Gipuzkoako Aurresku Txapelketak 25 urte egingo ditu herrian »

Herritar talde bat bildu eta aurreskuari txoko bat egitearren  Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa lehen aldiz antolatu zutenetik 25 urte pasatu dira. Urteurren berezia izango da, eta maila horretako egitaraua antolatu nahi izan dute Landare Elkarteko antolatzaileek. Errenteriako Udalaren eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntza ere izan dute urte guzti horietan. Asteburua hartu dute 25. urteurreneko ekimenak egiteko. Etzi egingo dute XXV. Gazte Mailako Aurresku Txapelketa, eta horrekin lotuta, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:30ean bilduko dira dantzariak Xabier Olaskoaga plazan, eta bertan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute. Horrekin batera, aurreko txapelketetako irabazleei harrera berezia egingo diete. Ondoren, bazkaria egingo dute Landare Elkartean antolatzaileek eta dantzari guztiek. Lehia 17:30etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Bertan, Gipuzkoan zehar jokatutako ligaxketan posturik onenak lortu dituzten dantzariek parte hartuko dute. 24 izango dira guztira, eta eskualdeko ordezkariak ez dira faltako; 11 izango dira. Bi mailetan banatuko dituzte, adinez sailkatuta: A Sailean, 7-11 urte bitarteko haurrek dantza egin beharko dute, eta B Sailean, berriz, 12-15 urte arteko gaztetxoek. Goizean egindako harreraren ondoren, aurresku txapelketaren ostean aurreko urteetako irabazleak izango dira berriro protagonistak. Hain zuzen, omenaldia egingo diete guztiei, eta oroigarri bana emango diete. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurreskulari horiek berriro elkartzeko ilusio handia […]

Kantujiraren saioa bihar arratsaldean »

Kantujirako kideek bihar egingo dute maiatzeko saioa. Azken hilabeteetan bezala, azken ostiraletan egiten duten saio bera egingo dute bihar ere, 19:00etan hasita. Kikara taberna parean hasiko dira kantuan, eta herri-erdigunera arte joango dira abestuz….

Ostiralean hasiko dira San Pankrazio jaiak Estazioan »

Hemen daukazue jaietako egitaraua:

‘Xentimorik gabe’ antzezlana aurkeztuko dute Inaxio Tolosak eta Ramon Agirrek ostiralean »

Munduan zehar hamaika bazterretan ibili eta gero Euskal Herrira, etxera, itzuli diren artista bikotea dira Nick eta Ray, Inaxio Tolosa eta Ramon Agirre. Eta noski, xentimorik gabe itzuli dira. Hori da ostiral iluntzean (21:00etan) Alondegian bi aktoree…

Bertan behera geratu da guarko antolatuta zegoen hitzaldia »

Kultur Aroko programaren barruan, gaurko hitzaldi bat programatuta zegoen; zehazki, Urrezko millak, bidai-hitzaldia izatekoa zen gaur Aurreran. Baina, azkenean bertan behera gelditu da.

Imuntzo eta Belokiren diska berriaren aurkezpena, zuzenean »

Dantza Karrikan ekimenaren barruan, ikuskizuna antolatu dute larunbatean Merkatu Zaharrean, 17:00etan. Afalostean Imuntzok eta Belokik disko berriaren aurkezpena egingo dute, 21:00etan hasita. Abesti berriez gain, bi musikariek beren pieza ezagunenak j…

Milatik gora hilarri aurkitu eta sailkatu ditu Pedro Zarrabeitiak »

Egile bilbotarrak ‘Estelas discoidales de Euskal Herria’ liburua aurkeztu du San Telmo Museoan Harri gizona, ilargi (ilargia / hilaren argia), hilarri (hilaren harria)… Misteriozko hilobi monumentuak dira hilarriak. Hainbat enigma argitu gabe daude egun: Zergatik daude Nafarroan eta Iparraldean hilarri gehien? Zergatik egin zituzten disko formakoak? Pedro Zarrabeitiak sei urte eman ditu hilarrien inguruan lan egiten. Euskal Herrian aurkitutako 1.170 hilarri marraztu eta sailkatu ditu Estelas discoidales de Euskal Herria liburuan. Haren ustez, «hilarri bilduma garrantzitsuenetakoa duen museoan», San Telmon aurkeztu du ikerlana: «Eredugarria da». Ez du hilarrien inguruko etnografia edo antropologia proiektu bat egin. Zarrabeitia argazkilaria da ogibidez, eta hilarrien historia «ikuspegi artistiko batetik» kontatu duela dio. «Ez du hilarrien jatorria edota forma ikertu, baina ikerketa sakona egin du. Euskal Herri osoan zehar ibili da hilarri bila. Katalogatuak dauden horien bila, eta erdi lurperatuta edota ezkutatuta dauden horien bila», azaldu du Pamiela argitaletxeko Jose Angel Irigaraik. «Ez dut zientzia liburua egin nahi izan», jarraitu du Zarrabeitiak: «Dibulgaziorako materiala biltzea izan da nire helburua. Hilarriak nolakoak diren azaldu nahi nuen». Disko formako hilarrien ondareak euskal historian eta artean duen garrantziaz ohartuta, haien aztarnen bila hasi zen. Hilarrien sinbologia, ikonografia eta artea jaso nahi zituen. 4.500 argazkitik gora egin zituen Euskal […]

Ikasturte bukaerako festa egingo dute ostiralean Idiazabalgo ludotekan »

Datorren ostiralean (maiatzak 27) ikasturte bukaerako festa egingo dute Idiazabalgo ludotekan. Festan parte hartu nahi duenak, arratsaldeko bostetarako ludotekara joan behar du.

Udaleku irekiak egingo dituzte aurten ere Ezkio-Itsason »

Aurten ere udaleku irekiak egingo dituzte Ezkio-Itsason uztailaren 4tik 22ra bitartean. 3 urtetik aurrerakoentzat izango dira udalekuak eta 10:00etatik 12:30era bitarteko iraupena izango dute. Aurten Santa Lutziko kultur etxe berrian egongo dira.
Famil…

Salamancako Julio Lopezek parte hartuko du bihar ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan »

Bihar, maiatzak 25,  Maizpidetik Julio Lopez joango da Segura Irratiko mikrofonoetara Bixi-Bixi saioan parte hartzera. Lopez izatez Salamancakoa da, baina egun Zarautzen bizi da, eta euskara nola ikasi zuen izango du hizpide 12:15netatik aurrera. L…