“Denboraldia bukatu arte gozatzea da helburua” »

Elkarrizketa: Oscar Iglesias (Allerru-Algeposako entrenatzailea) Oscar Iglesias (Antxo, 1973) berriro itzuli da Allerru-Algeposaren aulkira, Javi Mirandaren ordez. Lau urte izan zen bertan eta pasa den denboraldian igoera lortu zuen. Erronka zaila du, areto futboleko Nazional A Mailako hamabost taldeetatik zazpik galduko baitute maila. Zein helbururekin itzuli zara Allerru-Algeposa entrenatzera? Denboraldia hasita dago eta helburua mailaz gozatzea da. Maila handia du Nazional A-k eta mantentzea uste dut ez dugula lortuko, gutxiago liga irabaztea. Ez dugu azkeneko postuan gelditu nahi ezta. Pasa den asteburuan zuzendu zenuen lehen partida (Allerru-Algeposa 3 – Aretxabaleta 7). Zein irakurketa egiten duzu? Lehenengo zatian [3-3 bukatu zen] oso ondo aritu ginen, iazko taldearen antza zuen momentu batzuetan. Baina bigarren zatian, bosgarren gola sartu zigutenean, hondoa jo zuen taldeak… Ordutik aurrera anarkia izan zen. Jende berri askorekin topo egin dut itzuleran eta fisikoki maila baxuan dago taldea. Partidaren irakurketa bikoitza da: baikorra lehen zatian eta ezkorra bigarren zatian. Orduan, alde negatibo horiek zuzentzen saiatuko al zara? Berandu da denboraldia hasita dagoenean. Urtea salbatzea izango da helburua eta ea nola egiten dugun. Azken finean, diru asko utzi du taldeak eta ezin diozu korronteari jarraitu. Mailari eustea zaila da, ezta? Bai. Zazpi talde jaitsiko dira, areto futbola berriro antolatuko dutela. […]

Elkarguneak ikastaro gehiago antolatu du »

Azkoitiko Elkarguneak ikastaro gehiago jartzeko asmoa du aurrerantzean. Hala nola, sukaldaritza barazkijalea, hizkuntza frantsesa, dantza modernoa, diseinu grafikoa, yoga, pintura tailerra, haur eta helduentzako eskalada, eta gaztetxo eta helduentzako …

Iazko bederatzi atxilotuek auzipetze autoa jaso dute »

Bederatziak geratu dira auzipetuta, batzuei ETAko kide izatea egotzi diete autoan, beste batzuei ETAri laguntza eman izana, eta batzuei bi ekintza zehatzekin lotura leporatu diete: Azpeitian antena bati eginiko erasoagaz eta Orion obrako etxola batzuen kontrako erasoagaz. Ukatu egin dute egozten zaiena Gaur goizean egon dira Espainiako Auzitegi Nazionalera deituta iazko urte hasieran Ertzaintzak atxilotutako bederatzi herritarrak, baina azkenean ez ditu hartu zegokien epaileak, Eloy Velascok, Auzitegiko idazkari batek baino. Hark iazko atxiloaldian egindako deklarazioak erakutsi dizkie, eta guztiek ukatu dituzte euren kontra egiten diren akusazioak. Batzuek, gainera, berretsi egin dute iazko deklarazioak torturapean eginak izan zirela. Orain, behin autoak jasota, dilijentzia batzuk falta direla jakinarazi zaie, eta ondoren igorriko zaiola autoa fiskaltzari. Ordura arte ez da jakingo bakoitzaren kontrako zigor eskari zehatza zein den. Bederatzi pertsona horietatik hiru, Jabier Zubizarreta mutrikuarra, Jon Iñaki Esnaola debarra eta Olaitz Lema ondarrutarra, iaz laga zituzten aske baldintzapean. Xeber Uribe ondarrutarra, otsail honen 4an laga dute aske, baldintzapean hau be. Gainontzekoak behin-behineko espetxealdian daude: Asier Badiola, Urtza Alkorta, Zunbeltz Bedialauneta eta Igor Martin Madrilgo kartzeletan (Estremeran eta Navalcarneron); eta Ibon Iparragirre Sevilla II espetxean. Tortura salaketak Iazko atxiloketen ondorengo inkomunikazio aldian tratu txarrak eta torturak jasan izana salatu zuten bederatzi pertsona horiek. Euretako […]

Pedro Muñoz: «Krosa estrategia hutsa da; hori da erakargarriena» »

Pedro Muñoz (Azkoitia, 1973) Xeye Atletismo Taldeko kidea da. Ibilbide luzea du korrikalari bezala. Azken hogei urteetan hainbat trofeo irabazi eta gero, orain Gipuzkoako txapelduna da. Izan ere, duela bi aste Lasarteko Nazioarteko Txapelketan hamaikagarren egin zuen, eta Gipuzkoa mailan lehenengo egin zuen. Nola joan da denboraldia? Joan zen urteko irailean indartsu sentitzen nintzen. Elgoibarko lasterketa irabazi nuen orduan. Lasterketa hori irabazi eta gero Burgosen eta Sorian (Espainia) lehiatu nahi nuen, baina gaixotu egin nintzen, eta hiru astez entrenatu gabe egon nintzen. Arrateko krosean eta Azpeitiko San Silvestren postu onak lortu eta gero, berriro indartsu sentitzen hasi nintzen. Euskadiko Txapelketan zortzigarren gelditu nintzen. Azkenik, Gipuzkoako Txapelketan lehen postu lortu nuen. Zer moduz joan zen Lasarteko txapelketa? Nazioarteko txapelketa izanik, atzerriko pertsona askok hartu zuten parte bertan. Gipuzkoako korrikalariak ziren nire kezka nagusia, Gipuzkoako txapeldun izatea baitzen nire helburua. Iaz, Eñaut Intxaustik irabazi zuen txapelketa, eta pertsona hori kontrolatu behar nuen uneoro. Asko arriskatu nuen, eta azkenean ondo irten zaitzaidan. Estrategia asko al dago, orduan? Krosa estrategia hutsa da, hori da erakargarriena. Norberarenak ez ezik, besteenak ere kontrolatu behar dira. Halaber, krosa dagoen txapelketarik gogorrena da; lokatz artean korrika egin behar da, edota izugarrizko maldan. Zer esanahi du zuretzat garaipenak? Ez […]

Gurutze Gorria egun osoz zerbitzu barik laga zuen asteleheneko suak »

Alboko kalte larriak eragin ditu pasa den astelehen goizean Ondarroako portuan desegiten dabiltzan Gure Reinare itsasontzian piztutako suak. Zauriturik ez zuen eragin, eta ordu eta erdian amatatu egin zuten suhiltzaileek, baina Ertzaintzak ezagutzera e…

Hondartzako lanak, bertan behera »

Portuen zuzendaritzak eten egin du proiektua, hondartzaren mantenimenduaren ardurak argitu arte. Gaur batuko dira Donostian, Kostetako Zuzendaritzaren egoitzan,  Mutrikuko Udaleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzakoak eta Estatuko Kosten Zuzendaritzakoak. Guztiz korapilatu den zeregina izango dute: Mutriku herriko hondartzaren berreskurapena eta ondorengo hondartzaren eta itsas-igerilekuaren kudeaketa eta mantenimendua zeinen ardura den argitzea. Izan ere, hondartza berreskuratzeko lanak eten egin ditu Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak. Entitate hori ez dago prest, antza, hondartzaren eta igerilekuaren geroko mantenimendua beregain hartzeko. Lanak etenda egongo dira, beraz, kudeaketaren ardura argitu arte. Ez bada gaia epe laburrean argitzen, 2011koa hondartzarik gabeko seigarren uda izango litzateke mutrikuarrentzat. Abenduan esleitu, orain eten Hondartza berreskuratzeko lanak pasa den abenduaren erdialdean esleitu zituen Eusko Jaurlaritzako Garraio, Herri-Lan eta Etxebizitza Sailak. Portuen Zuzendaritza sail horren baitakoa da. Urte eta erdiko atzerapenez esleitu ziren lanok, modu zuzenean eta premiazko prozedura erabilita, 2 milioi euroko aurrekontuarekin. Amenabar eta Moyua enpresen arteko aldi baterako UTEari esleitu zitzaizkion lanak. Orduko hartan Iñaki Arriolak «lanak berehala» hasiko zirela iragarri zuen, eta aurtengo udarako bukatuko zirela. Orain, ordea, Eusko Jaurlaritzak berak eten ditu zereginok. Ardura elkarri pasatzen Portuen Zuzendaritzak lan horiek esleitu eta segituan idatzi zion Espainiako Ingurumen eta Landa zein Itsaso Gaietarako ministerioari, eskatuz argitu zezala hondartzaren […]

Espainiako Txakurkros Kopan, Lujanbio bigarren »

Juan Mari Lujanbiok Bubus txakurrarekin batera bigarren postua lortu du Espainako Txakurkros I. Kopan. Txapeldunorde Master-40 kategorian izendatu dute.
Txarli Perezek ere federatu gabekoen kategorian bigarren postua lortu du. Patxi Azpiazu, berriz, s…

Antxordoki II eta Telletxea, finalera iristeko faboritoetakoak »

Hasi dira jokatzen Euskal Herriko Pala Txapelketa; bigarren jardunaldia jokatu dute

«Herrian ezer ez dela antolatzen diote; hori aldatzeko asmoz gatoz» »

Maria Garrastazu .Zurekin elkarteko presidentea Zurekin elkartea duela gutxi sortu duten arren, «martxa bizian» da. Hala dio Maria Garrastazu (Zarautz, 1963) ostalarien elkarteko lehendakariak. Pasa den udan elkartea aurrera ateratzeko baimenak eta tramitazioa bideratu bazituzten ere, abenduan izan zuen lehenengo «jauzia». Gabonen bueltarako «elkarteko bazkide guztien aportazioei esker» zozketa egin zuten bezeroen artean, eta opari garrantzitsuak banatu. Duela hilabete inguru, berriz, Sagardo Eguna egin zuten, eta herritar zein bisitari ugari erakarri zituzten. «Orain arteko lanarekin gustura» daudela jakinarazi du Garrastazuk, baina «beti hobetu» daitekeela gogoratu. Asmo horri eutsiz, datozen hilabeteetarako antolatu dituzten ekitaldien inguruan aritu zarauztarra. Zurekin elkartea duela hilabete eskas sortu baduzue ere, ekimen ugari antolatu dituzue. Larunbatean, esaterako, Ken Zazpiren kontzertua izango da polikiroldegian. Bai. Uda aldera sortu genuen legez. Abuztuan-edo lortu genituen elkartea sortzeko baimenak eta horretarako tramite guztiak amaitu genituen. Gabonen bueltan hasi ginen gogoz, ordea. Ken Zazpiren kontzertuarekin emango dugu saltoa . Zarautzi bultzada emateko aukera paregabea izango dela deritzogu. Izan ere, Euskal Herrian zein atzerrian izen handia duen taldea da. Askotan entzun ohi dugu herrian ez dela ezer antolatzen, ezer gutxi dagoela egiteko. Gu hori aldatzeko asmoz gatoz. Zarautzen mugimendua sortu nahi dugu, herria animatzea da gure helburua, eta ondorioz, bisitari gehiago erakartzea. Aurrez […]

Lurraldebusen %40ko beherapena eskatu dute »

Pasa den astelehenean urtea amaitu aurretik tarifak batzeko lehen pausoa eman zuten EuskoTrenek, Renfek, Lurraldebusek eta Errenteriako, Irungo eta Donostiako autobusek. Besteak beste, lehen bidaiatik Lurraldebus txartelaren erabiltzaileei %25eko desko…