Orioko eta Zumaiako arraun elkarteetakoak “gustura” dira asteburuan egindako lanarekin »

Iazko denboraldian KAE 1 ligan jokatu ondoren, bikain hasi dute denboraldia oriotarrek. “Pixkanaka hobetuz goaz eta horrela jarraitzea da gure asmoa. Jakin badakigu Kaiku, Urdaibai eta gu nahiko parekatuta gaudela eta ez dela erraza izango banderak irabaztea, baina orain arte bezala lan ona egin eta ohorezko txandan mantentzea da gure asmoa”, azaldu du Ibon Huegun […]

Presoen eskubideen aldarrikapenari eutsiko diola esan du Urretxuko Udalak »

Urretxuko, Alegiako, Astigarragako eta Oiartzungo udaletxeei euskal presoak euskal herrira dioten kartelak eraikinetatik kentzeko agindu die Donostiako Administrazio Auzietako Epaitegiak, «neutraltasun politikoa» urratzen dutela argudiatuta. Udaletxeok aginduarekin ez datozela bat jakinarazi dute, atzo goizean Donostian egindako agerraldian. Donostiako 1. Administrazioarekiko auzietako epaitegiak eman du agindua, bere iritziz «neutraltasun politikoa konprometitu», eta «ideologia zehatz baten alde» […]

Joseba Llorentek ez du Realean jarraituko »

Joseba Llorente futbolari hondarribiarra eta Reala ados jarri dira jokalariaren kontratua eteteko. 2010-2011 denboraldian itzuli zen Realera, lau urteko kontratuarekin, baina ez zuen bi aldeek espero zutena jokatu, bizkarreko minarekin ibili zen eta. Realak Philippe Montanier entrenatzailea fitxatu zuenean, Osasunari utzita joan zen Llorente eta denboraldi bat eman du Iruñeako taldean, asko jokatu ez badu […]

Andreone Udal Liburutegia itxita egongo da etzi »

Astezkenean itxita egongo da Lezoko liburutegia, bertako arduradunek jakinarazi dutenez. Etzidamu berriz, udako ordutegiarekin zabalduko ditu ateak Andreonek: astelehenean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta astearte eta asteazkenetan, 9:00etatik 13:00etara. Abuztuaren 4ra bitartean mantenduko dute ordutegi hori. Abuztuaren 5etik irailaren 8ra bitartean, berriz, astelehenetan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik liburutegia. Astearte eta […]

Jendetza elkartu da aurten ere Mutiloako sagardo dastaketan »

Jendetza elkartu da aurten ere Mutiloako jaietako sagardo dastaketan. Festa egun guztietatik sagardo dastaketa eguna izaten da Mutiloan jende gehien elkartzen den eguna, eta aurten ere hala izan da. Aurtengoa dastaketa egiten duten 26. aldia izan da.

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu dute Errenterian »

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu dute Errenteriako Udal Kirol Patronatuak eta Udaleko Berdintasun Arloak. Galtzarabordako kiroldegian egingo dute ikastaroa, eta bi txanda egingo dituzte. Lehena, hilaren 8tik 11ra izango da, eta bigarrena, berriz, 15etik 18ra. Ordutegia 19:00etatik 20:30era izango da egun guztietan. Ikastaroak parte hartzaileak euren buruekin seguruago sentiaraztea du helburu. Horretarako, hainbat trebetasun garatzeko aukera […]

Portugaleteko estropada eremua gorrotatzen hasi dira Oarso Bidasoko traineruak »

Aski ezaguna da Ibaizabalgo estropada eremuan une batetik bestera alda daitezkeela eguraldiaren eta mareen ezaugarriak. Maiz ez da hori gertatzen, baina atzo, San Miguel Ligako hirugarren estropadan –Ambilamp bandera, Kaikuk antolatua–, horrela izan zen. Eta gainera, kaltetuena artean, Oarso Bidasoko traineruak izan ziren, Hondarribia eta San Juan batez ere. Hala, estropada horretan San Pedro seigarrena […]

Euskal tradizioen alardea izan da gaur goizean Urdanibia plazan »

“Publiko hau dagoen lekutan denak motibatzen gara” zioen Jon Maiak herri kirolen ondoko bertso saioaren hasieran eta leporaino beteta zegoen Moskuren txaloak jaso ditu bueltan. Maia, Jexus Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta Miel Anjel Peñagarikano aritu dira eguerdian Urdanibia plazako bertso saioan, eta behin behineko itxiera bikaina eman diote sanmartzialetako azken egunari, Baserritar Egunari. Ganadu […]

“Terrorismoa goratzeagatik” Irungo auzitegian deklaratu du gaur Mikel Buttonek »

“Terrorismoa” goratzeagatik, Mikel Button gazte hondarribiarrak Irungo epaitegian deklaratu du gaur goizean. Xabier Lopez Peña preso politikoaren heriotzaren ondoren Urduñan (Bizkaia) egin zen martxan parte hartzeagatik auzipetu zuten Button; hura ez da gai horregatik auzipetutako bakarra, aste honetan pasatzekoak direlako ere Irati Senra, Mikel Moreno eta Gotzon Elizburu. Horren harira, elkarretaratzea egin du gaur Ernai […]

Atez atekoaren gaineko informazio bulegoa itxita egongo da hilaren 15era arte »

Oporraldia dela eta atez ateko bilketaren gaineko informazio bulegoa itxita egongo da gaurtik hasi eta hilaren 15era bitartean. Hilaren 15ean ohiko ordutegiarekin zabalduko ditu ateak berriz ere informazio bulegoak goizez 9:00etatik 13:00etara, eta arr…