Charlie Chaplin eta Buster Keaton zine mutua »

Charlie Chaplin eta Buster Keaton umorezko zine mutua eskainiko dute Gurea Zineman. Hilak 10, ostirala, 22:30ean izango da. Umorezko zine mutuaren garaiko bi izarren hiru film aurkeztuko dituzte. Laburmetrai hauek, Iñar Sastre musikariaren zuzeneko pi…

Duncan Dhu Valladoliden elkartu da berriz ere, eszenatokian »

Asteazken gauean zuzenekoa eskaini zuten bi donostiarrek; beharbada emanaldi gehiago egingo dituzte Bikotea banandu zenetik hamar urte dira jada. Biek ala biek disko berria kaleratu dute: Mikel Erentxunek ‘Detalle del miedo’, Las Malas Influencias bandarekin, eta Diego Vasallok, berriz, ‘Canciones en ruinas’. Valladoliden, asteazken gauean, elkarrekin igo ziren taula gainera Duncan Dhu taldeko kide ohiak. Vasallok hasi zuen kontzertua bere kantu berriekin. Gero Erentxunek jarraitu zuen bere kantuekin. Bakarkako bi emanaldiak bukatzean, ordea, elkarrekin igo ziren oholtza gainera. Besteak beste, ‘Esos ojos negros’, ‘Pienso en ti’ eta ‘Rosa gris’ abesti klasikoak interpretatu zituzten. Guztira bi ordu eta erdiko emanaldia eskaini zuten. Emanaldia «errepikaezina izan zela adierazi zuen Erentxunek kontzertuaren amaieran. El Norte de Castilla egunkarian egindako elkarrizketa batean, ordea, Erentxunek Duncan Dhu berriz itzultzeko ateak beti zabalik izan direla adierazi du: «Ez dira inoiz itxita egon, Diego eta bion harremana oso ona delako, eta gainera kontratu bat daukagu oraindik indarrean gure diskoetxearekin. Baina errazagoa da gure izenekin edo beste izen batekin zerbait elkarrekin egitea, Duncan Dhurekin baino». Elkarrizketa berean Vasallok berriz ere Erentxunekin jotzeko ideia hasiera batean arraroa iruditu zitzaiola aitortzen du: «Ez zait atzera begiratzea gustatzen, eta honek Duncan Dhuren itzuleraren kontzertua zirudien. Baina azkenean bi artisten emanaldia zela […]

Aurten ikasia oholtzaratuko dute »

Urteko azken emanaldia eskainiko dute musika eskolako gazteek zapatuan, udaletxe aurrean

Antonio Oteiza, gizakiaz eta santuez »

Kutxa Boulevard aretoan artista donostiarraren erakusketa ireki berri dute Donostian jaio zen, 1926an. Zazpi anaia-arrebetatik gazteena zen. Zaharrena, berriz, Jorge Oteiza eskultorea (Orio, 1908 – Donostia-2003). Antonio Oteiza fraide kaputxino izan zen. Kubara eta Venezuelara joan zen misiolari, eta han piztu zen bere eskulturgile bokazioa, ustekabean. Venezuelan zela kaputxinoak lurralde hartara iritsi zireneko 30. urtemuga ospatu zuten. Oroigarri moduko bat egin nahi zuen, eta eskultore baten bila hasi zen. Baina ez zuen topatu. Buztina eta behar zuen guztia aurkitu eta berak egin zuen. Bere anaia Jorge haren irakaslerik handiena izan zela dio artistak: «Nik hiru urte nituen, eta haren eskutik joaten ginen Pradoko museoa ikustera. Gero gure bideak banatu egin ziren, eta 40 urte igaro arte ez genuen berriz elkar ikusi». 1969an ia urtebete eman zuen Jorgerekin apostuluen frisoa eta Pietatea egiten. Bi anaiek batera lan egin zuten aldi bakarra izan zen. Sortzailea, eskulturgilea, idazlea, erlijioduna, abenturazalea.. Bere anaia Jorge bezain poliedrikoa da Antonio. Kutxa Boulevard aretoko hiru solairuak hartu dituzte haren eskulturek. Erlijio arteari, herri kirolei, musikari eta hainbat ofizio tradizionalei eskainitakoak dira. Erakusketa uztailaren 10a arte izango da zabalik.

Joan Joxe Agirreri eta Lazkaoko beneditarren artxibategiari buruz liburua argitaratu du Torrealdaik »

Joan Joxe Agirre artxibozain beneditarrari eta hark sortu duen Lazkaoko dokumentazio-guneari buruz liburua egin du Joan Mari Torrealdaik. Biltzailearen beraren ahotik kontatzen du historia: Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea; Juan Jose Agirreren artxiboa. Artxibategia aitzakia hartuta, altxor biltzailearen bidea jasotzea hartu zuen helburu Torrealdaik, bildumari nortasuna eman dion Agirreri eta berak ernearazi duen artxiboari lotuta. Liburuxkak 62 orrialde ditu, eta 140 argazki datoz, «modu erraz, ulerkor eta atseginean» irakurtzeko. Beneditarren Artxiboaren Fundazioak argitaratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. Fundazioaren lehenbiziko argitalpena da. «Zertarako aritu fikzioa idazten, errealitatea bera horren aberatsa eta emankorra denean?», hasi zen hizketan egilea. Duela lau hamarkada, Agirre Kataluniatik Euskal Herrira itzuli zenean hasitako langintzaren historia da, sakonekoa. «Badirudi istorioak kontatzen direla, anekdotak. Baina sakoneko historia bat kontatzen ari da. Historia bikoitza da, Joan Joxerena eta dokumentazio-gunearena, bata bestea gabe ezin baita ulertu», azaldu du euskaltzainak. Izan ere, Agirreri egindako zortzi ordu eta erdiko elkarrizketa du oinarrian testu nagusiak. Lehen pertsonan, Agirreren ahotan dago kontakizuna. Testutxo osagarriek janzten dute historia. Artxibategiaren beraren historia «finkatuta» gelditzea da liburuaren beste helburu bat, «protagonistaren bertsioan gainera»: biblioteka nola antolatu zuen, nola bilatu zituen konplizeak, nola lortu zituen materialak, nola bisitatu zuen poliziak, nola bisitatzen duten ikertzaileek, nola iritsi ziren eraikina egitera eta […]

‘Anvy: el sueño de una banda de rock’ eta ‘Johnny Cash in Folsom Prison’ filmak ikusgai asteburuan, Rockumentalak zikloaren baitan »

Rockumentalak! zikloaren baitan, Anvil: el sueño de una banda de rock eta Johnny Cash at Folsom Prison filmak izango dira ikusgai ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren. Modelo Zineman izango dira emanaldiak, 22:00etatik aurrera. Sarrerak hiru eu…

Mikel Laboa gogoratuko du Iñaki Salvadorrek, Kimetz elkartearen sari banaketan »

Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak, urtero antolatzen duten literatur lehiaketako sariak banatuko ditu bihar gauean.  Ekitaldi hori osatzeko, Iñaki Salvador pianojolea etorriko da, Mikel Laboaren omenez ikuskizuna aurkeztera. Sari banaketa 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo dute musika emanaldia, Barrena Kultur Etxean. Sarrera, debalde izango da. Duela hamazazpi urte antolatu zuen aurreneko literatur lehiaketa Kimetz elkarteak. Harrezkero, urtero banatu dituzte sariak eta bertan, Goierriko eta Euskal Herri mailako idazleek parte hartu izan dute. Aurten, Jon Ordoñez kazetari beasaindarrak jaso du euskarazko lanik onenaren saria, Karrusela idazlanarekin. Gaztelaniazko atalean berriz, Bartzelonara joan da saria; Victor Jimenez de Miguel da irabazlea, Un disparo certero lanari esker. Azkenik, emakumezko batek idatzitako lanik onenari ematen zaion akzesit saria, Rosario Raro Lopezek jasoko du, El deseo de ser pulpo lanagatik. Ordiziar batek aurkeztutako lanik onenarentzako saria berriz, eman gabe geldituko da. Jon Ordoñez beasaindarra gustora agertu da sariarekin. Lehiaketa batean aurkezten den aurreneko aldia da. «Etxean eta badut idazteko ohitura, ideiak beti izan ditut baina ez dut behin ere parte hartu». Kasu honetan, «pertsona batek animatuta» erabaki zuen bere lana bidaltzea. Emakume kanpotar batek, Donostiatik Legorretara, aldiriko trenean egiten duen bidaia kontatzen du Karrusela idazlanak. Ordoñez, kazetaria da lanbidez eta afizio moduan idazten du. Sari honek […]

Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldiak antolatu ditu Basquetour-ek »

Asteartean, Arditurriko Bide Berdearen inguruko jardunaldia egingo dute herrian; hilaren 14 eta 15 egunetan Mutiloan eta Oiartzunen egingo dituzte Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldien barruan.
Oiartzungo jardunaldia Elorsoro kiroldegian izango da, et…

Anoetako Dantza Eskolak haurrek eta helduek izena emateko epea zabaldu du »

Anoetako Dantza Eskolak, 2011-2012 ikasturterako izena emateko epea zabaldu du. Urtean zehar elkarrekin dantzatu, jolastu, psikomotrizitatea landu,  Anoetako jaietan eta Dantzari Txiki egunean parte hartu,… daiteke. Ekainaren 17a baino lehen ema…

Oihal gainean margotu dute gaur AEK euskaltegian »

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren bigarren eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramen…