Instrumentoak ezagutuz, gozatu »

Berriatuko eskolako umeak Tarine musika eskolako irakasleekin batu ziren atzo goizean, kontzertu berezi batetarako. Irakasleek emanaldi berezia zuten prestatua; alde batetik, musika entzun eta kantuan zein dantzan aritzeko aukera eskaini zieten; eta be…

Irekita dago Idiazabalgo musika eskolan izena emateko epea »

´╗┐Idiazabalgo musika eskolak abian du aurrematrikulazio kanpaina, eta beraz, bertan izena eman nahi duenak udaletxera joan behar du maiatzaren 30era bitartean. Haurrak zein helduak apuntatu daitezke

Txindata eskolakoen emankizuna larunbatean izango da »

´╗┐Joan den igandean ziren egitekoak, kultur aldiaren barruan, Txindata musika eskolako haurren emanaldia, baina Gabiriako udaletxetik jakitera eman dutenez, datorren larunbatera (maiatzak 28) atzeratzeko erabakia hartu zuten. Musika eskolako ikasleen …

Igandean ere liburu azoka egingo dute Gabirian »

´╗┐Gabiriako gaztetxoek, bertako Udalarekin elkarlanean, liburu azoka antolatu dute hiru egunetarako. Bi egunetan jada ireki zuten azoka, eta igandean berriz ere aukera emango diete herritarrei liburutegian zahartuta geratu den materiala erosteko. Ater…

Barikuan bukatzen da Lea Ibarreko udalekuetan izena emoteko epea »

Esukara hutsean izango dira Lea Ibarra Mankomunazgoak uztailaren 5etik 22ra prestatu duen oporraldia ; Aulestiko herri eskola izango da udalekuaren erdigunea

San Joan jaiak antolatzeko bilera egingo dute bihar Olaberrian »

Olaberriko Udaleko Jai Batzordeak aurtengo San Joan festak prestatzeko prozedura abian jarri du. Egitaraua prestatzeko bilera jarri du biharko, osteguna, 18:00etan udaletxean. Herriko elkarteko guztiei egin die udalak gonbita festei buruzko bileran par…

Kolorez jantzita aurkeztu du CDa Xemein Abesbatzak »

Emozioa eta txaloak tartekatu ziren joan den zapatuan, Xemein abesbatzaren CDaren aurkezpen ekitaldian. Abesbatzaren historia gogora ekarri eta CD barriko kantuak eskaini zituen Markina-Xemeingo abesbatzak, polo barri eta guzti.
Agur Jaunak, Aita Gurea…

Legorreta jaien atarian »

Astebete falta da Azentzio jaiak has daitezen. Gaur zortzi, asteazken arratserako iragarri dute aurtengo festa nagusien hasiera. Lau egunez etenik gabe jarraituko dute ondoren, ekainaren lehenean hasi eta hilaren 5era arte, igandea. Azentzio eguna, zaindariaren data, osteguna da. Azentzio bezperari itxaron gabe, eta tartean dagoen asteburua aprobetxatzeko, ekitaldi sorta bat antolatu dute Udaleko Kultura Batzordeak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Elekun Abesbatzak eta Bilkoin elkarteak. Musika eta txirrindularitza izango dira osagai, baita haurrentzako jolasak ere. Musika eskolako ikasleek eta Elekun abesbatzak jarriko dute musika, haurrek ostiralean eta koruak larunbatean. Horren guztiaren aurretik, ordea, festak behar bezala prestatuta uzteko, danborradan irtengo direnek entsegu orokorra egingo dute. Bihar, osteguna, 20:30ean elkartuko dira herriko plazan. Txarangak lagunduko die danbor jotzaileei. Orain arteko egin dituzten entseguetan izan direnen artean danborrak ere bihar banatuko dituzte. Azentzio egunean, ekainaren 2an, egingo dute helduen danborrada Legorretako kaleetan barrena, 23:00etan hasita. Larunbatean, txirrindu proba Goizeko hamarretan hasiko da, larunbat honetan, Legorretako 55. Txirrindulari Proba. Jubenil mailakoentzat da, 87 kilometroko ibilbidearekin. Abaltzisketa bi alditan igoko dute, Amezketa aldetik; azkeneko 22 kilometroetan sartuta, Gaintzako aldapa dute hirugarren eta azken zailtasuna, Zaldibiako bidegurutzetik gora. Ordiziatik Alegiarako errepidean (Gi-2131) eta Larraizko bueltan osatuko dute ibilbidea. Txirrindulariak helmugara 12:10 alderako iritsiko dira. JAIEN EGITARAU OSOA: […]

Musika Eskolan matrikulatzeko epea hilaren 31n amaituko da »

Tolosako Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolatik azaldu dutenez, 2011/2012 ikasturteko aurrematrikula epea maiatzaren 31n, asteartean, bukatzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 943 65 15 93. Bulegora b…

Gogoetarako erabiliko du Mikelazulok XI. Poesiaren astea »

XI poesiaren astea antolatu du Mikelazulo Kultur Elkarteak