Aralarrek Bilduren hautagaitza babestuko du Zarautzen »

Aralarrek Bilduren  hautagaitza babestuko ditu  Zarautzen. Aralarrek” bakea eta elkarbizitzarako neurriak eta ezkerreko politikak” jarri ditu mahai gainean adostasuna bilatzeko orduan.
Adostu da “urte luzetako gatazka politikoa eta egun…

Bilboko manifestaziorako autobusak egongo dira »

Egin Dezagun Bidea ekimenak deituta, domekan, 12:30ean, manifestazio nazionala egingo da Bilbon, Eskubide guztiekin, Euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Gero, egun osoko ekitaldia izango da Areatzan. Lekeition eta Mutrikun autobusak egongo dira. Iz…

Ibai Iriarte izango da Tolosako alkatea, Aralarren babesarekin »

Tolosako Aralarrek Bilduko alkategaia babestuko du biharko kargu hartze ekitaldian. Iñaki Irazabalbeitia Aralarreko zinegotziak azaldu duenez, hasieratik argi izan dute zerrenda bozkatuena errespetatuko zutela, abstentzioa edo Bilduren alde bozkatuz….

Beasain eta Lazkao arteko bidegorria inauguratu dute »

Aste Santuko oporren aurretik dago erabilgarri Beasain eta Lazkao batzen dituen bidegorri zatia, baina atzo egin zuten inaugurazio ofiziala. Beasaingo Zaldizurretako biribilgunean hasi, eta Lazkaoko Beneditarren artxibo parera arte egin dute bidegorria, guztira ia bi kilometroko luzeera duena. Patxi Plazaola Beasaingo jarduneko alkateak, Patxi Albisu Lazkaoko jarduneko alkateak, eta Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko jarduneko diputatuak inauguratu zuten bidegorria atzo, bi herriek bat egiten duten puntuan, Agauntza ibaiaren gaineko zubian. Bidegorrian oinezkoentzako eta txirriduekin ibiltzeko guneak daude bereizita. Oinezkoentzako bidea baldosazkoa da, eta bizikletentzakoa asfalto gorrikoa. Lazkaora bidean hainbat zatitan, bidegorria estutu egin behar izan dute, hainbat tokitan eraikinek ez baitzuten ahalbidetzen zabalera hori ematea. Bestelako aldaketak ere bai Ia bi kilometroko bidean, hainbat zatitan bidegorria estutzeaz gain, beste hainbat aldaketa ere gin dituzte bidegorriaren bi aldeetan. Senpereko merkatalgunearen parean, adibidez, aparkalekura jaisteko zeuden eskilarak kendu egin dituzte, eta horien ordez irisgarritasuna bermatzen duen aldapa jarri dute. Agauntza ibaiaren gainean, zubia zabaldu egin behar izan dute, bide zaharra oso estua zelako oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak hartzeko. Beasaingo Zaldizurretako biribilgunetik Senpereko merkatalgunera arteko zatian, bi espaloietatik bat kendu egin dute, bidegorriari behar adinako zabalera emateko. Lanak iazko azaroan hasi ziren eta guztira 2.217.586 euro inbertitu ditu foru aldundiak Beasain eta Lazkao arteko […]

Zizurkilen kargu hartzeak 10:00etan izango dira bihar »

Hasiera batean 12:00etan hartzekoak baldin baziren ere, ordua aldatzea erabaki dute. Ondorioz, ekainaren 11kako kargu hartze ekitaldia 10:00etan egingo dute udaletxean. Bildutik herritarrei bertara agertzeko deia egin diete.

Hemezortzi udalbatza gehiengo osoz eratuko dituzte; lautan dago zalantza »

Bihar osatuko dira ofizialki Goierriko udalbatzak. Maiatzaren 22ko udal hauteskundeek utzitako emaitzek, erabat aldarazi dute Goierriko mapa politikoa, eta horrek eragin nabarmena izango du udalen osaketan ere. Hogeita bi herrietatik 18tan, gehiengo osoz aginduko du hauteskundeak irabazi zituen alderdiak. Lau herritan dago zalantza: Beasainen, Urretxun, Zumarragan eta Ormaiztegin. Ikusteko dago herri horietan boto gehien jaso zituen alderdiak gutxiengoan aginduko duen edota bestelako paktu eta hitzarmenak beharko diren gehiengo horiek osatzeko. Azken hiru asteetan, hainbat bilera egin dituzte alderdi politikoetako ordezkariek, udal eta foru erakundeei begira, zein hitzarmen eta babes politika jarraitu behar duten erabakitzeko. Momentuz atera daitekeen ondorio garbi bakarra, Gipuzkoako hiru alderdi nagusiek, Bilduk, EAJk eta PSE-EEk, euren hautagaitzak aurkeztu eta babestuko dituztela da. Hala ere, litekeena da, alderdiek goitik iragarritakoaren kontra, herri mailan bestelako jokaldiak izatea. Horrek berak ere, eragina izango du Beasainen, Urretxun eta Zumarragan bihar har daitezkeen erabakietan. Beasainen, aukerak zabalik Beasainen esaterako, Bilduk irabazi zituen hauteskundeak, baina ez du bere kasa gobernua osatzeko nahikoa gehiengorik. Horrek bi aukera zabaltzen ditu: Bata, Bilduk udal gobernua gutxiengoan osatzea; eta bestea, EAJk, PSE-EEk eta beste alderdiren batek (PPk eta H1!ek zinegotzi bana dute) bat egin eta bestelako gobernu bat osatzea. Gai horren inguruan, prentsa aurreko agerraldia egin zuen […]

Zinegotzi izateari utziko dioten kideak omendu ditu Elorzak »

Agur usaina zen atzo udaletxeko korridoreetan nagusi. Bihar goizeko 9:00etan hasiko den osoko bilkuran osatuko da hurrengo lau urteetako Udalbatza eta hiria gidatuko duen alkatea aukeratuko dute. Hogei urteko eraldaketan protagonista izan den Odon Elorzak ez du biharko bilkuran parte hartuko. Ez dagokiola, zentzurik ez duela eta lekuz kanpo legokeela adierazi du. Dena den, argi utzi du ez duela mendeku gosez egiten. Ijenteako bulegoa utzi aurretik, baina, udal batzarretako aretoko 27 eserlekuetatik 17 libre utziko dituzten zinegotziei omenaldi txikia egin nahi izan die Elorzak. Oroigarri gisa, 1813. urteko sutearen mendeurrena dela-eta egin zen domina banatu zien alkateak. Domina horrek, bada, «balio sentimental handia» duela aitortu du. Dominak eta elkarrekin bizitakoa uneak gogoratzeko festa txikiak zinegotzi asko hunkitu zituen. Dominak txikitutako hiria berreraikitzeko egin zen ahalegina irudikatzen duela azaldu du. Hiria duela ia bi mende kiskali eta 1863. urtean harresiak eraitsi eta hiri modernoari ateak ireki zizkioten arte, 50 urteko nahigabea irudikatzen duela argitu du. Keinu hori, honenbestez, aldaketaren ikur izan daitekeela esan du. Hiriarengatik lanean aritu diren lankideei egiten dien «agur hunkigarria». «Agerikoa ez bazen ere elkarren artean harreman ona» dutela dio. Hala ere, sufritu ere sufritu duela aitortu du Elorzak, batipat PPko zinegotziekin izan dituzten liskarrengatik. Nolanahi ere, inori […]

Aia izango da Udalbatza berria osatuko duen lehenengo herria »

Urola Kostako herrietan bihar eta larunbatean osatuko dituzte datozen lau urtetarako udalbatzak. Larunbatean izango dira bilkura ia guztiak, baina Aian egun bat aurreratu dute ekitaldia. «Zinegotzientzat egokiagoa» delako aurreratu dute ekitaldia. Beraz, gaur 20:00etan izendatuko dute Igor Iturain jeltzalea alkate hirugarren aldiz. Gainontzeko herrietan bihar izendatuko dituzte alkateak, eta orduan eratuko dute udalbatza. Ohiko prozedura jarraituko dute legealdi berriko ordezkariek.  Hala, oraingo zinegotziek eta alkateek kargua hartzen dutenean honakoa esan beharko dute: «Zinegotzi— edo alkate— karguaren eginbeharrak zintzo beteko ditudala hitz ematen dut, Estatuko Funtsezko Arau gisa Konstituzioari men eginez». Behin kargua hartuta izendatuko dute alkatea; zinegotzi guztiek alkategaiak bozkatuko dituzte, eta boto gehien lortzen duena izango da alkate. Idazkariak zinegotziei txartelak banatuko dizkiete, eta bertan izen-abizenak jarri beharko dituzte. Hala ere, inork ez badu gehiengoa lortzen, maiatzak 22ko hauteskundeetan boto gehien lortu zuen alderdiko zerrendaburuarentzat izango da kargua. Behin karguak hartuta,  hilabeteko epea izango dute udalaren egitura osatzeko. Zarautzen, saio itxia Kargua hartzeko eta alkatea aukeratzeko bilkurak herritarrentzat irekiak izango dira, Zarautzen izan ezik. Kostako herrian gonbita beharko da saiora sartzeko. Hala ere, herritarrek bozgoragailuetatik jarraitu ahal izango dute ekitaldia, udaletxe kanpotik. Kargu hartzeak – Aia. Bihar, 20:00etan. – Azkoitia. Larunbatean, 11:00etan. – Azpeitia. Larunbatean, 12:00etan. – Aizarnazabal. Larunbatean, 11:00etan. – […]

Beasaingo Bilduk EAJren “jarrera aldaketa” salatu du »

Beasaingo Bilduk agerraldia egin du gaur eguerdian, EAJk udalen osaketari begira izan duen “jarrera aldaketa” salatzeko. Beraien esanetan, Bildurekin balizko akordioak izateari ateak itxi eta “PSOEri eta PPri Beasaingo alkatea nor izango den erabakitzen” utziko diela azaldu dute. Hala, Bilduko kideen ustez “PNVk oraindik ezin ditu emaitzak irentsi”. Euskadi Buru Batzarrak esan duen moduan, EAJk bere hautagaia aurkezten badu, “aldaketa erabaki duen herritargoari iruzur berri bat” egingo diola esan dute. Maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ondoren, hiru bilera egin dituzte Beasaingo Bilduk eta EAJk. Aurrenekoan, ekainaren 11ra arte ez zutela “inorekin ezer hitz egingo” esan zieten jeltzaleek. Bigarren bilera batean berriz, bi alderdiak euren programak alderatzen hasi ziren, eta hirugarren bilera baterako “aukera guztiak zabalik utziz”. Hirugarren bilera atzo egin zuten. Bertan, EBBk hartutako erabakia jarraituz, EAJk bere hautagaia aurkeztu eta babestuko duela esan zien. Bilduren ustez, erabaki horren atzean, PSE-EErekin eta PPrekin bat egiteko asmoa dago. “PNVk nahiago ditu PSOEko bulegoetan lortzen dituen tratuak, Bilduren inguruan elkartu den aro berri baterako ilusioarekin bat egitea baino”. EAJren erabakia “zilegia” dela uste dute, “baina Beasainen PPko eta PSOEko hiru botoekin legealdi osoa egitea luzea egingo zailea ohartu beharko lukete”. Azkenik, Beasaingo Bilduk “herrian sortutako ilusioarekin ezingo dutela amaitu” gogorarazi du. Hauteskundeetan hartutako […]

Etzitik aurrera hasiko dira lanean eskualdeko udalbatza berriak »

Maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren, etzi goizean eratuko dira eskualdeko herri guztietan, udalbatza berriak. Eskualdean Bildu koalizioa nagusi izan zen hautestontzietako emaitzetan, guztira 12.946 bozka jasota. Bigarren indarra EAJ izan zen maiatzaren 22an, 23 zinegotzi lortuta; Aralarrek, berriz, 8 hautetsi eskualdeko udaletan egotea lortu zuen. Bihar argituko dute Tolosan Tolosaldeko nahiz Leitzaldeko udal gehienetan hauteskundeetako emaitzek udalbatza berria zein izango den argi utzi zuten arren, Tolosan bihar erabakiko dute alkatetzaren auzia. Bilduk jaso zituen boto gehien, eta zortzi eserleku lortu ditu udalean. EAJk, bere aldetik, zazpi zinegotzi eskuratu ditu, eta Aralar nahiz PSE-EEk ordezkari bana izango dute datozen lau urteotan, udalean. Gauzak horrela, azken bizpahiru asteotan tolosarren artean jakinmina piztu du alkatetzaren auziak. Bilduko hautagaia den Ibai Iriartek, bere aldetik, alkatetza galtzeko aukera bakarra du, eta egoera honetara iritsiko litzateke, PSE-EEko zinegotziak nahiz Aralarrekoak EAJko hautagaiaren alde bozka emango balute. Berdinketaren kasuan, edo PSE-EE edo Aralarekoen abstentzioaren kasuan, gehiengo osoa ez luke hautagaietako inork lortuko, eta zuzenean, hauteskundeetan bozka gehien jaso zituen hautagaiak hartuko luke alkatetza. EAJko alkategaia den Jokin Bildarratzek, beraz, aukera bakarra du alkatetza eskuratzeko: PSE-EE eta Aralarreko zinegotzien bozkekin gehiengo osoa lortzea. Honen harira, aipatzekoa da gaur, goizeko 11:00etan, Aralarrek Antonio Maria Labaien kultur etxean eskainiko duen prentsaurrekoan […]