Biloreri irtenbidea emateko eskatu dute dozenaka zaldibiarrek »

Joan deneko bost sei urteetan itxita dagoen Bilore lantegiari irtenbideren bat emateko eskatu dute gaur eguerdian dozenaka zaldibiarrek, Zaldibiako lantegiaren aurrean egin duten elkarretaratzean. Horrez gain, sinadura emateko aukera izan dute herritarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Bilore deskontamina dezaten eskatzeko. Zaldibiako Udaleko Kudeaketa Batzordeak eta dozenaka herritarrek Zaldibia arriskuan dagoela irizten diote, lantegiaren hainbat egitura kolokan baitaude eta enpresa barruan jende asko dabilelako gau eta egun bertatik txatarra ateratzen. Duela hamar bat egun piztu zen, ordea, alarma. Ramon Nazabal kudeaketa batzordeko lehendakariak zehaztu duenez, herrian “usain jasanezina” eta Bilore inguruan “ke beltza” zabaldu zen. Biloreko langile ohiek udal ordezkariei esan zietenez, amiantoak su hartu zuen hodi batzuk mozten ari zirenean, eta herritar ugari eta inguruko bizilagunek larritu egin ziren. “Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak eta Diputazioak beste aldera begiratzen dute. Nori dagokio egoerari aurre egitea? Ingurumen sailak kutsatutako lur eremu izendatu zuen Bilore. Nola eta nori dagokio egoera hau kudeatzea?”, galdetu du Nazabalek.

Beasaingo 21. Idazlehiaketaren sariak banatu dituzte »

Beasaingo 21. Idazlehiaketaren sariak banatu dituzte Usurbe antzokian. Bost mailatan (A, B, D, E eta F) banatu dute lehiaketa, eta maila bakoitzean hitz lauz, olerkian eta bertso idatzietan egindako lanak saritu dituzte, guztira 44 lan: 12 bertsotan, bi olerkian eta 30 idazlan lehiaketan. Guztira aurten 168 idazleren lanak jaso dituzte sariketan eta 29 bertso sorta, antolatzaileen arabera “iaz adina”. Epaimahaiko kideen ustez aurten gai serioagoak landu dituzte parte hartzaileek eta horrek markatu du aldea aurreko urteetako lehiaketetatik. Aurtengo sari banatze ekitaldia ere “literiarioagoa” izan da, sarituek haien lanen zati bana irakurri  baitute jendaurrean. Iraiti Goikoetxea idazlea aritu da aurkezpen lanetan eta Aurtzaka Dantza Taldeko kideek ere saioa egin dute. A, B eta D mailatako epaimahaiko kideak Jon Ordoñez, Iñaki Apalategi eta Ekaitz Goikoetxea izan dira. A mailan (1993-1994 urteen artean jaiotakoak), prosan, Lierni Garmendiari eman diote saria nagusia Gerizaren zizelkadak lanarengatik; olerkien bi sari nagusiak ez dituzte banatu. B mailan (1995-96), berriz, Ane Iparragirrek irabazi du prosan Azken oroitzapenak idazlanarengatik, eta bertsotakoan Gemma Urteagak Ezinen aurka lanaregantik. D atalean (1997-98), Iñigo de Juanek irabazi du prosan, Bizitzako erabakia egun bakar batean lanarengatik, eta bertsotan Paul Iruretagoiena izan da nagusi, Eskolako ibilerak bertso-sortarekin. E eta F mailetan Gabino Murua, Jexux Aizpurua […]

Tortura salatuz »

Gaur goizean Tolosan hainbat panpina eta kartel ikusi ahal izan dira, “hemen torturatzen” dela salatuz. Honela, herritarren arreta piztea lortu dute.

Izazpi auzoko kirol estalkia inauguratu dute »

Zumarragako Izazpi auzoko jolastokiaren estalkia gaur eguerdian inauguratu dute Mikel Serrano alkateak eta Pedro Luis Rio Oiarbide Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Tartean ziren baita Zumarragako hainbat zinegotzi, Erga eta Uzturpe enpresa eraikitzaileetako ordezkariak eta dozenaka auzotar. Irrintzi dantza taldeko bi dantzari aurreskua dantzatu, xingola moztu, eta berehala, mokadutxo bat egiteko tartean hartu dute, auzoko txikienak puzgarrietan zebiltzan bitartean. Inaugurazio borobiltzeko auzoko mutilek osatutako bi taldek elkarren aurka partida jokatu dute areto futbolean. Mikel Serrano alkateak nabarmendu du eguraldi euritsua egin duenerako babesa badutela jada Izazpiko bizilagunek, eta eremu berriarekin gozatzeko deia egin zien auzotarrei. Rio Oiarbidek, berriz, herritarrengana gerturatzeko izan duen aukerarengatik eskerrak eman zizkien, eta partida jokatzear zeuden mutilei kirolaren baloreak partekatzeko eskatu zien. Lanak bi fasetan egin dituzte. Batetik, kantxari estalkia jartzea eta bestetik, kantxaren zuroa leuntzea. Lan horiek 300.000 euro inguruko aurrekontua izango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak 75.000 euroko diru-laguntza eman du, eta gainontzekoa Espainiako Gobernuaren E-Planeko diruarekin finantzatu dute.

Gipuzkoako Igeriketa Txapelketa Tolosan »

Gipuzkoako Igeriketa Txapelketan lehiatzen ari dira hainbat igeriketa talde, Tolosako Usabal Kiroldegian. Txapelketa bihar arte luzatuko da. Gaur, 9:00etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 20:00ak arte ariko dira. Bihar, igandea, ordutegi berdinean ere t…

Maritxu Uzkudun omendu dute herritarrek »

Olatz Prat Errezil Atzo gaualdera jendetza bildu zen Errezilen Maritxu Uzkudun preso herritarra omentzeko asmoz. Pasa den asteazkenean, otsailak 9, 20 urte bete ziren Uzkudun espetxeratu zutenetik eta herritarren artean “fisikoki” egon ez arren, hari gertutasuna erakutsi nahi izan zioten. Txalaparta eta Joan Joxe Eizmendi Loidisaletxeren bertsoak izan ziren lehenik. Ondoren, 20 urteko errepasoa egin zuten musika, irudi eta hitzekin. Maritxuk idatzitako olerki bat eta omenaldia eskertuz espetxetik idatzitako gutuna ere irakurri zituzten. Batzuek zein besteek esan edo irakurri zituzten hitzetan ugari izan ziren “garai berriarekiko” aipuak eta konponbiderako itxaropen hitzak. Pixkanaka oholtza atzean Maritxuren irudia eta ‘maite zaitugu’ zioen argazkia estaltzen zituzten zatiak kentzen joan ziren denak eta presoaren amak kendu zuen, hunkiturik, azken estalkia. Aurreskua egin zioten herriko dantzariek ondoren eta horren ostean afaria izan zen frontoian. 2006. urtean behar zuen Uzkudunek kalean, orduan bete baitzituen ezarri zizkioten zigorraren hiru laurdenak. 2009ko abuztuan bete zuen zigor osoa, baina Parot doktrina deritzon neurria aplikatu zioten orduan, eta zigorra 30 urtera igo. Atxilotu zutenetik Yeseriasen, Carabanchelen, Alcala Mecon, Almerian, Martutenen, Soto del Realen eta Granadan izandakoa da Uzkudun. Granadan dute gaur egun, etxetik 900 kilometrora. Gaur dokumentala, bihar mendira Gaur gaualdera mokadutxoa eta Debekatuta oroitzea dokumentala eskainiko dituzte, memoria historikoa […]

Asteazkenean odol erauzketa, Antxon »

Asteazkenean, hilaren 16an, odol erauzketak egingo dituzte Pasai Antxoko Kultur Etxean. Interesa duenak 18:30etik 20:30era odola emateko aukera izango du. 18 urte baino gehiago izan behar dira odola eman ahal izateko.

Oarsoaldeko batelen lau garaipen Gipuzkoako Ligan »

Gaur goizean jokatu da Orion (Zarautzek antolatuta) Gipuzkoako Batelen Ligako laugarren jardunaldia. Sei kategorietatik lautan Oarsoaldeko ordezkariek irabazi dute, honako mailetan: nesken Haur-Kadete Mailan, Errenteria-Oreretako Hibaikak; mutilen Haur…

‘Madame Marguerite’ antzeztuko dute ostiralean »

Madame Marguerite antzezlana taularatuko dute heldu den astean Mendi Zolan kultur gunean. Otsailaren 18an da hitzordua, ostiralarekin, 20:30etik aurrera. Ekitaldia Kultur sasoiko egitarauean barne delarik, Zubixka txartela erabili daitekeela jakinarazi…

Aulki mugikorra eta batelak ere asteburuan »

Hondarribiko traineruen prestaketa estropadaz gain (bihar, igandea, 11:00etatik aurrera), Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako (laugarren jardunaldia) eta Batelen Ligako (laugarrena ere bai) lehiak izango dira jokoan asteburuan. Hala, gaur, Orion (Zarautzek antolatzen du), 09:30etik lehian ari dira Oarsoaldeko batelak. Bihar, berriz, aulki mugikorreko estropadan Endaikako, Santiagotarrak-eko, Hondarribiko, San Juango eta San Pedroko tosta mugikorreko ontziak izango dira Orion, 09:30ean hasita.