Bideoa: Oier Aizpurua, Txepelketako irabazle »

Motxian Bertso Eskolak Zarauzko Bertso Eguna ospatu zuen atzokoan, eta, urtero bezala, Txepelketa jokatu zuten. Eguerdian tabernaz tabernan aritu ziren, eta bazkalostean egin zuten finala. Oier Aizpurua eta Iñigo Iruretagoiena lehiaketaren azkeneko buruz burukoa, eta, aurten, Aizpurua izan da txapeldun. Garaileak txapel xelebre bata eta Soberano botila jaso zuen sari gisa. Hona hemen bere agurraren […]

[Galeria] 13. Hondarribia Blues. Larunbateko argazkiak »

Gaur bukatuko da jaialdia, Karmen Egunarekin, baina gauza asko gertatu behar dira 2018ko ekitaldiaren pertsiana jaitsi arte.

Ataungo Ibilaldi Mitologikoa bertan behera »

Ehunmilak proba ez ezik, beste ekitaldi batzuk ere geldiarazi ditu ekaitzak asteburuan. Ataunen ere gogor jo zuen ekaitzak, eta larunbat arratsaldean egitekoak ziren Gaueko Ibilaldi Mitologikoa bertan behera utzi behar iz…

Sahatsa dantza taldekoek Azpeitiko plaza alaitu dute »

Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruan, Sahatsa dantza taldekoek emanaldia eskaini dute gaur, 20:00etan hasita. Plaza Txikitik kalejiran iritsi dira dantzariak herriko plazara, eta lapurtar makil jokoarekin eta kontradantzarekin abiatu dute emanaldia. Ondoren, Bidasoa inguruko doinu eta dantzek girotu dute saioa. Jarraian, Nafarroari erreferentzia egiteko, Kortesko dultzainaren doinuekin makil jolasak eta dantzak egin dituzte, eta, gero, Gipuzkoako […]

Itzelezko giroa ekarri du Kuadrillen Egunak Markina-Xemeinera »

Txistularien kalejirak zabaldu du gaur [uztailak 14] Kuadrillen Eguneko egitaraua, eta eskupilota partidekin hasi da girotzen Zelai ingurua 11:30ean. Ordurako, asko ziren paella prestaketari ekinda zeudenak. Gaztetxoek eta helduagoek, guztiek nahi izan dute euren aletxoa ipini, eta irribarrea galdu barik eta tartean-tartean atsedenaldiren bat eginda prestatu dute herri bazkarian jan beharrekoa. Txiki geratu da beste […]

Castellers de Vilafranca taldeak bederetzi pisuko giza dorrea egitea lortu du Orion »

Eguraldi ederra lagun, eguerdi aldera jende asko bildu da gaur Orioko plazan. Urtero bezala, Bisigu Egunaren egitarauaren barruan marmitakoa banatu dute 12:30ak aldera. Pixkanaka, 13:00etarako plaza inguruak jendez bete dira, Kataluniako Castellers de Vilafranca taldearen ikuskizunaz gozatzeko. Kataluniarrek lau giza dorre ezberdin egin dituzte; bigarrenean, Euskal Herrian zuten errekorra hautsi dute, bederatzi pisuko dorrea eginez. […]

[Argazki galeria]: Eako Poesia Egunak »

function fjgwppInit_flickrGal0() {
jQuery(“#flickrGal0″).on(‘jg.complete’, function() {
jQuery(“#flickrGal0″).find(“> a”).swipebox();
}).justifiedGallery({‘lastRow': ‘justify’, ‘rowHeight':120, ‘fixedHeight':true, ‘captions':false, ‘r…

Eako Poesia Egunak sortzailez bete ditu kaleak »

Hamabosgarrenez sortzaileen topaleku izaten ari da egunotan Ea. Atzo heldu ziren sortzaileak herrira, baita horiekin gozatzeko aukera galdu nahi ez duten ikus-entzuleak ere. Lurra, sustraietatik orri lelopean herria poesiaz bete zuten atzo, eta gaur ere bere horretan ari dira bertaratutakoak. Mikel Laboaren bost pieza esperimentaletatik eratorritako Lekeitioak dantza ikuskizuna eskaini zuen atzo Mizel Theret koreografo eta dantzari garaikideak. Gaur, berriz, aukera zabala izan […]

BIDEOA ETA IRUDIAK: Abian da Txepelketa, Zarauzko Bertso Egunaren barruan »

Zarauzko Bertso Astea biribiltzeko, gaur Bertso Eguna ospatzen ari dira Motxian Bertso Eskolako kideak. Hamaiketakoa egin ondoren, tabernaz taberna ekin diote aurtengo Txepelketari. Ondoren, bazkaria izango dute Egoki jatet…

Kortak, lurrak antolatzeko ohitura zaharrak »

Jakin nahiak bultzatzen ditu ikerketak, eta azterketa lan horiei esker hainbat informazio eskura daiteke. Ikerketak dira lehenaldiaren eta orainaren arteko erlazioa sortzen dutenak; historia eta ohituren jatorriak zehazten edo aztertzen dituztenak alegia. Ohituretan oinarritutako ikerketak, gizarte sozial eta portaerei buruzkoak, edota gatazkak lantzen dituzten lan asko dago gaur egun; garrantzitsuak guztiak. Atzotik, baina, Euskal Herriko ohituretan esanguratsuak izan diren korta edo saroiei […]