Torturaren kontrako ekimenak Oiartzunen »

Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (OAAM) esan dutenez, 2010. urtean “63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako Poliziako kideek”.  Aldi berean OAAMk eman dituen datuen arabera, azken 50 urteean 10.000 euskal herritarrek “jasan dute tortura”. Hala, horren kontrako jarrera agertzeko eskatu diete herritarrei, eta era berean, bihar (igandea) 13:00etan Doneztebe plazan egingo den torturaren kontrako elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete. Horrez gain, otsaila guztian zehar udaletxeko areto nagusian torturaren gaineko erakusketa jarrita dagoela gogorarazi dute. OAAMren ustez, Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da, “eta hori oztopatzeko Espainiako Gonernuaren arma nagusienetakoa tortura da”. Horregatik, azken aldian tortura kasuak handitu egin direla diote OAAMtik, “eta horrek, argiki, helburu politiko zehatz batzuei erantzuten die”. Irudian, gaur goizean Herribusen linean egin duten torturaren kontrako ekintzaren une bat.

Jaurlaritzak FICAB diruz lagundu du, lehen aldiz »

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak 2000 euroko laguntza eman dio Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoari (FICAB). Hala jakinarazi zuen ostiralean Blanca Urgell sailburuak, Oiasso museora eginiko bisitan. Jaurlaritzak 75 piezen mailegua egin dio…

Tortura salatuz »

Gaur goizean Tolosan hainbat panpina eta kartel ikusi ahal izan dira, “hemen torturatzen” dela salatuz. Honela, herritarren arreta piztea lortu dute.

Maritxu Uzkudun omendu dute herritarrek »

Olatz Prat Errezil Atzo gaualdera jendetza bildu zen Errezilen Maritxu Uzkudun preso herritarra omentzeko asmoz. Pasa den asteazkenean, otsailak 9, 20 urte bete ziren Uzkudun espetxeratu zutenetik eta herritarren artean “fisikoki” egon ez arren, hari gertutasuna erakutsi nahi izan zioten. Txalaparta eta Joan Joxe Eizmendi Loidisaletxeren bertsoak izan ziren lehenik. Ondoren, 20 urteko errepasoa egin zuten musika, irudi eta hitzekin. Maritxuk idatzitako olerki bat eta omenaldia eskertuz espetxetik idatzitako gutuna ere irakurri zituzten. Batzuek zein besteek esan edo irakurri zituzten hitzetan ugari izan ziren “garai berriarekiko” aipuak eta konponbiderako itxaropen hitzak. Pixkanaka oholtza atzean Maritxuren irudia eta ‘maite zaitugu’ zioen argazkia estaltzen zituzten zatiak kentzen joan ziren denak eta presoaren amak kendu zuen, hunkiturik, azken estalkia. Aurreskua egin zioten herriko dantzariek ondoren eta horren ostean afaria izan zen frontoian. 2006. urtean behar zuen Uzkudunek kalean, orduan bete baitzituen ezarri zizkioten zigorraren hiru laurdenak. 2009ko abuztuan bete zuen zigor osoa, baina Parot doktrina deritzon neurria aplikatu zioten orduan, eta zigorra 30 urtera igo. Atxilotu zutenetik Yeseriasen, Carabanchelen, Alcala Mecon, Almerian, Martutenen, Soto del Realen eta Granadan izandakoa da Uzkudun. Granadan dute gaur egun, etxetik 900 kilometrora. Gaur dokumentala, bihar mendira Gaur gaualdera mokadutxoa eta Debekatuta oroitzea dokumentala eskainiko dituzte, memoria historikoa […]

Donostiako saihesbideko seinaeak aldatzeko eskatu du EBk »

EBko Arantza Gonzalez batzarkideak Donostiako saihesbideko seinaleak aldatzeko eskatu dio Foru Aldundiko Azpiegitura Sailari. «Euskotrenek Herreran topoko lanak hasi zituenez geroztik, Irun aldera doazen kamioi asko Altza Larratxoko bidean sartzen da …

Eneko Goiaren aurkezpenera joateko autobusa antolatu du EAJk biharko »

EAJ alderdiak autobusa antolatu du Eneko Goia Donostiako alkategaiaren hautagaitzaren eta bere apustu politikoaren biharko aurkezpenera joan nahi duen guztientzat. Ekitaldia Donostiako Kursaal aretoan izango da, 18:00etan. Doan izango da bidaia, eta i…

Legalizazioaren aldeko bizikleta martxa egin dute »

Gaur  eguerdian bizikleta martxa egin dute hainbat herritarrek, Frontoi Txikitik abiatuta. Kolorez, puxikaz eta txilibitu soinuz lagunduta, Legalizazioa orain aldarrikatuko dute  Zarauzko kaleetan zehar.

Ehun eguneko lasterketa »

Maiatzaren 22ko udal hauteskundeak iristeko ehun egun falta dira, eta alderdi politikoak hasi dira Ijentea kalera lehen iristeko prestatzen. Odon Elorza PSE-EE taldeko alkategaiak gaur aurkeztu ditu, Aieteko jauregian, seigarrengoz aginte makila eskura…

Patxi Lopez lehendakaria Tolosan izan da gaur »

Patxi Lopez lehendakariak goiza Tolosan pasa du. Udaletxean harrera egin ondoren, Alde Zaharra, Topic, Apatta Errekako industrigunea eta Illargi taberna bisitatu ditu.

“Zarautz jasaten ari den erasoak” azaltzeko prentsaurrekoa, bihar »

“Zarauzko herria jasaten ari den erasoen berri emateko”, prentsaurreko “masiboa” izango da bihar, 20:00etan, udaletxe plazan. Zehazki, Iraitz Gesalaga Tximas-en atxiloketaren inguruan eta Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotene…