Donostiako saihesbideko seinaeak aldatzeko eskatu du EBk »

EBko Arantza Gonzalez batzarkideak Donostiako saihesbideko seinaleak aldatzeko eskatu dio Foru Aldundiko Azpiegitura Sailari. «Euskotrenek Herreran topoko lanak hasi zituenez geroztik, Irun aldera doazen kamioi asko Altza Larratxoko bidean sartzen da …

Eneko Goiaren aurkezpenera joateko autobusa antolatu du EAJk biharko »

EAJ alderdiak autobusa antolatu du Eneko Goia Donostiako alkategaiaren hautagaitzaren eta bere apustu politikoaren biharko aurkezpenera joan nahi duen guztientzat. Ekitaldia Donostiako Kursaal aretoan izango da, 18:00etan. Doan izango da bidaia, eta i…

Legalizazioaren aldeko bizikleta martxa egin dute »

Gaur  eguerdian bizikleta martxa egin dute hainbat herritarrek, Frontoi Txikitik abiatuta. Kolorez, puxikaz eta txilibitu soinuz lagunduta, Legalizazioa orain aldarrikatuko dute  Zarauzko kaleetan zehar.

Ehun eguneko lasterketa »

Maiatzaren 22ko udal hauteskundeak iristeko ehun egun falta dira, eta alderdi politikoak hasi dira Ijentea kalera lehen iristeko prestatzen. Odon Elorza PSE-EE taldeko alkategaiak gaur aurkeztu ditu, Aieteko jauregian, seigarrengoz aginte makila eskura…

Patxi Lopez lehendakaria Tolosan izan da gaur »

Patxi Lopez lehendakariak goiza Tolosan pasa du. Udaletxean harrera egin ondoren, Alde Zaharra, Topic, Apatta Errekako industrigunea eta Illargi taberna bisitatu ditu.

“Zarautz jasaten ari den erasoak” azaltzeko prentsaurrekoa, bihar »

“Zarauzko herria jasaten ari den erasoen berri emateko”, prentsaurreko “masiboa” izango da bihar, 20:00etan, udaletxe plazan. Zehazki, Iraitz Gesalaga Tximas-en atxiloketaren inguruan eta Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotene…

Hitzaldia, mendi martxa eta ekitaldia antolatu dituzte torturaren amaiera eskatzeko »

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbat ekimen antolatu ditu Zizurkilen. Horiek iragartzeko eta igandean, otsailaren 13an, Torturaren aurkako eguna dela gogoratzeko, asteazkenean, Zizurkilgo Joxe Arrige plazan elkartu ziren. Urteen joan etorrian torturaren infernuak presente egoten jarraitzen duela Euskal Herrian salatu zuten. Eta hilabeteen joan etorrian, «tortura salaketak pilatuz doaz epaitegietako artxiboetan» argitu zuten. Euskal Memoria Fundazioak jaso dituen datuen arabera, azken 50 urteotan 10.000 euskal herritar baino gehiago izan dira basakeria hau sufritu dutenak. «Euskal Herritarren aurkako errepresio eroan, tortura egunero erabili dute unean-uneko gobernu ezberdinek» gaineratu zuten. «Tortura sistematikoa dela esaten dugu, eta atzean utzi dugun urtea da esaten dugunaren adibide argia» azpimarratu nahi izan zuten. Eta gaineratu «2010. urtean, 63 euskal herritar torturatu dituzte Ertzainek, Guardia Zibilek eta Espainiako Poliziek». Iazko urteari dagokion datu esanguratsua azaldu dute, «2010. urtean, lau egunetik behin, herritar bat torturatu zuten poliziek Euskal Herrian». Euskal Herrian aro politiko berri bat irekitzeko eginahalean ari diren honetan, Espainiako Gobernuak, bide hau oztopatzeko bere arma nagusienetakoa, tortura bihurtu duela diote. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideen ustez, «azpimarragarria da ETA erakundearen aldetik etorri diren distentsio keinuen aurrean torturaren erabilera areagotu baino ez dutela egin poliziek. Eta honek, argiki, helburu politiko batzuei erantzuten diela. Espainiako Gobernuak tortura erabiltzeko erabaki politikoa […]

Hilaren 16ra arte egin daitezke ekarpenak Santa Katalinari buruz »

Amaitu dira Santa Katalina komentuari etorkizunean ze erabilpen eman aztertzeko parte-hartze bilerak. Dinamizazioaren ardura eduki duen Prospektikerrek prest dauka jada ateratako ideia nagusien txostena. Datorren asteazkenera arteko epea laga dute herr…

Tunelik baltzena gogoratzen »

Torturaren Aurkako Eguna izango da Euskal Herrian domekan, Joxe Arregi torturen ondorioz hil zeneko 30. urtemugan; Ondarroako iazko sarekadan atxilotutako bederatzi pertsonak daude iazko tortura kasuen balantzean. AztnugaL. Laguntza berba atzekoz aurrera idatzi zuen Patxi Arratibelek poliziaren aurreko deklarazio unean, Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta zegoela. Torturaren tuneletik urteteko laguntza eskaria. Ez da aspaldiko kontua. Arratibel eta beste zortzi pertsona orain dela hilabete atxilotu eta inkomunikatu zituzten. Euren testigantzekin 2011ko torturen estatistika orriak ez dira zurian geratuko. Aste honetan bertan emon du jakitera Torturaren Aurkako Taldeak bere kezka gaiaren inguruan: 2010ean gora egin du tortura salaketen kopuruak Euskal Herrian. 63 herritarrek salatu zituzten iaz torturak; 23k Espainiako Poliziarenak; 26k Guardia Zibilarenak eta 14k Ertzaintzarenak. Inkomunikazio aldian torturatu zituztela salatu dute guztiek. 2009an 45 izan ziren tortura salaketak; iaz 18 gehiago. «Tortura amaitzea ezinbestekoa» dela ohartarazi dute TATeko abokatuek; «are gehiago aro politiko barri baten atarian egonik». Bertora etorrita, iazko urtarrilaren amaieran eta otsailaren hasieran Ondarroan Ertzaintzak atxilotutako bederatzi pertsonek be tortura salaketak egin zituzten euren abokatuen bidez.Kasu horretan, baina, Alfontso Zenon abokatua bera salatu zuen Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, torturak salatu izanagatik. Aresek ondarrutarren atxiloaldiaren bideo grabaketa zegoela baieztatu zuen. Gerora, halan be, agertu zen bideo hori ez zela existitzen. Momentuan […]

Zazpiko nota jarri diote beasaindarrek herriari »

Beasaindar guztien artetik sortutako 541 bizilaguneko lagina kontuan hartuz egin duten inkestaren arabera bizitzeko herri ona da Beasain eta herritarrek zero eta hamar artean 7,35eko nota jarri diote herriari. Kudeatuz programaren barruan Gizaker enpresak egin duen ikerketaren arabera herri erdigunea oinezkoentzako egokitzea eta hirigintza alorrean egin diren berrikuntzak dira azken urteetan herrian egin diren ekintza positiboenak. Hala, herriak izan duen garapena positiboa izan da inkestan parte hartu duten %82,2 beasaindarrentzako. Zer hobetua ere badago ordea Beasainen, eta herriko arazo nagusiak aparkaleku falta, trafikoa, langabezia eta etxebizitzen salneurria dira. Inkestatuen %25,5ak uste du aparkaleku falta dela gaur egun Beasainen dagoen arazo nagusia eta %25,1ek trafikoa. Segurtasuna eta euskara dira hobetu beharreko beste bi gai. Gizaker enpresak 541 beasaindarrei egin die telefono bidez galdeketa eta 6000 inkesta ere banatu dituzte bizilagunen artean. 327 herritarrek erantzun dute etxera bidalitako galdesorta. Aparkalekuan arazoa ere aztertu dute Kudeatuz programaren barruan Beasainen aparkalekuen inguruan dagoen arazoa ere aztertu du Beasaingo Udalak. Prospektiker enpresak landu du gaia herritarrek eta kolektibo ezberdinetako  kideek osatutako lan taldeen bidez. Urtarrilaren hasieran kaleratu zituen Prospektiker enpresak lan talde horiek egindako bileretan proposatutako aldaketak. GOIERRIKO HITZAk hala eman zuen jakitera orduan albiste baten bidez. Gizaker eta Prospektiker enpresek egindako lanen emaitzak biltzen […]