Lodosako ikastolaren aldeko elkartasun kanpaina abiarazi dute »

Lodosako ikastola egoera larrian aurkitzen da, batez ere, «Nafarroako Gobernuaren eskutik ez baitu diru laguntzarik jasotzen». Bada, Ikastolen elkartetik elkartasun deia zabaldu dute, eta Ibarran, Bai Euskal Herriarik, Uzturpe ikastolak eta Ibarrako …

‘Drive’ filma izango da ikusgai bihar eta igandean »

Asteburuan Drive filma ikusteko aukera izanen da Leitzako zinean. Nicolas Winding Refn zuzendariaren pelikula ostiralean 22:30ean, eta igandean 19:30ean emango dute, eta 6 euro ordaindu beharko da sarrerarengatik. Datorren asteburuan, hau da, hilaren 1…

Atekarock jaialdirako sarrerak salgai daude »

Martxoaren 24an Atekarock musika jaialdiaren bigarren edizioa izango da Leitzako kiroldegian. Akatu, Kaotiko, Governors, Ze Esatek!, Tximeleta edota Dj Bull izango dira, eta Gaztetxeko Hip Hop gauean, 121 Krew, Goienetxe anaiak eta Raperos de Emaus tal…

Ordiziako Martxa jotzeko entseguak egingo dituzte »

Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira hilaren 18an egingo den festaren barruan, Ordiziako Martxa jotzeko asmoa dago Beti Argi bandarekin batera. Hori dela eta, nahi duten urketari eta danbor-jotzaile guztiei martxa prestatzeko entseguetan parte …

Udalak portuko emakumeen eskultura “bere kabuz” konponduko duela esan du »

Eskulturaren egileak konponketa egiteko 10.000 euroko aurrekontua pasatu dio udalari. “Diru gehiegi da guretzako eta ondorioz guk geuk kopontzea erabaki dugu, ahal bezain arinen”, dio Argia Ituarte Ondarroako alkateak. Dena dela, konponketa…

Hitzaldi sorta prestatu du Bizenta Mogel Elkarteak »

Hiru hitzaldi prestatu ditu Bizenta Mogel Elkarteak, urtero legez. Atzo izan zen aurrenengoa, eta “jendetza” izan zela jakinarazi dute elkartetik. Asteazkenetan izango dira hitzaldiak, eta  hurrengoan, hilaren 14an, Elena Iraolagoitia izan…

Bihar hasiko da Ahoz aho jaialdia Ordizian »

Ahozko tradizioaren kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta bestelako ikuskizun sorta bat ekarriko ditu laugarren urtez Ahoz aho jaialdiak Ordiziara. Jatorri desberdineko kulturak bilduko diren arren, arrasto komunak dituzten kulturen arteko eztabaigune izateko sortu zen jaialdia, mestizaje aberasgarria eginez. Bihar hasi eta hilaren 18a bitarte ospatuko da aurtengo jaialdia, eta Metrokoadroka kolektiboari egokitu zaio aurten jaialdia estreinatzea. Pintura, eskultura, antzerkia, literatura eta musikaren arloko 25 lagunek osatzen dute kolektiboa, eta artearen espresio guztien zabalpenean eragile izatea du helburu. Diziplina horiek guztiak uztartzen dituen Hura ez da lekua ikuskizuna egingo dute, umorez, erritmo bizi eta poetikotasunez. 22:15ean izango da, Herri Antzokian. Asteburuan beste bi saio Larunbatean, berriz, ipuin kalejirarekin gozatu ahalko da herriko kaskoko kale eta tabernetan –Goierriko Bertso Eskolako bertsolariak ere ariko dira–, eta igandean, Falilou Diagne senegaldarrak eta Eneko Larrañaga Enekora musikari euskaldunak saioa egingo dute Barrenan, 18:30ean hasita. Datorren astean emanaldi gehiago izango dira. Ahoz ahoz jaialdiako lau ekitaldi nagusiak (bi Barrenak eta bi Herri Antzokia) ikusteko bono berezi bat jarri dute salgai Barrenan, 15 euroan. Jaialdiari eta datozen egunetako ekitaldiei buruzko informazio gehiago webgune honetan lor daiteke.    

Izar gehiago Jazzaldian: Madeleine Peyroux, Melody Gardot, Kenny Barron eta Sharon Jones »

Jazzaldia 47. ekitaldian izango diren artisten izenak aurreratzen ari da pixkanaka. Antony & The Johnsons eta Bobby McFerrin izan ziren jaialdiak iragarritako lehen izarrak. Gaurkoan beste musikari batzuen emanaldiak iragarri ditu. Hiru emakume abeslari izango dira Donostian. Melody Gardot, Madeleine Peyroux eta Sharon Jones. Jazz piano jotzaile ezagunenetakoak ere izango dira Jazzaldian. An evening with two pianos izeneko taldean belaunaldi desberdinetako lau pianista elkartuko dira: Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed eta Dado Moroni. Txandaka joko dute, bi isats pianotan, bakarka, binaka, eta launaka. Mostly Monk izena du ikuskizunak, eta Thelonious Monken musika izango du ardatz.

Maria Agirreren argazkiak Modottin ikus daitezke »

Maria Agirre donostiarraren lanak ikusgai jarri dituzte Hondarribiko Kale Nagusiko Modotti tailerrean, hilaren 30era arte. Lo que el ojo no ve izenburuarekin, makroak, abstraktoak eta distortsioak bildu ditu Agirre argazkilariak, eta begiak ikusten ez …

Euskal dantza ikastaroa emongo du Aittitta Txikik »

Aittitta Txiki kultur taldeak euskal dantza ikastaroa antolatuko du aurten be. Klaseak bariku iluntzeetan emango dituzte, eta ikastaroan parte hartu nahi dutenak bi taldetan banatuko dituzte: hasibarriak eta ibilitakoak. Taldeen arabera, bi ordutegi e…