Herri programa osatzeko “beraien iritzi eta proposamenak” egiteko deia egin dute »

Ezker abertzaleak, herriko hainbat eragile eta pertsonekin bildu eta gero, herriko diagnosia osatu du eta orain, Beasaingo Herri Programa osatu nahi dute. Horretarako, “herritarren partehartzea ezinbestekoa” dela azaldu dute eta “bera…

Urdaneta-Oianguren ikastetxeak 27. kultur astea antolatu du »

Ordiziako Urdaneta-Oianguren ikastetxeak kultur astea ospatuko du, astelehenetik ostiralera bitartean. Hori dela eta, ekitaldi sorta antolatu dute adin eta talde ezberdinetako ikasleentzat. Besteak beste, planetariumera bisitak, bertso saioak, herri ki…

Saharako bandera jarriko dute Udalean »

Hondarribiko Udalak Saharako bandera kokatuko du urteurrena dela eta. Bihar otsailaren 27a, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuteneko 35. urteurrena betetzen da. Honenbestez, eta Marokoko zapalkuntzak direla eta, Euskal Fondoaren Sa…

Oarsoaldeko batelek Orioko banderan hartuko dute parte bihar »

Gipuzko Batelen Ligaren seigarren jardunaldia jokatuko dute bihar goizean, 11:00tatik aurrera, Orion. Oarsoaldeko batelak ere bertan izango dira. Horrela, nesken haur eta kadeteen mailan Hibaikaren bi batelek eta San Pedrokoak hartuko dute parte. Mutil…

Sokamuturraren dokumentalaren DVDak salgai larunbatetik »

Bihar (otsailak 26) izango da estreinaldia: Sanagustinen, 18:30ean, ekitaldi irekian

DVDa 10 eurotan erosi ahal izango da, hainbat tabernatan-eta

‘Errepublika eta Euskal Herriaren Askatasunaren Alde Hildakoei Monumentua’ aurkezten ari dira »

Kolore askotako jendea dago bilduta Tolosako Hilerrian. Guztiek helburu bera dute, Faxismoak sortutako biktimak gogora ekartzea. Txalaparta soinuek eman diote hasiera ekitaldiari.

Zenbait hautetsiren babesa jaso dute Jazint eta Xalba Ramirezek »

Izpuran (Nafarroa Beherea) itxialdia egiten ari diren zortzi gazteei, Jazint eta Xalba Ramirez donostiarrak tartean, babesa eman diete zenbait hautetsik. Gazte independentistek Euroaginduaren mehatxua dute, hots, espainiaratuak izateko arriskua. Hori d…

Trintxerpeko hockey taldeak Gijonen du bihar partida »

Gijonen (Asturias, Espainia) du bihar partida Trintxerpeko Hockey Taldeak, 16:00etan. Haurren taldeak, berriz, 16:30ean du partida, Santo Tomas Lizeoan, Aieteren kontra, eta azkenik, Karmengo Amaren Alebinek Aieten jolastuko dute, 12:00etan, Amara Berr…

Bere kontrako akusazioekin, hauteskunde kanpainagatik jarraitzen dutela dio Beramendik »

Martin Beramendi alkate ohiak agerraldia egin du, bere kontrako akusazioak erantzuteko. Azaldu duenez, ezker abertzaleko gobernuak hauteskunde kanpainagatik jarraitzen du gai horrekin, “nahiz eta 2008an bukatu zituzten auditoriak”. Ezker ab…

Herritarren artean Udalarekiko nahigabe handia sumatu duela dio H1ek »

Lehengo astean bukatu da H1ek Pasaian lehengo abenduaz geroztik herritarrekin egin duen parte-hartze prozesua  eta diotenez, “herritarren artean nahigabe handia sumatu dute Udalarekiko”. Herritarrak manipulatuta sentitzen direla esan dute eta Udalaren gobernuan alderdikeriek agintzen dutela adierazi dute. Honen aurrean, “Pasaiako Hamaikabatek, pertsonengan oinarrituta egongo den politika egiteko modu berria” bultzatu nahi duela adierazi du “pasaitarrei benetan arduratzen zaien gai eta beharrak ezagutzen jarraitzeko”. Zentzu horretan “herritarrekin komunikazio bide zabalak eta zuzenak mantentzeko konpromisoa” berretsi du. Orain, elkarteen txanda Herritarrekin burutu duten parte-hartze prozsua bukatuta, orain elkarteekin biltzeari ekingo diola iragarri du H1ek, “iritziak eta ekarpena” jaso asmoz. Herritarrek edo elkarteek izan ditzaketen kezkak, iradokizunak eta beste H1ek bere psta elektronikoaren eta blogaren helbideak erraztu ditu: http://oarsoaldeaz.wordpress.com;  pasaia@hamaikabat.com.