Zestoako Amabirjin jaietako pilota jaialdirako sarrerak eros daitezke dagoeneko »

Zestoako Amabirjin jaietako pilota jaialdia itxi du udalak dagoeneko. Aurtengo eskuzko partidak irailaren 8an, ostiralez, izango dira. Lehen partida Dariok eta Tolosak Ugalderen eta Erostarberen kontra jokatuko dute. Bigarrengoan, berriz, Irribarriak eta Rezustak Altuna eta Zabaleta izango dituzte aurrez aurre. Lehen partida 22:30ean hasiko da, Gurutzeaga pilotalekuan. Sarrerak 30 euro ordaindu beharko dira, eta aurrez […]

Polonia aurrez aurre, final zortzirenetan »

Lehenbiziko fasea porrotik jasan gabe igaro ondoren, gaur ekingo dio final zortzirenei Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak. Poloniako selekzioa izango du aurrez aurre Espainiako taldeak, 18:45etik aurrera. Datozen egunetan 16 taldek jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte, eta Amenabarreko bi jokalarien taldeari C taldeko selekzioa egokitu zaio arerio gisa.  Taldekako faseko esperientziaren […]

Zarauzko Ikurriñak izango dira jokoan asteburuan »

Urtero legez, Talaiberri txakolindegian egin dute asteburuko estropaden aurkezpena. Hain zuzen ere, hiru estropada izango dira larunbatean eta igandean beste bi. Hasteko, KAE 1 Ligako VIII.Zarautz Arraun Elkatea Ikurriña jokatuko dute larunbat eguerdian, eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Euskotren Ligako Zarauzko IX. Ikurriñako nahiz Eusko Label Ligako Zarauzko XL. Estropadako lehenbiziko jardunaldiak. Igandean, berriz, bi liga […]

Orioko nesken txalupa hirugarren atzo, Gipuzkoako Ligako estropadan »

Gipuzkoako Ligako azken bigarren estropada jokatu zen atzo Donostian, Mundaiz parean. Hibaikako txalupak ligako lehen garaipena lortu zuen Urumea ibaiko uretan, San Juango tripulazioari 1,97 segundo aterata. Bigarren postuarekin, pasaitarrek liga irabazteko behar zituzten puntuak lortu zituzten. Orioko txalupak, Hibaikak baino 8,09 segundo gehiago behar izan zituen lanak amaitzeko. Estropada baldintza zailetan jokatu zen. Estropalariek […]

Bengoetxea eta Albisu, Zarautz Hiriako finalera »

Atzo jokatu zuten Zarautz Hiria esku pilota txapelketako lehenbiziko finalaurrekoa, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, andramaixen barruan. Bengoetxea-Albisu eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek neurtu zituzten indarrak, eta lehenbiziko bikotea nagusitu zen, 22-15 emaitzarekin. Hurrengo finalaurrekoa hilaren 18an, ostiralean, jokatuko dute Olaizola II.a-Imaz eta Iribarria-Zabaleta bikoteek, Aritzbatalde pilotalekuan, Aste Nagusiaren barruan. Bikote irabazleak atzoko txapeldunak izango ditu aurrez aurre hilaren […]

Uxua Barandiaran garaile Cobaseko trailean »

Joan den larunbatean jokatu zen Cobas herrian (Galizia, Espainia) Equiocio Desafio Ferrol lasterketa, 26 kilometrokoa. Bealak taldeko Uxua Barandiaran zegamarrak lehenengo postua lortu zuen emakumezkoetan. 2 ordu eta 25 minutuan egin zuen ibilbidea. Emakumezkoetan lehena izateaz gain, bere kategoriako lehena ere izan zen, eta bi dominarekin etxeratu zen.  

Alain Mateosek Higuera de la Serenako Xake Txapelketa irabazi du »

Joan zen abuztuaren 4an Higuera de la Serenako (Extremadura, Espainia) Xake Txapelketa irabazi zuen Alain Mateosek. Hain zuzen ere, 12 eta 18 urteko gazteen mailan parte hartu zuen azpeitiarrak, eta ligaxkan bost partidak irabazita, lehen postuan bukatu zuen txapelketa. Gainera, Mateos izan zen sariketako parte-hartzailerik gazteena. Argazkian, Alain Mateos oroigarria eskuetan duela. Bestalde, Eneko Alberdik Andorrako Openean […]

BIDEOA: Zestoako futbol taldeak denboraldi berria hasteko prest »

Zestoa futbol klubeko gizonen lehen bi taldeak hasi dira dagoeneko denboraldi-aurrea prestatzen. Kastilla eta Preferente Mailako futbol taldeak martxan dira dagoeneko, eta horren erakusle da joan zen zapatuan Mutrikuren kontra jokatutako partida. Danbolin.eus Zestoa futbol taldeko entrenatzaileekin aritu da hizketan, hau da Kepa Larrañaga zestoarrarekin eta Aitor Eizagirre azpeitiarrarekin. Horiek datorren denboraldirako dituzten asmoei buruz hitz […]

Irudietan: Irristaketa erakustaldia Zarautzen »

Aste Nagusiko egitarauaren barruan, irristaketa erakustaldia ari dira eskaintzen malekoian. Zarauzko Irristaketa sailak eta Pro Skate taldeak antolatu dute eta jende ugari gerturatu da ikuskizunaz gozatzera, Ama Birjinaren egunez. Eguraldi txarragatik, ordubete beranduago hasi da ekitaldia, eta erakustaldiaz gain, umeentzako patin abenturak eta slalom zein derrapatze ikastaroak ere egingo dituzte. Ikusi argazki bilduma guztia Zarauzko […]

HARA! Aitor Zubizarreta: “Urtea ez da batere erraza izango, baina guk dena emango dugu” »

RETAbet Bilbao Basket taldeak Aitor Zubizarreta (Azpeitia, 1995) saskibaloi jokalaria fitxatu berri du. Hiru urterako kontratua egin du Bizkaiko taldearekin, eta datorren denboraldian Sammic ISBren gizonen lehen taldean, Espainiako Urrezko LEB Ligan, jokatuko du Bilbao Basketek utzita. Duela egun batzuk Zubizarreta elkarrizketatu zuten Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan, eta azpeitiarrak “gustura” dagoela azaldu zuen. Fitxaketa “albiste ederra” dela […]