Apaolazak eta Karlosek irabazi dute mus lehiaketa, Idiazabalen »

Ezker abertzaleak urtero antolatzen duen omenaldiaren barruan, mus txapelketa azkarra egin zuten joan den ostiralean, azaroaren 4an, Xume edaritegian. Guztira 32 bikotek parte hartu zuten, giro ederrean. Enbidoka eta hordagoka aritu eta gero, Ordiziako Xabier Apaolazak eta Oskar Karlosek irabazi zuten lehiaketa. Bigarren postuan Loli Acosta (Gabiria) eta Joxean Rojo (Ibarra) geratu ziren. Hirugarren, Xabier Esnaola eta Joseba Usabiaga ordiziarrek egin zuten, eta laugarren berriz, Inazio Imaz eta Lontxo Otaegi idiazabaldarrek. Sariak eskuratuta, pozik etxeratu ziren guztiak

LABen arabera, krisiak okerrera egingo du »

Agerraldia egin dute gaur eguerdian LABeko kideek Oiartzunen. Ramon Vizcaino enpresan elkartu dira, “enpresa hori baita krisiaren erakusle garbienetako bat”.
Krisian eraginen gaineko adierazpen osoa, honakoa bideoan:

Kereila kriminala jarri dute Errigoitiko alkatearen aurka, ustez “legez kanpoko erroldatzeak” egin zituelako »

Maiatzeko hauteskundeetan “legez kanpoko erroldatzeak” egin zituela iritzita, Bilduk kereila kriminala jarri du Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen aurka. Begoña Uribarri eta Ziortza Bernal Bildu Errigoitiko zinegotziak, eta Idoye Errazti batzarkideak Bilbon egin duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, alkateak “iruzurra” egin zuen udal erroldaketan. Uribarriren berbetan, 32 pertsona inguru erroldatu zituzten legez kanpo, “lanpostu eta baimenen truke”. Bilduko ordezkariek jakinarazi dutenez, “informazio guztia epaitegian dago, eta  epaileak erabaki beharko du jarritako salaketa bidezkoa den”. Salaketa bidezkoa bada, epaiketa hastea aginduko luke epaileak. Uribarrik, “itxaropentsu” daudela nabarmendu du, eta aurkeztu dituzten datuek alkatearen iruzurra frogatuko dutela deritzo. Dioenez, “alkatearen etxean,  eraitsita dauden zenbait etxetan, eta hirugarren pertsonei alokatutako etxeetan egin dituzte legez kanpoko erroldatzeak”. Horietako asko, gainera, EAJko zinegotzien senitartekoak omen dira. Uribarrik azaldu duenez, Errigoiti bezalako herri txiki baten, panorama politikoa guztiz eraldatzen dute legez kanpoko erroldatzeek. Izan be, EAJk bost botoko aldeagatik lortu zuen alkatetza emon zion laugarren zinegotzia. EAJk 198 boto lortu zituen, Bilduk 138 eta SOS Errigoitik 82. Errigoitiko zinegotziak gaineratu duenez, hauteskundeak aurkaratzen ahalegindu ziren, baina berandu jaso zuten hauteskunde errolda, Bilduren aurkako prozesu juridikoa martxan zegoelako. Hala, kereila kriminala jartzea erabaki dute,  udal hauteskundeetako emaitzak bertan behera uzteko aukerarik izan ez zutelako. Zinegotziarentzat, Madariaga “pertsona batzuen alkatea” […]

Udala herriko auzo guztietako herritarrekin bilduko da »

Beasaingo Udal Gobernu berriak, udalaren gestioa herritarrei irekitzeko asmoz, parte-hartze guneak sortu nahi ditu. Horretarako, azaroan zehar, auzoz-auzo bilerak egingo dituzte herritarrekin elkartu eta dituzten kezkak, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko. Batzar horietan lehenak, bihar izango dira: 18:00etan Matxinbentako elkartean eta 20:00etan, Astigarretako Astauzel elkartean. Datozen egun eta asteetan, Garine, Arriaranen, Gudugarretan, Beasainmendin, Igartzan, Lazkaibarren, Ezkiagan, eta erdigunean egingo dituzte bilerak. Bilera sorta honen bidez, herritarrek udalean gertatzen denaren inguruan zuzeneko informazioa jasotzeko aukera ere izango dutela esan dute udaletik. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, “parte-hartze gune horien helburu nagusia udala herritarrengana gerturatu eta herritarrek dituzten kezka, paroposamen edo gainerakoak zuzenean entzutea da, ondoren proposamen horiek beren bidea egin dezaten ahaleginak egiteko”. Parte hartzea bultzatzeko ekimenen barruan, gobernu taldea osatzen duten zinegotziek, herritarrekin elkartzeko ordutegi bat zehaztu dute. Batzordeetan parte hartzeko aukera ere zabalik dagoela gogoratu dute, eta horietan parte hartzeko dauden bideak zein diren azaldu dituzte: www.beasain.net webgunean dagoen Berriak atalaren bidez, harrera@beasain.net helbidera mezua bidalita, edo 943 02 80 50 telefonora deituta. Talde iraunkorra lanean Zezilia Herrador Parte-hartze zinegotziak jakitera eman duenez, dagoeneko martxan dago Beasainen sortu berri den Parte hartzeko talde iraunkorra deiturikoa.  Lan taldean, momentuz, 25 eta30 pertsona inguru ari dira lanean, “baina herritar orok dauka aukera talde […]

Ion Telleria gazte independentista aske geratuko da, 12.000 euroko bermea ordaindu eta gero »

Ion Telleria gazte independentista Ion Telleria gazte independentista aske geratuko da gaur, 12.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Telleria 2010eko abuztuaz geroztik zegoen espetxeratuta. Egun Valdemoron (Madril) zegoen preso. Telleria ekainaren 9an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Senpereko lakuaren inguruan. Telleriak telefonoz deitzeko aukera izan zuen, eta berak eman zion lankide bati atxiloketaren berri. Gazte erakundeen aurka 2009an Espainiako Poliziak hasitako operazioa eta Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua tarteko atzeman zuten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman zuenez, Telleria Urruñan (Lapurdi) bizi zen eta «bizitza erabat publikoa egiten zuen». Kontrol neurri zorrotzak 2010eko ekainaren 10ean libre utzi zuen epaileak idiazabaldarra, kontrol neurri zorrotzak ezarrita. Telleria bere Urruñako etxetik lanera joateko edo oinarrizko zereginetarako bakarrik irten zitekeen bizitokitik. Gazte independentista Info 7 irratiko kazetaria zen momentu hartan, eta arratsaldeko albistegia aurkezten zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka igorritako euroagindua tarteko, ekainaren 15erako Paueko epaitegian bistarako hitzordua jarri zion epaileak, Espainiara eraman ala ez erabaki aurretik. Espainiak ez zituen data horretarako beharrezko agiriak entregatu, eta auzi saioa hilaren 22ra atzeratzea erabaki zuen epaileak. Madrilen esku utzi zuten Ekainaren 22an Paueko epaitegian izan zen idiazabaldarra. Telleriak auzi saioan hitza hartu eta azkeneko urte hauetan «200bat gazte beraien ideia politikoak defendatzeagatik espetxeratuak eta torturatuak» izan direla esan zuen. […]

EAJ Kale Garbiketa ordenantzarekin kezkatuta »

Tolosako EAJko udal taldeak, udal gobernuari indarrean dagoen Kale Garbiketa ordenantza «kunpli dezala» eskatu dio. 2010eko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran eman zitzaion lehen onespena Kale Garbiketaren ordenantzari. Ondoren jendaurrean jarri zen, eta EAJren hitzetan «3 aleagazio aurkeztu ziren eta hauei erantzuna eman zitzaien». Horrez gain, partaidetza prozesu bat eraman zen aurrera. Garbiketa ordenantzaren informazioa eskura jarri zen, ondoren bilera irekiak antolatu ziren eta ahalik eta zabalena izan zedin deialdian interes berezia jarri zen. Ordenantza honen onarpena, beraz, partaidetza prozesu baten emaitza izan zen. Bestetik, garbigunean berrerabilpenerako txokoa sortzeko proposamena bilera hauetako batean mahaigaineratu zuten EAJkoek. Mankomunidadeko batzarrera eraman zuten proposamena, «aho batez onartu zen eta egun aldundiarekin harremanetan dago mankomunidadea, berrerabilpenerako txokoa San Blaseko garbigunean ahalik eta azkarren martxan jartzeko». Ordenantzaren behin betiko  maiatzaren 12an onartu zen. Onartu aurretik informazio kanpaina bat egin zen, EAJren ustez «kale garbiketak herritar guztien partaidetza» eskatzen duelako eta «partaidetza hori barneratzeko ordenantza bera barneratzea ezinbestekoa» delako. Aipatu ordenantza hau urriaren 1etik indarrean badago ere, orain arte «ezer ez dela egin» uste du EAJk. Ondorioz, «kaleak eta bazterrak, garbiketa ikuspuntutik zikinagoak daudela» dio EAJk eta gainera, «hainbat herritarrek eginiko lanari eta emandako iritziei muzin egin zaiela» uste dute. Hauteskundeak direla eta kalean jarritako kartel […]

Autobusetik ere kanpainan »

EAJren Gipuzkoako zerrendaburua, Arantxa Tapia, Tolosan izan zen larunbatean. Alderdiko kideekin batera hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen Arantxa Tapiak Trianguloa plazan. Hori bai, euria ari zuenez, EAJko kideek autobusetik hitz egin zuten. …

Ehun lagun inguruk parte hartu dute ‘Hartu hitza, piztu Ordizia’ ekimenean »

Udaletxeko areto nagusian elkartu dira

Ordiziko udaletxeko atarian datuak eman, bakoitzak bere izena zeraman gometxa jarri eta ehun lagun inguruk parte hartu dute gaur, udal gobernuak antolatutako Hartu hitza, piztu Ordizi ekimenean. Helburu nagusia …

Odon Elorzaren mitina, bihar »

Azaroaren 20ko hauteskundeetarako kanpaina hasi da, eta Odon Elorza PSE-EEko Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak mitina emango du bihar, 11:30ean, Beraungo Pablo Sorozabal plazan. Elorzarekin batera, Arritxu Marañon Kongresurako hautagaia, Juan Carlos …

Elkargunean ezin dituela “nahi adinako” aldaketak egin dio Udalak »

Duela bi aste onartutako Udal tasa eta zergen ostean, Elkargunean egindako aldaketen inguruan hainbat herritarrek zenbait zalantza izan diuztela eta, azalpen bat eman nahi izan du Udalak. Bertako tasen inguruan “nahi adinako aldaketarik” ez…