Lazkaoko EAJk 16 kideko zerrenda aurkeztu du udal hauteskundeetarako »

Lazkaoko EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak gaur eguerdian aurkeztu du maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako zerrenda. Hamasei hautagai dira, Patxi Albisu zerrendaburu dela. Azken 30 urteetan alderdi jeltzaletik alkate izan diren pertsona guztiak sartu dituzte: Patxi Albisu –egungo alkatea–, Felix Urkola, Inazio Estensoro eta Diego Gurrutxaga. Honakook osatu dute Lazkaoko EAJren hautagaitza, ordena honetan: 1. Patxi Albisu; 2. Ana Irastortza; 3. Inazio Estensoro; 4. Mila Madrazo; 5. Felix Urkola; 6. Amagoia Naldaiz; 7. Inazio Barandiaran; 8. Lurdes Garmendia; 9. Xabier Garmendia; 10. Agurtzane Lasa; 11. Mariano Altuna; 12. Angel Vazquez; 13. Maria Dolores Auzmendi; 14. Xabier Arrasate; 15. Ana Mari Igartzabal; 16. Diego Gurrutxaga. Patxi Albisu alkategaiak aurreratu du oraingo legealdiari jarraipena emateko asmoa du EAJren hautagaitzak, egun dauden zerbitzuak eta bizi-kalitatea mantenduz. “Indar guztia arlo ekonomikoan jarri behar dugu; baserritarrak, autonomoak eta enpresa txikiak laguntzea izango da gure helburua”. Kanpandegiko industrialdea “errealitate bihurtuko” dela gehitu du, baita herriko bi sarreratako errotondak ere. Etxebizitzaren alorrean alokairu sozialari egin dio erreferentzia. “Alokairu sozialeko etxeak egiteko kudeaketaren lidertza hartuko dugu, eta udalak sustatutako prezio adostuko etxeak egiten ere jarraituko dugu. Aurten bertan hasteko gai izango gara Larreategiko eremuan 49 etxebizitzarekin”. Legealdi honen hasieran, 2007an, Lazkaoko Udalak hartu zuen 1,7 milioi euroko zorra erabat kitatzea […]

2011 urterako aurrekontuak onartu dituzte Urretxun, jaitsiera «handiarekin» »

Udalbatzar luzea egin zuten  herenegun Urretxun. 2011 urterako aurrekontu orokorrak onartu zituzten. Ez hori bakarrik, beste 13 puntu eta bi mozio ere landu zituzten politikariek. 8.562.000 euroko aurrekontua onartu dute 2011 urterako Urretxun. Iñaki Zabala alkateak «jaitsiera handia» eman dela azaldu zuen. Era berean, Udalak gastu korrontea gutxitzeko erronkari heldu diola ere jakinarazi zuen. Gobernu taldeko kideen, EB-Aralarren eta atxikitu gabeko Onintza Mendia zinegotziaren aldeko bozkekin gin zuten aurrera aurrekontuek. EAJk kontra egin zien. Itziar Agirrek eurek egindako proposamenei erreferentzia egin zien, errealitatea «hobe irudikatzen zutela» esanez. Era berean, Sarralde eraitsi beharrean Sprilurrera bideratzea ere proposatu zuen, industria arloan aktibitate ekonomikoa sustatu dezan. PSE-EE aldiz, abstenitu egin zen, «objekzioak» izan arren, «trabarik ez zutela jarriko» esanez. Iazko kontuetatik erabili ez duten dirua aurtengo kontuetan txertatzea ere adostu zuen udalbatzak eta diru kontuak ez ziren hor amaitu. Urretxuko Udalbatzak 8/2010 Legegintza Errege Dekretua aplikatzea onartu baitzuen. Honen arabera, udal langileen soldatak murriztu egingo dituzte, %2,72an. Hala ere, gastu korronteetan aurreikusi duten aurrezpena kopuru horretara iristean soldatak egungo baliora igoko dituzte berriro. Familia Ugarientzako hobariaren ordenantzan ere aldaketak egin zituzten, etxebizitzen balio katastrala 190.000 eurora eguneratuz. Udal langileen zerrendari ere onespena eman zioten, besteak beste, artxibozainaren lanaldia %100era igoz. Gaueko bederatzigarren puntuan […]

Ezker Batuak Beasain eta Ordiziako hautagaiak aurkeztu ditu »

Ezker Batua-Berdeak alderdiak Goierri beheko eta Gipuzkoako hautagaiak aurkeztu zituen atzo, Ordiziako Barrena jauregian egin zuten ekitaldian. Maria Jose Vazquez eta Julene Hidalgo izango dira, hurrenez hurren, Ordizia eta Beasaingo zerrendaburuak. Haiekin batera, Arantza Gonzalez, Ahaldun Nagusi izateko hautagaia eta Mikel Arana, EBko koordinatzaile orokorra izan ziren ekitaldian. Aranak, EBko hautagaiek “ezkerreko balioen eta gizarte eskubideen defentsan” egindako iblbidea nabarmendu zuen eta beraien alderdia, “Beasain, Ordizia eta Gipuzkoa osoan, ezkerretik eraikitzeko independentista ez den aukera” dela azaldu zuen. Maria Jose Vazquez Ordiziako zerrendaburuak, EBren helburua “etxebizitza lortzeko eskubidea bermatzea” izango dela azaldu zuen. Horretarako, “errenta txikiko etxebizitzen sustapena” defendatuko du, batez ere, gazteei begira. Gizarte arloan ere indarra egin nahi dute; “adineko egoitzetan eta eguneko zentroetan plazak bermatzeko eta adinekoentzat tutoretzapeko etxebizitzak egokitzeko, etxebizitza berean zaintzailearekin bizi daitezen” lan egingo dutela azaldu zuen. Azkenik, herritarren partaidetza, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta garraio publikoa ere defendatzeko konpromisoa hartu zuen Vazquezek. Beasaingo zerrendaburua berriz, Julene Hidalgo izango da. Azken legegintzaldian Gazteria eta Kirol arloko zinegotzia izan da Beasainen. Atzo azaldu zuenez, “krisi gogor honek, udeletxeak ere eredu izatera behartzen gaitu, eta beraz, kargudun hautatuen soldatak bere araberakoak” izan behar direla defendatu zuen. Gizarte zerbitzuek ere, “Ezker Batuarentzat lehentasuna” izango dutela dio, […]

Azken atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak eskualdean »

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atxiloketa bakoitzari kalean, elkarretaratzeen bidez, erantzuteko asmoa azaldu zuen. Frantziako azken atxiloketen harira, Ibarran 23 lagun elkartu ziren atzo 19:00etan kultur etxearen aurrean. Gaur, berri agentzien araber…

Bi pertsona atxilotu dituzte Legorretan ETArekin zerikusia dutelakoan »

Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu gaur goizaldean Legorretan, ETAko kide izatea egotzita. Aitor eta Igor Esnaola Dorronsoro anaiak dira atxilotutakoak. ETAren logistika arloan kolaboratu izana leporatu diete, “lehergailuak, armak eta beste hainbat material gorde eta banatzea”. Polizia iturrien arabera ETAko kide “legal” lirateke, Poliziak fitxatu gabeak. 1 Errepide Nazionala kaleko 22. zenbakiko etxebizitzan atxilotu dute Igor Esnaola, eta Berostegi auzoko Aldaola baserrian Aitor Esnaola. Bi etxeak eta garaje bat miatu dituzte guardia zibilek. Garajetik auto bat eta furgoneta zuri bat eraman dituzte garabietan. Hiru bat poltsa ere atera dituzte etxebizitzatik. Guardia Zibilaren presentzia handia izan da Legorretan gau osoan. Atxiloketa operazioa goizaldeko 03:00etan hasi da, eta zortzi orduz luzatu da. Igor Esnaola 09:35ean eraman dute polizia-auto batean, Donostia alderantz. Aitor Esnaola, berriz, lehenago atera dute, antza denez Aldaola baserriko miaketara eramateko. Herritik kilometro batzuetara dago baserri hori, Itsasondo aldera. Atxiloketaren unean 1 Errepide Nazionala kaleko etxebizitzan zegoen adineko emakume batek ondoeza izan du, atxilotuen amak, eta erietxera eraman behar izan dute anbulantzian. AAMk ohartarazi du torturatuak izan daitezkeela Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) ohartarazi du atxilotuak torturatuak izan daitezkeela. Halaber, salatu du Espainiako eta Frantziako estatuek “errepresioaren aldeko apustu itsuan” jarraitzen dutela. ”Legez kanporatzeak, atxiloketak eta torturaren erabilerak segitzen dute haiek lanabes politikoak […]

Herrian egin diren aldaketak ikusten izan da Markel Olano »

Gipuzkoa osoan zehar, herriz-herri ibilida Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, herri horietan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin diren berrikuntzak ikusten. Gaur Beasainen izan da, Gipuzkoa osoan zehar egin duen itzuliari amaiera emanez. Patxi Plazaola alkateak egin dio ongietorria, udaletxeko beste hainbat ordezkarirekin batera. Karlos Ormazabal Garapen diputatua ere Olanorekin batera egon da Beasainen. Udaletxe aurrean egindako harreraren ondoren bilera egin dute, eta ondoren herrian zehar ibilalditxoa egin dute. Herri erdigunean hasi dute paseotxoa, kaleak oinezkoentzako egokitzeko egindako lanak ikusiz. Olaran lantegia ikusten ere izan dira, etorkizunean lantegi izandako eraikinean zer egin daitekeen eztabaidatzeko. Handik Ezkiaga auzoko zaharren egoitzara joan dira eta ondoren Arangoiti egoitzara. Igartza jauregiaren inguruetan eman diote amaiera bisitari. Elkarlana eskertu du Plazaolak Eguneko bi zentro ditu Beasainen Foru Aldundiak eta kulturalki ere hinbat inbertsio egin ditu Igarza inguruan. Patxi Plazaolak berrikuntzarekin lotutako beste ipamen bat ere egin nahi izan du gaurko bisitan, Goierriko Berritze Gunearen inguruan, “Foru Aldundiak apostu handia egin duelako”. Laguntza horiengatik guztiengatik eskerrak eman dizkio Olanori, eta aurrera begira dituzten erronkei elkarrekin aurre egiten jarraitzeko nahia azaldu du Beasaingo alkateak. Aurrentzean ere, gai horietan eta bidegorri sarearen zabalkundean, Eusko Jaurlaritzarekin lan egiteko beharraz ere hitz egin du Plazaolak: “Beasainen sarea amaitzeko CAF aurreko zatia, eta  […]

Lopezen bisita hutsala izan dela dio oposizioak »

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Errenteria-Orereta bisitatzen izan da gaur. Juan Carlos Merino alkatea lagun zuela herriko zenbait txoko ikusten ibili da goizean, tartean Torrekua edo Merkatuzar. Eguerdian, berriz, San Marko gotorlekura joatekoak ziren. Bisitaren ostean, agerraldia egin du pleno aretoan Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean aurrera eraman dituzten proiektuak gogorarazteko, eta etorkizunean egingo dituztenen berri emateko. Horien artean, topoko obrak gogorarazi ditu, eta jakinarazi du Eusko Jaurlaritza aztertzen ari dela Galtzaraborda eta Errenteria geltokiak lur azpira eramatea. Horrez gain, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta gazteek alokatzeko etxebizitzak egiteko asmoa dutela jakinarazi du. Hala, Udalarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa azaldu du Lopezek, “beti ere aurrekontuak uzten duen heinean”. Iritzia emateko “aukerarik ez” Oposizioak, bien bitartean, bisita “edukirik gabekoa” izan zela kritikatu du. Karlos Muruak (ezker abertzalea), Maite Peñak (EAJ), Jose Manuel Ferradasek (EB) eta Joxe Mari Burgosek (Hamaikabat) sinatutako idazkiaren arabera, bisita erabat hutsala izan da, eta PSE-EEren kanpainako ekitalditzat jo dute: “Bisita instituzionala instrumentalizatu dute Juan Carlos Merinoren irudia indartzeko”. Horrez gain, Lopez etorriko zela ostiralean jakin zutela eta Udaletik kanpoko pertsonek astebete lehenagotik zekitela salatu dute. Horrez gain, pleno aretoko agerralditik kanpo egindako ekitaldietan parte hartzera ez dituztela “formalki gonbidatu” jakinarazi dute oposizioko kideek: “Errenteriako udal taldeek ez dugu […]

Inocente Soria preso politikoak gose greba hasi du, kanporatzearen aurka protesta egiteko »

Inocente Soria Valderrama preso politiko zumarragarra gose greban dago. Apirilaren 7an hasi zuen, hil bereko 19an jasango duen kanporatzearen aurka protesta egiteko. Frantziar Estatuan aurkitzen da preso, eta apirilaren 19an 7 urteko kondena beteko du….

EAJk krisiaren aurka egindako lana goraipatu du Olanok Legazpin »

Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Mirandaolan izan zen herenegun goizean, hauteskundeetara begirako EAJren ekitaldi batean. EAJk krisiari aurre egiteko «gogor» lan egin duela nabarmendu zuen, krisia Gipuzkoara iritsi zenerako lurraldeak eta enpresek «etxeko-lanak eginak» zituztela adieraziz. Krisiaren aurrean, «berrikuntza» aipatu zuen alternatiba gisa, «energiaren, mugikortasunaren edo bioinjeniaritzaren moduan, nabarmentzen ari diren sektoreak indartuz». Zapateroren eta Patxi Lopezen ereduak «huts egin duela» ere esan zuen, EAJk industriaren, lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta internazionalizazioaren alde egin duela azpimarratuz. Gipuzkoan berrikuntzarako eta garapenerako PIBaren %2,41 bideratzen dutela ere jakinarazi zuen Olanok, Espainiar Estatuak bideratzen duen %1,38arekin alderatuz.

Jon Anza omenduko dute Urruñan »

Jon Anzari omenaldia egingo diote igandean, Urruñan (Lapurdi). Omenaldiaz gain, bazkaria ere egingo dute eta txartelak dagoeneko salgai daude Pausuko Xaia eta Ziburuko Tana ostatuetan. Jon Anza Kolektiboak antolaturiko ekimena da,  “lurperatua …