Iñigo Arantzamendi ondarrutarrak bigarren amaitu du Marimurumendi mendi maratoia »

42,195 kilometroko eta 2.300 metroko desnibela duen IV. Marimurumendi mendi maratoia amaitzeko 3 ordu 54 minutu eta 5 segundo behar izan ditu Iñigo Arantzamendi Alkorta kirolari ondarrutarrak. 150 euro eta garaikurra irabazi ditu. Kirol proba domekan [uztailak 15] egin zen, eta oso gogorra izan zen. Ibilbidea basaz beteta egon zen, baina ez zuen euririk egin […]

Euskal Herria Txapelaren Reala-Athletic finala, Gal Stadiumean »

Azken denboraldian puntu gehien eskuratu dituzten euskal taldeak dira Reala eta Athletic, eta horregatik jokatuko dute partida.

Argindarra moztuko dute bihar Beraunen eta Pontikan »

Argindarra, zehazki, 00:05etik 07:00ak arte moztuko dute.

[Irudiak] Arrantzale eta saregileak omendu dituzte Karmengo Amaren egunean »

Urtero bezala, Karmengo Amaren eguna dela eta, Donostiako Udalak Gipuzkoako arrantzale eta saregile erretiratuak omendu ditu gaur udalbatza-aretoan. Ekitaldi berezia izan da, eta Eneko Goia alkatea eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Getariako Arrantzaleen Kofradiako ordezkariak egon dira bertan. Arrantzale eta saregile ohi helduenak saritu dituzte, eta bertso batzuk eskaini dizkiete ere, dantzarien emanaldiaren […]

David Sainz: ‘Maila handiko liga’ »

Urtez urte TKE ligako maila oso zorrotza dela ikusten dugu. Orain arte Urdaibai izan da jaun eta jabe, baina hiruzpalau traineru daude Urdaibairen akatsaren bila, banderak konkistatu ahal izateko. Kantauriko lau traineru onenak daude ohorezko txandan, eta atzean, bigarren txandako traineruak, ohorezko txandan sartzeko borrokan. Aurten, pausotxo bat aurrera eman dute Santurtzik, Donostiarrak, Ondarroak eta […]

Hiriko 256 haurrek bisitatuko dute Irrisarri Land »

Udako eskaintzaren barruan, Irrisarri Land da hiriko haurren artean arrakasta gehien duen eskaintza. Gazteria saileko Monica Martinezek parkea bisitatu du.

Gipuzkoara iristen diren migratzaileei harrera integrala egiteko protokolo bat eskatu dute hainbat eragilek »

Pasa den ostiralean, uztailaren 13an, Donostiako 25 bat eragile sozial eta alderdik manifestu bat erregistratu zuten Donostiako Udaletxean, Gipuzkoara iristen diren edota bertatik pasatzen diren migratzaileei harrera integrala egiteko protokolo baten garapena eskatuz. Uztailaren 19ko Udal Batzarrean hitz egingo da eskaerari buruz. Idatzia erregistratzeaz gain, prentsaurreko bat egin zuten eragileetako ordezkariek, hainbat aldarrikapen egiteko. Espainiar […]

Osasun Pastorala taldea omenduko dute kultur ekitaldian »

Zaharren egoitzara joan ohi dira, laguntza ematera eta bizitasuna eskaintzera; Oiartzungo Feministen Asanblada gonbidatu dute sokadantzara.

Astelehenetako azoka bisitatu du Gorroñok »

Gernika-Lumoko astelehenetako azoka bisitatu du gaur eguerdian Jose Mari Gorroño udalerriko alkateak. Herritarrez zein turistez bete-beteta egon den Merkatu plazako azoka “oso garrantzitsua” dela esan du Gorroñok; Busturialde eta inguruko ekoizle zein erosleak bertan biltzen direla nabarmendu du-eta. Merkatu plazak 5.000 metro karratu baino gehiago dituela azaldu du Gorroñok, eta herriko zentroan dagoela kokatuta gehitu […]

HARA! Azpeitiko Piztiak musika taldeak ‘Hamasei’ abestiaren bideoklipa kaleratu du »

Piztiak musika taldeak U diskoan jasotako Hamasei izeneko abestiaren bideoklipa atera du argitara. Jesus Galan azpeitiarra eta Txomin Uribe Azpeitiko bizilaguna dira Piztiak taldeko partaideak. Izar Aranbarri Lakak egin du zazpi minutu inguru irauten duen bideoklipa. Piztiak taldeak dagoeneko lotu ditu zenbait kontzertu datozen hilabeteetarako, eta Azkoitian egingo du geldialdi bat. Hain zuzen, irailaren 15ean Azkoitian […]