Ostiralean hiru erakusketatik lehena irekiko du Jon Santosek …, por favor aretoan »

Heldu den ostiralean Jon Santosen erakusketa inauguratuko du …, por favor aretoak. Bertatik adierazi dutenez “proposamen interesgarria” dadarkigu Santosek, 15 egunetan hiru erakusketa ezberdin muntatuko baititu: Y en un solo trazo se …

Finalerako aukera du oraindik Leitzaundik »

Bardoak 2012 bertso txapelketako finalaurreko lehen saioa egin dute Leitzaundi taldekoek Iturenen, bertako Erauntsi taldearen aurka. Saio «oso parekatua» izan dela esan du Iñigo Sagastibeltza Leitzaundi taldeko bertsolariak, baina azkenean Erauntsik…

Anartz Zuazua: “Gurasoak umeak bezala egoten dira, begiak zabal-zabalik dituztela” »

Anartz Zuazua, Asier Sota eta Julen Vega aktore donostiarrek ‘Ali baba eta 40 lapurrak’ antzeztuko dute dFerian Bere antzerki taldea sortu nahi zuen aspalditik, eta aukera izan duen bezain laster, Borobil Teatroa sortu du Anartz Zuazuak (Gros, 1973). «Krisi garaian egonda ere, aukera izan dut. Garbi nuen ezin nuela diru laguntzarik eskatu, epez kanpo nenbilelako. Gainera, ezin nuen eskubideak ordaindu beharko nituzkeen ikuskizun handi batekin hasi. Beraz, autorea ezezaguna izanik, klasiko batera jo nuen, Ali Baba eta 40 lapurrak», adierazi dio aktore eta zuzendariak IRUTXULOKO HITZAri. Atzo hasi zen dFeria jaialdian izango da ikuskizuna; abiapuntua, Pertsiako egur biltzaile behartsuaren istorio ezaguna izango du, baina oso era berezian kontatuko dute. «Betidanik gogoko izan dudan istorioa da, eta pertsonaia asko dituenez, aukera asko ematen ditu», gehitu du Zuazuak. Hiru aktore, 20 pertsonaia Ohotza gainean hiru aktore baino ez dira egongo, Anartz Zuazua bera, Asier Sota eta Julen Vega; hiruak donostiarrak. «Ez dugu eszenografiarik erabiltzen, bost alfonbra soilik. Hiru aktore izango gara 55 minutuz taula gainean, istorio hori kontatzen. Ez dugu beste objekturik erabiliko, guk egiten dugu dena». Zehazki, hiru aktoreen artean, 20 pertsonaia inguru antzeztuko dituzte, eta pertsonaia batetik bestera oso azkar igaroko direnez, darwish jantzia erabiltzen dute uneoro. «Darwishez jantzita goaz, […]

Donostia Europako kultur hiriburu izendatu dutela lau haizetara zabaldu nahi dute »

Marrazki eta esloganak biltzeko tailerrak antolatuko dituzte martxoaren 27, 28, 29 eta 30ean San Telmon  Maiatza hilabete berezia izango da Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzarentzat. Maiatzaren 10 ala 11n Europako Kultur ministroak elkartuko dira Bruselan eta ofizialki izendatuko dute Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera. «Europako kultur hiriburu garela» lau haizetara zabaltzeko Abiapuntuak izeneko kanpaina jarri dute abian. «Hautagai izateari utzi eta hiriburu bezala fase berri bat jarriko dugulako abian», azaldu du Eva Salaberria Donostia 2016 Bulegoaren koordinatzaile eta kudeatzaileak. Donostia 2016 beste fase batean murgildu dela herritar guztiak ohar daitezen, orain arte kale eta ekipamenduetan jarri dituzten kartel eta esloganak aldatuko dituzte. Aldaketa horretarako, bada, orain arte jarraitutako irizpideei eutsiko diete. Alegia, herritarren parte hartzea sustatutako dute kanpainarentzako ideia eta irudirik ikusgarri eta erakargarrienak lortzeko. «Prozesua bera ezinbestekoa» izango dela eta kanpaina horren bidez hirian dagoen «aniztasuna» islatzea izango dutela helburu jakinarazi du Eva Salaberria kudeatzaileak. Egungo afixak berritzen lagundu nahi duten herritarrentzat tailer berezi bat antolatuko dute San Telmo museoko laborategian, martxoaren 27an, 28an, 29an eta 30ean. Herritar bakoitzak lau tailerretako batean parte hartu beharko du. Hala, parte hartzaileei helaraziko zaizkien galderei erantzunez marrazkiak egingo dituzte paper batean. Marrazki eta ideia guztiekin mosaiko bat […]

Nantesko Espainiako Zinemaren jaialdian leiho bat irekiko diote euskal zinemari »

Nantesko Espainiako Zinemaren jaialdiak aurten ere leiho bat zabalduko dio euskal zinemari. Etxepare Institutua eta Euskadiko Filmategiaren laguntzari esker, hainbat euskal zinemagileren lanak proiektatuko dituzte Nantesen martxoaren 15ean hasi eta 25e…

Karmele Mitxelenak Mariasun Landa Saria irabazi du »

Emakumeen Eguneko ekitaldien haritik, larunbatean jakinarazi zituzten Mariasun Landa Sariaren irabazleen izenak. Karmele Mitxelena eta Maite Ruiz de Azua dira. Lehenengoak Sorkun musikariari buruzko lana idatzi du, eta bigarrenak, berriz, senide bat iz…

Marisa Pregoren margolanak Errenterian ikus daitezke »

Errenteria-Oreretako bi aretotan zintzilikatu ditu margolari trintxerpetarrak bere lanak: Gaztelu ostatuan eta Zubia kafetegian. Gaztelun hamabi koadro jarri ditu, eta gehienak leiho batetik ikusitako paisaiak dira. Apirila bitartean izango dira koadro…

Donostia 2016 izendapen ofizialerako prestatzen ari da »

2016ko Europako kultur hiriburu izateko hautagai izatetik hiriburu izateko unea iristeko gutxi falta da. Gertakari asko elkartuko dira izendapenaren egunaren inguruan. Maiatzaren 9an Europaren Eguna izango da. Maiatzaren 10ean edo 11n izendapen ofiziala iritsiko da. Maiatzaren 11, 12 eta 13an Olatu Talka jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dute. Gainera, aurrerantzean  proiektua kudeatuko duen Donostia 2016 Fundazioa egitura juridiko berria ordurako prest izango da. Donostia 2016 bulegoan hautagaitzaren faseari amaiera eman eta berriari hasiera emateko egiturak eta asmoak prestatzen ari dira  jada, eta gaur aurreratu dituzte batzuk. Partaidetza eskatu die herritarrei. Izan ere, hautagaitzaren lonak eta banderolak aldatu behar dira. Eraldaketa horretan sortzaile eta ekoizle izatera gonbidatu diete herritarrei Abiapuntuak izeneko kanpainaren bitartez. “Horiek denak egingo ditugu sorkuntza metodologia oso erraz batekin. Partaidetzaren bitartez gure hiria bizi duten 100 pertsona gonbidatuko ditugu. Izan daitezela beraiek lona hauen sortzale, eta kultur hiriburu izatearen sentimendua adierazten dutenak”, adierazi du Ainara Martin 2016ren zuzendari artistikoak. Bi modutara parte har daiteke. Batetik, San Telmo Museoko laborategian martxoaren 27, 28 , 29 eta 30ean egingo dituzten tailerretan parte hartuz. Horretarako orain eman behar da izena, eta aurkeztutako guztien artean 100 lagun hautatuko dituzte. Sare sozialen bidez ere parte har daiteke. Sare sozialetan, berriz, sloganak landuko dituzte. Abiapuntuak.eu webgunean […]

Lazkao Txikiren omeneko bertso-afarirako izena eman behar da »

Joxe Migel Iztueta ‘Lazkao Txiki’ bertsolaria hil zela 19 urte beteko dira hil honetan. Urteroko legez, eta bertsolaria oroitzeko, ekitaldi bat antolatu dute Goierriko Euskal Eskola elkarteak, Lazkao Txiki Taldeak eta Lartxai elkarteak. Ber…

Zaldibiako herri ataria erabilgarri dute zaldibiarrek eta bertako elkarteek »

Ostiralaz geroz, erabilgarri dago Zaldibian sortu duten ‘zaldibia.org‘ webgunea. Herriko elkarte, talde eta eragileen informazioa jasoko du bakoitzak aparte landutako blogen bateratzaileak. Momentuz herriko hamar taldek hornituko dute herriko bizitzaren ispilu eta jakinarazle bihurtu nahi duen atariak, baina udala —ekimenaren sustatzailea— erakunde nahiz talde gehiagorekin harremanetan da, webera gehi daitezen. Blog ugariren bateratzaile da ataria. Talde bakoitzak bere gunea du, ‘zaldibia.org’ euskarrian bertan. Informazioaren kudeaketa eta berrien argitarapena elkarte bakoitzaren esku dago. Ondoren, blog bakoitzetik albistegi nagusira igoko dira argitaratutako ‘post’-ak. Agenda ere badu, egunez egun Zaldibian zer dagoen zehazten duena. Elkarteek zuten “komunikazio beharra” ase nahi izan du udalak egitasmoarekin. Hala, herrian lan egiten duten talde ugariren ekitaldien nahiz ekimenen berri zabaldu ahalko dute webgunearen bitartez, eta, aldi berean, zaldibiarrek pantaila bakarrean jaso ahalko dute bertako bizitzaren taupada. Norbere posta elektronikoan jaso daitekeen buletinera harpidetza egin liteke, azkeneko sarreren ohartarazpena hartzeko. (Informazio gehiago, biharko Goierriko Hitzan, papereko edizioan nahiz goierriekialdea.hitza.eus webguneko ‘Paperekoak’ sailean)