Hil bukaerara arte aurkeztu daitezke lanak Fokatu lehiaketara »

Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa martxan da. Mugikortasun iraunkorra da aurten aukeratu duten gaia eta lanak maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Pertsona bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara. JPG fo…

Hilaren 23tik 31ra matrikula daiteke Ordiziako Musika Eskolan »

Ordiziako Musika Eskolak datorren astelehenean, hilak 23, zabalduko du 2011-12 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea, eta hilaren 31a arte egongo da izena emateko aukera. Hainbat musika tresna jotzen ikasteko aukera ematen du musika eskolak, lau urt…

Jakintza dantza taldeak emanaldia egingo du bihar antzokian »

Ordiziako Jakintza dantza taldeak emanaldia egingo du bihar, ostirala, Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan hasita. Bost urteko haur txikietatik hasi, eta hainbat talde dantzan ikusteko aukera izango da. Dantza tradizionalekin ez ezik, dantza berritzai…

Bihar banatuko dituzte Ordiziako piropo lehiaketaren sariak »

Bihar, ostirala, 13:30ean hasita, banatuko dituzte Oianguren institutuko aretoan Ordiziako VII. Piropo Lehiaketaren sariak. Lehiaketa Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan. Izenak berak dioenez…

Anarik Euskal Herria Zuzenean jaialdian joko du »

Anari, EHZ, jaialdia, Heleta

Hamazazpigarren Musikaria «kalitatezko» zuzenekoz beterik dator »

Eduardo Mokoroa musika eskolak Tolosako Udaleko kultura sailarekin antolatutako Musikaria jardunaldiak, astelehenean hasiko dira, hilak 23, eta maiatzaren 29ra bitarte iraungo dute. Antolatzaileek Musikaria herriko kultur egitarauaren baitan «egonkortu» egin dela nabarmendu nahi izan dute. Honen harira, zenbait ekitaldi finkoak bihurtu dira Musikariaren egitarauan, azken urteotan izan duten harrera ona dela eta; Musika Eskolako ikasle bandak eta Udaberri dantza taldeko ikasleek elkarlanean eskaintzen duten emanaldia da horren adibide. Zazpi egun, zortzi emanaldi Zazpi egunetan, zortzi emanaldiz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Horrela, astelehenean 19:00etan lehen kontzertua izango da. Urval Ensemble klarinete laukotea musika eskolan bertan arituko da bi zati izango dituen kontzertuan: abesti lasaiagoz osaturiko lehen zatia, eta gaurkotasun handiagoa duten kantuz osatua bigarrena. Urval Ensembleko taldekideak, Astor Piazzollaren abesti batekin egingo duten moldaketa nabarmendu nahi izan du: «ikusleak harritu egingo dira». Asteartean, berriz, Da-Daiko perkusio taldeak emanaldia eskainiko du, 19:00etan musika eskolan. Iraide Ansorena, Igor Arostegi eta Mikel Zelaia tolosarrak laukoteko partaide dira, eta konztertuko egitaraua «askotarikoa» izango da. Maiatzaren 25ean, asteazkenarekin, Hariots soka taldea izango da musika eskolan, 19:30ean. Jatorri desberdineko folk musika instrumentala lantzen dute besteak beste: Euskal Herria, Irlanda, Argentina nahiz Europa erdialdeko klezmer musikak. Jazz musikak ere izango du bere txokoa Musikariaren baitan, B3 Dixieland […]

Josu aranbarri, lengoaiekin jolasean »

Ondarruko Piztiak musika taldeko baxu jotzailea da Josu Aranbarri. 2009an ‘Gabeko Kalapitxixak’ -Gaueko tximeletak- diskoa argitaratu zuten. Orduan iragarri zuten proiektu zabalago baten lehen zatia izango zela. Orduz geroztik bideoklipa, film laburra, making offa eta erakusketa prestatu dute. Orain Koldo Mitxelenako Ganbara aretora iritsi da erakusketa. Diskoko hitzetatik abiatutako irudiak egin ditu Aranbarrik komikia, pintura edota argazkigintzaren bidez. Ganbara, beraz, diskoaren «hiru dimentsiotako liburuxka bihurtzen da». Ekainaren 18a arte izango da zabalik

Fernando Aranburu idazle donostiarraren ‘literatur bidaia’ »

Literaktum jaialdian parte hartuko du; Ernest Lluch kultur etxean izango da bihar, osteguna, 19:30ean. Fernando Aranburu idazleak Alemania du bizileku. Gaur, ordea, bere jaioterrira itzuliko da, Literaktum jaialdian parte hartzeko. Juan Manuel Diaz de Gereñu irakasle eta kritikoarekin solasean haren Literatur bidaia izango du hizpide Ernest Lluch kultur etxean. 1985. urtetik bizi da Alemanian. Pedagogian urte luzez lan egin ondoren, egun idatzi besterik ez duela egiten adierazi du: «2009ko udatik, irakurri eta idatzi egiten dut. Besterik ez. Nerabezaroko ametsa bizitzen ari naiz. Arrain bat arrain ontzian bezala nago». Poeta gisa ekin zion literatur ibilbideari. Bere lehen eleberria, Fuegos con limon 1966an kaleratu zuen. ‘Los ojos vacios’ (Euskadi Saria, 2001), ‘El trompetista del Utopia’, ‘Vida de un piojo llamado Matias’, ‘Bami sin sombra’ eta ‘Viaje con Clara por Alemania’ iritsi ziren ondoren. Era berean, ‘El artista y su cadaver’ prosa laburren liburua; eta ‘No ser no duele’ eta ‘Los peces de la amargura’ (Espainiako Errege Akademiaren Saria, 2008) ipuin liburuak argitaratu ditu. hil honetan ‘El vigilante del fiordo’ plazaratu berri du. Bere auzoan, Ibaetan, 60ko hamarkadan girotutako liburua idazten ari dela esan du: «Proiektu zaharra da, baina amaitu ezinik nabil. Lotsa ematen dit nolabait nire senideen eta nire bizitza pribatua kontatzea». […]

Olatu Talkak zapore gozoa izango du »

Maiatzaren 27a eta 29a bitartean Donostia 2016 Hautagaitzak antolatutako Olatu Talka jaialdiak egitarau zabala ekarriko du hirira. Erdialdeko Barrenetxe gozotegian iragarri dituzte jarduera garrantzitsuenak. Gozozaleek maiatzaren 28an, 16:30ean izango dute hitzordua. Comehastahartarte elkarteak hainbat eta hainbat pasteltxo banatuko ditu eta. Egitarau osoa Rompeolas.eu atarian ikus daiteke.

Pedro Alejandrino Iruretaren ‘Zelaia’ olioaren zirriborroa jaso du dohaintzan »

Egilea San Telmo Museoaren bultzatzaileetako bat izan zen; oraingoz ez da ikusgai izango Museoak jada bere bilduma iraunkorrean du ‘Zelaia’ olioa. Orain, San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak haren zirriborroa eman dio dohaintzan. Pedro Alejandrino Irureta (Tolosa, 1851-1912) margolariarena da. Montse Fornells buru duen taldeak horrela ospatu ohi du Museoen Eguna; San Telmori artelan bat eskaini ohi dio. Halere, oraingoz depositoan gorde dute, eta ez da museoan ikusgai izango. Iruretak Gipuzkoako herri bateko nekazarien lana irudikatu zuen bertan. Pieza «berezia» dela azaldu zuen Fornellsek: «Zirriborroa museoan dagoen pieza originala baino txikiagoa da. Mihise gaineko olioa da ere. Interesgarria da, artistaren lan metodoa eta sorkuntza lana ikus daitekeelako. Kuadro bat ez da ustekabean sortzen. Originala eta zirriborroa konparatzean argi ikusten da Iruretak lan handia egin zuela aldez aurretik». 1892ko Madrilgo Arte Ederren Erakusketan aurkeztu zuen orain museoak eskuratu duen zirriborroa: «Artistentzako erakusleiho bikaina zen, beraz, Iruretarentzat garrantzi handiko artelana zen». Eugenio Arruti edo Antonio Maria Lekuona margolarien belaunaldikoa izan zen Irureta: «XIX. mendearen erdialdean erromantizismoaren haustura ekarri zuten. Errealismo kostunbristaren korrontearen aitzindariak izan ziren. Herritar umilenen egunerokoa irudikatzen hasi ziren; arrantzaleena, nekazariena, artzaiena, langileena… Haien alde apustu egin eta haiek bihurtuko dira protagonista. Gipuzkoan hasi zen mugimendu berria», azaldu du Fornellsek. Irureta […]