Gernika-Lumoko euskal produktuak identifikatzeko ikerketa abiarazi dute »

Gernika-Lumon ekoizten eta saltzen diren euskal produktu tipikoak antzematea eta balioestea helburu duen ikerketa abiarazi dute Turismo Bulegoak eta Merkatarien Elkarteak; betibe, herriko merkataritza dinamizatzeko asmoz.
Hala, euskal produktu horiek s…

36ko gerrako bonbardaketen biktimek hartuko dute Bizkaitar Argiak saria »

Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo Bizkaitar Argiak nortzuk diren jakinarazi du, eta, horien artean daude 36ko gerrako bonbardaketen biktima zibilak. Horiekin batera, gainera, Gorabide irabazi asmorik gabeko erakundea eta Medikuntza eta Kirurgian lizentz…

Gazte Egunera joateko deia egin dute eatarrek »

Abuztuaren 3an Natxituko, Eako eta Bedaroako gazteek Gazte Eguna antolatuko dute lehenengo biderrez alkarregaz, eta antolatzaileek agerraldi publikoa egin dute inguruetako biztanleek jai egunean parte hartu dezaten eskatzeko.
Azaldu dutenez, orain art…

Arte Santander azokan parte hartuko du Arteko galeriak »

Groseko Arteko galeriak XXI. Arte Santander azokan parte hartuko du. Bihartik igandera iraungo du arte garaikidearen azokak, eta Santanderreko erakusketa eta biltzar jauregian egingo dute. Guztira, 42 galeria inguruk parte hartuko dute, eta bakoitzak artista bakar baten lanak izango ditu erakusgai. Artekok bigarren aldiz parte hartuko du azokan, eta iaz bezala, Pilar Soberon artistaren lanak eramango ditu, jarraipen gisa. “Gure helburua Pilar Soberonen lana ezagutaraztea da, horregatik erabaki dugu errepikatzea. Esperientzia interesgarria da, eta azoka oso ongi antolatua dago”, adierazi dio Arteko Galeriako Cristina de la Fuentek IRUTXULOKO HITZAri.

Alabergako danborradaren erakusketako argazkiak »

Canteca de Macao taldeak elkartasun kontzertu bat egingo du Dokan »

Sarrerekin lortutako dirua Alboan gobernuz kanpoko erakundeak Afrikan eta Latinoamerikan dituen proiektuetara bideratuko dute Canteca de Macao talde madrildarrak elkartasun kontzertu bat egingo du ostiralean, Dokan. Nunca es tarde diskoa aurkeztuko dute Antiguako agertokian. Jazz, rock, reggae eta latino erritmoekin beteko dute Doka. Alboan gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean egingo dute emanaldia. Ostiralean sarreren bidez jasotako diru guztia Alboan-ek Afrikan eta Latinoamerikan dituen proiektu batzuetara bideratuko dute. Erreuxiatuen eremuetan egiten ari diren hezkuntza proiektu batzuek aurrera egiteko balioko du kontzertuan bildutako diruak. Kontzertua 21:30ean hasiko da ostiralean. Sarrerak aldez aurretik erosiz gero 10 eurotan eskura daitezke; leihatilan bertan, 12 eurotan izango dira salgai.

Haurtzaro Dantza Taldeak Mazedonian dantzatuko du »

Ohrid Wave Nazioarteko V. Dantza Jaialdian parte hartuko dute herriko dantzariek asteburuan
Mazedonian, Ohrid Wave Nazioarteko V. Dantza Jaialdian parte hartuko dute Haurtzaro Dantza Taldeko 21 dantzarik (15-18 urteko gaztetxoak dira guztiak). Gaur abi…

Leire Rodrigezena da malenetako kartela »

Mutrikuko elementu bereziak eta malenetakoak bateratuta, jaiek badaukate kartel irabazlea. Leire Rodrigez da haren egilea.
Kartelak grafiari mugimendu handia eman dio, kolore bizien aldeko apustua eginaz. «Jaietako kartela denez, jaigiro hori islatzea…

Lore saltzaile izatetik, dama izatera »

Jaime Azpilikueta donostiarrak zuzendutako ‘My Fair Lady’ Viktoria Eugenian taularatuko dute My Fair Lady musikalak bira egiteari ekin dio, eta 20 hiri baino gehiagotatik igaroko da. Donostian abuztuaren 1etik 5era izango du geltokia, Viktoria Eugenia Antzokian, eta zortzi emanaldi eskainiko dituzte. Jaime Azpilikueta donostiarra da ikuskizunaren zuzendaria, eta azken urteetan Madrilen bizi den arren, harro dago Donostiara lan horrekin etortzeaz; «My Fair Ladyrekin itzultzea oso polita da niretzako, eta poz handiarekin biziko dut», adierazi zuen Azpilikuetak. Komedia antzerki klasikoa dela azaldu zuen zuzendariak, eta gizartean sortzen diren mailen arteko liskarrez hitz egiten duela. «Antzokiko eserlekuan jarri, oihala altxatzen ikusi, eta gertatuko denaz gozatzeak mereziko du», ziurtatu zuen. Zehazki, Bernard Shawen Pigmalion antzezlanean oinarritua dago obra, eta ikuskizuneko musika zein ahotsa zuzenekoak izango dira. Elisa Doolittle lore saltzailea da istorioko protagonista, eta Paloma San Basilio aktorea sartuko da bere larruan. Doolittle baztertu egingo dute XX. mende hasierako Londresen, bere itxuragatik; baina hizkera eskola batzuk jaso ondoren, goi mailako guztiei printzesa bat dela sinistaraziko die. Zehazki, Henry Higgins hizkuntzalariak lagunduko dio bere egoera hobetzen andereinoari. Pickering koronelarekin egindako apostu baten ondorioz, sei hilabeteren buruan, Doolittle embaxada bateko dantza jaialdi batean sartzea lortuko du. My Fair Lady lehen aldiz Broadwayn estreinatu zuten, 1956an; […]

Jazzaldiak Pierre Lafont omenduko du ohorezko sariarekin »

Donostiako jaialdiaren sortzaileetako bat izan zen; hilaren 3an zendu zen, Donibane Lohizunen

Pierre Pedro Lafont joan den uztailaren 3an zendu zen Donibane Lohitzunen. Frantziako hego-mendebaldeko Hot Clubeko delegatua zen neurrian, gogo handiz lagu…