Paul de la Cuestak ezin izan du Super erraldoia bukatu »

Paul de la Cuesta eskiatzaile donostiarra ibilbidetik atera zen super erraldoia egiten ari zela, Eski Alpinoko Munduko Txapelketan. Pena da, proba hori bere gogokoena dela kontuan izanda, hala ere, larunbatean jokatuko duten jaitsiera proban arantza ke…

Morkaikora igoko dira gaztetxoak lehen irteeran »

Artibai Mendigoizale Taldeak antolatutako gaztetxoen lehenengo mendi irteera egongo da domekan. Morkaiko mendia igoko dute ume eta gaztetxoek. Elgoibartik ordubete eta hamabost minutura dago Morkaiko mendiaren tontorra, 533 metrora. Alderik ezagunena, …

Sahara Maratoia otsailaren 28an izango da eta antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete goierritarrei »

Sahara Maratoia otsailaren 28an izango da aurten. Lasterketa urtero Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) eratu zeneko urteurrenarekin (otsailak 27) bateratsu ospatzen dute. Aurten errepublika aldarrikatu zutela 35 urte beteko dira eta maratoia hurrengo egunean egingo dute. Porbaren antolatzaileek bertan parte hartzeko deia egin diete goierritarrei. Kirol proba Aljeriako basamortuan aurkitzen diren saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, Tinduf hiriaren inguruan antolatzen dute eta aurtengoa ez da salbuespena. Bertan, lasaitasuna da nagusi. Gurutze Irizar Sahararen aldeko ekintzaile ormaiztegiarrak jakitera eman duenez, «ez dauka zerikusirik Mendebaldeko Sahararekin eta duela gutxi lurralde okupatuetan izandako gertaerekin». Azken aldian Ipar Afrika ere sarritan agertzen da komunikabideetan. Tunezeko eta Egiptoko egoera ezegonkorra da. Tarteka Arjelen ere ematen dira iskanbila batzuk, eta baita Marruekosen ere. Maratoia egiten duten lekuak ordea, ez dauka harremanik aipatutako leku horiekin. Berez, lurralde arjeliarra da, baina Arjeliako hiriburutik 3.000-4.000 kilometrora dago. «Kanpamenduak dauden tokian ez dago inolako arazorik. Gainera, parte hartzaileek ez dute ezer egin beharrik izango Arjeleko aireportuan, zuzenean Tindufera joango baitira. Beldurra sentitzea librea da, baina nik ez dut uste inongo zentzurik duenik, kasu honetan. Jendea lasai joan dadila», gehitu du ormaiztegiarrak. Elkartasuna eta salaketa Kanpamendu horietan bizi diren 200.000 errefuxiatu inguruk ihes egin behar izan zuten beraien herritik duela 35 urte. Antolatzaileen […]

Alcedoren omenezko mendi irteera, igandean »

Pagoeta M.E.-k ibilaldia antolatu du iganderako, ondoezak emanda hil zen elkarteko kide Isidro Alcedaren omenez. Mendizaleak azken pausoak eman zituen eremura joko dute elkarteko kideek, Uzturre ingurura, hain zuzen. 07:00etan irtengo dira Agoueseko b…

Markina-Xemeingo Atletismo Taldea Euskadiko Txapeldun geratu da »

Zapatuan, Anoetan lehiatu zen Atletismoarekin gozatuz lehiaketan, Euskadiko Txapeldun geratu zen Markina-Xemeingo Atletismo taldea. Izaro Telleriak, Irati Agirregomezkortak, Nahia Ibarzabalek, Udane Barinagarrementeriak eta Iziar Lejarzegik osatu zuten…

Partida bat galdu eta bat irabazi ditu Oiarpek »

Euskal Herriko Txapelketan, esku pilotan, partida bat galdu eta beste bat irabazi ditu Oiarpek. 22 urtez azpikoetan, Jon Irastorzak eta Iñigo Ugaldek 13-22 galdu zuten Hernaniko Arrieta eta Aizpitarte bikotearen kontra. Kadeteetan, banaka, Andoni Ugal…

Tximistakoek emaitza onak lortu dituzte Sevillan »

Joan den asteburuan Sevillan izan zen Espainiako promesa mailako txapelketa eta bertan lehiatu zuen Asier Eizagirrek, pisu jaurtiketan. Zeukan helburua bete eta hobetu egin zuen, beraz, «pozik» bueltatu da. Bere marka pertsonala hobetu zuen 60 zentri…

Andazarrate-Donostia-Oiartzun egingo dute Giriziako mendizaleek »

Girizia Mendi Elkarteak irteera antolatu du asteburu honetarako. Asteburu pasa egingo dute mendizaleek, Andazarrate (Asteasu)-Donostia-Oiartzun ibilbidea osatzeko asmoz.
Larunbatean, 08:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Autobusez …

Urola, Reala eta nesken superligako jokalarientzat kirol-lagun onenei sariak »

Otamotz.com – Musti taldeak hirugarren urtez banatuko ditu aurten ‘kirol-lagun’ onenaren sariak. 2010eko kirol-lagun onenak Urola taldeko Zufiaurre, emakumezkoen superligako Aintzane Encinas eta Realeko Mikel Aranburu dira. Kirol-lagun onena saria 2008an jarri zuen martxan Musti Taldeak, Realeko eta Urolako taldekide onenak saritzeko helburuarekin. Diotenez, adiskidetasuna Joan Mari ‘Musti’ Mujikak zuen dohainetako bat zen eta hortik sortu zen sariketa hau antolatzeko ideia. Sarituak, taldekideek beraiek aukeratzen dituzte. Aurtengo sarituak Urola K.E.ko Dani Zufiaurre, nesken superligako Aintzane Encinas eta Realeko Mikel Labaka izango dira. Sari banaketa ostegunean egingo da 19:30ean Zelai Arizti kultur etxean. Aurretik saritutakoak ondokoak dira: Urolako Ruben Calvo eta Realeko Mikel Labaka, 2009an. Eta Urolako Oscar Zufiaurre eta Realeko Jon Ansotegi 2008an.

Gorka Ramoneda: “urtarrilean zer gertatzen zaigun aztertu behar dugu” »

Ohiturari jarraituz, GBCko zuzendaritza taldeak gosari informatiboa antolatu du komunikabideei begira. Gorka Ramoneda, klubeko presidentea, izan da prentsaurrekoa gidatu duena eta klubaren orainaz eta geroaz aritu da. Presidenteak argi utzi du taldeak osatutako denboraldi hasierarekin oso harro daudela, baina gerora iritsitako gainbehera izugarria izan dela, zazpi partida jarraian galduz. Edonola ere, “urtarrilean zer gertatzen zaigun aztertu behar dugu”, adierazi du Ramonedak. Izan ere, baina aurreko denboraldian bai aurtengoan, antzeko ibilbidea egin du taldeak eta presidentearen ustez, gertatutakoa guztien ardura da, hori bai, “prentsarena eta jarraitzaileena izan ezik”.