Malerrekako finalerdietan bi galdu, bat irabazi »

Oiarpeko kideek bi partida galdu dituzte eta bat irabazi, Malerreka eskualdeko (Doneztebe eta inguruetako herriak biltzen dituena, Nafarroan) lehiaketako finalerdietan. Kadeteetan, Andoni Ugalde-Xanet Imaz (Oiarpe)/Zamora-Aldave: 18-6; gazteetan, Oier …

Allerru-Jaizkibelek 0-2 irabazi dio Oiartzuni »

Allerru-Jaizkibel taldea Oiartzun baino gehiago izan da asteburuan eta, hala, 0-2 irabazi zion herriko taldeari. Pasa den asteburuan, berriz, oiartzuarrek 4-3 irabazi zioten Power Rangers taldeari. Eta duela bi, oiartzuarrek 6-1 galdu zuten 2king-uak t…

Lobo Electrico eta Surfin Kaos, Madrilen »

Surfin Kaos eta Lobo Electrico Madrilen izango dira.

Annonayn saritu dute ‘80 egunean’ filma »

80 egunean filma saritu dute Frantzian.

Saskilagunak-ek 48-60 irabazi dio Goiherri taldeari »

Autorrecambios Goiherri BKL 48-Saskilagunak 60. Horrela bukatu zen asteburuko jardunaldia. Hala, oiartzuarrek beste garaipen bat pilatu dute, ligako hamalaugarrena. Guztira 17 partida jokatu dituzte Gipuzkoako Senior Mailan eta hiru galdu dituzte. Sail…

Euskal Herriko lur maitea, memoriaren soinu bandan zehar egindako musika bidaia »

Euskal Herriko lur maitea ikuskizuna egingo dute Kursaalen.

“Gure lanak oihartzun handiagoa beharko luke izan komunikabideetan” »

Realak baditu gizonezkoen futbol taldeaz gain beste adar batzuk ere eta, agian, emakumezkoen belar hockeyko taldea da ahaztuenetakoa. Lehen fasean, bere multzoko lehena izan da Reala eta martxoaren 6an itzuliko da Ligara, bi hilabeteko atsedenaldiaren ostean. Iaz Ligako txapeldunordeak izan ostean, berriro ere lan ederra egiten ari dira txuri-urdinak eta denerako prest daude. Anabel Floresek (Trintxerpe, 1983) hamar urte daramatza taldean eta Irutxuloko Hitzak bere ahotik entzun nahi izan du taldearen egoera nola bizi duen. Nola bizi duzue halako atsedenaldi luzea taldekideek? Normalean urtarrila eta otsaila atsedenaldi garaia izaten dira eta aurten berdin gertatu da. Martxoaren 6ra arte ez dugu Ligako partidarik eta orain bereziki fisikoki ongi egoten saiatzen gara, baita lehenengo fasean egindako akatsak zuzentzen ere. Garrantzitsua da lehiaketaren bukaerara arte egoera fisiko onean iristea. Oso luzea egiten zaizue? Bai. Gainera gehiago entrenatzen dugu, askotan astean bost egunetan eta lehia iristeko sekulako gogoa dugu. Urtarrilean Erregetako Torneoa jokatu zenuten eta txapeldunordeak izan zineten. Lagunarteko torneoa da, baina prestigio handikoa. Aurten, esaterako, Italia, Mosku eta Belgikako selekzioen aurka jokatu dugu. Egia esan, Gabonen ondoren halako txapelketa bat jokatzeak asko nekatzen du, baina lehiatzeko ongi dago. Iaz txapelketa irabazi genuen eta aurten gogoarekin geratu gara. Taldea egiteko erabili dugu eta emaitza […]

Iñako Goioagari ondoetorria emon diote Munitibarren »

Iñako Goioaga preso egon den abokatuari Munitibarren emon zioten ondoetorria pasa den zapatu iluntzean. Pasa den astelehenean utzi zuten behin-behinean aske, 60.000 euroko fidantza ordainduta, Munitibarregaz aspaldiko lotura daukan bilbotarra. 2009ko …

Oiartzungo mutilek 3-0 irabazi diote Idiazabali »

Asteburuko jardunaldian garaipena eskuratu dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako mutilek. 3-0 irabazi diote Idiazabal taldeari, etxean. Emaitzari esker, sailkapenean bi postu gora egin dute: bosgarrenak dira, 35 punturekin.

Agurtu dituzte San Blas jaiak »

Hainbat egunez festan murgilduta egon ondoren, atzo agurtu zituzten idiazabaldarrek San Blas jaiak. Horrelakoetan ohikoa den moduan, gehienek tristura sentitu zuten. Badira ordea, lasaitasun apur bat nabaritu zutenak ere «datorren urtera arte etena egiteak mesede egingo die gure gorputzari eta poltsikoari» zioen batek irribarrez. Atzorako prestatutako egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak haurrak izan ziren. Eguerdiko hamabietan herriko dantzariek saioa egin zuten Igarondo pilotalekuan. Dantzari txikiak pozik irten ziren kantxara eta frontoian bildutako senitarteko eta lagunek adi-adi jarraitu zituzten etxeko txikien mugimenduak. Dantza saioa bukatu eta bazkaltzera joan aurretik, zenbait tragoxka hartu zituen jendeak herriko tabernetan eta festa giro polita sortu zen eguerdi partean. Herri kirol saioa Arratsaldean, 17:30etik aurrera herri kirol saioa jokatu zuten hainbat idiazabaldarrek Igarondo pilotalekuan eta jende asko gerturatu zen bertara, lehia ikusi asmoz. Trontzan lau bikotek parte hartu zuten: Lurdes Intsaustik eta Andoni Katalinak, Haritz Ugartek eta Joseba Escuderok, Nerea Garciak eta Aitor Urteagak eta eta Xabi Urteagak eta Ander Berasategik. Bikote bakoitzak lau korte egin behar izan zituen. Lurdes Intsaustik eta Andoni Katalinak erraz irabazi zuten norgehiagoka. Irabazleek 2.46,85eko denbora behar izan zuten lana bukatzeko. Bigarren Haritz Ugarte eta Joseba Escudero geratu ziren, 3.22,91ko denborarekin. Hirugarren Xabi Urteagak eta Ander Berasategik egin zuten 3.26,27ko denborarekin eta […]