Enplegu mahaia sortzea du helburu Aralarrek »

Iñigo Imaz Aralarren hautagaiak igande goizean Beraun auzoan egindako ekitaldi batean esan zuen enplegu mahaia sortzea proposatzen duela bere taldeak, langabeziari aurre egiteko: “Mahaiko kideak izango lirateke herriko enpresak, sindikatuak, herriko ordezkariak… Lanpostuak sortzea, eta herrian daukagun langabezia tasa handiarekin amaitzeko estrategiak sortzea eta mantentzea izango litzateke helburua”. Iñigo Imazekin batera, Oarsoaldeko hainbat militante eta hautagaik parte hartu zuten Beraungo ekitaldian. Imazek esan zuenez, Errenteria-Orereta sozialago bat izatea da bere nahia: “Laguntza sozialak indartuz, ingurumenaren zaintzaren ale eginez, termikak eta portuko txatarrak eragindako kutsadurari aurre eginez, ezkutuko zabortegi bat den transferentzia estazioa itxiz”. Hain zuzen, transferentzia estazioan parkea eta berdegunea egitea proposatzen du Aralarrek. Hondakinen kudeaketari dagokionean, tratamendu termiko-mekanikoa proposatzen du. Imazek azaldu zuenez, “herriko auzoei zerbitzu publikoak eman behar zaizkie, etorkinen ghettoak sortzea ekiditeko”.

Unai Baztarrika (Aralar): “Gazteak aurrean egonda herritarrak politikara gerturatzea errazagoa izango da” »

Unai Baztarrikak (Beasain, 1982) lehenengo parte-hartzea du hauteskundeetan. “Zerrendetan joan izan naiz, baina aktiboki lehenengo aldia da. Politika aspalditik jarraitu dut. Inor ez zen animatzen, inork ez zuen pauso bat ematen. Nik uste garaia badela aurpegi berri batzuk azaltzeko, eta sinistuta aldaketa nonbaitetik etorri behar duela. Askotan, beti zain egon gabe, norberak pausoa eman eta ikusi zer den. Kanpoko kritika erraza da. Erreto pertsonal bat ere bada, ikasteko, eta herriaren alde zerbait egiteko nahia, askotan hori ere ez da erraza izaten. Aukera bat eta lana da”, dio. Beasaingo hautagaitzetan “horrenbeste gazte ikusita” poztu egin da. “Bazen garaia. Lehengo politika egiteko modu hori, betiko aurpegiak, ‘gazteak atzetik datoz eta ikasi egin behar dute’ esaten da. Gu ez bagara sartzen… Besteentzat arazo dena guretzat ez, eta alderantziz. Guk ere parte izan behar dugu. Ea aukera dugun hori adierazteko. Gazteak aurrean egonda gerturatzea errazagoa izango da. Ea denon artean zerbait polita egiteko gai izaten garen”. ELKARRIZKETA Aralar, Goierrin, bost herritan aurkeztu da maiatzaren 22ko hauteskundeetara. Pixkanaka hazten doa Aralar alderdia. Orain lau urte Goierri mailan Ordizian eta Beasainen koalizioan aurkeztu zen. Orain bostetan, eta zerrenda  nahiko gazte dexente, aurpegi berriak ere bai. Pixkanaka beldurrak kendu eta ari gara jendea gerturatzen. Horretara goaz, poliki-poliki. […]

Iñaki Dubreuil (PSE-EE). “Gogotsu nago, Ordiziarako zer nahi dugun oso argi baitaukagu” »

ELKARRIZKETA AURRERAPENA Laugarren aldiz aurkeztuko da Ordiziako alkatetzara, eta bukatzear den legealdian gobernuan egon eta gero, ez du baztertzen berriz egotea; «gobernatzeko prest gaude». Urteek eta eskarmentuak ematen duten ikuspegiarekin hitz egiten du politikaz eta hauteskundeez Iñaki Dubreuilek (Ordizia, 1957). Politika sozialean sakondu nahi du, azken lau urteetan egindako bideari segida eman. Bilduren presentziak egoera iraul dezakeela badaki, «babes zabala» jasoko duela uste baitu. Elkarrizketa bihar argitaratuko da GOIERRIKO HITZAK: Hirigintza alorrean etxebizitza publikoa sustatzearen alde azaldu da, kirolean inbertsioa da egin duen proposamenik zehatzena, eta kulturan azpiegiturak eta lokalak sortzeko lanari segida emango diotela. Egoera politikoa “interesgarri” dagoela uste du, eta bakegintzari begira “baikorra” dela. Ordizian datozen urteetan eztabaida gehien piztuko duen San Jose egoitzarena izango da, Dubreuilen iritziz.

Maixabel Telleria da Segura Lantzenen zerrendaburua Segurako Udalerako »

Maixabel Telleria da Segura Lantzenen alkategaia Segurako Udalerako. Telleriarekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Alberto Recondok, Karmele Arruabarrenak, Vittor Martinezek, Maria Angeles Ariztimuñok, Xabier Olaziregik, Xabier Tarragonak, Ma…

Beasaingo anbulategian greba eta itxialdia egiten ari dira »

Beasaingo ambulategiko Etengabeko Antentzio Gunetako langileak lanuztea egiten ari dira larrialdi zerbitzuetako murrizketak salatzeko. Beasainen, gainera, 24 orduko itxialdia ere egingo dute. Dagoeneko itxita daramate ordu bete, eta bihar arratsaldeko 17:00ak arte hala jarraituko dute. Gaur hasitako lanuztearekin bihar jarraituko dute EAGko langileek, eta gutxieneko zerbitzuak bakarrik eskainiko dituzte, gaur eta bihar. Beasaingo anbulategian itxita dauden langileek adierazi dutenez, “udaletxe, sindikatu, langile eta Eusko Legebiltzarreko gehiengoaren nahiari kasurik egin gabe, aurrera jarraitzen du Osakidetzak Osasun Publikoaren aurkako planarekin”. Osakidetzako zuzendaritzak murrizketak egiten jarraitzen duela esan dute, eta “osasun kalitatea gutxitzen”. Langileekin hitz egin eta negoziatu gabe, anbulategiak eta larrialditako zentroak itxi, eta pediatra zerbitzua eta ordutegiak gutxitu dituztela salatu dute, “beti isilpean eta inposizio latza erabiliz”. Osakidetzak hartutako neurri guzti hauek gizartean eragina dutela azpimarratu dute Beasaingo anbulategiko langileek. Langileen lan baldintzek ere  okerrera egin dutela esan dute, lanpostu kopuruak behera egin duelako, ordutegiak “jasanezinak” direlako,eta soldatak murriztu dizkietelako. Urte bete gatazkan Etengabeko Atentzio Guneetan gatazka hasi zela urte bete da, eta tarte honetan, Osakidetzak ez duela inolako interesik azaldu salatu dute: “Ez gaixoekin, ez langileekin, eta ezta nabarmen okerrera egin duen artatze kalitatearekiko”. Horregatik, Osakidetzak duen jarrera kontuan izanda, martxoan hasitako mobilizazioekin jarraitzera “behartuta” ikusi dira langileak, orain arte […]

Kintxo Gomez: ‘Langileriari eta parte hartzeari begira egiten ditugu proposamenak’ »

Joaquin Gomez Kintxo (Amara, 1953) urteetan ibili da auzo mugimenduan zein politikan murgilduta. Ezker Batuaren zatiketaren ondoren, udal politikaren lehen lerrora egin zuen salto, eta alderdi horren zerrenda burua izango da maiatzaren 22ko hauteskundeetan. Donostiako Kirol Patronatuko langilea da Kintxo eta ezkerreko udal alderdien elkarlanari itxaropenez begiratzen dio. Alternatibaren zatiketaren ondorengo lehen hauteskundeak dira. Zer espero duzue? Guk ikusten dugunez, Euskal Herrian, ezkerreko zein eskuineko abertzaleentzat tokia dago, ezkerreko zein eskuineko alderdi estatalistentzat ere. Eta badago bosgarren taldea; hain zuzen ere, ezker federalistarentzat tartea ere badagoela uste dugu. Ordezkaritza aterako dugula uste dugu. Gure jarrerak tradizioa dauka Donostian, eta gobernatzeko bezainbestekoa izango ez bada ere, ordezkariren bat edo beste aterako dugu. Horrela gure proposamenak aurkeztu ahal izango ditugu; langileriari eta parte hartzeari begira egiten ditugu gure proposamenak. Joan den astean jakitera eman zutenez, Bildu aurkeztu ahal izango da. Guk beti defendatu dugu sentsibilitate guztiek ordezkatuta egon behar dutela, guzti-guztiek; ezker abertzalea, barne. Eta gure ustez, Sortuk berak egon behar zuen hauteskundeetan. Beraz, pozarren gaude, ezker abertzalearen sentsibilitate hori aurkez daitekeelako, eta, erakundeetan sartuta, politika egingo duelako. Elkarlanerako prest gaude. Azken buruan, gu ezkerreko jendea gara eta gauden egoeratik irteteko ezkerreko politikak gauzatu beharko dira. 20 urteren ondoren, Odon Elorza berriro  […]

Mahai-ingurua egin dute ‘Hitza herriari’ lelopean »

Udal politikari buruzko eztabaida izan zen atzo Errenteria Hiria Kulturgunean, hainbat taldek eta auzo elkartek antolatuta, eta Hitza herriari lelopean.
Herriko alkategaiak izan ziren Niessenen, PSE-EEko ordezkaria izan ezik.
Hasteko, hamar minutuz hit…

Ezker abertzalea: «Alkateak legeen gainetik jokatzen du bere interesen arabera» »

Juan Carlos Merino alkatea  “gehiegikeriaz” aritu izana salatzearekin batera gorako helegitea aurkeztu duela azaldu du ezker abertzaleak gaur egindako agerraldian. Santi Angulo zinegotziak salatu duenez, lau urte hauetan “argi gelditu da nahiz eta gehiengoak onartu bere aldeko ez diren akordioak ez dituela gauzatzen,  eta lege eta eskubideen gainetik jokatzen duela bere interesen arabera”. Hala azken bi udal batzarretan gertatutakoak aipatu ditu Karlos Muruak. Apirilaren 15ean egindako udal bilkuran maiatzeko lehenengo astean Murias Center 4-ren gainean bilera egitea adostu zuen udal batzarrak. Data pasatu bada ere, bilera horren berririk ez dutela izan azaldu du Muruak “ez du udalbatzarrak hartutako erabakia bete eta gainera beste udalbatzarreko kideoi zor digun errespetuari muzin egin dio”, gaineratu du. Premiazko prozedura Azken ohiko udalbatzarrean, berriz, premiazko prozedura erabilita mozioa aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek “alkateak, baina, ez zuen onartu eztabaidatzea nahiz eta zinegotziok dugun eskubidea izan”. Horren aurrean gorako helegitea aurkeztu dutela jakinarazi du Muruak. Bertan alkateak hartutako erabakia indargabetzeko, eta aurkeztutako mozioa eztabaidatu ahal izateko bozketa egiteko eskatu du ezker abertzaleak. Angulok, gobernuan dauden beste alderdien jarrera ere salatu du “utzikeria edo komenientziagatik nahi duena egiten uzten diote alkateari bere gobernukideek”. Horren ondorioz udalaren funtzionamendu demokratikoa kolokan dagoela nabarmendu du zinegotzi abertzaleak. Muruak bere […]

Mendoza: “Konbentzituta nago PSOEren gobernua bukatu dela; aldaketa nahi dugun alderdiok adostasun batera iritsi behar dugu” »

Julen Mendoza abokatua (Errenteria-Orereta, 1978) da Bilduren zerrendaburua Udalerako. Azken ordura arte ez zekiten aurkezten utziko zieten, baina “sekula galdu ez duten” ilusioarekin buru belarri sartuta daude kanpainan ezkerreko koalizio subiranistako kideak. Gaur arratsaldean ekitaldi nagusia egingo du Bilduk Niessen kulturgunean, 19:30etik aurrera. Mendozaz gain, zerrendako bigarren postuan dagoen Garazi Lopez Etxezarretak ere hartuko du hitza. Carlos Garaikoetxea lehendakaria ere mintzatuko da, baita Martin Garitano Aldundirako hautagai nagusia ere.  Zeintzuk izango dira Bilduren lan ildoak datorren lau urtetan? Bi izango dira. Lehenengoa, eta premiazkoena, Udalaren aurrekontuen saneamendua egitea. Krisi egoeran gaude eta Udalari eragin dio. Egoera horri aurre egiteko neurriak hartu behar ditugu. Bilduk aurrekontu horiek hartu, begiratu eta Udala saneamendu politika batean sartuko ditu. Lehenengo gauza gastu politikoa gutxitzea izango litzateke. Herritarrari eskatzen zaio krisi garaian esfortzua egin dezan, krisia gainditzeko, baina politikariek ez du esfortzu hori egiten. Gizarteak politika mespretxatzea eraman lezake horrek. Bestetik, hiria egin behar dugu.  Garrantzitsua iruditzen zaigu hiri bizia egitea, herritarren parte hartzearekin. Programa mailakatu batekin, hiri hau biziberritu nahi dugu: bai hirigintzako jarduerak egin nahi ditugulako; bai ekimen kultural bitartez hiriko hainbat eremu berpiztu nahi ditugulako, baita jarduera ekonomikotik bultzada eman nahi diogulako ere. Azken horri garrantzia ematen diogu, enplegua sortu behar dugulako. […]

Manex Zubiaga eta Lander Etxeberriaren lagun eta senideek istripua izan dute bisitara bidean »

Askatu.org
Igandean goizeko 5:00etan gertatu zen istripua Etxerat elkartearen arabera. Ez zen zauriturik izan eta azkenean bisita egin ahal izan zuten.
Sakabanaketa politikak aurtengo laugarren istripua eragin du.
Pasa den igandeko goizeko 5.00etan, Es…