Manex Zubiaga eta Lander Etxeberriaren lagun eta senideek istripua izan dute bisitara bidean »

Askatu.org
Igandean goizeko 5:00etan gertatu zen istripua Etxerat elkartearen arabera. Ez zen zauriturik izan eta azkenean bisita egin ahal izan zuten.
Sakabanaketa politikak aurtengo laugarren istripua eragin du.
Pasa den igandeko goizeko 5.00etan, Es…

Estanis Lopez eta Ander Errandonea kalean dira, 25 urtean preso egon ondoren »

Estanis Lopez eta Ander Errandonea oiartzuarrak kalean dira gaur goizetik, azkeneko 25 urtean preso egon ondoren. Oiartzungoak dira biak.
Lopez atera da aurrena, 09:10ak aldera, Castelloko kartzelatik (Valentzia, Herrialde Katalanak). Errandonea 10…

Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren (PSE-EE) hautagai zerrenda »

Rafaela Romero Pozo.
Ricardo Gutierrez Garcia.
Maria Belen Curiel Anton.
Enrique Aguirrebeña Alonso.
Miren Zuriñe Ibeas Retenaga.
Carmen Corales Fouz Escobero.
Erenesto Gorosabel Amuategui.
Mauricio Lorenzo de la Torre.
Rosa Maria Lorenzo Revuelta.

Iazko inbertsio mailari eutsita, aho batez onartu dute Azpeitiko 2011ko aurrekontua »

Azpeitiko Udalbatzak aho batez onartu zituen 2011ko udal aurrekontuak joan den osteguneko osoko bilkuran. Aurrekontu orokorra — Udalarena, Kirol eta Euskara Patronatuena eta Azpeitia Lantzenena batuta— 23.997.559,75 eurokoa da. Udalaren aurrekontu propioa, berriz, 19.788.664,16 eurokoa, iazkoa baino %1,05 txikiagoa. Euskara Patronatuarentzat izango dira 654.000 euro (iaz baino %1,15 gehiago) eta Kirol Patronatuarentzako 1.074.342 euro (iaz baino %7,87 gehiago). Iraurgi Lantzen elkarte publikoaren aurrekontua 3.463.086 eurokoa izango da. Iazko inbertsio konpromisoei eutsi dietela nabarmendu zuten EAJk eta ezker abertzaleko hautetsiek. Ezker abertzaleko hautetsi Iñaki Errazkinek esan zuen, inbertsioei dagokionez, «hitz emandakoari eusteko adina diru» besterik ez dagoela: «Ez dago gehiagorako marjinarik». Diru-sarrerak gutxitu badira ere gastuak mantentzeko ahalegina egin dutela nabarmendu zuten. EAko eta Aralarko zinegotziek ez zuten adierazpenik egin nahi izan, eta aldeko botoa ematera mugatu ziren. Bataz besteko onak Julian Eizmendi alkateak adierazi zuen agintaldi hau «krisiaren agintaldia» izan dela. 2007an ekin zion legealdiari, eta diru-sarrerak ez dira berriro ordukoak izan (19.500.000 euro). Hori dela eta, Udal Gobernutik gastuak kontrolatzen saiatu direla adierazi zuen: «Denok izan gara egoeraren jabe». Bestetik, krisiaren ondorioak euren gain hartu dituztela adierazi zuen alkateak. Izan ere, Foru Aldundiari datozen hiru urteetan itzuli beharreko 2.000.000 euroak gordeta utzi ditu Udalak, «datozenek dirua eskura izan dezaten».  […]

“Talde gaztea, ongi prestatua eta esperientzia handikoa” aurkeztu du Hamaikabatek »

Tartean sei independente dituen zerrenda prestatu du H1!-ek udal hauteskundeetarako
“Udalerriko politika beste aukera batekin osatu eta berritzen dugu, indarra, ilusioa eta ideia berriak mahai gainean ipiniz”, diote

Pozik daude Bilduren gaineko erabakiarekin »

Pasa den ostegun gauean, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko plenoak Bilduren zerrenda guztiak onartu zituen, Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zituen berberak. Epaileen bozketa estua izan zen: seik eman zuten Bildu hauteskundeetan egoteko aldeko botoa eta seik, berriz, kontrakoa. Koalizio subiranistaren hautes zerrendak bozkatu ahal izango dituzte herritarrek, bai udaletarako zein Gipuzkoako Batzar Nagusietarako. Hitzak, pasa den astean Auzitegi Gorenaren erabakiarekin egin zuen bezala, Oarsoaldeko eta Bidasoko ordezkari politiko batzuen iritzia jaso du. Xabier Pombo Ezker Batuko Pasaiako alkategaia «Bil hauteskundeetatik kanpo uztea atzerapausoa izango litzateke» «Erabaki positiboa izan da Auzitegi Konstituzionalak hartu duena. Aurrerapausoa da, baina benetako aurrerapausoa Alderdien Legea bertan behera uztea izango litzateke. Bildu udal hauteskundeetatik kanpo uztea atzerapausoa oso garrantzitsua izango litzateke. Hala ere, Bildu auzitegietara eramanda, PSOEk jarrera politikoa erakutsi du, PPren presioagatik. Gainera, eskuak garbitu ditu gerora alderdi sozialistak». Bixen Itxaso PSE-EEko Pasaiako alkategaia «Auzitegi Konstituzionalaren erabakia denentzako ona da» «Pasa den astean esan nuen Auzitegi Konstituzionalak aldeko erabakia emango zuela, nahiz eta politikan ez den oso ohikoa arriskatzea. Baina argi neukan, Espainiak duen sistema juridiko-politikoak badakielako egoerak bereizten. Eskubideen erabiltzea ezin da era murriztailean aplikatu, modu hedagarrian baizik. Batzuek diote erabaki politikoa dela, baina nire ustez epai politikoa Auzitegi Gorenak eman zuena da. Auzitegi Konstituzionalarenak […]

Unai Baztarrika (Aralar): “Eredu fiskala aldatu beharra dago, dagoenarekin oso mugatuta daude udalak” »

ELKARRIZKETA AURRERAPENA Maiataren 22ko udal hauteskundeetarako Unai Baztarrika (Beasain, 1982) da Beasaingo alkategai Aralar alderditik. Goierriko Hitzak bihar argitaratuko du elkarrizketa osoa –papereko edizioan eta Interneten–, alderdi politiko orokorretako ordezkarien sortari hasiera emateko. Aurrerapen gisa, Baztarrikak dio udalen finantzazioa igo beharra dagoela zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko. Aralarrek krisi ekonomikoaren egoera iraultzea hartu du hauteskunde kanpaina honetan eta datorren legealdirako langai nagusiena. “Garrantzizkoena krisia da, eta ondorioak ezkerreko irtenbideetatik ematea. Fokoa krisi ekonomikoan jarri behar dugu, langabezia nola igo den ikusita”. Erantzunak eskualde mailatik eman beharra dagoela nabarmendu du Aralarren Beasaingo alkategaiak, eta Goierri eskualde bakartzat hartu dute (goia eta behea batuta). “Zerbitzu publikoak ere beheraka datoz krisi garaian, geroz eta gutxiago eta kalitate txarragokoak izango ditugun itxura dauka. Enplegu planak sortu behar dira, baita udaletatik ere”. Udalen papera indartu beharra ikusten du Baztarrikak, eta horretarako finantzazioa “udalen zerga sistemari buelta bat” emanda hazi beharrekoa da. Beasaini, Goierriri, azpiegiturei, ekonomiari, etxebezitzari, zaborraren gaiari edo kulturari buruzko ikuspegia, bihar irakurgai.

Xanet Arozena: “Oiartzunek aurrera egin dezan egingo dugu lana” »

Xanet Arozena (Oiartzun, 1972) da Hamaikabaten (H1!) hautagaia Oiartzungo alkatetzarako. Pasa den legegintzaldiko balorazio egin, eta datorren legegintzaldirako H1ek herrian dituen asmoen berri eman du. Aurreko legegintzaldiko Gobernuaren jarduna ezet…

Ioritz Imaz da Izal Bairen alkategaia Idiazabalgo Udalerako »

Izal Bai hautesle elkartearen zerrendaburua Ioritz Imaz da, egungo alkatea. Imazekin batera honako hauek osatzen dute zerrenda: Kepa Oiarbidek, Montse Delgadok, Erkuden Muruak, Xabier Ariztimuñok, Izaskun Cuadradok, Rufino Intsaustik, Mari Carmen G…

Manu Ugartemendia euskal presoaren kanporaketa arriskua dela eta manifestazioa deitu dute »

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioa deitu du ostiralean Manu Ugartemendia euskal presoaren kanporaketa arriskua salatzeko eta  elkartasuna adieratzeko.
Ostiralean egindako agerraldi jendetsuan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) kezka azaldu…