Hamasei orduz futbitora jokatzen »

Kataxulo Gaztetxiak hamasei orduko futbito lehiaketa antolatu du gaurko. 08:00etan hasi dira partidak, eta 00:00etan bukatuko dira. Denera hemezortzi talde ari dira parte hartzen, bat neskena, eta Oiartzungoak, Lezokoak, Antxokoak, Donibanekoak nahiz G…

Viktoria Eugeniak altzariak ditu salgai »

Euro bat balio du sarrerak eta etzi arte egongo dira aukeran; ilara luzeak izan dira lehen egunean Viktoria Eugenia antzokira sartzeko ilara luzea zegoen gaur goizean. Batek pentsa zezakeen antzerkiren bat edo ikuskizunen bat ikusteko egiten zutela bertakoek ilara. Ez zen, ordea, gaur goizean antzezlanik aurreikusten. Barrura sartuta, behin antzoki zaharra apaintzen eta dotoretzen zuten altzariak zeuden ikusgai  sarreran eta lehen solairuan. Ikusgai ez ezik, salgai ere badaude, eta jendeak ezer galdu nahian, urduri jotzen zuen hara eta hona. Maria Kristina hotelean egin zuten moduan, antzokia berritu zutenean ere, gorde egin zituzten hainbat altzari. Bihar eta etzi artean, salgai egongo dira Viktoria Eugenian, euro baten truke ikusteko aukerarekin. Antzoki batek, urteetan gordetako altxorrak topatu nahi zituzten askok gaur, edo hura edo bestea behin eseri zen besaulki hori. Baina, egia esan, antzokiak urteetan gorde dituenak, ehundaka aulki eta eserleku, hainbat lanpara eta altzariren bat izan dira. Antzokietan egon ohi diren gauzak, alegia. Denetik, prezio guztietan Hainbat gauza txiki, lanpara edo apaingarri prezio eskuragarrietan zeuden, nahiz denetik zegoen. Tapiz gorriek oraindik distira mantentzen dute 100 euro balio zuten besaulki zaharretan. Kolore bereko kortinek dotorezia erakusten zuten. Batek ez daki etxeko egongelan ondoegi geratuko zaizkion, baina ikusteko modukoak direla ez du inor dudarik […]

Errenteria Musikalen kontzertuak hasiko dira astelehenean »

Errenteria Musikalek Profesional mailan dauden ikasleen egutegiaren berri eman du. Astelehenean hasiko dira emanaldiekin, eta egun horretan sokazko musika tresnak jotzen dituzten ikasleen emanaldia entzun ahal izango da. Hurrengo egunetan, haizea eta p…

Hondarribia-Irunek ez du jokatuko, baina besteen zain izango da »

Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak atseden izango du asteburuan. Emakumeen Ligan 11 talde daude eta asteburu bakoitzean batek atseden hartzen du, txandaka. Jokatu ez arren, zer gertatu zain izango dira hondarribiarrak, emaitzen arabera, Erreginaren Ko…

Borja Burguete jokalariak erretiratzea erabaki du »

Bidasoa-Irun taldean ari zen Borja Burguete hondarribiarrak erretiratzea erabaki du. Belaun batean lau ebakuntza egin dizkiote eta denboraldi hasieran izandako kolpe baten ondoren egindako mediku azterketek behartu dute erabaki hori hartzera. Hemeretzi urte besterik ez ditu eta Espainiako selekzioko beheko mailetan aritua da.

Ohorezko Mailako sailkapenean gora egiteko aukera du Hondarribiak »

Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldeak Beti Gazteren aurka jokatuko du bihar Hondartza zelaian, 15:30etik aurrera. Berdeak zortzigarren dira, seigarrenekin berdinduta, eta lesakarrak hamaseigarren. Irabaziz gero sailkapeneko goialdean sendotu eta …

Xabi San Sebastianek ‘Erraiak’ diskoa aurkeztuko du »

Xabi San Sebastian musikari donostiarrak Erraiak diskoa aurkeztuko du hilaren 13an, Errenteria-Oreretan. Azken lau urteetan berarekin agertokiz agertoki ibili den bandarekin batera joko du, 22:30etik aurrera, De Cyne Reyna tabernan.
Sentimenduetan, &#8…

San Nikolas zaindariaren omenez kantu eskean atera dira umeak »

Mendeetako ohitura zaharrari jarraituz, San Nikolas umeen zaindariaren omenez, kantu eskean atera dira gaur goizean Seguran. Ehundik gora ume atera dira goizetik, eta etxez etxe joan dira, San Nikolas txikia buru zutela. Trukean, gozokiak bota dizkiete etxeetako balkoietatik. Laureano Telleria segurarra da bere herriko kontu zaharrak gehien ezagutzen dituenetako bat. San Nikolas egunaren inguruan dokumentazio askorik ez badago ere, «gurasoek eta aiton-amonek esandakoaren arabera, duela 300 urte» ere eskean ateratzen zirela azaldu du. Teoria hori laguntzen duen beste datu esanguratsu bat ere badago. Izan ere, «Segurako elizan bada San Nikolasi eskainitako aldare bat, 1712. urtean egindakoa. Hortik ikusten da ordurako ere bazela zerbait. Aspaldiko ohitura da». Nikolas santuaren historia Asiatik badator ere, umeen inguruan egindako lanak eta mirariek mundu osoan zabaldu zuten haren izena, eta egun, umeen patroi edo zaindari moduan hartzen da. Haren omenez, urtero ateratzen dira Seguran, Zegaman eta Legazpin kantuan. San Nikolas txikiaren koplak abesten dituzte, trukean gozokiak edo dirua jasotzeko. Garai batean, oso bestelako jakiak ematen zituzten, ordea. Telleriak azaldu duenez, «gehienetan garaiko fruituak izaten ziren, intxaurrak eta urrak, eta batzutan baita sagarrak eta mandarinak ere. Gozoki gutxi. Gaur egun berriz, gehiena gozokia botatzen dute, eta etxe batzutan diru pixka bat ere bai». Seguran, San Nikolas egunean bertan egiten dute ospakizuna. Goizetik ehunka ume […]

Bost domina lortu ditu Lizardi Judo Klubak Gipuzkoako Txapelketan »

Pasa den asteburuan Hernaniko kiroldegian Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zen eta Judo Klub Lizardiko kirolariek bost domina lortu zituzten bertan. Joseba Mokoroa, Jon Bergara, Iratxe Bizkarrondo eta Irune Sanmiguelek brontzezko domina lortu dute et…

Diru laguntzak eska daitezke, Inauterietarako »

Irune Balentziaga Kultura ordezkariak jakinarazi duenez, dagoeneko eska daitezke diru laguntzak Inauterietako kultura jardueretarako. Eskaera horiek udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira hilaren 31 baino lehen. Tramiteak egiteko dokume…