Plankton Iparraldeko zazpigarren Konpilazioan »

Hendaiako Plankton hardcore taldea Iparraldeko Konpilazioaren zazpigarren ekitaldirako hautatu dituzten zortzi bandetako bat da. Ekimenaren helburua tokiko taldeak sustengatzea da; bilduma bakoitzeko 500 ale editatzen dituzte, denak promoziorako, eta h…

Euskal dantza ikastaroak Mutxiko Elkartearekin »

Hendaiako Mutxiko Elkarteak euskal dantza ikastaroetarako izen emateko epea irekiko du heldu den astelehenean. Ikastaroak hasi berrientzat eta jakitunentzat izanen dira, Irandatz gimnasioan (astelehenetan) eta Herriko Lehen Mailako Eskolan (asteazken e…

Hiru ikastaro prestatu ditu Kuku-Habixak urrirako »

Ikasturte barria martxan jartzeko, irteerak egiteaz gain, aurten be, hainbat ikastaro antolatu ditu Kuku-Habixa Elkarteak. Urrian hirugaz hasiko dira: euskal dantzak, pilota eta pilates. Azaroan, ostera, beste bi jarriko dituzte martxan: antzerkia eta informatika. Urrirako, aurreko urtetan arrakasta izan duten ikastaroei eustea izan da Kuku-Habixa Elkarteak hartutako erabakia. «Jendea gustura aritu denez, jarraipena emon nahi izan diegu. Hiruetan arrakasta handiena duena baina, euskal dantzen ikastaroa da». Ikastaro horretan, herriko dantza taldea prestatzen da. «Parte hartzen duten guztiek ez dute plazara urten nahi izaten. Halan eta be, aurten bi talde edukiko ditugu: nagusiena eta umeena». Herriko dantza taldeak urtean hiru saio egiten ditu: ihauterietan, herriko jaietan eta, iaztik, baita Gabonetan be. Dantzen ikastaroa urriaren 9an hasiko da, eta hasieratik izan den bezala, Nerea Alzibar ondarrutarra izango dute irakasle. Pilota ikastaroaren arduraduna, ostera, Luzio Laka mendexarra izango da. Pilotari ohiak nagusi zein gazteen taldeekin egingo ditu saioak bariku iluntzetan. «Ez dira txapelketetara eta horrelakotara joaten. Euren artean aritzen dira. Barikuei kolorea emoten diete, jokatuaz eta ondo pasatuaz». Pilotako lehen saioa urriaren 7an izango da. Pilates saioak izango dira baina, lehen hasiko direnak: lehen saioa urriaren 4an izango da. Barikuetan, 16:30etik 20:00etara izango dira klaseak, udaletxeko teilatupean. Euskal dantzetan edota pilotan izena emoteko […]

Urriaren 6an hasita eskulan ikastaroa egingo dute, Mutiloan »

Urriaren 6an, ostegunean,  hasita aurten ere eskulan ikastaroa egingo dute mutiloarrek. Saioak ostegunetan izango dira, 15:00etatik 18:00etara bitartean. Ikastaroa egin nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu Mutiloako udaletxean. Bestalde, soinketa…

Segurako jubilatuek bingoan jokatu ahalko dute bihar »

Ostegunero bezala, bihar ere bingoan jokatzeko aukera izango dute pentsiodunek eta jubilatuek Segurako Atseden elkartean. Joku horretan ibili nahi dutenek 16:00etatik 18:00etara bitartean agertu behar dute elkartera.

Amoroton be San Miguel ospatuko dute bihar »

Amorotoarrek ez dute aurten be San Miguel eguna ospatu barik utziko. Goizean egunaren izen bera daraman ermitaren bueltan batuko dira, eta arratsaldean be egongo da zereginik.
Mezagaz hasiko dute ospakizuna, 11:30ean. Ostean, kopauaz gozatzeko aukera e…

Kantu-jirako saioa egingo dute etzi »

Beasaingo kantu-jirak etzi egingo du lehen saioa. Oporretan hartutako atsedenaren ondoren, Igartzako zubian elkartuko dira bihar beasainen abestea gogoko duten herritarrak. Ohi bezala, herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte kantuan, eta Bideluze …

Taldeka eta taldean, onenean »

Bost urte pasa dira Ispasterren Koadrila Eguna ospatzen hasi zirenetik. 2007an Jai Batzordearen iniziatibaz ekin zioten herritarrak norbere taldean eta herritarrak elkarregaz batzeko ospakizuna, eta gaur egun, herrian oso errotuta dagoen jai egun bihurtu da. Koadrila Eguna, gainera, egutegiko egun zehatz baten bueltan jarria dago; San Miguel Egunean. «Herriko zaindaria da. Aintzina, indar handia zeukan ospakizun horrek. Eta horregatik aukeratu be egin zen egun hori, edo egun horren buelta behintzat», azaldu du Jesus Lekerikabeaskoa alkateak. «Lehen bi urtetan baserri feria be egin genuen. Horregaz barriro hastea da eskuartean darabilgun asmoetako bat, baina datorren urtean izan beharko da». Bestelakorik be egiten duten arren, zapatukoa bazkariaren inguruko jaia dela esan daiteke. Haren prestaketarako biltzen dira koadrilak eta nor baino nor aritzen dira bata besteagaz lehia sanoan, lehia alaian. Trikitilariekin poteatu ostean, frontoian biltzen dira prestatutakoaz gozatzera. Adin guztietako 12 kuadrila inguru biltzen dira egunerako herrian. «Herritarren arteko harremena sendotzeko be balio du egun honek. Aurten 273 lagun izango dira frontoian; gazte, heldu, zahar… Denak ondo pasatzeko asmoagaz», adierazi du jai batzordeko kide Iratxe Larrinagak. Eta jan-edana jeisten laguntzeko, beste zenbait ekintzen artean, aurten be, ez da faltako Santa Anatxu egunean jaiotako soka saltoa. «Ohitura bihurtzen hasia dago, eta ezin ba kendu», dio […]

Musikarekin agur musika bizi zuenari »

Bizitzak gehien maite zuenetik bizitzeko aukera eman zion Agustin Arrietari (1944-2011). «Musika dena da niretzat», zioen berak. Eta biziari agur esan dionean ere, musika izan du bidelagun. Herritar asko eta asko bildu ziren herriko bandaren historian ziklo bat markatzeko gai izan zen gizona agurtzera. Han eta hemendik etorritako lagunak ere hainbat izan ziren. Izan ere, Arrieta pertsona berezia izan zen askorentzat. Elizkizunean, azken urteetan zuzendu duen elizako koruaren kantuek agurtu zuten; berak hainbestetan dantzan jarritako Gure Ametsa Taldekoek Agurra dantzatu zioten txistularien laguntzarekin, eta bandak berak oso gogokoa zuen piezetako bat eskaini zion: Viajera. Izaera handikoa, alaia, gardena, zuzena, umoretsua, bihotz handikoa, eskuzabala. Horiek eta horrelako beste hainbat hitz izan ziren jendeak harengan pentsatzean esaten zituenak. Jendearekin konektatzeko ahalmena zeukan, eta horrela lortu zuen bizitzan zeukan helburuetako bat: banda berpiztea. Jendearekin, baina, bereziki, bere musikariekin zuen harremana hitzekin azaltzea ez da erraza, baina entsegu baten ondoren, kalean elkarrekin¬ edota Piñastei Egunean, zer esanik ez¬ ikusi dituen edonork daki haien artean lotura berezia zegoela. «Guretzat, guztiontzat, zuzendaria baino gehiago zen. Osaba Agustin zen», dio bandako kide batek. «Barre asko egiten genuen. Entseguak, baina, sakratuak ziren». 2008an profesionalki agur esan zion hainbeste poz, kezka, buruhauste eta momentu on eman zizkion bandari. Merezitako […]

Errementari etxea berritzeko aukeratu dituzten proiektuak azalduko dizkiete herritarrei »

Errementari etxea berritzeko helburuarekin, epaimahiak aukeratu dituen bost proiektuak herritarrei azalduko dizkiete etzi udaletxean, 10:30etik aurrera. Ondoren herritarrek bozka emateko aukera izango dute. Aurreko legealdian Zeraingo Udalak Landa Gipuzkoa 32 herri txikietarako garapen programatik Errementari etxea erosteko eta bertako proiektua egiteko 180 mila euroko diru laguntza jaso zuen. Udalak aspalditik zuen eraikin hori bereganatzeko asmoa, besteak beste, Errementari etxearen jarraian dagoen eraikina, Serorategi etxea, Udalaren esku dagoelako duela bederatzi urtetik, eta biak batuta aukera ugari zabaltzen zaizkiolako Udalari. Herriko udaletxea eta beste hainbat zerbitzu, bertan kokatu nahi dituzte. Errementarin eta Serorategin zein zerbitzu joango diren erabakitzeko zenbait herri bilera egin zituzten, eta hauek dira Zeraingo herriak aukeratutako zerbitzuak: udaletxea, Zerain Dezagun Fundazioaren bulegoak, mediku zerbitzua, turismo bulegoa eta denda, erabilera anitzeko gela handi bat eta beste txiki batzuk, Liztormendi elkartea, liburutegia eta ludoteka, udal biltegia eta komun publikoak. Ideien lehiaketa Behin gune horretan emango diren zerbitzuak aukeratuta, proiektua zeini esleitu erabakitzeko ideien lehiaketa jarri zuten abian. Uztailaren erdi aldean deitu zuen Etorlurrek lehiaketa. Arkitektoei herriak izendatutako zerbitzuak Errementari eta Serorategi eraikinetan kokatzea, eta proiektua aurkeztea eskatzen zitzaien. Zituzten zalantzak argitu asmoz, galderak egiteko aukera izan zuten lehen egunetan parte hartzaileek. Bi eraikinak barrutik ikusteko bisita eguna ere egin zuten uztailaren […]