunero ibiltzen da Zurriolako olatuen artean. «Surflari sutsuak gara, eta olatuak dituen itsaso batetik gertu bizitzeko zortea ez duten haiekin partekatu nahi dugu surfa». Hori dela-eta, duela bost bat urte hasi ziren Wavegarden proiektua gauzatzen. Enpresako kudeatzailea den Igor Barandiaran irundarrak esandakoaren arabera, erabilera hutsak errentagarri egin dezakeen olatu artifizialek osaturiko instalazioa da, besteak beste, «energia kontsumo baxukoa» delako. Wavegarden baino lehenago bazeuden artifizialki olatuak sortzeko sistemak, baina, Odriozolak azaldutakoaren arabera, Groseko bulegoetan asmatutako metodoak hiru berritasun ekarri ditu. Formari dagokionez, surferako oso egokia den tutu forma hartzen du olatuak eta, inportanteena, bide osoan mantentze du. Bigarrenik, prezioa murriztu dute eta bere energia kontsumoa besteena baino askoz baxuagoa da. Nabarmena da ere, beti ere enpresako kideen arabera, ingurumenean duen eragin txikia. Horiek guztiak ikusgai dira Aizarnazabalen abian jarri duten prototipoan. Interneten Sekretupean gorde dute Wavegarden sistemaren gauzatzea, baina surfaren inguruan dabiltzanen artean kuriositatea ere bazegoen. […]

Allerru-Algeposak 3-7 galdu du Bekoerrotan »

Allerru-Algeposak ezin izan zuen Aretxabaleta talde arabarra etxean gainditu. Atearen aurrean gehiago asmatu zuten Legutiokoek eta 3-7 irabaztea lortu zuten.
Entrenatzaile aldaketa egin dute lezoarrek. Oscar Iglesiasek berriro hartu du berdeen lema, Ja…

Helburua lor dezake Salto Bera Berak »

Joan den asteburuan Ortoibericari irabazita (57-44), Lehen Mailako Ligan, iparraldeko multzoko txapelduna izendatu berri da Salto Bera Bera saskibaloi taldeak. Liga hasieratik argi zuen taldeak Ohorezko B Mailara igotzea zela helburu nagusia eta lortzeko bidean dago. Izan ere, behin multzoko garailea izanda, bi asteburu barru, igoera faseari ekingo dio Iban Perezek zuzentzen duen talde indartsuak. Zehazki, sei taldek parte hartuko dute igoera fasean, iparraldeko multzoko lehen hiru sailkatuak eta hegoaldeko multzoko lehen hiruak. Bera Berak, ordea, hegoaldeko lehen hiruen aurka bakarrik jokatuko du. Hala ere, Ligan bere multzoko beste bi taldeen aurka lortutako emaitzak kontuan hartuko dituzte, bigarren faseko sailkapenean. Oraindik ez dakite zein izango den partiden egutegia. Izan ere, behin partidak erabakita, Bera Berak adostasuna lortu beharko baitu Udalarekin, etxeko partidak jokatzeko Bidebietako kiroldegiko kantxa erabili ahal izateko. Hori baita, bere ohiko kantxa. Aulki gurpildun gainean Salto Bera Bera taldeko jokalariek, gurpildun aulki gainean jokatzen dute. Izan ere, guztiak ere elbarritasunen baten jabe dira. Hala ere, horrek ez die gehien gustatzen zaiena egitea oztopatu, ilusioz eta gogoz betetako taldea osatzen baitute. Duela bost urte jaio zen Bera Beraren barruan, elbarrientzako egokitutako saskibaloi taldea. Bere sorreran, Gipuzkoako Elbarrien Federazioak bultzatu zuen. Talde mistoa da eta hasiera gogorra izan zuen arren, […]