Euskarak jantziriko lagun taldeak »

Zazpi urte badira Goierri Garaian Mintzalaguna egitasmoa lantzen hasi zirenetik. Udalek eta udal uuskaltegiek sustatuta, euskaraz egiteko lagunarteek 100 pertsona biltzen dituzte egun. Egitasmo honen baitan, bizilagun talde txikiak batu eta euskaraz hitz egitea da helburua. Hiru lau laguneko taldeak osatzen dituzte, euskaldun zahar bat eta hainbat euskaldun berrirekin, eta astean ordubetez, euskaraz hitz egiteko gelditu ohi dira horiek, talde bakoitzak aukeratutako gunean; tabernan, euskaltegian, bidegorrian… Mintzalaguneko erabiltzailearen profila emakumezkoa, 40 urte ingurukoa eta kultura maila altu xamarrekoa da, iaz Aztikerrek egin zuen ikerketa baten arabera. Erabiltzaileek egitasmoari egiten dioten balorazioa aldiz, 8,5 puntukoa da, hamarretik. «Pozik», «baliagarria» eta «bikaina» dira eurek emandako balorazio eta adjektibo batzuk. Egitasmoaren jatorria duela 18 urte aurki dezakegu Donostian eta 2010. urtean osotara 3.600 pertson izan ziren Hego Euskal Herrian ekimenean parte hartu zutenak; horietatik 50ek Urretxukoan eta Zumarragakoan eta beste hainbestek Legazpin. Iaz, gainera, merkatariak ere hasi ziren egitasmoan parte hartzen. Hitz egiteko lanak Jose Manuel Piris, Violeta Novo, Raquel Casas eta Estanis Agirre Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen ari dira. Lehen hirurak euskaldun berriak dira. Laugarrena aldiz, euskaldun zaharra. Novok hiru urte daramatza egitasmoan, euskaltegiko ikasle zela eskaini zioten parte hartzea. «Hasieran beldur pixka bat eman zidan. Besteek ni baino maila altuagoa zuten, […]

Aurrekontua bikoiztuko du San Telmo Museo berriztatuak »

«San Telmo Museoak pauso handia emango du, eta dibisioz aldatuko du. Aurrerapauso honek behar berriak ekarriko ditu, eta horiek asetzeko diru iturri berriak lortu izan behar ditugu. Etorkizunean ere, zailtasun ekonomiko guztien gainetik iraunkorra izan dadin nahi dugu-eta». Denis Itxaso kultura zinegotziak proiektu berriztatuaren gainean atzo egindako adierazpenak dira. Susana Soto zuzendaria eta Antton Azpitarte gerentearekin batera, San Telmo Museoaren ikerketa ekonomikoaren datuak aurkeztu zituzten. Ikerketak diru sarrerak eta gastuak hurrengo urteetan nolakoak izango diren azaltzen du. 2007an itxi egin zuten museo zaharra. Orduan, aurrekontua 2,3 milioikoa zen. Orain, berriz, bikoiztu egingo dute. 4, 7 milioi euroko aurrekontua izango du apirilean ateak irekiko dituen museoak. 1,5 milioi babesleen, leihatilan saldutako sarreren eta museoko zenbait guneen alokairuaren bidez lortzea ere espero dute. Udalak, beraz, 3,3 milioi euroko ekarpena egin beharko du. Berritze prozesuaren aurretik baino milioi bat gehiago. «Baldintzak desberdinak dira. Eraikin berria dugu, eta lehen ez zeuden zerbitzuak lortu ditugu», argitu du Itxasok. Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 350.000 euroko ekarpena egingo dute. Berriztatze prozesua bukatzear dagoela adierazi dute, eta aurreikusi bezala, apirilean irekiko dute eraikina. Hainbat museo izan dituzte erreferentzia gisa, Gasteizko Artiuma eta Bilboko Arte Ederren Museoa edota Guggenheima, besteren artean. Lehen urtean 140.000 bisitari izatea espero dute. […]

Bertso afariko argazkiak »

Errikarte Agirre legazpiarrak argazkiak atera zituen pasa en asteko bertso afarian. Hona hemen batzuk.

Ordiziako Gaztetxeak atera duen diskoa aurkeztuko dute bihar, kontzertuekin »

Gaztetxeen mugimendua eta euskal musikarena eskutik helduta ibili dira urtetan. Euskal rock erradikala sortu zenetik gaur arte, musika taldeen biltoki, plaza eta eskenatoki nagusietakoa izan dira Gaztetxeak. Harreman estu horren adibide da Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrenaren harira atera duten disko bikoitza. Goierriko berrogeita bost talde bildu dituzte, lehengoak eta oraingoak. Aurkezpen modura, kontzertuak antolatu dituzte biharko Ordizian. Gaztetxearen 25. urteurrena zela-eta, 2010. urteko martxoan hasi ziren aurreneko bilerak egiten. Hainbat lantalde osatu zituzten eta horietako bat, diskoaren proiektuaz arduratu zen. Talde horretan aritu dira Iker Azpeitia, Beñat Otegi eta Urko Ruiz de Apodaka ordiziarrak. Azpeitiaren hitzetan, «diskoaren kontuarekin, belaunaldi ezberdinetako 8-10 bat lagun» elkartu ziren aurreneko bilera haietan. Diskoari forma ematerako garaian, garbi ikusi zuten Gaztetxearekin nolabaiteko lotura izandako taldeek parte hartu behar zutela. «Gaztetxean jo duten taldeekin egitea ere pentsatu genuen, baina ezinezkoa zen denak biltzea». Horregatik, Goierriko taldeetara mugatzea erabaki zuten. Diskoak, mende laurden honetan Gaztetxean bizitako musika mugimenduaren errepasoa egiten du. Hala, bere garaian oihartzuna izan zuten Potrotaino, Fist Fucking eta Izurri Berria bezalako taldeak, hain ezagunak ez direnak eta gaur egun hasten ari direnak ere bildu dituzte. «Diskoarekin hori islatu nahi izan dugu, gaur egun zer dagoen, baina baita orain arte zer egon den ere». Denak […]

Euskarazko bakarrizketa lehiaketaren bigarren saioa »

Villabonako Udalak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolatutako II. Euskarazko Bakarrizketa lehiaketaren lehen kanporaketa pasa den ostiralean izan zen Gurea Antzokian eta bigarren kanporaketa, hilak 18, ostirala jokatuko da.

Pasa den astean…

Tomas Garbizuko ikasleak Andoainen ariko dira asteburuan »

Tomas Garbizu Musika Eskolako 11 piano ikaslek Andoaingo Piano Txapelketaren VI. ekitaldian hartuko dute asteburuan.
Bastero Kultur Etxean izango da txapelketa. Honako ikasleek hartuko dute parte, gaur zortzi audizioa egin zutenek:  Danel Serranok; Jo…

Mozorro Festa egingo dute larunbatean, otsailaren 19an Igartubeiti baserri museoan »

Igartubeiti baserri museoko arduradunek larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan (otsailak 19) mozorro festa egingo dute 17:00etatik 18:30era bitartean. 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal iza…

Afrikari buruzko erakusketa irekiko dute bihar Usurben »

Haurralde Fundazioak antolatuta Afrikako errealitatea iruditan biltzen duen erakusketa irekiko dute bihar Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Erakundeak egindako ikerketa baten emaitzen arabera Euskal Herriko biztanleen erdiek Afrikaren inguruko irudi…

Oroimenean gal ez dadin »

Bizikidetza eta Giza eskubideen Udal planaren baitan, Oroimena bizirik izeneko erakusketa eta programa pedagogikoa antolatu ditu Zarauzko Udalak, Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroaren koordinazioaren bitartez. Ekimena 36ko gerran eta frankismo garaian eraildako, exekutatutako eta desagertutako pertsonak omentzera dator, urte hauetako guztietako memoria eta historia aintzat hartzera. Aurkezpena, bihar Erakusketa atzo arratsaldean ireki zuten Sanz Enea kultur etxean, baina aurkezpena bihar egingo dute, 18:00etan. Erakusketa hainbat ataletan banatu dute. Lehenengo gelan, marko orokorrarekin egingo dute topo bisitariek: kokapen historikoa; Errepublika garaia; 36ko gerra eta atze-goardiako espazioa; eta frankismoa. Bigarrenean, ikuspegi orokor hori Zarautzen bertan kokatzen dute: besteak beste, herriko gertakari garrantzitsuenen panel kronologikoa; armada sartu zeneko artikuluak; 1936an Eusko Jaurlaritzak sortutako Ertzañak polizia zerbitzuaren baitan aritutako herritarrak; Loiola Batailoian jardun zuten gudari zarauztarren argazkia Gernikan; herriko Karlisten orlaren irudia; eta Franco 1948an etorri zeneko argazkia. Hirugarren atala lekukotasunaren gela da. Zarautzen bada hori guztia bizi izan zuen jendea –Gerrako haurrak izandakoak, gudarien familiak, preso egondakoak, desagertutakoen familiak eta Jon Paredes Manot Txikiren familia–, eta haien testigantzak jasotzen dituen ikus-entzunezko bat emango dute bertan. Lekukotasuna, era berean, fusilatutakoen eta gerrako haurren gutunen bidez ere jaso dute, baita akta batzuen bitartez ere. Erakusketa biribiltzeko, eskubideen eta konpromisoen gela atondu dute azkenik. Oroimen bizirik apirilaren […]

Hurrengo literatura tertulia apirilaren 5ean egingo dute segurarrek »

Segurarrek hurrengo literatura tertulia, zortzigarrena, apirilaren 5ean egingo dute 18:30ean Txanbolinpen. Saio horretarako Fernando Morilloren Bilbo samurai liburua aukeratu dute eta beraz, bertan parte hartu nahi duenak liburua eskuratu eta irakur…