Arraunlari beteranoak Kontxan lehiatuko dira »

Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta, Beteranoen II. Kontxako Estropada jokatuko dute, larunbatean, 11:30ean. Estropada Arraunlari Beteranoen Elkarteak antolatzen duen Ligaren barnean egongo da; eta bertan, parte hartuko dute Gipuzkoa, Bizkaia, Ipar Euskal Herria eta Kantabriako arraun elkarteek. Fortunarena izango da Gipuzkoan jokatuko duten estropada bakarra. Zehazki, erlojupeko proba izango da, eta partaideek 3.500 metroko ibilbidea egin beharko dute. Bi txandatan banatuko dituzte ontziak eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. Behin lehia bukatuta, arrapalan bertan jasoko du bandera irabazleak. Sari-baneketa berriz, Hernaniko Iparragirre sagardotegian egingo dute.

‘Euskeraz Olgetan’ kanpaina antolatu du Busturiko Udalak »

Busturiko Udalak Euskeraz Olgetan kanpaina antolatu du udarako. Kanpaina hori 4 eta 14 urte bitartekoei zuzenduta dago. 4 urtekoek uztailaren 1a baino arinago egin beharko dituzte parte hartu ahal izateko. Uztailerako antolatu dute Euskeraz Olgetan kanpaina eta astelehenetik eta barikura bitartean bilduko dira umeak 10:00etatik 13:00etara. Parte hartu gura dutenek ekainaren 13a baino lehen hurbildu beharko dira Altamira auzoko Kultur Etxera izena emotera. Apuntatzerakoan ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute; izan be hurrengo kontu korronte zenbakian sartu beharko dute dirua: BBK 2095 0032 89 2032002727. Busturian erroldatuta dauden umeak 50 euro ordaindu beharko ditu kanpainan parte hartzeagatik. Anai-arreba bi baldin badira 65 euro izango dira eta hiru izanez gero, 75 euro. Busturian erroldatuta ez dauden umeek be parte hartzeko aukera izango dute baina horientzako garestiagoa izango da. Ume batek 100 euro ordainduko ditu, bik 130 euro eta hiruk 150 euro, hain zuzen be. Begiraleak kontratatuko dituzte Bestalde, Busturiko Udala Euskeraz Olgetan kanpainarako begirale bila be badabil. Beraz, uztailean begirale modura lan egin gura dutenek ekainaren 13ra arte emon dezakete izena Busturiko udaletxean. Curriculuma eta kanpainarako proposatzen duten jarduera-programa aurkeztu beharko dituztela jakinarazi dute.  

Herri batzarra egingo da zapatuan Lekeitioko kultur etxean »

Lekittoko Ezker Abertzaleak antolatuta, herri batzarra egongo da zapatuan, 17:30ean kultur etxean. Sortu prozesuaren argipenak eta LAB-en kongresua izango dira besteak beste landuko diren gaiak.

Floren Aoiz gonbidatu du Antxora Basari Foroak »

Basari Foroak antolatuta, hurrengo asteazkenean, hilaren 13an, hitzaldia eskainiko du Floren Aoizek Antxoko Kultur Etxean. Nafarroaren Konkista hartuko du hizpide Aoizek, Konkistaren gakoak eta ondorioak izenburupean. Ikuspegi politiko batetik ez ezik, inkisizioaz eta sorginen ehizaz ere jardungo du Aoizek, baita konkistak hizkuntzan izan zuen eraginaz ere. Basari Forotik iragarri dutenez, hitzaldirako sarrera irekia da, eta gaia interesa duen edonork ongi etorria izango da. Bide batez, hilaren 16an Iruñean 500 urte eta gero… Nafarroa bizirik! lelopean egingo den martxa parte hartzeko deia luzatu dute Basari Forotik.

Umeentzako eta gazteentzako zeramika ikastaroa antolatu du Bermeoko Udalak »

Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak umeentzako eta gazteentzako zeramika ikastaroa antolatu du udarako. Ikastaroa, hain zuzen be, 7 eta 14 urte bitartekoentzat izango da.
Astelehenean hasi eta hilaren 28ra arte eskainiko dute ikasta…

Erronka gainditzeko ordua »

BH Zarauzko Triatloian parte hartuko duten 650 triatletek «ametsak eta helburuak lortzeko aukera» izango dute larunbat honetan. Su Ta Gar taldearen Norbera bere ametsen jabe abestiaren izenburua lelotzat hartu dute aurtengo probarako, eta esaldi motibagarria lagun, parte-hartzaileek «erronka gogorra» gainditu beharko dutela adierazi du Zarauzko Triatloi Elkarteko lehendakari Inaxio Alguacilek; hau da, 2,9 kilometro igerian, 81 kilometro bizikletan eta 20 kilometro korrika, Zarautz eta inguruko parajeetan. Triatleten egutegian ezinbesteko erreferente bi­hurtu den zirkuitua, alegia. Ainhoa Murua triatleta zarauztarrak izango du aurten probari hasiera emateko ohorea. Hirugarrenez Olinpiar Jokoetan izango dela eta, Zarauzko Triatloi Elkarteak gisa horretan omendu nahi du bere parte-hartzea. Emakumezkoak izango dira Getariako hondartzatik igerian abiatzen lehenak, 14:00etatik aurrera; eta ordu laurden geroago, gizonezkoak murgilduko dira itsasoan. Bizikletako zatian aldaketa batzuk egin dituzte: batetik, trafikoa ez dute guztiz itxiko, baizik eta lasterketaren noranzko erraia bakarrik; bestetik, Aiako “murru” ezaguna berreskuratu dute. Proba zuzenean ikusi ahal izango da triatloikoen webgunean; ibilbidearen nondik norakoak ere lasterketaren atarian bertan topa daitezke. Txapeldunen falta Zoritxarrez, iazko txapeldunen falta izango du aurtengo triatloiak: Clemete Alonso eta Cat Morrison ez dira izango, nahiz eta hasiera batean etortzekoan ziren. Alonsok Hawaiiko Ironman proba du helburu, eta bertan sailkatzeko buru-belarri dabil. Morrison, berriz, lesio batetik ez […]

Hondartzako aparkalekua kudeatzen hasiko da bihar Eusko Jaurlaritza »

Felix Asensiok, Eusko Jaurlaritzako Portuetako zuzendariak, kirol kai inguruko aparkalekuek uda garaian nola funtzionatuko duten zehaztu zuen iragan ostegunean. Azken hamar urtean udalak kudeatu ditu inguruko aparkalekuak, baina aurten, hitzarmena luzatzeko akordiorik sinatu ez dutelako, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu. Hondartzako aparkalekuak 550 plaza ditu eta bihar hasiko da kudeatzen Jaurlaritza. Portuetako arduradunak esan zuen hondartzako parkinak orain arte udan funtzionatu duen bezala jarraituko duela lanean, hau da, orduka ordaindu beharreko aparkalekua izango dela, eta sarreran hesi bat izango duela. «Alde bakarra prezioa izango da. Tarifak, Euskadiko portu gune guztietan erabiltzen diren berberak izango dira, udalenak baino %25 merkeagoak», azaldu zuen Asensiok. Hala, hondartzako aparkalekua ordutegi berean izango da martxan, eta orduko euro bateko prezioa izango du. Ramon Iribarren pasealekuan eta Lurgorriko aparkalekuan aldaketak izango dira, bestalde. TAO sistemarekin kudeatu dituzte orain arte, baina bertakoek aparkatzeko gune bihurtuko dira bihartik aurrera. Asensiok azaldu zuenez, «bertakoentzako doaneko 300 aparkaleku izango dira». Udalak emango ditu bertakoentzako txartelak, eta ez duenak, kirol kaiko Kapitaintza eraikinera joan behar du horien bila; txartelak eskatzeko 943 64 17 11 telefonora zenbakira ere dei daiteke. Gainontzeko urteetan bezala, hondarribiarrek udako hilabeteetan hondartzako aparkalekua erabiltzeko txartela eskura dezakete, 20 euroan. Udalak, Foru kalea eta Ardora arteko aparkalekuak kudeatuko ditu, […]

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Korrika egingo da Markina-Xemeinen »

Preso eta iheslarien eskubideak errespetatzea aldarrikatuko dute zapatuan, Markina-Xemeinen ospatuko den Herrira Egunean. Korrika eta bazkaria dira eguneko ekimen nagusiak, eta bertan, Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibarko herritarrek parte…

Sasieta 2014rako ixtea eta bi tratamendu planta egitea aurreikusten du aldundiak »

Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan aurkeztu du datozen urteetarako hondakinen kudeaketa plana. Plangintza horren arabera, 2014. urtearen bukaerarako itxiko lituzkete Gipuzkoako hiru zabortegiak, tartean Sasietakoa. Horien ordez, 6 konpostatze planta eta hondakinen trataera mekaniko-biologikorako beste 3 gune sortuko lituzkete. Juan Carlos Alduntzin ingurumen diputatuak azaldu zuenez, «hondakinen prebentziorako estrategia bat ezartzea, berrerabilpena sustatzea eta birziklapena» izango dira plangintza horren ardatz nagusiak. Irizpide horiek kontuan hartuta, 2020rako Gipuzkoan sortzen den zaborraren %75 birziklatzea lortu nahi dute. Goierriri dagokionean, Sasietako zabortegiaren itxiera izango da aurreneko neurrietako bat. Aldundiak emandako datuen arabera, 67.000 tona zabor jasotzen ditu urtean, eta egungo erritmoan jarraituta, 19 hilabeteko bizia izango luke. Horren ordez, Sasieta Mankomunitateak hondakinen tratamendurako bi planta hartuko lituzte; bata hondakinen trataera mekaniko-biologikorako gunea izango da, eta bestea, konpostatzera bideratutakoa. Biak ere, 2014ko urtarriletik apirilera bitartean eraiki eta martxan jartzea aurreikusten du planak. Bi planta Goierrin Hondakinen trataera mekaniko-biologikorako guneak, gaika biltzen ez diren edo birziklatu ezin diren hondakinak hartuko lituzke, eta 30.000 tonako gaitasuna izango luke. Planta horiek, «teknologiaren sinpletasunean eta inbertsio baxuan» oinarritzen direla dio aldundiak. Hala, ahal den material birziklagarri guztia berreskuratu eta gero, gainontzeko hondakinei «materia egonkortzeko trataera biologiko bat» ematen zaio, kustagarriak ez diren fardo moduko batzuk osatuz. Egonkortutako material hori, «degradatutako espazioak leheneratzeko eta berreskuratzeko material […]

EHM Hardrock probarako kalifikagarria izango da »

Ehunmiliak probarako bost aste eskas falta direla, antolatzaileek ezusteko atsegina jaso dute. Izan ere, Frantzian egiten den Mon Blanc Ultratrail probarako ez ezik, aurten AEBtan egiten den Hardrock Endurance probrako kalifikagarria izango da Ehun…