‘Urdaibaiko Esentziak’ proiektuaren lehen dastaketa egin dute Mundakan »

Atzo egin zuten Urdaibaiko Esentziak proiektuaren baitako lehen dastatze enogastronomikoa Mundakako Goikoa Tabernan. Hain zuzen, Abere produktuak eta txakolina izan ziren dastaketaren ardatza. Hala, taldetan bilduta, haragia eta esnekia lehengai nagusitzat zituzten hainbat kanape dastatu zituzten bertaratutako ekoizle eta enbaxadoreek. Dastaketako parte hartzaileek produktuek eurengan sortutako zirrarak azaldu ostean, gintonic tailerra egin zuten, eta Andutza […]

Urumeak lehentasuna duela berretsi du Udalbatzak »

«Behin-behineko onarpena ematea Donostia hiria antolatzeko Plan Orokorraren behin betiko onarpena Urumea ibarrean etenda izaetari uzteko dokumentuari». Urriko udalbatzarraren eguneko gaien zazpigarren puntuaren izenburua da hori, ulergaitza dirudiena lehen begirada kolpe batean, baina berebiziko garrantzia duena uholdeak saihesteko egitasmoak gauzatu ahal izateko. Horrela izanik, udal talde guztiek bat egin dute gaur bozkatzeko orduan. Hain zuzen […]

Behobia-Donostia 30.000 partaide jasotzeko prestatuko da »

Lasterketa posible izan dadin urtero lanean aritzen diren boluntarioei eskeiniko diete azaroaren 10eko lehia. Behobia-Donostia, Fortuna kirol elkarteak antolatzen duen 20 kilometroko lasterketa ezaguna, iristear da. Betiko moduan, azaroko bigarren igandean izango da, azaroaren 10ean aurtengoan, eta berau antolatzeaz arduratzen diren kideek prentsaurreko teknikoa egin dute gaur, Pio Baroja kiroldegian. Mende erdia betetzear da Behobia-Donostia, […]

Usotegiko dorrea konpontzen jarraituko dute bihar lekeitiarrek »

Lekitto Bedarra taldeak Usotegi parkea eta parkean dagoen dorrea konpontzeko lanekin jarraitzen du. Horrela ba, etzi, zapatua, 09:00etatik 12:30era, taldeko kideak dorrearen behegaina konpontzeko lanekin jarraituko dute. Lan horrekin joan den astean hasi zirela esan dute taldeko kideek. «Pasa den asteburuan hasi ginen eraikinaren sorua konpontzen eta dena ondo badoa, asteon amaituko dugu». Bada, etzi, […]

Errenteria-Oreretako hamazazpi familiak eman dute izena Bizilagunak ekimenerako »

Azaroaren 17an egingo dute bigarrenez, SOS Arrazakeriak antolatutako Bizilagunak ekimena. Igande horretan, horrenbestez, atzerriko eta bertako familiek bazkari bat egingo dute elkarrekin. Atzerriko eta bertako familia bana elkartuko dira, eta bietako baten etxean bazkalduko dute. Iaz 120 famili elkartu ziren, eta 60 bazkari egin zituzten, Gipuzkoako zenbait txokotan, baita Errenteria-Oreretan ere. Aurten, hain zuzen, herriko […]

Jaurlaritza eta aldundiari Añarbe erreserba eremu izendatzeko eskatu die Errenteriako Udalak »

Añarbeko eremua babestuagoa izateko helburuarekin Errenteriako Udalak, aho batez, Eusko Jaurlaritzari nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiari gune hori Erreserba Eremu izendatzeko eskatu dio. Horrekin batera ere, Baliabide Naturalen Antolamendurako Plana eta Aiako Harriko Natur Parkearen Erabielra eta Kudaketa Plan Zuzentzailea aldatzeko ere eskatu die bi erakundeei. Udalako gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzak duela gutxi Aiako Harria natur […]

Arizia baserrira doan bidea konpontzen ari da Zarauzko Udala »

Zarautz Ehuntzen egitasmoaren baitan, 30. puntuan  baserri eta landa bideen egokitzapena egingo zutela adierazi zuten udal ordezkariek, orain arte bezala. Santa Barbara auzoan, Alleme herri bidean, dagoeneko asfaltatze lanak egin dituzte eta obra horrek 37.135,65 euroko kostua izan du.  %30a Urkomek finantziatu du. Aste honetan, aldiz, Arizia baserrira doan hormigoizko herri bidea konpontzeko lanak egiten […]

‘Errigora’ ekimenarekin bat egin dute Goierriko ikastolek eta AEK-k »

Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari bultzada eman eta, bide batez, eremu horretan ekoizten diren produktuak Euskal Herri osora zabaltzeko asmoz, Errigora ekimenaren bultzatzaileek Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina jarri dute martxan. Errigora, Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz eta AEK ari dira egitasmo honetan elkarlanean. Aste honetan bertan Urretxu-Zumarragako Ikastolak bat egin du ekimenarekin; gaur, Goiztir AEK, Beasaingo Andramendi […]

Banatze prozesuan dauden bikoteen familiei laguntzeko programa martxan jarri dute Bermeon »

Bermeoko Gizarte Udal Patronatuak abiarazitako programa hezigarria da eta “familia egokitzen laguntzea eta familia berrantolatzean sor daitezkeen arazoei aurrea hartzea” da bere helburua. Hala, programa horren bitartez, “gure gizartean geroz eta zabalduago dagoen errealitate sozial batera” hurbilduko dira herritarrak, Udal Patronatuaren ustez. Hain zuzen, familiei laguntzeko beharrak kontuan hartuz, horiek baloratu eta aurre hartzeko estrategiak […]

Frankismoko ikurrak kenduko dituzte hilerritik »

Oiartzungo Udalak oraindik kanposantuan dauden ikur frankistak kenduko ditu. Hala onartu zuten atzoko ohiko udalbatzarrean, alderdi guztien aldeko botoekin. Herritar batek bultzatuta sartu zuen mozioa Kattin Ttiki memoria historikoaren aldeko taldeak. Herritar horrek proposamen zehatza egiten du, “mingarriak” suerta daitezkeen hitzak kentzea. Hala, “soldados, voluntarios, requetes“, “Jose Antonio Primo de Rivera“, bertan dagoen koroa eta […]