Martxoan iritsiko da dFeria hiriko antzokietara »

dFeria jaialdia.

«Dokumentala ez da harri-jasotzeari buruzkoa bakarrik, askoz gehiago da» »

Iñaki eta Inaxio Perurena Harri-jasotzaileak Joan den astean estreinatu zuten Donostian Perurena dokumentala. Larunbat honetan ETB1en iksui ahal izango da. Dokumentalean ez da harri-jasotzeari buruz bakarrik hitz egiten, bertan aita eta seme baten erlazioa azalzen da. Eta baita Inaxiok Iñaki Perurenaren semea izateagatik jasotako etengabeko konparaketa ere. Bi protagonistak gustura daude azken emaitzarekin. Zer moduzkoa izan zen dokumentalaren estreinaldia? Iñaki: Nahiko poliki. Atera kontuak, zortzi egunetara telebistak bota behar zuela, eta espreski ikustera joatea eskertzekoa dela. Jende dexente joan zen eta poliki egon zen. Inaxio: Nahiz eta kezka pixka bat bagenuen, juxtu zortziretan bota behar zuten filma. Aurretik ETBkoek galdera batzuk egiteko salara sartu gintuzten eta ez zen inor sartzen. Kanpora atera ginenean, ordea, jendea ilaran ikusi genuen. Gogoa genuen jendeak zer erreakzio zuen ikusteko. Eta, dokumentala bera ikusi zutenek zer moduzko harrera egin zioten filmari? Inaxio: Guk bi hilabete aurretik ikusi genuen eta berriz ikusteko gogoa genuen. Momentu politak dauzka, baita umorezko zenbait une ere, eta jendeak barre asko egin zuen. Giro oso berezia zegoen, polita. Jon Garañok zuei buruzko dokumental bat egin nahi zuela esan zizuenean, zer pentsatu zenuten? Iñaki: Hona lehen ere kazetariak etorri izan dira, erreportaia bat edo saio desberdinak egitera. Momentu hartan ez dakizu zein […]

Elkarguneak ikastaro gehiago antolatu du »

Azkoitiko Elkarguneak ikastaro gehiago jartzeko asmoa du aurrerantzean. Hala nola, sukaldaritza barazkijalea, hizkuntza frantsesa, dantza modernoa, diseinu grafikoa, yoga, pintura tailerra, haur eta helduentzako eskalada, eta gaztetxo eta helduentzako …

Liburutegia itxita egongo da otsailaren 27ra arte »

Beasaingo Udal Liburutegian egin behar dituzten berrantolaketa lan batzuk egin ahal izateko, itxita egongo da liburutegia bihartik otsailaren 27ra arte. Liburutegiko arduradunek jakitera eman dutenez, lanen arabera baliteke ireikiera eguna aldatzea. Ha…

Inauterietarako karroza terrorez janzteko lanean hasi dira Legazpiko gazteak »

Legazpiko Gazte Asanblada buru-belarri ari da martxo hasierako inauteriak prestatzen. Terrorea aukeratu dute aurten gai moduan eta jai nagusia martxoaren 5ean egingo dute. Urte batzuk badira Legazpiko Gazte Asanbladak inauterietan jaialdi bat antolatzen duena. Jaialdiaren erdigunea, aste luzez lantzen duten karroza da. Iaz Olinpiar Jokoak izan zen karrozarako aukeratutako gaia eta aurten aldiz, terrorea irudikatuko dute bai karrozan eta baita mozorroetan ere. Gazteak jada hasi dira karroza egiten. Urola kaleko Ekonomatoa zen lokalean ari dira lanean. Euren lana ordea, ez da karroza bat egitera mugatuko. Asanbladakoen hitzetan, «egun beldurgarri horretarako herria zonbiz, momiaz, mamuz, pelikuletako beldurrezko pertsonaiez edota banpiroz bete nahi dugu». Martxoaren 5ean, eguna eguerdian hasiko dute, bazkari batekin. Aitxuri jatetxean bazkalduko dute, 15 euroren truke. «Epelean eta eroso bazkaldu ahal izango dugu aurten», azaldu dute gazteek. «Bazkaria Aitxurin egiteak, erosotasuna eskaintzeaz gain, lan dexente kenduko digu lantalde txikiari», argitu dute. Jatetxean gehienez ere 200 pertsonentzako lekua dagoela jakinarazi dute eta hori horrela, txartel kopuru hori jarriko dute salgai. Bestetik, arratsaldeko kalejiran entzungo eta abestuko duten musika aukeratzeko jendearen laguntza eskatu dute. Gazteen esanetan, «badakigu jendeak ez duela dantzarik edo bestelako numeritorik prestatuko egun honetarako». Horregatik, San Inazio jaietan egiten duten karaokeak duen onarpena ikusita, inauterietako karroza erabiliz herrian […]

Lurreko itsasargiaren misterioa »

Kizkitzako gainean dagoen itsasargiak ipuin eta istorio ugari sortzeko parada eman du Goierrin. Marinelek itsasotik ikusten duten lehen argia dela, itsasontzietarako egurra Kizkitza inguruko basoetatik hartzen zutela, Kizkitzan kostaldean egiten duen eguraldi bera egiten duela, jendea Donostiako su artifizialak ikustera Kizkitzara igotzen dela… oraindik ere inguruetako sukaldeetan entzuten edo interneten irakurtzen diren kontuak dira. Istorio horiek sostengatzen dituzten seinaleak badira: Itsaso herri izena, ermitaren itsasontzi itxura eta berau janzten duten apaingarriak, ermitako amabirjina txalupa baten barruan egotea edota oraindik ere Kizkitzako Ama izeneko itsasontzi bat edo beste aurkitzea, adibidez. 1767an Kizkitzako Ama kofradia ere sortu zuen Olaberriko Juan Bautista Ignacio de Insaustik. Hala ere, itsasargiaren istorioa ez da hain zaharra, eta ezta hain misteriotsua ere, nahiz eta, oraindik orain, omen edota diotenez hitzak ezinbestekoak izan Kizkitzaz idazterakoan. Istorio bat kontatzerako orduan, badaude erantzutea komeni den galdera batzuk. Zer? galdera argi dago; lurreko itsasargi baten historia. Non? zehazteko ere ez dago arazorik; Kizkitzan, Ezkio-Itsasoko gainean. Noiz? ikertzeko denboran atzera egin behar da, ermita berreraiki eta ireki zuten 1964 urtera, eta Nork? ere garai hartan topatuko dugu; orduan apaiz zegoen Joxe Zabaleta zegamarrak. Zergatik? erantzutean hasten da kontakizuna. Argiaren jatorria Kizkitzako ermita 1622an eraiki zuten, baina orduan ez zuen itsasargirik. 1959an gertaturiko […]

Sagardotegi emana orain dela 80 urte »

Anton Crehuetek 1992. urteko Santa Ana aldizkarirako idatzitako artikulu bat dago erreportaje honen oinarrian. Bigarren Errepublika Garaian, 1930 eta1935 urteen artean, Ordizian zeuden sagardotegien bilketa lana egin zuen, artean bizirik zeuden lekukoei tartea egin eta garai hartako herri-bizitzaren zertzeladak emanez. Crehuetek dioenez, sagardo produkzio «oparoa» egiten zen urte haietan Ordizian, eta denera 11 sagardotegi zeuden, gehienak kale-etxeetan. Txikiteorako eta bilgunerako tokiak ziren, egungo tabernen ordezko, gehitxo esatea ez bada behintzat. Baina sagardotegiek ibilera txukuna izan zezaten, sagastiak ere behar ziren, eta zeregin horretan Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu zuen 36ko gerra lehertu zen arte. Diputazioaren guardak baserriz baserri ibiltzen ziren sagastiak eta haietan egindako txertaketak kontrolatzen. Gerrak, ordea, sagastien ahanztura eta txikizioa ekarri zuen, eta gerra ondorenak, berriz, miseria.  «Goseak bazaude, edateko gogorik ez». Crehuetek dioenez, sagardozale beteranoen ohiko esaldia izaten zen hori. Ausartu ere ausartu zen datuak biltzen, eta 1931 eta 1932 urteetako sagardo produkzioa taula batean jaso zuen, datu aipagarriak utziz. Esaterako, urte batetik bestera sagardoa egiteari utzi zioten etxe batzuk, eta jarraitu zutenek produkzioa jaitsi zuten. Ordizian ere behera egin zuen biztanle kopuruak, eta beherakada hori mundu mailako industria krisiarekin bat dator, bai produkzioan eta baita demografian ere. Arana, lehena eta azkena Eugenio Arana Intxaustik 1888an Euskal Herria […]

Carrion eta Diez txapeldunak »

Argi Berri elkarteko 34. Mus Txapelketa Azkarra Antonio Carrion eta Manuel Diez donostiarrek irabazi zuten joan den larunbatean. Antolatzaileen arabera, Antonio Carrionek janzten duen hirugarren txapela da aurtengoa. Bigarren Errezilgo Koldo Galarraga eta Mikel Zugasti geratu ziren eta hirugarren Uztegiko (Nafarroa) Juan Barrenetxeak eta Antonio Larrazak egin zuten. Lehen hiru sariak beraz, Goierritik kanpora joan ziren. Herriko lehen bikotearen saria Javier eta German Garciak eskuratu zuten. Jose Antonio Mugikak eta Ramon Arandiak etxeratu zuten elkarteko lehen bikotearen saria eta lehen emakumearentzako saria berriz, Zarauzko Leirek eta Arkaitzek osatutako bikoteak eraman zuen. Arratsaldean, 16:30etik aurrera ekin zioten norgehiagokari Argi Berri elkartean eta Urdaneta ikastetxearen geletan. Guztira 114 bikote aritu ziren nor baino nor. Argi Berriko kideek aipatu dutenez, iaz baino muslari gutxiago izan ziren txapelketan –iaz 21 bikote gehiagok parte hartu zuten–, “ziur asko krisiaren eraginez, baina hala ere, kopuru altua da” eta horrenbestez, gustura daude jasotako erantzunarekin. Urtero bezala, leku askotako bikoteak bildu zituen Argi Berriko txapelketak. Aitor Calvillo elkarteko kideak jakitera eman duenez, Euskal Herriko 36 herritatik gerturatu ziren muslariak. Horietatik gehienak gipuzkoarrak ziren, besteak beste, Ordizia, Beasain, Lazkao, Zaldibia, Zumarraga, Zegama, Urretxu, Ormaiztegi, Olaberria, Zaldibia, Idiazabal, Tolosa, Bergara, Azpeitia, Zarautz, Deba eta Ibarrakoak. Baina jokalarien artean bazeuden Sakana […]

Olazar elkarteak zientziaren kutxagunea bisitatzeko aukera eskaini du »

Olazar Kultur Elkarteak asmo bi dituen irteera antolatu zapaturako. Izan be, joaten diren guztiek ondo pasatzeaz gain, ikasi be egingo dute: aukeratutako lekua zientziaren kutxagunea da.
Kutxagunea Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago eta muse…

“Nortasun propioa eraikitzeko bidean inertziak oztopo izan daitezke” »

Bertsolamintza jardunaldiak.