Beren autoan 40 kilo haxix zituen 28 urteko gaztea atxilotu du Ertzaintzak »

Bere autoan 40 kilo haxix gordetzen zituen gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Pasaian. Polizia iturriek azaldu dutenez, atxiloketa honekin bukatutzat eman dute lehengo abuztuan hasitako operazioa. Abuztuan, 31 eta 35 urteko bi lagun atxilotu zituen Ertz…

Ijitoen taloak eta sardina beteak »

Romi Bidean elkarteak ‘Sabor gitano’ sukaldaritza liburua aurkeztu du; emakume taldeak Zumarragan eta Intxaurrondon gauzatutako elikadura tailerren emaitza ukigarria da errezeta bilduma. Gaurko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako  Ijito Herriaren eguna aukeratu du Romi Bidean elkarteak Sabor gitano sukaldaritza liburua aurkezteko. Emakume ijito eta payo talde honek aurrera eramaten dituen elikadura lantegien emaitza zuzena da errezeta bilduma, eta tradiziotik zein gaur egungo bizitzatik jasotako formulak jasotzen dituzte. Jone Lakabe Romi Bidean elkarteko arduraduna eta Silvana Jimenez presidentea pozik azaldu dira aurkezpenaren egunean. «Tailerretan zein errezeta bilduma egiten parte hartu duten guztiek poz handia sentitu dute liburua ikustean, ukitzean». Liburuaren zergatiaz galdetuta, taldeko emakumeak «protagonista» izango zituen zerbait egin nahi zutela adierazi dute arduradunek. Era berean, ijitoak direla nabarmentzeko Ijito Herriaren eguna aukeratu zuten aurkezpenerako. Liburu honetan bildutako errezetek, beste batzuen artean, ijitoen sukaldaritzaren bi ezaugarri nabarmentzen dute. Batetik, komunitate honek jateko garaian berezko usadioak dituela erakusten du Romi Bidean elkartearen bildumak. Bestetik, ijitoek bizi diren inguruko jaki eta edariak bere ohituretara bildu dituztela ikus daiteke errezeten osagai askori erreparatuta. Nahasketa horren adibide dira sukalde orri horien artean aurki daitezkeen ijitoen taloen errezeta, eta pikillo piperrez beteriko sardinak osatzeko argibideak. Argiñano aita ponteren kafea Fundamentuzko liburu guztien moduan, honen hitzaurrea alorreko pertsona […]

Errenteria Musikaleko Ignacio Tardio irakaslea omenduko dute »

Errenteria Musikali ere egin diote txokoa Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia zikloan, eta hain zuzen, gaur emango du kontzertua koruak Fatimako parrokian, 20:00etan. Kontzertuarekin batera, omenaldia ere izango da, eta Ignacio Tardio erretiratu berri den irakaslea izango da protagonista nagusia. Horrekin batera, musika eskolako irakasle bezala 25 urte bete dituzten honako langileak ere omenduko dituzte: Mari Mar Medina, Nerea Luzuriaga, Itziar Busselo eta Cele Barros. Horrez gain, bigarren eta hirugarren mailako ikasketak eta maila profesionala bukatu duten ikasleei diploma emango diete. Omenaldian eta diploma banaketan izango dira udaleko ordezkariak: Julen Mendoza alkatea eta Irune Balentziaga Errenteria Musikaleko presidentea. Emanaldi horretarako programa berezia prestatu dute. Errenteria Musikaleko orkestrak Francisco Herrero (biolina) eta Maider Zapirainekin (biolontxeloa) batera, Hayden eta Christian Bachen sinfoniak joko dituzte. Sergio Zapirain izango da zuzendaria. Ondoren, ikasleen bandaren txanda izango da, eta Dixie & swing eta Jurassic Park kantak joko dituzte; euskal dantzako ikasleek eta ikasleen bandak, berriz, Goizueta; eta berriro ikasleen bandak Forever ABBA gold eta Everybody needs somebody.

Mendia eta abentura Goi Zaleren jardunaldietan »

XVIII. Mendi eta Abentura jardunaldiak egingo ditu Goi Zalek datorren astean, eta bi berbaldi antolatu ditu. Pablo Zuazo eta Roberto Rodrigo izango dira Gernika-Lumon, euren esperientzia kontatzeko. Rodrigok, hain zuzen, lehenengoz azalduko du jendaurrean maiatzaren 22an Lhotse (8.516) mendian bizi izandakoa. Himalayako medi horretan zegoen Rodrigo, espedizioan, eta tontorra eginda bere emazte Isabel Garciagaz beherantza zihoala bidean geratu ziren. Oxigenorik barik zihoan Rodrigo, eta hainbat arazo izan zituen. Azkenean, mendi horretan zegoen beste espedizio batetako mendizaleek erreskatatu zuten Rodrigo. Hilaren 24an emongo du Roberto Rodrigo barakaldarrak Lhotse (8.516m): Mas alla de la cumbre izeneko hitzaldia. Goi Zaleren jardunaldiak, baina, azaroaren 22an hasiko dira. Egun horretan Pablo Zuazo izango da Gernika-Lumon, Grezia eta Pakistan bitartean bizi izandako abentura kontatzeko. Buscando el Asia Central: un viaje entre Grecia y Paquistan en una bicicleta prestada du izenburu Zuazoren berbaldiak. Hitzaldi biak Elai-Alai aretoan izango dira, 19:30ean, eta sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.  

‘Txuri urdin’ ereserkiari ahotsa jarri zion abeslaria hil da »

Ricardo Sabadieren Txuri urdin abestiari ahotsa jarri zion 70eko hamarkadan Joaquin Lariak (Bergara, 1932). Igandean hil egin zen Laria, 78 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Realaren ereserkia bere ahotsarekin egin zen ezaguna. Gaur egun Madrilen bizi zen, eta bertan hil da. Batik bat, Radio Topolino Orkestako abeslari gisa egin zen ezagun. Haren kanta ezagunenetako bat La vaca lechera izan zen.  

Busturia hobetzeko 60 proposamen ingururen barri emon du Zain Dezagun Urdaibaik »

Zain Dezagun Urdaibai elkarte ekologistak Busturiko garapen jasangarria bultzatzeko 60 proposamen ingururen barri emon du. Elkartetik jakinarazi dutenez, «Tokiko Agenda 21a oinarrizko tresna da ingurumen arloan eta herri mugimenduan aurrerapausoak emoteko». Hala, ezinbesteko tresna dela iritzita, Agenda 21a gauzatzeko «pausoak emotea» eskatu du. Zain Dezagun Urdaibaikoek azaldu dutenez, 2007an EAJk egin zuen ingurumen diagnosiagaz bat datoz, baina jarduera jasangarrien programa ez dute bidezko ikusten. Horregatik, udalak plana «barriro aztertzea» gura dute elkartekoek. Jasangarritasuna bilatzen duen benetako plan batek ordezkari politikoen eta teknikoen konpromisoa behar duela deritzote Zain Dezagun Urdaibaikoek. Izan be, horrela bakarrik eroan daitezke aurrera planak zehazten dituen proiektuak. Bestalde, herritarrek jasangarritasuna sustatzeko planari oniritzia emon ostean, Agenda 21ean aurrerapausoak emon beharko lirateke, elkartekoen ustez. Horrela, adostutako konpromisoak martxan jartzeko aitzakiarik ez litzateke egongo, herri jasangarri bat eraikitzeko. Proposamenak: Busturia osorako: Hazkunde urbanistikoa geratu hutsik dauden etxebizitzen kopurua bajatu arte. Herri ortu ekologikoak sustatzea ingurumen hezkuntzan aurrerapausoak emoteko. Udal beharginek egindako inausketak geratu, txarto egindakoak direlako. Herriko lorezaintza eredua aldatzea, bertoko espezieak lehenetsiz. Herbiziden eta kimika bidez sortutako produktu sintetikoen erabilera galarazi. Pausoak emon zabor bilketa selektiboaren alde . Energia erabileraren eredua aldatu, ingurumena kaltetzen ez duten neurriak hartuz. Uraren erabilera egokia egiteko neurriak hartu, legez kanpoko isurketak eta […]

LAB eta Euskal Herria Sozialistak botoa eskatu dute Amaiurrentzat »

LAB sindikatuak eta Euskal Herria Sozialista taldeak A20ko hauteskundeetarako Amaiur koalizioaren aldeko botoa eskatu dute. LAB sindikatuak lehenengo aldiz eskatu du botoa alderdi politiko batentzat. Benetan positibotzat jo baitute Amaiurren iniziatiba «eremu ezkertiar eta abertzalean, alderdikarien gainetik, Madrilen euskal herritarrok erabakitzeko daukagun eskubidea herri moduan» defendatzeko duen ekimena. Krisialdiaren hasieratik LABek «enpresak hustu eta kaleak bete» dituzte, eta hiru greba orokor ere bete dituzte. Honela, euskal langileriak «alternatiba bat aldarrikatu» du. Eta, orain alternatiba hori «erreal» bihurtzea nahi dute. Espainiar Estatuaren menpekotasun politikoak «hondamendia» ekarri duela eta Madrilek hiru erreforma «inposatu» dituztela uste dute. Guzti hau, «PNVren babesarekin». Eredu ekonomikoa eta soziala aldatu «nahi eta behar» dela uste dute, baina aldaketa horiek ezingo dira egin «berton erabakitzea galarazten badigute». Madrilen, «euskal langileriak gai ekonomiko eta sozialetan erabakitzeko eskubidea» defendatu behar dela uste dute, eta horretarako iniziatiba egokitzat jotzen dute Amaiurrena. «Eraldaketa soziala» Euskal Herria Sozialista taldeak ere Amaiurrentzat eskatu du bozka. Taldearen ustez, koalizioa aurkeztu zenetik «espainiarren urduritasuna handitzen joan zen». Urduritasun honen arrazoi bezala ikusten dute «milaka langile eta gazterentzat» Amaiurrek oinarrizko zerbait ordezkatzea: «eskubide demokratikoen eta eraldaketa sozialaren aldeko indarra».  Euskal Herria Sozialistak Amaiurrentzat eskatu du botoa, arrazoi ezberdinengatik. Alde batetik, Amaiur koalizioak adierazi zuelako Euskal Herriaren eskubide […]

Aldabari buruzko dokumentala auzoko Kultur asteburuan »

Kultur ekintzaz betetako udazkzen honetan, aldabarrek ere Kultur asteburu bat antolatzea erabaki dute. Honela, larunbatean eta igandean ekitaldi ezberdinak izango dira auzotar guztientzat.
Aldaban urte guztian zehar hainbat ekintza antolatu dituzte: ta…

Intxurrekoak Alegian eta IKaztegietan ariko dira »

Ostiralean Intxurre taldeko pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte Ikaztegietako eta Alegiako pilotalekuetan.
Batetik Ikaztegietan 19:30ean, bi partida jokatuko dira. Lehenik paleta goma modalitatean, Intxurre taldeko Senperena eta Arteaga, Hernan…

Bihar Toberakoek kontzertua egingo dute, Zegaman »

Tobera musika eskolako ikasleek, Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez, kontzertua egingo dute bihar, azaroak 17,  Zegamako Aitxuri herri eskolako gimnasioan. Kontzertua hasi aurretik, Zegamako plazatik eskolako gimnasiora arteko bidea egingo dute, trikitilariak eta pandero-joleak lagun hartuta. 18:30etik aurrera hasiko da kontzertua. Aurkezle lanetan Laida Arrondo eta Iñaki Galdos arituko dira. Agurraren ondoren, Zegamako Txistulin taldeak Txantxibirin abestia interpretatuko du. Ondoren, arin-arina egingo dute dantza taldekoek, trikitilariak lagun dituztela. Segidan, Bastienen Danza India, Uso Xuria abesti euskalduna, Lavanda Azul abesti folkloriko ingelesa eta Bob Dylanen Knockin´On Heaven´s Door abestiak entzun ahal izango dira. Gero, Txistulin Txiki taldearen txanda izango da. Hainbat haurrek osatutako taldeak Egun da Santimamiña interpretatuko dute. Jarraian, Xarmangarria abestia joko dute hainbat musika instrumenturekin. Ondoren, dantzariek Alpargatak urratuta zapatarik ez dantzatuko dute, txistulariak lagun hartuta, eta kontzertua bukatzeko, dantzariek Kaxarranka egingo dute. Astelehenean, Seguran Astelehenean, Seguran egingo dute kontzertua, 18:30ean Botikaxahar kulturgunean. Aurretik kalejira egingo dute kulturguneraino. Jada bertan direla, guztira hamar abesti interpretatuko dituzte musika eskolako ikasleek, hainbat musika tresna erabilita.