Urrup taldeak San Adriango pasabidearen historia antzeztuko du »

Uztailaren 2an Urrup antzerki taldeak San Adrian pasabidearen historia antzeztuko du han bertan. Egun horretan, Zegamako herriak Aizkorriko Lagunen eguna ospatuko du. Hitzordua 10:30ean izango da, Aldaola aparkalekuan, Otzaurtetik lau kilometrora. Ondoren, igarolekura joango dira gidari batekin. Horrek, San Adrianen historia azalduko du. Antzezpena 11:15ean izango da. Goierriko Urrup antzerki taldeak eskarmentu handia du eta […]

Ezpata-dantzari buruzko dokumentala egin dute Irrintzi eta Antxiñako Amak »

Gattiken ekoiztetxeak ezpata-dantzari buruzko dokumental bat egin du, Antxiñako Ama txistulari taldeak eta Irrintzi dantza taldeak eskatuta. 65 minututan, dantzarien eta adituen iritziak jaso dituzte. Datorren ostegu-nean estreinatuko dute, 19:30ean,

Albiste irakurrienak »

IRUTXULO.HITZA.EUS-en,  azken 7 egunean bisita gehien izan dituzten albisteak. ‘Pop espainiarra protagonista Aste Nagusiko kontzertuetan ’ Abuztuaren 12tik 19ra bitarte, Espainiako pop musika izango da protagonista Aste Nagusian. Donostiako talde bakarra ariko da –La Oreja de Van Gogh– Saguesen, eta euskarazko talde bat soilik –Gozategi–. Egitarauaren aurkezpenak sare sozialak astindu ditu. ‘Karmengo jai batzordeak salatu […]

Arrantzaleen omenezko patroiaren jaiak »

Belaunaldiz belaunaldi errotutako tradizioari jarraituz, San Pedro jaiak ospatuko dituzte datorren astean hasi eta uztaileko lehenengo asteburura arte elantxobetarrek eta mundakarrek. Beste urte batez, ohiturazko ekitaldiek eta gaur egungoek bat egingo dute sanpedroetan, adin eta gustu guztietako herritarren gozamenerako. Tradizioari eutsiz, arrantzaleen zaindariaren egunean mezan batuko dira bi udalerrietako fededunak. Eta mezaren ostean, Gautegiz Arteagako […]

Lazkao-Boise, Errenteriatik »

Aimar Maiz

Euskaraz jario politarekin hitz egiten du. Palan jokatzen du, eta euskal dantzak dantzatzen, sorterriko Oinkari taldean. Gezurra badirudi ere, Euskal Herritik 8.500 kilometrora jaiotakoa da Josu Bieter Lete (Boise, Idaho, AEBak, 1997). Euskal arbasoak ditu bi gurasoen aldetik, eta hiriko Euskal Etxera joatea gustatzen zaio. Lazkaon da orain, Maizpide euskaltegian euskara hobetzera etorrita. Gaur bukatuko du hilabeteko ikastaroa. Duela 45 urte, antzeko bidea egin zuen aitak, eta euskal diaspora bizirik —eta euskaldun— mantentzeko konbentzimendua dute ondorengo belaunaldiek.

The post Lazkao-Boise, Errenteriatik appeared first on Gipuzkoako Hitza.

Aztikeriak esku artean »

Maialen Etxaniz
Magia egiten duten pertsonaiak dira aztiak, sorginkeriak egiten dituzten ilusio sortzaileak. Azpeitian bada azti bat gaur egun, eta, sorginkeriak egiten ote dituen jakin ezin bada ere, jakina da txotxongiloak egiten dituela. Iban Bergara (Azpeitia, 1986) da bera, iaztik Aztia izenpean aritzen den txotxongilo egilea.

The post Aztikeriak esku artean appeared first on Gipuzkoako Hitza.

Atzera begira, badaezpada ere »

Unai Zubeldia

Itzala parez pare begira. Sartzeko dei eginez, baina tentsioa sortuz. Eta belea parean, zelatan. Suspentsearen soka finean joan-etorrian ibiliko da ikuslea Alfred Hitchcock presents telebista saiorako egindako zinemagilearen beraren silueta igarotzearekin batera. 37 urte igaro dira Alfred Hitchcock zinemagile ingelesa hil zenetik —1980ko apirilaren 29an hil zen, Los Angelesen, AEBetan—, baina Donostiako San Telmo museoan bizi-bizirik jarraitzen du “suspensearen eta umore beltzaren maisu” izan zen artistaren lanak. Joan den astean ireki zuten Hitchcock, suspensetik harago erakusketa, Telefonica fundazioaren bilduma, eta urriaren 1era arte izango da ikusgai.

The post Atzera begira, badaezpada ere appeared first on Gipuzkoako Hitza.

Urrup taldeak San Adrian igarolekuaren historia antzeztuko du »

Uztailaren 2an Urrup antzerki taldeak San Adrian igarolekuaren historia antzeztuko du han bertan. Egun horretan, Zegamako herriak Aizkorriko Lagunen eguna ospatuko du.Hitzordua 10:30ean izango da, Aldaola aparkalekuan, Otzaurtetik lau kilometrora. Ondo…

Mahai bueltan batzeko ordua »

Herri bazkaria jaietako hitzordu garrantzitsuenetakoa izango da. Baldintzak jarri ditu udalak. Gure Esku Dago-ri eman diote txupina botatzeko arduraAldaketekin dator Munitibarko sanpedroetako hitzordurik garrantzitsuenetakoa, herri bazkaria. Egitarauar…

Arrantzaleen patroiaren omenezko jaiak »

Elantxobetarrek eta mundakarrek askotariko ekintzak dituzte aukeran bi herrietako zaindariaren jaiak ospatzeko. Lagun artean zein familian elkartuta, jai giro ederra izango dute elkarregaz gozatzeko.Belaunaldiz belaunaldi errotutako tradizioari jarrait…