«Zaldibiako jendeak gosea zeukan udal kudeaketan aritzeko» »

Joxean Etxabe (Zaldibiako alkatea). Elkarrizketa. Zaldibiako udalaren buru da Joxean Etxabe (Zaldibia, 1970). Alkatearen figura aldatu nahi du, ororen gainetik eta gainean dagoen pertsonaje izatetik eskumenak batzordeen lanketari utzita. Hirugarren haurra izan berritan, «etxean lan bikoitza, eta udaletxean zer esanik ez», dio. Udalen martxa ezagutzen du lehendik, Zeraingoan lan egiten baitu. Ostegunetan egongo da udaletxean, herritarrak hartzeko. Beste egunetan, lanaldi erdirako laguntzaile bat dauka. Udalaren ardura hartu zenuenetik, zertarako astia izan duzu orain arte? Taldeak osatzen eman dugu orain artekoa, herritarren iritzi piloa jasotzen. Talde osatze jatorra joan da, parte-hartze handiarekin. Guk hori bultzatzen genuen gainera. Orain, ea batzordeak martxan hasten zaizkigun. Bost batzorde dira, erabakitzeko ahalmenarekin. Bat berria da, parte-hartzearena. Bost batzordeak hirigintza, kultura, zerbitzuak, ingurumena eta sortu dugun berria dira: herritarren parte-hartzea sustatzeko batzordea. Gai konplexu batzuk badauzkagu Zaldibian —bat, Bilorekoa— eta orokorrean ahal den jende gehieneko batzorde bat osatu nahi genuen. Zer funtzio du? Biloreren kasuan sektore asko ukitu beharko ditugu. Ez da zer egingo litzatekeen, baizik horri soluzioa nola eman. Bestetik, korapilo handiak sortzen badira, hau izango litzateke denei eragiten dieten gaiak lantzeko gunea. Herri batzarrak egiteko asmoa ere baduzue, urtean bi gutxienez. Bai, gai horiek berriz hartu, eta nola doazen informazioa zabalduko da. Batzarrean bertan […]

Kandido Zubikarai kalean dago 20:00ak geroztik »

Kandido Zubikarai euskal preso politikoa 20:00ak inguruan laga dute libre. Ordu horretan Villena II kartzelako (Alacant, Herrialde Katalanak) atea aurrean utzi dute, senideak oraindik bidean zirela. Senideak 09:00ak aldera ziren ailegatzekoak, esp…

Eneko Etxaburu preso politikoari babesa emoteko batzarra deitu dute barikurako »

Eneko Etxabururen lagunek batzarra deitu dute bariku arratsaldean, Gaztetxean. 18:00etan egin dute hitzordua. «Eneko urtebetean falta da gure artetik, etorri eta adierazi zure babesa».
Iazko irailaren 23az geroztik dago Etxaburu kartzelan. Logroñoko…

Jon Maiaren dokumentalaren ekoizpena azken fasean sartu da »

Jon Maia urretxuar jatorriko bertsolaria azken hiru urteotan egiten ari den Gazta zati bat dokumentala azken fasean sartua dela jakinarazi du Nazioen Mundua ekimenak. Maia eta bere lan-taldea aurreko asteazkenean Ordizian zen, gazta lehiaketa eta enkan…

Kandiko Zubikarai euskal preso politikoa gauerdirako lagako dute libre »

Kandido Zubikarai preso politiko ondarrutarra gaur gauerdia aurretik kaleratzeko agindua emon du epaileak. Gaur eguerdian, 14:00ak aldera jaso dute senideek abisua abokatuaren bitartez. Ordu horretan joan da agente judiziala Villena IIko kartzelara (Alacant, Herrialde Katalanak), askatasun eskaeragaz. 22 urte eta erdi egin ditu Zubikaraik preso, «etakidea izatea» egotzita. Presoaren senideek  jakin eragin dutenez, Zubikarairen abokatuak askatasun eskaria eginda zeukan, eta erabakiaren zain zeuden. Halanda be, ezustean harrapatu zituen albisteak. «Pozik gaude, eta guztia prestatzen bere bila joateko», zioen Zubikarairen anai batek espetxerako bidea hartu aurretik. Zazpi orduko bidaia zeukaten aurretik. Bizi arteko espetxe zigorra 1989ko apirilaren 16an espetxeratu zuten Kandido Zubikarai Badiola, eta zigorraren hiru laurdenak beteta, 2001ean egon behar zuen libre. Zigorra osorik betearazi zioten, baina, eta behin hori bete zuenean, 2006an, Parot doktrina ezarri zioten, zigorra beste bost urtez luzatuz. Askatasunak eta Etxerat-ek gogor kritikatu zuten Auzitegi Goreneko 197/2006 sententziaren irizpidea ezarri izana. 2006ko urriaren 14an deitu zion abokatuak Iñake Goñiri, Zubikarairen emazteari. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak bere senarrari Parot doktrina ezarri ziola, eta Zubikarairi espetxe zigorra bost urte luzatu ziotela jakinarazi zion abokatuak. 2006ko urriaren 27an kalera atera beharrean 2011ko urriaren 27an aterako zela eta hurrengo bost urteetan «erredentzioetarako eskubidea» izango zuela esaten zuen […]

Oihane Zabaleta: «Adostasunen, negoziaketen eta enpatiaren legealdia izango da» »

Oihane Zabaletak (Urretxu, 1979) ekainean hartu zuen Urretxuko alkate kargua, Bilduren ordezkari gisa. Parte hartzea sustatu nahi du, bai udaletxeko ateetatik barrura eta baita kanpora ere. Zein da hauteskundeetako Urretxuko emaitzen zure irakurketa? Bildu fenomeno bat egon da. Inork ez zekien zer gertatuko zen eta nik uste dut gero tsunami bat gertatu dela. Euskal Herri guztian gertatu da. Hemen ere bai, maila txikiago batean. Emaitza oso positiboa da, alkatetza lortu dugulako. Koalizioa saritu dela uste dut, eta bakarrik joatea zigortu dela. Beste irakurketa bat badago, Urretxun ANVk eta EAk banatuta bozka gehiago lortu zituztela dioena… Irakurketa hori maila subjektiboan egin beharko da. Gu ez gara inoren ondorengoak. Proiektu berri bat sortu da, garai berri eta itxaropentsua, eta proiektu horretan ezkerreko politikak eta soberanistak egiteko sentsibilitate bat dago. Urretxuko hainbat Osoko Bilkura 7-6 bozkekin erabaki ziren aurreko legealdian. Proportzio hori kontran izateko beldurra al duzue orain? Ez dugu gehiengoak izan dezakeen erosotasun hori, eta horrek Bilduren proiektuak itsu- itsuan aurrera ateratzea zaildu egingo du. Alde positiboak ere baditu, ordea. Lau urte hauetan, jendearekin hartu-emanak lantzea izango da gure ardatza. Herriarentzako oso ona da hori. Proiektuak aurrera aterako dira, eta badakit noiz edo noiz trabatu ere egingo garela, baina badakit gutxieneko adostasunak […]

Leitzako alkateak eta bi herritarrek deklaratu dute Auzitegi Nazionalean »

11:00etan hasi dira deklaratzen Auzitegi Nazionalean Oier Eizmendi Leitzako alkatea eta txupinazoan parte hartu zuten Saioa Iraola eta Lurdes Juantorena herritarrak. “Terrorismoa goratzeagatik” inputatu dituzte hirurak; alkatea, jaietako egitarauean euskal presoen aldeko topa antolatzeagatik eta beste biak txupinazoan preso baten argazkia kamisetan eramateagatik eta euskal presoen aldeko mezua zabaltzeagatik. Deklaratu ostean, auzibideak aurrera jarraituko du. Auzitegi Nazionaletik irtetean Oier Eizmendi Leitzako alkateak adierazi zuenez, bi hilabete baino ez zeramatzala alkatetzan azaldu dio epaileari, eta beraz ez dituela berak prestatu aurtengo Leitzako festak. Bestalde, presoen aldeko solidarioak plazara irten zirenean bera udaletxe barruan zegoela adierazi dio, harrera ekitaldi ofizialean, eta ez zuela, beraz, une horretan plazan gertatzen ari zen ezer ikusi. Nafarroako EAko presidente eta Bilduko parlamentari Maiorga Ramirezek salatu du Oier Eizmendi Leitzako alkatearen aurkako inputazioa “koalizioaren ibilbidea zikindu nahi duen muntaia” dela. “Akusazioek ez dute ez hanka ez buru” esan du Ramirezek, “jazarpen eta muntaia hauekin lortzen duten gauza bakarra da euskal jendartearen eskubide zibil eta sozialen aurkako eraso edo indarkeriak lekurik ez duen bake eta normalizaziorako prozesu atzeraezin bati trabak jartzea”. Nafarroako Gobernuari eta Estatuko erakundeei eskatu die egoerak eskatzen duen mailan egon daitezela eta akusazio faltsuak egiteko garaiak iraganerako utz ditzatela. Ramirezek Auzitegi Nazionalaren atarian egin ditu […]

Abenduan egingo dute Gogeaskoetxearen aurkako estradizio epaiketa »

Abenduaren 14tik 16ra egingo dute Eneko Gogeaskoetxea busturiarraren kontrako estradizio epaiketa. Hain zuzen, hamabost delitu egotzi dizkiote Gogeaskoetxeari, eta horiek guztiagatik eskatu du Espainiak bere estradizioa. Gaur bertan zehaztu dute epaiketaren data, Londresko epaitegian egin duten auzi saioan. Bertan izan behar zuen Gogeaskoetxeak berak be, baina bideokonferentziaz emon behar izan du deklarazioa, Belmarsheko kartzelatik. Estradizioaren kontra dagoela esan dio Daphne Wickman epaileari. Defentsaren estrategia Epailearen aginduz, abenduko epaiketan baliatuko duen estrategiaren oinarriak azaldu behar izan ditu defentsak. Hala, 2004kootsailetik 2011ko uztailera bitartean  Gogeaskoetxearen kontra eskatutako atxilotze aginduen edukiak zalantzan jarriko dituela esan du Mark Summers abokatuak. Gainera, Espainiar legean oinarrituta leporatutako delitu horien froga nahikorik ez dagoela aipatu du. “Era berean, froga horiek azalpen ugari eskatuko lituzketen moduen bitartez lortu dituztela pentsatzeko arrazoiak be badaude”, gaineratu du Summersek, azalpen gehiagorik emon barik. Gogeaskoetxea espainiaratzeak, gainera, lege britaniarrak jasotzen duen klausula berezi bat urratu dezakeela aipatu du busturiarraren abokatuak. Klausula horren arabera, atxilotua euroaginduak zehazten dituen delituengatik bakar-bakarrik epaituko dutela bermatu behar da estradizioa onartzeko. Izan be, estradizioa onartu eta Espainiak euroaginduan jasota ez zeuden delituengatik epaitu izan ditu hainbat euskal herritar, iraganean. Besteak beste, Espainiako erregea hiltzeko konspiratu izangatik, 1997ean ertzain bat erailtzeagatik, Sallen de Gallegoko  (Espainia) Guardia Zibilaren etxearen […]

Leitzaren irudi manipulatua ematen ari direla salatu dute hainbat herritar eta eragilek »

Oier Eizmendi Leitzako alkatea eta jaietan txupinazoa bota zuten Saioa Iraola eta Lurdes Juantorena herritarrei elkartasuna adierazteko sortu den Auzipetuekiko babes taldeari herriko hainbat eragile eta norbanako atxikitu zaizkio, tartean kultur eta kirol munduko izen ezagunak. Hala, guztiek bat egin duten idatzian, «euren aurka asmatutako auzia» dela salatzen dute, eta Leitzako herriaren irudi manipulatua ematen ari direla adierazi dute. Gaur arratsaldean eginiko agerraldian azaldu dutenez, pesta bezperan egin ziren presoen aldeko elkartasun agerraldiak «kriminalizatuz» batera, Leitzako herriaren irudi osotara manipulatua ematen ari dira: «hemen egon ez eta, egun horretan plazan eta udaletxean gertatu zenaren bertsio osotara nahastu, gezurrezko eta interesatuak hedatu dituzte; hemen sekulako guda batean bizi bagina bezala; herrian elkabizitza ezinezkoa izanen balitz bezala». Testuari atxikituriko askok, eragile diren heinean, pesten antolaketan hartzen dute parte, eta aurtengoak pesta «lasaiak eta inolako liskarrik gabekoak» izan direla azaldu dute. «Herriaren alde egiten dugu lan, arloz arlo gure herria eraikitzen, osatzen eta bideratzen, eta hori egiten jarraituko dugu». Horregatik, «herria pakean uzteko exijentzia» egin dute. Leitza herri «euskaldun parte-hartzaile, solidario eta langilea dela diote, «harrotasunez», eta aurrerantzean ere «halaxe izaten jarraituko du». «Hori badakigu bertako jendeok. Eta kanpotik etortzen den orok, horixe egiaztatu izandu du orain artekoan eta hemendik aurrera ere, nahi […]

2011. urtean, oraindik eskean »

Aldarrikapenetik eskakizunera… Gernika koadroak Gernika-Lumon behar duela herri oso baten ustea da dagoeneko. Ustea bezainbeste, nahia be bada. 30 urte beteko dira zapatuan Pablo Picasso artistaren Gernika koadroa Madrila eroan zutela. 1981. urtea zen, eta New Yorketik heldu zen Barajasko aireportura, 07:45ean, Iberia konpainiaren Lope de Vega Boeing 747 Jumbo batean. Garai hartan koadroa nora eroan ezbaian zegoen oraindik. Bertoko ordezkariak negoziazioetan ziren Madrilgo agintariekin, Gernika Gernika-Lumora ekartzeko aukera azter zezaten. Gernikako Bonbardaketaren Batzorde Ikertzaileko zenbait kide Espainiako hiriburura be joanak ziren trasladoaren aurretik, koadroa Espainiara eroateko gestioak egitearen arduraduna zen Jose Mario Armerorekin berba egiteko. Armero bera be koadroa Gernika-Lumora ekartzeagaz ados agertu omen zen, Gernika Gernikara. Herri baten aldarrikapena liburuak jasotzen duenez. Isilpetik atera 1981. urteko irailaren 10 hartan, baina, Madrila heldu zen koadroa, eta han geratu zen, Prado Museoaren baitako Cason del Buen Retiron. Ordura arte New York-eko (AEB) Museum Of Modern Art-en (MOMA) izan zen, Pablo Picassok berak hala nahi zuelako, Espainian egoera demokratikoa ezarri arte bederen. Prentsaren bitartez jakin zuten Gernikako Bonbardaketaren Batzorde Ikertzaileko kideek Picassoren obra Madrila eroango zutela. Eta koadroa Cason del Buen Retirora eroan zuten urte hartan Gernika-Lumon oihartzun handia hartu zuen Gernika Gernikara aldarrikapenak. Pablo Picasso jaio zeneko mendeurrena zen, gainera. […]