Ijitoen Astea egingo dute bederatzigarrenez »

Camelamos Adiquerar ijitoen elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, IX. Ijitoen Astea egingo dute, astelehenetik larunbatera. Lau egunetarako dituzte prestatuta ekintzak, baina egun handiena, azkenekoa, larunbatera, izango da. Horien artean, EPLE…

Bien arteko artea, joan-etorrian »

Artearen «joan-etorria» da Txatxareatzen, Iñigo Manterola oriotarraren eta Gorka Larrañaga Iranixe azkoitiarraren azken proiektua. Azkoitiarra Mexiko Hirian bizi da azken sei urteetan, bere artelanek eta sortze-prozesuak dagoeneko badute bertako eragina. Oriotarrak, berriz, gai guztiz desberdinak lantzen ditu; arrantza, itsasoa eta Euskal Herriarekin lotura gehiago duten gaiak presente daude lanean. Berezitasunak berezitasun, sinergiak elkartu dituzte Mexikon maiatzean hasi zuten bidean. Orain, Txatxareatzen proiektua ekarri dute Donostiara. Gaurtik azaroaren bostera ikusi ahalko dira bi artisten obrak, Manterolaren Estudio galerian. Mexikon txatxara-k erosi bezain laster balio ez duten gauzak dira, Manterolak adierazi duenez. Horrek badu loturarik bien egitasmoaren izaerarekin, artista bakoitzak aurretik egin zituzten obrak berreskuratu baititu, hainbat teknika erabiliz: «Aurretik erabili ditugun irudiak birziklatu eta landu ditugu. Bakoitzak bere irudiekin collageak egin ditu lehenengo; banakako irudi horiek kohesionatu, eta margolanak egin ditu», dio Manterolak. Teknika hori erabiliz, inguruaren begirada berezia aurkeztu dute biek. Margotzeko modu desberdinak lantzen dituztenez, obra «ausartak eta surrealistak» sortu dituzte, kontraste handiekin. «Hasiera batean zelebrea gerta daiteke margolan batean arrantzale bat atzean plastikozko oreina duela ikustea. Proiektu deigarria da». Larrañagaren ustez, kultura aldetik proiektua berritzailea egiten du horrek, bi herrialdeetako pentsaera eta kultura trukatu baitute. Txalaparta metafora gisa erabiltzen du azkoitiarrak Txatxareatzen azaltzeko: «Txalapartan bezala, bakoitzak bere momentua […]

Hamalau talde ariko dira aurten Jazpana Fest! jaialdian »

Urriaren 28tik 31ra izango da aurten Jazpana Fest! jaialdia, ruralismo postmodernoaren festa. Hirugarren urtea da aurtengoa jaialdia antolatzen dutena, eta urteurrena aitzakia hartuta, egun bat gehiago izango du aurten jaialdiak, azaroaren 1a jai eguna dela aprobetxatuz. Antolatzaileek atzo egin zuten jaialdiaren aurkezpena, eta bertan emandako datuen arabera, hamalau taldek egingo dute kontzertua hiru egunetan. Beasaingo, Goierriko, Euskal Herriko eta Espainiako musikariak igoko dira oholtzara jaialdian zehar. Urriaren 28rako, lau dira talde gonbidatuak, tartean Beasaingo Continuo Renacer eta Lost Chords. Lehen taldeak bigarren diska aurkeztuko du jaialdian. Rock gordina eta zuzeneko bikaina duen Atom Rhumba taldea eta hirukote andaluziar batek osatutako Guadalupe Plata taldeak ere Beasainen izango dira jaialdiko lehen egunean. Kontzerutuen amaieran, Olarius&Brothers dj-ak ariko dira musika jartzen: Jon Gurutze Olano eta Egoitz Irizar beasaindarrak. Urriaren 29an, larunbatean,  Los Tiki Phantoms, dagoeneko ibilbide luzea egina duen El Columpio Asesino, hirugarren diskoa aurkeztuz Baionatik datorren Willis Drummond, kantu azkarrak eta zuzenak egiten dituen La Celula Durmiente eta The Nekrobabies eta Cuarto de Hora talde legazpiarrak ariko dira. Kontzertuen ondoren Mether&Zacker dj-ek egingo dute saioa. Igandean, urriaren 30ean, izango dira azken kontzertuak. Ordurako, Grises talde zestoarra (Gipuzkoa), Ainara Legardom bilbotarra, Valentziako (Herrialde Katalanak) Los Teleplasticos eta Brigada Criminal talde ohiko hainbat abeslarik […]

Istorioak doinu eta irudiekin nahastuko dira Topic-en, ‘Joan’ errezitaldian »

Literatura musika eta irudiekin uztartuko da gaur, Topic aretoan. Patxi Zubizarretaren Joan.Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk eleberrian oinarrituriko emanaldia izango da, Patxi Zubizarretarekin berarekin eta Joserra Senperena piano jolearekin. Literaturazaleek hitzordua izango dute, baina baita hain zale ez direnek ere; izan ere, autoreak berak emanaldiari Joan: errezitaldia ez den errezitaldia: ikusteko, entzuteko, usaintzeko deitura eman dio. Errezitaldia ez da nobelaren laburpen bat izango, nobelan oinarritua izan arren. Testu aukeratuen laburpena ere ez da. Horrela beraz, nobela irakurri dutenek bezalaxe gozatu ahal izango dute irakurri ez dutenek ere. Ordu beteko saioan, giza patetikotasuna izango da ardatz nagusi, eta poetikotasunak jasoko du guztia; musikak eta irudiak iradoki egingo dute. Ipuinak, poemak, hausnarketak, doinuak eta irudiak nagusi izango dira, beraz, gaur iluntzeko emanaldian. Literatura baino gehiago Iazko Durangoko Azokan aurkeztu zuen, Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak, Joan eleberria. Txalaparta argitaletxearekin egindako lana, ordea, ez da literatura hutsa. Liburuaren sortze prozesuan, elkarlana izan zen funstetako bat. Horrela beraz, Joserra Senperena musikaria eta Thomas Canet argazkilaria izan zituen bidelagun. Azken hauen lanak, liburuarekin batera argitaratu zuten DVDan ikusi eta entzun daitezke. Literatura, musika eta irudiak uztartzeaz gainera, kolaborazio gehiago ere baditu Zubizarretaren Joan lanak; Martin Tejeria eta Maddi Oihenarten ahotsak dira horren lekuko. Kritika literarioak, […]

Musika Bandak film ezagunetako obrak joko ditu Zerkausian, bihar »

Tolosako Musika Bandak udazkeneko kontzertua eskainiko du Zerkausian, bihar, 19:00etan, Luis Maria Gartziaren zuzendaritzapean. Film ezagunetako musika entzuteko aukera izango dute emanaldira joaten direnek.
Denetariko filmen doinuak entzun ahalko dira…

‘Iparraldeko haizearen kontra’ obra estreinatuko du Tanttakak »

Donostia Kulturak 38 ikuskizun programatu ditu udazkeneko arte eszenikoen denboraldian Zikloak, jaialdiak, dantza ikuskizunak, antzerki emanaldiak, kontzertuak… Urria, azaroa eta abendua bitartean jatorri eta estilo desberdinetako artistak izango dira hiriko eszenatokietan. Musika garaikidea eta antzinakoa; dantza konpainia entzutetsuak eta koreografo gazteak; eta Txilen Pinocheten diktadura irudikatzen duen antzerki ikuskizunetik, euskal aktoreen emanaldietara. ‘Amar en tiempos revueltos’ antzezlanak antzerki konpainia batek zentsura frankistari aurre egiteko borroka erakutsiko du. Cayetana Guillen Cuervo aktorea da obrako aktore nagusia. Kubako Balletak, berriz, ‘Beltxargen aintzira’ taularatuko du Kursaal Auditorioan. Euskarazko antzezlanak ere izango dira udazken honetan. Tanttaka konpainiako zuzendariak, Fernando Bernuesek, lan berria aurkeztuko du Antzoki Zaharrean: ‘Ipar haizearen kontra’. Euskaraz eta gaztelaniaz taularatuko du. Internet bidez, ustekabean, gizon eta emakume baten elkarrizketak lotuz doaz. Aurrez aurre topo egiten dutenean, ordea, bizirik iraungo al dute emozio horiek? Kike Diaz de Radak, Itziar Atienzak eta Joseba Apaolazak interpretatuko dute. Takoiak Airean konpainiak, aldiz ‘Buruz behera’ lana aurkeztuko du. Kandido Urangaren eskutik Jon Miranderen lanen parte bat ezagutu ahal izango du publikoak. Mirandek Andima Ibiñagabeitiari bidalitako gutunak eta haren poemak izango ditu ardatz ‘Jon Mirande’ ikuskizunak. Teresa Calo antzezle donostiarrak, berriz ‘Carrera de obstaculos’ lana aurkeztuko du. Komedia formatuan kontatuko du egun emakumeek bizirik irauteko egiten duen […]

`Geurien be bai´ egitasmoa ekintzaz beterik dator »

Beste behin, Geurien be bai egitasmoa aurkeztu du Bermeoko Udaleko euskara zerbitzuak, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Geurien be bai ekintzaz beterik dator aurtengoan be. Batetik, herriko hainbat elkartegaz ekimen zehatzak bideratuko dituzte euren beharrizanetara egokituta; bestetik, Bermeoko telefonoek euskaraz berba gehiago egiteko kanpaina jarriko dute martxan. Herriko elkarteekin urteko nondik norakoak eta konpromisoak aztertu dituzte eta hori horrela, eta elkarteetako arduradun eta solaskideekin egoera aztertuta, hiru ekimen proposatu dituzte Euskara Zerbirtzutik. Batetik, Erroxape emakume elkarteak antolatzen dituzten ikastaroetan euskara txertatu nahi dute; elkartean euskara gehiago erabiltzeko, ikastaroak euskaraz egion daitezkeela ikustarazteko eta euskaragaz lotura ez daukaten beste gai batzuk euskaraz lantzeko asmoz. Horren harira, ihesaren inguruko hitzaldi bat antolatu dute azaroaren 18rako. Hitzaldia kultur etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Hori guztia posible izan dadin, ordubeteko bi saio egingop dituzte, Elhuyar Aholkularitzako teknikariek bdieratuta. Bestetik, Demiku jubilatuen elkartekokein berba egin ostean, euskara lantzeko ikastaroak jartzea proposatu nahi diote Euskara sailekoek. Izan be, «sarritan helduek berba egiteko gaitasuna daukate, baina irakurtzeko eta idazteko orduan zailtasunak izaten dituzte askok». Hori dela eta, irakurmena, idazmena eta Bermeoko euskararen prestigioa landuko dituzte. Demiku elkarteagaz egingo duten lehenengo saioa azaroaren 16an izango dela aurreratu dute. Azkenik, ikastetxeetako guraso elkartekoekin hizkuntzen erabilera aztertu gura dute eta euskara […]

“Interesatutako zaletasuna da niretzat idaztea” »

Oscar Gangoiti (Bermeo, 1963) bermeotarrak El arquitecto del tiempo liburua kaleratu barri du. Gangoiti Finantza aholkularia da lanbidez, baina emazteagaz apustu bat egin ostean, 800 orriko lehen liburua argitaratzea lortu du. Bere lehen lana herrian aurkezteko aukera izan du, eta «esperientzia polita» izan dela adierazi du. Zer aurkitu dezake irakurleak kaleratu barri duzun liburuan? Zientzia-fikziozko eleberria da; ezberdina. Fiskziozkoa izan arren, ez du fantasia ukitu larregirik. Estilo literario asko dituen abenturazko kontakizuna da. Nobela historikoaren ukitua be badaukala esango nuke. Manifestu ekologista da, abenturazko kontaketa dela ahaztu barik. Batez be, garrantzi handiko mezu sakona du. Gainera, abenturazko kontakizuna izan arren, amaiera kezkagarria eta esanguratsua du; izan be, kontatzen dudana benetakoa izan daiteke. Baina hori, irakurlearen eskuetan lagako dut; hain zuzen be, beraiek duten sinesteko irrikan. Batzuek nobela bateko hipotesitzat izango dute; beste batzuek, ostera, «eta egia bada, zergatik ez?» pentsatuko dute. Zein da mezu sakon eta garrantzitsu hori? Ezingo nuke esan, horretaz irakurlea ohartu beharko da. Mezu horren nondik norakoak esango banitu ez luke graziarik eukiko; gainera, nire iritzi soila izango litzateke; orotariko soluzioak ditu liburuak. Azken finean, kontatzen ditudan istorio guztiak ahalik eta benetazkoenak izaten saiatu naiz. Izan be, istorio guztiak kontzeptu zientifikoetan oinarrituta daude; alegia, fisikari batzuek onartutako […]

Zine Klub emanaldiak asteburuan Legazpin »

Ostiralean, urriak 14, En un mundo mejor filma proiektatuko du Legazpi Zine Klubak. 22:15ean hasiko dute emanaldia, Latxartegi aretoan. Igandean, bere aldetik. El discurso del rey filma proiektatuko dute, 19:30ean Latxartegin. En un mundo mejor FITXA TEKNIKOA Jatorrizko titulua: Hævnen. Zuzendaria: Susanne Bier. Herrialdea: Danimarka. Urtea: 2010. Iraupena: 113 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Mikael Persbrandt (Anton), Trine Dyrholm (Marianne), Ulrich Thomsen (Claus), Markus Rygaard (Elias), William Jøhnk Nielsen (Christian), Bodil Jorgensen (eskolako zuzendaria), Elsebeth Steentoft (Signe), Martin Buch (Niels), Anette Stovebaek (Hanne), Kim Bodnia (Lars). Gidoia: Anders Thomas Jensen; Susanne Bier eta Anders Thomas Jensenen (gertakizun batean oinarrituta). Produkzioa: Sisse Graum Jørgensen. Musika: Johan Söderqvist. Argazkia: Morten Søborg. Muntaketa: Pernille Bech Christensen eta Morten Egholm. Produkzioko diseinua: Peter Grant. Jantziak: Manon Rasmussen. “Mundu hobe batean” filmak 2011ko atzerriko Film Onenaren Oscar saria irabazi zuen. Filmean hainbat zalantzen gaineko erradiografia da: mendebaldeko gizartearen zalantza moralak, hezkuntza sistema eta bere ur zingiratsuak eta existentziaren hauskortasuna. Gertakizunean gurutzatzen diren istorioen abiapuntua haustura-puntua ere bada. Krisian dauden bi senar-emazte; horietako batean krisia amaren heriotzak ekarri du; bestean, aldiz, traizio batek bikotea bereiztea ezinbestean ekarriko duela ikus daiteke. Eta bi familietako semeek hartzen dute kontakizunaren abiapuntua. Haiek eszenifikatzen dituzten hondoratze horien ondorioak. Nerabeak dira eta […]

Bikote legazpiar batek Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketan parte hartuko du »

Lehen aldia da legazpiar batek txapelketa honetan parte hartzen duena. Noraezean izena du parte hartuko duen talde legazpiarrak. talde bat da, baina kantariak bi direnez, bikoteen arloan hartuko dute parte.
Noraezean taldeak Bergaran izango du kanp…