Oianguren institutuko ikasle eta irakasle talde bat Galesen izan da »

Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasle talde bat Galesko Llandudno herrian izan zen joan den astean, bertako Ysgol John Bright ikastetxean astebetera pasatzen. Worbiseko (Alemania) beste ikasle eta irakasle talde bat ere izan zen Galesen, Comenius proiektuaren barruko 2. zatiko Europar puzzlearen puzzle zati harrigarriak egitasmoa bukatu eta Europar aldizkari gaztea osatzearekin bat. Europako klimaren eta geografiaren ezaugarriak; Europar Batasuneko historia eta garapena, eta Europako instituzioak; eta euroaren eragina izan ziren, besteak beste, landutako gaiak. Aldizkaria osatzeko talde lana eta elkarlana bultzatu zuten, teknologia berrien erabilera sustatzearekin bat. Bidaia Loiuko aireportuan hasi zen –”urduritasun puntu batekin”– baina Manchesterrera iritsi bezain pronto “ilusioa eta baikortasuna” nagusitu zen ikasle eta irakasleen artean. Llandudnora heldu zirenerako, ingelesa zen talde guztien ahotan zegoen hizkuntza. Ysgol John Bright ikastetxean aldizkaria osatzeko bi egun pasa ondoren, hango inguruak ezagutzeko aukera izan zuten. Gales iparraldean dagoen herri hori Euskal Herriaren tankerakoa da, berde-berdea da, eta mendiak eta itsasoak bat egiten dute. Hurrengo urtean jarraipena Aurtengo ikasturteko bidaiak bukatu dira, baina oraindik ere datorren urterako “lan asko” dute egiteko, irailean hasiko baita Comenius proiektuaren bigarren urtea. 2012-2013 ikasturtean 4. DBHko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak izango dira protagonistak. Galesko eta Alemaniako ikasleak Ordiziara etorriko dira abenduan, eta Oiangurengoak […]

Ikasitakoa taularatuko dute Hondarribiko Musika Eskolako Ikasleek »

Ikasturte bukaerara iristear da Hondarribiko Musika Eskola. Horregatik, ekimen asko antolatu dituzte ekainera arte, eta azkeneko hilabeteetan eskolako 300 ikasle inguruk ikasitakoa erakutsiko dute. Txomin Sagarzazu Kultur arloko zinegotziak azaldu duenez, «edozein hezkuntza zentrok, ikasleak hezteaz gain, gizarterari ekarpena ere egin behar dio. Zentzu honetan, musika, herritarrengana iristeko biderik onenetakoa da». Datozen astetako emanaldiak hiriko hainbat lekutan egingo dituzte. Gainera, beste musika eskola batzuekin egindako trukeei esker, Gipuzkoako beste herrietan ere izango dira hondarribiarrak. «Instrumentuen kontzertuak izango dira gehienak, eta talde bakoitzak bere lana kalera aterako du», esan du Arantxa Lasak, ekimenen arduradunak. Txistulariak, Italiara Txistuko ikasleak Italiara joango dira datorren astean, eta Europako Gazte Musikarien Jaialdian parte hartuko dute. Europako Musika Eskolen Elkarteak antolatuta, jaialdia hiru urtero ospatzen dute, eta aurtengo ekitaldian, hiriko gazteak barne, 15 eta 25 urte arteko 6.000 gazte inguruk parte hartuko dute. Musika Eskolaren egitarauaren barruan Gibeletan, San Gabriel egoitzan eta berritasun bezala bezala, Kasino Zaharrean egingo dituzte musika emanaldiak ikasle gazteek. Gainera, emanaldi pedagogikoak egingo dituzte datozen asteetan, herriko gainontzeko hezkuntza eskoletako ikasleei zuzenduta. Arantxa Arzakek, Musika Eskolako zuzendariak, jendearen aurrean aritzea ere irakaskuntza prozesuan sartzen dela gogorarazi du. «Ikasitakoa taula gainean erakustea pausu bat da. Gainera, familiek egindako lana ikusten dute eta ikasleek, […]

Poltsiko Antzerkia maiatzaren 17tik ekainaren 3ra izango da »

Ia auzo denetan izango da ikuskizunen bat; Saioa Royo eta Ion Martinez donostiarrek ‘Ispilua’ taularatuko dute Poltsiko Antzerkiaren XXI. ekitaldia antolatu dute Donostia Kulturak eta Kultur Ekintza Unitateak. Antzezlanak edo bestelako ikuskizun txikiak zabaltzea izaten du helburu ekimenak, eta aurten ere, ia auzo guztietan izango da zertaz gozatu. Martxoaren 17tik ekainaren 3ra izango da Poltsiko Antzerkia, eta gehienetan tabernak izango dira agertokiak; udal kultur guneetatik ateratzea baita ekimenaren ezaugarri nagusienetakoa. Guztira, hamar ikuskizun izango dira, eta ia guztiek emanaldi bat baino gehiago izango ditute. Hamar horien artean, bi izango dira euskarazko antzezlanak; Ispilua eta Beste Aldekoak. Saioa Royo eta Ion Martinez Txiki Aldatzen Laguntzen antzerki taldeko aktore donostiarrak dira; eta beraiek dira, hain zuzen ere, Ispilua antzezlaneko protagonistak. Bikote harremanen inguruko antzezlana da Ispilua, eta gizarteak ezartzen dituen eginbeharrez dihardu. «Idoia eta Iker dira antzezlaneko protagonistak, antzezlan bat prestatzen ari dira, eta eszena bakoitzerako dituzten proposamenekin maitasuna nola bizi duten azalduko dute», aipatu zuen Royok. Bi emanaldi egingo dituzte; ekainaren 1ean, Añorgako Jolas Etxean, eta ekainaren 3an, Amarako Via Fora tabernan. Euskarazko beste antzezlana, Peio Etxekoparren eta Asisko Urmenetaren Beste Aldekoak izango da. Gainontzekoak antzezlanak honakoak izango dira; Sergio Fernandez eta Arturo Gonzalezen El show de la parroquia, Gorka Aginagalde eta […]

Rafa Berriok eta Mursegok Seminarioan aurkeztuko dute ‘Phantasma’ ikuskizuna »

Homeless musika jaialdian elkartuko dira bi artistak, ekainaren 8an Homeless Music Festival jaialdiak donostiar askorentzat oraindik ezezaguna den agertoki batera gonbidatuko ditu musikazaleak: Antiguako Seminarioko antzokira. Bertan egingo dute hurrengo musika emanaldia; jaialdiak antolatzen duen bosgarrena da jada. Seminarioa bezalako ezohiko leku batean, kontzertu berezia eskainiko dute. Donostiako Rafa Berrio eta Eibarko Mursego musikariek elkarrekin prestatu duten ikuskizun berria aurkeztuko dute: Phantasma. Poesia, bideo artea eta musika emanaldia izango da: Berriok, Harkaitz Canok eta Victor Iriartek idatzitako testuak; eta Edorta Subijanak, Iban del Campok eta Angel Aldarondok egindako bideo proiekzioak. Ginmusica-ko arduradun Sergio Cruzadoren ustez, «Seminarioa jende askok kanpotik ezagutzen duen eraikina da. Gutxi dira, ordea, barrutik ezagutzen dutenak». Igeldoko jolas parkea, Aquariuma, Ulia eta Petritegi sagardotegia izan dira Homeless jaialdiaren aurreko geltokiak. Haiek guztiak ere musika agertoki bihurtu ditu. Ekainaren 8an, ostirala, izango da emanaldia, 20:00etan. Sarrerak gaur 12:00etan jarriko dituzte salgai Ginmusica.barrabarra.eu atarian, 12 eurotan.

Eva Salaberria: “Proiektu hau lurralderako aukera bat dela ikustea oso garrantzitsua da” »

Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatuko dute ostegunean, Bruselan. Ofizialki hautagai izateari utziko dio. Hurrengo egunean ospatuko dute izendapen ofiziala, Olatu Talka jaialdiarekin. Irutxuloko Hitzak Donostia 2016 bulegoko koordinatzaile-kudeatzaile Eva Salaberriarekin hitz egin du Donostia 2016 proiektuaren inguruan eta asteburuan egingo duten Olatu jaialdiaz; bihar argitaratuko dugu elkarrizketa.

I. Kamiseta lehiaketa abiarazi dute Eakoek, Gazte Egunaren harira »

Bedaroako, Eako eta Natxituko Gazte Eguna antolatzen dabiltza herriko gazteak, eta horrekin batera, I. Kamiseta lehiaketa martxan jarri gura izan dute.
Ekainaren 7ra arte du herritarrak burua nekatzeko eta Gazte Egunerako diseinu bat pentsatzeko. Gehie…

Maiatzaren 31ra arte eman ahal izango da izena udalaren musika eskolan »

2012-2013 ikaturterako izena emoteko epea zabalik dauka Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak. Jakinarazi dutenez, hilaren 31 izango da horretarako azken eguna. Dena den, egun horretatik aurrera be eman ahalko da izena, beti be, ikasgaietan plaz…

Irani buruz dokumentala emango dute Maizpiden, gaur »

Asier Arantzabalek eta Mila Gallastegik ekoitzitako Iran ikus-entzunezkoa emango dute, gaur, Lazkaoko Maizpide euskaltegian, 21:00etan. Irani buruzko «topikoetatik ihes» egin nahi dute hara burututako bidaian. Emanaldia irekia da.

Ballet saioa Zerkausian »

Dantzaren nazioarteko egunaren harira, dantza saioaz gozatzeko aukera izan zen herenegun Tolosako Zerkausian,
Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkartearen laguntzarekin. Hain zuzen ere, Donostiako, Andoaingo eta Tolosako kultur tailerretako dantza ik…

Egunsenti Otxotea 15. urteurreneko ekimenak ospatzen hasiko da igandean »

Orioko Egunsenti Otxoteak hamabost urte bete ditu aurten, eta urtemugaren aitzakian hamaika ekimen egingo dituzte datozen hilabeteetan; lehenenengo ekintza igande honetan izango da; herriko kaleetan zehar kantu jira egingo dute, eta ahalik eta herritar…