Musika eskolako ikasle banda Amarotzen ariko da bihar »

Bihar, arratsaldeko 19:00etan, Eduardo Mokoroa musika eskolako 80 ikasle inguruk kontzertua eskainiko dute Amarozko lokaletan.
Miguel Angel Moreno eta Koldo Tarragonaren zuzendaritzapean,  musika tresna bakoitzari egokitutako obrak interpretatuko ditu…

Almitzaren izatea, iruditan »

Hamabost urte bete zituen Almitza sega elkarteak iaz nazioarteko lehiaketetan parte hartzen hasi zenetik. Eslovenian izan ziren, abuztuan, Europako Sega Txapelketan Euskal Herriaren ordezkari gisa. Dantzariak, musikariak, euskal folkloreko adierazpideak eta, nola ez, euskara, beraiekin eraman zituzten. Segari eta kirolari baino gehiago begiratzen diotelako. Orain, eta elkarteak bihar ospatuko duen Neguko Jaialdia baliatuz, Almitzaren izaera islatzen duen dokumentala erakutsiko dute: Cerklje na Gorenjskem, Eslovenian lehiaketa jokatu zen herriaren izena. Beasaingo Zera kultur elkarteak landu du ikus-entzunezkoa, bideolana egiteko segalariekin bidaian izan baitziren abuztuan. Ez da lan etnografiko bat, ezta kirola goresteko bakarrik burututakoa ere; Almitza sega elkarteak segalaritzan egindakoa azaltzea da ardatza. «Segalaritzari buruzkoa baino gehiago, Almitza Elkarteak segalaritzan ireki duen bideari buruzkoa da. Almitzak 1996. urtetik Europako Sega Txapelketa ofizialetan urtero parte hartzen du. Esperientzia hori ezagutu dugu guk, azken txapelketara beraiekin bidaiatuz. Harreman hori erakusten du lanak», dio Nader Koochakik, lanaren egileetako batek. Hogeita hamar bat minutuko iraupena du. Esloveniako irudiak sartu dituzte, batez ere; Euskal Herrian propio grabatutako eszenak ere bai, eta Almitza elkarteak berak urteetan grabatu dituen bideo zatiak. Pilotariak eta aizkolariak gero Neguko Jaialdia bihar 19:00etan hasiko da, Zaldibiako Resti pilotalekuan. Sarrera 10 euro da, Almitzak urtean zehar ekitaldiak eta ekimenak sor ditzan laguntzeko. Berogailua […]

Gailurrerantz elkarteak urteko batzar nagusia igandean egingo du »

Zaldibiako Gailurrerantz mendi elkarteko zuzendaritzak dei egin die bazkide guztiei, igandean urteko batzar orokorra egingo dela iragarriz. Zubi Buru elkartean da bilkura, 16:30ean. Landuko dituzten gaiei buruz, gai zerrendatik bi  aipagarri aurreratu…

Zawopiren esker ona antzezpeko partaideei »

Zawopi aisialdi taldea sortu eta bertan ibili ziren kideek eskerrak iritsiarazi nahi dizkiete Eguberrietako ekitaldietan parte hartu duten guztiei. Egiptorako ihesa kale antzerkia, erregeen desfilea eta jaiotza biziduna egin dituzte.

Lazkaon odola emateko aukera izango da asteartean »

Lazkaoko odol emaile elkarteak asteartean, hilak 17, egingo du odol ateratzea. Kultur etxean 18:30etik 20:30era egongo dira, eta ahal duten herritar guztiei eskatu diete joateko, batez ere gazteei.

Bi partida kanpoan, eta hirugarrena etxean »

Asteburuan itzuliko dira lehiara areto futbolean aritzen diren herriko hiru taldeak. Oiartzunek eta Power Rangersek etxetik kanpo jokatuko dute, eta DPO Baobab taldeak etxean. Lehen Mailako Oiartzunek Gorka Pinturas Makax taldearen kontra jokatuko du b…

Ampo Ordiziak errebantxa hartu nahi du igandean »

Asteburuko porrota ahaztu eta errebantxa hartu nahi du Ampo Ordiziak. Izan ere, Seat Santboiana taldearen kontra jokatuko dute, igandean. Oraingoan ordea, kopako partida izango da. 12:00etan jokatuko dute, Altamiran.

«Espainiako Txapelketa da nire aurtengo helburua» »

Maddi Amiano, Judoka Altzoko gaztea 8 urte besterik ez zituela hasi zen judoan; harrezkero sari asko irabazi ditu, eta orain gutxi bere kirol ibilbide oparoarengatik saria eman diote. Tolosan egindako XIV. Elkartasun Krosean lortu du azken saria Maddi Amianok (Altzo, 1993).  Sari berezia da, kirol ibilbideagatik emandakoa baita. Izan ere, 10 urtez judoan egindako kirol ibilbideagatik saritu dute. Gasteiz eta Altzo artean dabil azken hilabeteetan ikasketak eta judoa uztartuz, denboraldi berrirako prestaketan ari den bitartean.   Beste sari bat duzu eskuartean, urteari amaiera emateko sari polita, ezta? San Silvestre krosean eman zidaten Samaniego eta Orixe ikastetxeek nire kirol ibilbideagatik. Eta oso pozik jaso ere, espero ez nuen saria izan da eta. Zortzi urte nituenetik egiten dut judoa, gustuko kirola dut eta polita da egindako lana aitortzea. 2012. urteko denboraldiari begira egongo zara. Zeintzuk dira zure helburuak aurtengoan? Aurten lesio luze batetik nator eta gogotsu nago. Espainiako Txapelketan egotea da helburu nagusia. Horretarako, urtarrilean jokatuko den Gipuzkoakoa irabazi beharko nuke lehenengo eta gero, otsailean Euskadiko Txapelketan ere garaipena lortu beharko nuke. Maiatzean jokatuko da Espainiakoa. Hemen irabaziz gero, Europako ateak irekiko zaizkit, baina Espainiakoan lehenengo postua lortzea zaila izango da. Judoka onak baitaude estatuan. 10 urte daramatzazu judoan, zenbat sari lortu […]

Pagotxa onenaren atzetik »

Merkealdia iritsi da eskualdera ere. Eguberrien ostean, gure herrietako dendek Gabonetako apaingarriak, merkealdia iragartzen duen kartelengatik aldatzen dituzte. Hala ere, azken urteetan, eta egoera ekonomikoak eraginda, inoiz baino goizago ikusten ditugu beherapenak beraien erakusleihoetan. Gabonetako oparien  zurrunbilotik atera ostean, jende asko egoten da merkealdia noiz hasiko zain. Ofizialki larunbatean hasi zen merkealdia, eta martxoaren 31 bitartean luzatuko da. Dirua aurrezteko helburuarekin, aurrez begiz jotako jertse, beroki, oinetako edota barruko arropa hori erosteko aprobetxatzen dute merkealdia. Hala ere, beti ez da suerte bera izaten, eta begiz jotako hori falta egiten da. Tolosako lau merkatariekin hitz egin du hitzak, eta orokorrean, «pozik» agertu dira dendariak. Aralar Kirolak, Nerea Lentzeria, Lizarribar Oinetakoak eta Kimetz arropa dendako arduradunek Gabon egunetako salmenten balantzea, eta merkealdiko lehen egun hauen balorazioa egin dute. Nerea Lentzeria dendako Eguzki Tobes, «oso pozik» agertu da abenduan egindako salmentekin, eta baita, beherapenetan daramatzaten egun gutxi hauetan izaten ari den salmentekin ere. Beste urteekin alderatuz Gabon egunak beste urteekin alderatuta «ezberdinak» izan direla adierazi du: «Jendea banatuago etorri da, eta lasaiago ibili gara, baina mugimendua egon da». Gogora ekarri du, beraiek Erregeetarako izaten dituztela normalean salmenta gehienak, baina aurten Olentzeroetarako ere ondo saldu dutela azaldu du. Urte guztian zaintzen dituela bezeroak azpimarratu […]

Aurreko udala «herritarrei bizkarra emanez» aritu zela uste du udal gobernuak »

Bilduk eta Aralarrek osatzen duten udal gobernuak bete du lehen seihilekoak agintean, eta maiatzetik honako ibilbidearen balantzea egin dute prentsaurrean. Aurreko udalak utzitako «zorrak», «zerbitzu publikoen pribatizatzea» eta «herritarrei bizkarra emanez garatutako udal politika» nabarmendu dituzte, 2012rako erronkak azaltzearekin batera. Pasa den ekainean agintea hartu zutenez geroztik hona, «udalaren beraren egoera ezagutzea» lehentasun izan dutela nabarmendu dute. Besteak beste, «egoera ekonomiko larria» dagoela azpimarratu dute, 17 milioi euroko kopurua gogora ekarriz. Bide beretik, aurreko udal gobernuak lidergo politikorik ez zuela izan diote, «bereziki eskualdeko industriak bizi duen atzerakada nabarmenaren aurrean». PNV-EAJ buru zuen aurreko udal gobernuaren «zerbitzu publikoen pribatizatzea» ere gaitzetsi dute Bilduk eta Aralarrek, udalaren kudeaketa azpikontratan oinarritu zutela salatuz. Eurek udalera iritsi zirenean, euskararen aldeko jarduerak geldirik zeudela ere nabarmendu dute. Finean, aurreko legealdikoa, «herritarrei bizkarra emanez garatutako udal politika» zela diote. Egindako lanarekin gustora Bilduko eta Aralarreko udal ordezkariek gustora azaldu dute euren burua, sei hilabeteotan egindako lanarekin; beraz, «balantzea oso positiboa» dela diote, «urrats sendo eta erabakiorrak» ematen hasi direla uste baitute. Batetik, udal gobernuaren lehen urratsa «udalaren ateak irekitzea» izan dela diote, «bestelako politika posible dela erakutsiz»; ildo honi jarraituz, lehen 100 egunen inguruko batzarra, plan ekonomiko finantziarioaren aurkezpena nahiz Larramendiko urbanizazioaren inguruko parte-hartze prozesua […]