Domingo Goiburuk jaso du gazta onenaren saria, Idiazabalen »

Domingo Goiburu artzainak irabazi du Gazta Egunaren barruan Idiazabalen egindako Gazta Txapelketa herrikoia. Bi euro ordainduta herritarrek zein bisitariek hainbat gazta dastatu eta bozka emateko aukera izan zuten. Jende gehienaren ustez, idiazabaldarrarena izan zen onena. Bigarren Lopez Azpilikueta geratu zen eta hirugarren Otegi Labaka. Postu dotoreenaren saria berriz, Idiazabalgo Aranburu Elkarteak eskuratu zuen. Bigarren, Eli Elgarresta geratu zen eta hirugarren Mikel Etxezarreta. Gazta dastatzeko aukera Igandean goizeko hamarretan ireki zituzten artzainek postuak. Bi euro ordaindu ondoren sei pintxo gazta dastatzeko aukera izan zuen jendeak. Guztien artean gustukuena aukeratu eta haren antzekoa artzainari erostera animatu zirenak asko izan ziren. Gaztaz gain, mamia probatzeko aukera ere eman zuten antolatzaileek eta jendeak ez zuen aukera galdu nahi izan. Gainerakoan, artzain lanbidea ezagutzeko eta izan duen bilakaera bertatik bertara ikusteko aukera ere izan zen igandean Idiazabalen. Horrela, goizeko hamaiketatik aurrera artzainak gazta egiten aritu ziren herriko plazan, era zaharrean zein modernoan. Luis Katarain artzaina berriz, artilezko galtzerdiak egiten aritu zen haien ondoan. Jendeak galderak egiten zizkion eta hark pozik erantzuten zien. Ordu erdi beranduago gazta ketzen eta ardi mozten hasi ziren hainbat artzain. Txomenarena parkean horretarako prestatutako txabolatxoan ketu zituzten gaztak. Artzainak ketutakoak zein ketu gabeak eskuetan hartu eta bertan bildutakoei azalpenak eman zizkien. […]

Koadro eta maketen erakusketa Zuloagan »

Zuloaga Etxean erakusketa berria ireki dute gaurtik maiatzaren 15 arte. Erakusketak bi atal ditu, batetik, Salaver margolariaren koadroak daude eta bestetik, Manuel Aguirrek Hondarribiko zenbait etxebizitza eta eraikinen maketak erakusten ditu.

Ipuin kontaketa Pello Añorgarekin »

Ostiralean ipuin kontaketa saioa egingo dute Legazpin Pello Añorgarekin. 18:00etan hasiko dute saioa udal liburutegian.

Eskulangintza Azoka, jendetsua »

Bihar itxiko ditu ateak Errenteriako Eskulangintza Azokaren XXXIII. ekitaldiak. Bien bitartean, atzo eta gaur jende asko eta asko pasatu da Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretotik Ereintzaren artisauen topaguneaz gozatzera: denera, 50 artisau postu jarr…

Blusek kolorez bete dute Lazkao, festetako koadrilen egunean »

Uda giroa lagun dutela atera dira kalera Lazkaoko koadrila eta lagun taldeak. Blusa koloretsuak soinean jantzita, poteoan ibili dira goiz-eguerdi partean, Incansables txarangaren doinuekin batera. Eguerdian bazkariak izan ohi dituzte gehienek, eta arratsaldean jarraituko du festak. Gauean, kontzertuak izango dituzte, Sorkun eta Reincidentes taldeekin. Goizeko beste ekitaldia, 68. San Prudentzio txirrindulari lasterketa izan da. Azysa taldeko Jorge Martinek irabazi du etapa. Proba hori ordea, Gipuzkoako txapelketarako ere baliagarria zen, eta gaurko etaparen ondoren, Ugaitz Artolak irabazi du txapela nagusia. 23 urtez azpikoetan berriz, Antton Ibargurenentzat izan da saria. Gaur, festen agurra Biharko egunarekin agurtuko dituzte San Prudentzio jaiak lazkaotarrek. Goizean igeri lehiaketa izango da kiroldegian eta eguerdian, bakailo lehiaketa plazan. Kaleko giroa alaitzeko, Sugarri fanfarrea ibiliko da kalez kale eta 16:00etan, toka lehiaketa herrikoia egingo dute. Azkenik, arratsaldeko seietan, haurren danborrada egingo dute, San Prudentzio auzotik abiatuta, plazaraino. Eguna bukatzeko, Zonbin Blai taldearen kale animazioa izango dute.

Gaita doinuekin eta pulpoa dastatuz hasi dute galiziar festa Beasainen »

Galiziar kulturaren eta gastronomiaren erakustoki bihurtu da Beasain. Atzo arratsaldetik bihar arte, galiziar festa ospatzen ari dira, Loinazko San Martin plazaren azpian. Udalak, Plazape tabernak eta Ehunmilak probaren antolatzaileek prestatu dute festa, Pulpalia enpresarekin batera. Gaur goizean, pulpoa eta galiziako beste hainbat jaki tipiko probatzeko aukera izan dute plazapera gerturatu direnek. Eguerdian gainera, Triskele folklore taldearen gaita doinuak entzuteko aukera izan da. Olagarroaz gain, txorizoa, piperrak, ardoa, urdaiazpikoa edota patata egosiak ere eskaintzen dituzte. Galiziar festak bihar arte jarraituko du, ordea. Gaur gauean, queimada banatuko dute doan. Bihar berriz, errekorren Guiness liburuan sartzeko ahalegina egingo dute. Francisco Ferreiro sukaldariak gidatuta, inoiz prestatu den galiziar erako olagarro platerik handiena egiten saiatuko dira. Bihar ere, izango da Triskele taldearen doinuak entzuteko aukera.

Zortzi herritako erraldoiek parte hartu dute Legazpiko jaietako kalejiran »

Atzo estreinatu zituzten Santikutz jaiak Legazpin, eta gaurkoa, festen bigarren eguna izango da. Goizean, erraldoien kalejirarekin hasi da kaleko giroa pizten. Trikitilariek, txistulariek, dultzaineroek eta txarangak lagunduta, zortzi herritako 30 bat erraldoik zeharkatu dituzte herriko kaleak, kalejira bizi eta koloretsuan. Egun berezia ospatzen zuten gaur Legazpiko konpartsakoek, izan ere, beraien erraldoietako bik, Anttonek eta Anttonik, mende laurdena bete dute. Jose Inazio Urbieta debarrak egin zituen duela 25 urte. Ez dira ordea, Legazpiko konpartsak dituen erraldoirik zaharrenak; mende erditik gertu dabilen beste erraldoi bikote bat ere badago, Zaragozatik ekarritakoak. Gaur goizeko kalejiran parte hartu dutenen artean, Legazpiko erraldoi konpartsaz gain, Ordizia, Oiartzun, Azpeitia, Añorga, Olite, Tutera eta Barañaingoek parte hartu dute. Erraldoi horien artean, mota guztietako erraldoiak ikus zitezkeen. Gehienak, tokian tokiko jantziak eta folklorea irudikatzeko eginak dira, baina tartean, atzerriko kulturen ordezkariak ere baziren, hala nola, Afrika eta Asiakoak. Pilota txapelketako finalak eta kontzertuak Eguerdian berriz, Doinua eta Legazpi musika bandek saioa eskaini dute. Bazkalondoan, arratsaldean jarraituko du Santikuntz jaien egitarauak. Gaur, besteak beste, plater tiraketa eta herri mailako pilota txapelketako finalak izango dituzte, arratsaldean. Gauean berriz, rock kontzertuak izango dira gaztetxean, Kaos Urbano, Skacha eta CC237 taldeekin.

Bilgune Feministak argazki lehiaketa antolatu du hirugarrenez »

Irungo Bilgune Feministak, Irungo Argazkilaritza Elkartearen laguntzarekin, III. Argazki Lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia, honakoa: Historia edo istorioak dituzten emakumeak. Parte hartu nahi duen orok aurkez ditzake argazkiak, maiatzaren 20ra arte, Gazte Informazio Bulegoan (Foruen kalea, 2), edo argazkiak gonekin@gmail.com helbidera bidalita. Argazkiak koloretakoak edo txuri-beltzekoak izan daitezke, eta edozein teknika onartua izango da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake, eta epaimahaiak baloratuko ditu: profesionalek eta herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Hala, herritarrek, argazkiak bozkatzeko aukera jarriko duten erakusketan izango dute. Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra arte jarriko dute erakusketa Mendibil merkataritza guneko azokan, eta ekainaren 5ean Zabaltza plazan (17:00etatik 19:30era). Jarraian doaz Bilgune Feministak eta Irungo Argazkilaritza Elkarteak ezarri dituzten oinarriak. Oinarriak ANTOLATZAILEA: IRUNGO BILGUNE FEMINISTA KOLABORATZAILEA: IRUNGO ARGAZKILARITZA ELKARTEA. PARTE HARTZAILEAK: Edozein pertsona. GAIA: HISTORIA EDO ISTORIOAK DITUZTEN EMAKUMEAK MODALITATEA: Txuri-beltzean edo koloretan egindako argazkiak, edozein teknika ontzat emanez. LANAK ETA AURKEZPENA: Parte hartzaile bakoitzak HIRU argazki gehienez aurkeztu ahal izango du. Argazkiaren neurria parte hartzailearen aukerakoa izango da. Argazki bakoitzak 40×50 zentimetroko kartulina batean itsatsita joan behar du. IDENTIFIKAZIOA: Argazkiaren atzealdean parte hartzailearen datu pertsonalak eta posta elektronikoa idatziko dira. JASOTZEKO EPEA: Argazkiak apirilaren 20tik maiatzaren 20 bitarte jasoko dira. UZTEKO TOKIAK: Gazte Informazio bulegoan. […]

XIII. HITZA Argazki Lehiaketan parte hartzeko helbide berria »

Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak XIII. HITZA Argazki Lehiaketa abiarazi du. Maiatzaren 13a da argazkiak bidaltzeko azken eguna, eta irudiak thargazkiak@hitza.info helbidera bidali behar dira, izan ere, arazo teknikoak direla medio, aurreko helbidea e…

Autobusa aurreko bidea egiten hasiko da astelehenetik aurrera »

Datorren astelehenetik aurrera autobus zerbitzua berriro ere aurreko bidea egiten hasiko da Amezketan, kalearen urbanizazio lanak amaitu eta gero. Autobusa behetik gorantzako norabidean plazatik pasako da, bai herritarrak autobusa hartzeko eta Tolosati…