Markinako Gazte Asanbladak antolatuta, irteera egingo da asteburuan Pol-polera »

Markinako Gazte Asanbladak antolatuta irteera egongo da Pol-polera barikutik domekara. Barikuan 17:00etan izango da irteera Akerbeltz gaztetxetik eta domeka arratsaldean egingo dute buelta. Zapatu eta domekan irteerak egingo dituzte mendira. Irteerera …

Atzeratu egin dute Manu Azkaratek epaile aurrean egin beharreko agerraldia »

Manu Azkarate tolosarrak Pauko epaitegira joan da gaur, epaile aurrera deituta baitzegoen, Espainiako Audientzia Nazionalak eskatutako euroaginduaren harira. Agerraldia, baina, maiatzaren 15era atzeratu dute,  Espainiako Audientzia Nazionalak bidali b…

«Azokako baimenaren aurretik, Batzar Nagusien laguntza jaso zuen Ordiziak» »

Patxi Garmendia Mendigar (Ordizia, 1956) historialaria da, eta Ordiziako historiari eta azokari buruzko dokumentazio eta kontu asko dakizki. Datorren igandean, hilak 18, Ordizia erre zela 500 urte beteko dira. Nahigabe horren ondoren, Juana Eroa Gaztelako erreginak zergarik gabeko azoka asteazkenero egiteko baimena eman zion Ordiziari –1512ko maiatzean izan zen–, baina Garmendiak nabarmendu duenez, aurreneko laguntza Gipuzkoako Batzar Nagusietatik jaso zuen hiribilduak, apirilaren 18an. “Herrietan aristokrazia sortzen zen, noblezia, eta elite horrek botere handia zuen batzarretan. Ordiziak bi ordezkari zituen. Garai hartan, Donostia, Tolosa, Ordizia eta Segura ziren Gipuzkoan erabaki asko hartzen zituztenak”. Garaiko historiaz eta azokaren pribilegioari buruz ere hitz egin du Garmendiak. Biharko papereko edizioan argitaratuko du elkarrizketa osoa Goierriko Hitzak.

Jai batzordea elkartuko da gaur festei buruz hitz egiteko »

Gaur arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean egingo den bileran parte hartzeko deia egin diete herriko kuadrillei. Sortu berri den jai batzordeaz eta uztailean ospatzen diren Santa Ana jaiei buruz hitz egingo dute.

Markina-Xemeingo Hitza 2012-03-13 17:24:45 »

BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die.

Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolari…

Tolosa Kantariren entsegua ostegunean »

Tolosa Kantariren hurrengo saioa hilaren 31n izango da, eta ostegunean egingo dute entsegua, 20:00etan, musika eskolan.

Pala txapelketa Gazte Festen barruan »

Pala txapelketa egingo dute, 18:00etan hasita, Gazte festen barruan.

Tolosaldeko 15Mren deialdia aste honetarako »

Tolosaldeko 15M mugimenduak antolatuta, La Toma filma proiektatuko dute etzi, 19:30ean, Antonio Maria Labaien kultur etxean. 2001. urtean Argentinan bizi izan zena islatzen du fillm dokumentalak, eta globalizazioaren aurkako jarrera erakutsiko du. Osti…

Sektorearen diagnostikoa aurkeztu dute herri ekimeneko euskarazko hedabideek »

2011n elkarrekin hasitako bideari jarriki, herri ekimenez sortutako euskarazko 50 hedabidek agerraldi bateratua egin zuten atzo Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean. Sektorearen diagnosia eta erronka komunak identifikatzen dituen dokumentua sinatu e…

Zeraingo Larraondoko zerrategiari buruz hitz egingo dute bihar, ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan »

Bihar, martxoak 14, Larraondoko zerrategiari buruz hitz egingo dute Bixi-Bixi saioan, 12:15etatik aurrera. Horretarako Larraondoko Xanti Muñoa gonbidatu dute irratsaiora. Imanol Lazkano bertsolaria ere bertan izango da. Plazaz plazako bertso saioak bertan behera uzteko erabakia hartu du Lazkanok. Erabaki hori hartzera bultzatu duten arrazoiak eta beste hainbat gai izango ditu hizpide. ‘Euskara Aberasten’ sailean Marijo Etxeberria Urretxu-Zumarragako kidea arituko da. Bestalde, Santos Beloki eta Aitor Calvillo ohiko tertuliakideak ere Segurako Irratiko estudioan izango dira. Entzuleek ere parte hartu dezakete 943 80 10 41 telefono zenbakira deituta, edota bixibixi@euskalerria.org helbidera idatzita. Irratsaioa ostegunean, 19:00etan eta igandean, 08:00etan errepikatuko dute.