Hegazti itxurako ingerada ebakiaren erreplika Ekainberrin ikusgai izango da udarako »

Ekain Fundazioak, Ekaingo altxorrak gizarteratzeko bidean pauso bat gehiago emanez, gaur goizean ezagutzera eman du 2009an Jesus Altuna arkeologoak zuzendutako indusketetan aurkitutako pieza garrantzitsua: behi azienda handi baten saihets-hezurrean landua dagoen hegazti baten ingerada ebakia. Hezur horren albo-alboan agertu zen beste hezur txikiago baten datazioaren arabera, 13.862 urte ditu piezak, 129 urte gora-behera, Madalein Erdikoa da, beraz; gaiotan eskarmentu handia duen Suediako Uppsala unibertsitatean egin dute datazioa. Pieza berezia da hainbat arrazoigatik. alde batetik, garai horretako ingerada ebaki gehienak Pirinioen Iparraldeko aztarnategietan azaltzen dira, eta askoz gutxiago Kantaurialdean. Bestalde, hegazti baten irudikapena da eta Jesus Altunak adierazi duenez, Europan agertzen den lehena da. “Agertu diren garai horretako piezak makrougaztuneneak izan ohi dira, zaldiak, bisonteak eta abar, horiek 50 metro edo gutxiagora izan zitzaketen, behatu eta ondo ezagutzen zituzten. Baina, hegaztiak handik hona dabiltza eta zailagoa da horiek ikustea eta ezagutzea”. Hegazti itxura izatea, beraz, berezia da alde horretatik ere. Azkenik, hegaztia irudikatzeko erabili zuten perspektiba ere bitxia da, perskektiba okertua erabili baitzuten. Burua albotik ikusita azaltzen da, alde banata, ezker aldea eta eskuinekoa, animalia bi zati simetrikotan banatzen duen plano sagitalaren arebera. Gorputza, ordea, goitik edo behetik ikus daiteke plano frontal baten arabera eta modu horretan bakarrik ikus daitezke bi […]

Zuhaitz Egun bustia Lakiolan »

Atzo Zuhaitzaren Eguna ospatu zuten Legazpin hamazazpigarren urtez segidan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, 20-25 pertsona inguru bertaratu ziren Lakiolara eta atertu zuen une bat baliatu zuten landaketa burutzeko. Urak estalitako zulo gutxi batzueta…

‘Potato’ nagusi Martxoan Bertsoko lehen kanporaketa «azkar eta bizian» »

Pasa den ostiralean hasi zuten Legazpin Martxoan Bertsoa txapelketa herrikoia. Potato taldea izan zen lehen kanporaketan nagusi eta ohiko moduan, jendetza bildu zen Legazpiko Arranoan. Urte batuk badira Martxoan Bertsoa txapelketa Urretxutik eta Zumarragatik inguruko herrietara zabaldu zela. Legazpi hauetako herri bat da. Pasa den ostiralean hiru talde aritu ziren bertan kantuan, bi legazpiarrez osatuta eta hirugarrenean arabarrak ere lagun. Azken honek, Potato taldeak (Otamendi, Rikardo, Serapio) lortu zituen puntu gehien, 174; Etamok-ek (Asier Iriondo, Julenargi, Iñurri) egin zuen bigarren, 173 punturekin; eta OK taldeak (Eneko iriondo, Azpe, Sotil) hirugarren amaitu zuen, 163.5 punturekin. Nekane Gonzalezek jarri zituen gaiak eta Nerea Elustondo eta Nagore Maiza aritu ziren epaile gisa. Urretxuko eta Zumarragako bertso eskolak antolatzen du txapelketa. Euren webean (zubertsotan.net) jaso dutenez, Legazpiko saioa «azkarra» eta «bizia» izan zen. Atzerapenarekin hasi zen, baina behin hasita, bizkor joan ziren gaiak, «eta konturatu orduko amaitu ziren bertso puntuagarriak». Antolatzaileen esanetan, «denek utzi zuten gogoratzeko moduko aleren bat». Umorea eta maila ona Agurrak, beti bezala, umoretsuak izan ziren. Potatokoek doinu arabiarrak aukeratu zituzten, OK taldekoek Tengo un tractor amarillo kanta ezaguna eta Etamokekoek azkenik, Shakiraren Waka-Waka abestia. «Barre algararik ez zen falta izan». Behin lan serioetan, bertsolariek maila «ona» eman zuten ariketa guztietan, […]

Martxoa, hitzen eta formen hilabetea Mediatekan »

Hendaiako Mediatekak hilabtero gai bat aukeratzen du, ekitaldien ardatz bilakatzen dena. Hori horrela izanik, martxoa Hitzen eta formen hilabetea izango da. Bihartik hasita Errepublikako lehiaketetan (Olerkarien Udaberria, Erran hamar hitz, eta Frankof…

XIII. Orixe Sariko finalistak larunbatean lehiatuko dira »

Bertsolari gazteen XIII. Orixe Saria bukaerara iristen ari da. Lehen bi kanporaketak jokatu ostean, dagoeneko finalean zeintzuk lehiatuko diren erabakia dago eta larunbat honetan lehiatuko dira. Añorgako Antxon Aiestaran kultur etxean izango da saioa…

Eskutik heldu eta dantzan Anoetan »

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Kalderero egunez, Dantza-Soka eguna ospatzen dute Anoetan. Goizean goiz elkartu dira eta baserriz baserri dantzan ibili ostean, plazan elkartu eta dantzatu dute. Plazara iritsi orduko euriak ere ez du galdu nahi iz…

Kaldereroen desfilea, 19:00etan »

Alabergako Arditurri auzo elkarteak antolatuta, kaldereroen desfilea egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, herrian. Auzo elkartearen egoitzatik irtengo dira eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte. Aurtengo ekitaldia berezia da, bi arrazoi…

Hirurehun lagunetik gora Ordiziako Gaztetxearen ‘lipdub’-ean »

Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko ekimenen barruan, ‘lipdub’ edo bideo musikal bat grabatu dute gaur eguerdian, herriko kaleetan. Gaztetxetik egindako deiari erantzunez, jendetza bildu da, eta hirurehundik gora ordiziarrek parte hart…

Urdaneta-Oianguren ikastetxeak 27. kultur astea antolatu du »

Ordiziako Urdaneta-Oianguren ikastetxeak kultur astea ospatuko du, astelehenetik ostiralera bitartean. Hori dela eta, ekitaldi sorta antolatu dute adin eta talde ezberdinetako ikasleentzat. Besteak beste, planetariumera bisitak, bertso saioak, herri ki…

Sokamuturraren dokumentalaren DVDak salgai larunbatetik »

Bihar (otsailak 26) izango da estreinaldia: Sanagustinen, 18:30ean, ekitaldi irekian

DVDa 10 eurotan erosi ahal izango da, hainbat tabernatan-eta