Jon Erguin triatloilariak irabazi du Aragoiko txapelketa »

Trigoi Triatloi Taldeko kideak asteburuan Anson (Aragoi) egin den Aragoiko Txapelketan izan dira eta emaitza bikainak lortu dituzte beste behin. Jon Erguin izan da probako irabazlea eta Maite Murgiak bigarren postua lortu du. Etor Mendia 18. sailkat…

Binakako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du asteburuan Azurmendik »

Igandean Espejon (Araba) Donato eta Oihan Larretxeari irabazita, Binakako Aizkora Txapelketako finalerako txartela lortu dute Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarrak. Guztira 23 minutu eta 34 segundo behar izan zuten…

Honbuko kirolariak, Espainiako Txapelketara »

Arrakasta izan zuten herenegun Elorsoron jokatutako Gipuzkoako eta Euskadiko kenpo txapelketek, bai ikusle aldetik eta baita parte hartzaileei dagokienez ere. 150 lehiakidek parte hartu zuten txapelketetan. Horietako batzuk apirilaren 30eko Espainiako Txapelketarako (Madrilen) txartela lortu zuten. Horien artean Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko kide hauek: Alain Isasak; Alain Basasorok; Naiara Benitezek; Ekaitz Benitezek; Jon Ander Rodriguezek; Gotzon Retegik; Irati Matelok; Josu Otegik; Zuriñe Ostolaizek; Iker Matelok eta Oialeku Falerok. Herenegun Elorsorora hurbildu ziren ikusleek, bestalde, kenpoko modalitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten: Katak, Kobudo, Goshin eta Kumite. Antolatzaileek, azkenik, eskerrak eman dizkiote Oiartzungo Udalari eta Javier Manceras Federazioko presidenteari, kenpoari ematen dioten babesagatik.

Pilotako eskolarteko bigarren fasea amaitu da »

Pilotako eskolarteko bigarren fasea amaitu da, eta Alebin Mailako hiru bikotek eta Gazte Mailako batek parte hartu dute. EPLEtik eskerrak eman dizkiete parte hartu duten guztiei. Hauek izan dira beste partidak: Udaberri txapelketan, gomazko paletan, Re…

Iban Angulo lezoarrak irabazi du Berrioplano herriko txakurkrosa »

Nafarroako Berrioplano herrian Txakurkrosa Oarsoaldea taldeko Iban Angulo lezoarrak irabazi du. Larunbatean eta igandean izan ziren lasterketak Berrioplanon. Larunbateko proban bigarren izan zen Angulo, eta igandean proba irabazi zuen. Bi egunetako ema…

Mantentzeko balio izan dio garaipenak Ereintzari »

Azken jardunaldian Ereintzak jokoan zeuden bi puntuak eskuratu ditu BM Colindresi 27-30 irabazita. Horrenbestez, hirugarren mantentzen da sailkapenean. Etzidamu Arrateren kontra jokatu du Eibarren, 18:30ean.

Azken orduko aldaketak Goñiren Omenezko txapelketako biharko partidatan, Zumarragan »

4 t´erdiko promesen partidari eragin dion azken orduko aldaketa egon da Goñiren Omenezko XX. pilota lehiaketako kartelean. Azkenean Biain eta Iriondo neurtuko dira bihar, Beloki pilotalekuan, 18:30tik aurrera.
Kruzek jokatuko zuela iragarrita bazegoe…

Allerruk 0-1 galdu du Dunboa-Eguzkiren kontra, Plazetan »

Allerruk ezin izan zituen Dunboa-Eguzki irundarrak gainditu larunbatean jokatutako partidan. Gol bakarreko aldea egon zen markagailuan: 0-1 irabazi zuten irundarrek. Larunbateko partida irabaziz gero, goiko postuetara begira jartzeko aukera zuten lezoa…

Alebinen eta infantilen Neguko txapelketa antolatu dute »

Zarautz Kirol Elkarteako Pilota sailak Neguko Txapelketa antolatu du. Alebin eta infantil mailako pilotariak lehiatuko dira bertan. Ostiralean abiatuko dute txapelketa, eta partida Zinema pilotalekuan izango da, 19:00etatik aurrera.
Laupabost jardun…

Mendizabal ez da sailkatu Kutxa Sariaren finalerako »

Maider Mendizabalek ez du lortu Kutxa Sariaren finalerako sailkatzea. Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletaren txapelketaren finalerdia jokatu zuen Alegian Caset bikotearekin batera   Etchelecu eta Montesen aurka. 20-30 galdu zuten partida eta, be…