LZPa bertan behera uzteko eskakizuna berretsi du Lezoko Udalbatzak »

Urteko lehen ohiko osoko bilkura egin zuen Lezoko Udalbatzak atzo. Zazpi puntu jorratu zituzten zinegotziek. Bi nagusienak hirigintza arloko gaiak ziren. Alde batetik, Lurraldeko Zatikako Planari alkateak jarritako helegitea aztertu zuten. Alegazio horren puntuak azaldu zituen Haritz Salaberria alkateak. Helegitea jartzearen arrazoia azaldu zuen: “Beste baloreen eta jarduera ekonomiko batzuen alde egiten dugu”. EAJko zinegotzi Kepa Garbizuk alkatearen dokumentua “oso berandu” jaso zutela adierazi zuen. Hala ere, bere taldeak alkatearen diktamen hori osoko bilkuratik zergatik pasatu behar zen. “Alkateak egin badu, zergatik pasatu behar da plenotik?”, galdetu zien Garbizuk. “Badirudi gure jarrera behartu nahi duzuela. Guk hasieratik argi daukagu LZParen alde gaudela”, gaineratu zuen zinegotzi jeltzaleak. Bozketan ezker abertzaleko zinegotzien aldeko sei botorekin berretsi zuten alegazioa. EAJko bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Hirigintza plana Plenoko hirugarren puntuan Gipuzkoako Foru Aldundiak Lezoko hirigintza planaren gaineko erabakia jorratu zuten (Gaintxurizketan eraiki nahi duten industrialdeko 11 hektareak ez onartzea). Erabaki horri auzi-helegitea jartzea berretsi ala ez aztertu zuten. Udal Gobernu Taldeko kideek salatu zutenez, “zati hori ez dute onartu, baina ez digute esaten zer jarri nahi duten bertan. Horregatik jarriko dugu helegitea”. Jon Legorburu Hirigintza zinegotziaren arabera, Gaintxurizketa inguruko hainbat enpresek eta baserrik eraberritze lanak egin nahi dituzte, “baina erabaki horrekin ezin dute, […]

Herritarrei elkartasunagatik eskerrak eman dizkie Bai Udalbiltza Sareak »

Urretxuko eta Zumarragako Bai Udalbiltza Sareak herritarrei «eskerrak» eman zizkien atzo, azken hilabeteotan Udalbiltza auziari eman dioten «erantzunagatik». Labeaga aretoan egin zuten agerraldia, sindikatu, alderdi politiko eta eragile desberdinetako ordezkariekin. Bai Udalbiltzari Sareko Aitor Garmendiak adierazi zuenez, «zorionez, atzean geratu da duela zazpi urte hasitako ametsgaiztoa. Ez da ahaztu behar, auziperatu batzuk euren etxeetatik bortizki atera zituztela, instituzioaren lokalak itxi, kohesio fondoko dirua bahitu eta auziperatu askok espetxean hilabeteak igaro zituztela». Bere hitzetan, «epaiketa hauetan, errugabea izatea ez da inoiz berme bat, sortzetik, argi baitago motibazio politikodun epaiketak direla. Horregatik, ezinbestekoa da herritik garatzen den erantzuna. Hori horrela, emandako erantzuna, mobilizazio maila eta herritarrek erakutsitako elkartasuna zoriondu egin behar dira». Auziperatuen hitzak Agerraldian Miren Josu Aranburuk eta Joseba Garmendiak ere hitz egin zuten. Lehenengoaren hitzetan, «8 urte luze izan dira. Luze, bertan izandako sentipenak eta bizipenak asko eta mota askotakoak izan direlako». Eskertza nori egiten zioten ere argi utzi zuen. Urte hauetan eta batez ere epaiketa hasi zenetik, «zuen elkartasun eta babes ekimenen bitartez jasan behar izan ditugun egoera desberdinei aurre egiten lagundu diguzuenoi». Jaso dituzten itxaropena eta indarra «beharrezkoak» izan direla nabarmendu zuen eta baita «euskarri izan direla» ere, «orain gauden lekuan egon ahal izateko». Herritarrei Udalbiltzaren lana eta […]

Ezker abertzaleak «programa osatzeko» bilerak egingo ditu »

Zestoako ezker abertzaleak datozen egunetan herritarrekin eta eragileekin batzarrak egingo ditu. Saio horien bidez datozen udal hauteskundeetarako «herri programa» gauzatzea du helburu, «herriak hainbat arlotan dituen gabeziak aztertu eta aurrera be…

Independentzia aldarri duen herriko sarea aurkeztuko dute etzi udaletxean »

Herriko Independentistak Sarea aurkeztuko dute etzi eguerdian, udaletxeko areto nagusian. 12:45ean izango da, eta herritarrei agertzeko deia egin diete sareko kideek.
Sare hori hazten laguntzea eta independentziaren aldeko auzolanean parte hartzea erab…

Enpresa «gehiago eta sendoagoak» behar direla dio Pello Gonzalezek »

Goierriko eta Gipuzkoako enpresen lana eta «langileak mantentzeko ahalegina» goraipatu zituen Pello Gonzalezek herenegun, Goieki garapen agentzian eman zuen hitzaldian. Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuak, aldundiak azken hiru urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri eman zien eskualdeko enpresariei. Hauek, euren iritzia eman eta galderak egiteko aukera ere izan zuten segidan egin zuten solasaldian. Berriketa «mamitsua» izan zen, antolatzaileen esanetan. Entzuleek diputatuari egin zizkioten galderen artean,langabeziaren gaia atera zen. Gonzalezen hitzetan, «Gipuzkoa da Estatuan langabezia tasa txikiena duen lurraldea; eta hori, enpresek langileak mantentzeko egin duten ahaleginaren isla da». Zentzu horretan, «ongizatearen gizartea nahi badugu, enpresa gehiago eta sendoagoak» behar direla azaldu zuen Gonzalezek, eta horretarako, «enpresarien figura babestu, euren arteko harremanak sendotu eta merkatu berrien bila joan behar dugu». Enpresentzako laguntzak ere hizpide izan zituzten. 2011ko krisiaren kontrako planean, «oro har, laguntzak mantendu» egingo dituztela argitu zuen Gonzalezek. Plangintza horren harira, nazioartera ateratzeko proiektuen beharra azpimarratu eta proiektu horientzako atal berezi bat dutela ere gogorarazi zuen. Helburuak betetzen Foru Aldundiak Gipuzkoa Eraikitzen ekimena aurkeztu zuenetik, herriz herri ari dira bilerak egin eta «Aldundiaren kudeaketa herritarrekin partekatzeko eta aztertzeko» saioak egiten. Goierrin orain arte egin direnak, herritarrentzako saio irekiak izan dira. Goiekin egin zutena ere irekia zen, baina batez ere, enpresa […]

Ispasterko Udalak iaz baino 20 mila euro gehiago erabiliko ditu inbertsioetarako »

Ispasterko Udalak 2011ko aurrekontua onartu du. Udaletxeko igogailua eta erabilera anitzeko gela dira proiektu nagusiak. Aurrekontua 851.095,90 eurokoa da.

Zazpi milioi euroko aurrekontua onartu du Lekeitioko Udalak »

2011ko aurrekontua onartu du Udalak

Batzorde informatiboak ez direla biltzen salatu du ezker abertzaleak »

Errenteriako-Oreretako ezker abertzaleak batzorde informatiboez egiten den erabilera “gogor” kritikatu du. Agus Cano, Iñaki Queralt eta Santi Angulo zinegotzi abertzaleen arabera, batzorde informatiboak hilabetero egin behar direla zehaztuta dago, baina askotan ez direla egiten salatu dute “Udal Gobernuko kideek bileran eztabaidatzeko gairik ez dagoela argudiatzen dutelako”. Angulok azaldu duenez, oposizioko kideak ez daude liberatuta, eta horrenbestez, egunak erreserbatuta dituzte. Udal Gobernuko kideak, berriz, liberatuta daude, eta “maiz” ohiko bilerak bertan behera uzten dituztela, eta ondoren, ezohiko bilerak deitzen dituztela esan du. Liberatuta ez daudenak, baina, ezin dira joan bilkura horietara. Hala, Gobernu Taldeak batzordea “bere interesen arabera” erabiltzen duela salatu du. Eztabaidatzeko gairik ez dagoela, berriz, gezurtzat jo dute zinegotziek, eta hala, herritarrei eragiten dien hainbat gai gogorarazi dituzte. Ogasun batzorderi dagokionez, ez dela bildu salatu dute, eta zentzu horretan, 2011ko aurrekontuak (epe guztiak gaindituta dituen aurrekoaren jarraipena) eta saneamendu plana bezalako gai garrantzitsuak egin gabe dituela gogorarazi dute. Hirigintza eta ingurumen batzordeei dagokionez, berriz, azken hilabetean ez dela bilerarik egin jakinarazi dute, eta gaiak bazirela esan dute: Hirigintza Aholku Kontseiluko kideekin bilkura (duela bi urte eskatutakoa); auzoetan dauden arazoak (Olibeteko auzo elkartearen kexak); topoaren Herrera, Pasaia eta Galtzarabordako zatiaren gaineko informazioa zabaltzea; eta Ingurumen Aholku Kontseilua eratzea (Arartekoak hori […]

Oreretako AAM, Urdaburun »

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Urdaburura mendi martxa egin zuen Urte Berri Egunean. Mendi martxaren gaineko bideo bat ere prestatu du.

Aintzane Ezenarro, egoera politikoari buruzko hitzaldietan »

Aintzane Ezenarro Aralarko legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, egoera politikoari buruzko zikloaren baitan. Bi egun beranduago, Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusia izango da hizlaria, eta urtarrilaren 25ean, berriz, Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentearen txanda izango da. Hitzaldi zikloa amaitzeko, Oskar Matute Alternatibako kidea mintzatuko da. Saio guztiak 19:30etik 21:00ak bitartean izango dira, Kaputxinoen elizako beheko solairuko ekitaldi aretoan. Egoera politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloa pasa den urte bukaeran hasi ziren egiten. Lehen saio horretan Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidentea, Pello Urizar EAko presidentea eta Eugenio Etxebeste Antxon ETAko buruzagi izandakoak izan zuten hitz egiteko aukera. Horien artean Antxonek emandako hitzaldia nabarmendu dute antolatzaileek “oihartzun handia lortu baitzuen Euskal Herriko zein Espainiako komunikabiderik  garrantzitsuenetan”. Datozen asteetan izango diren emanaldiekin hitzaldi zikloa amaitutzat emango dute antolatzaileek. Ondoren, “beste jardun eredu batzuetan” sartuko direla iragarri dute. “Horiek joera politiko eta sindikal askotariko herritar taldea osatzen dute, eta hamabostero ostiral arratsaldetan biltzen direla egoera politikoaz gogoeta egin eta ekimen publiko ezberdinak martxan jartzeko”, jakinarazi dute. Gaineratu dute “zazpi lurralde osatutako Euskal Herria eta beronen erabakitzeko eskubidea aitortzen duen jendea” direla, eta ezaugarri horiek konpartitzen dituztela guztien arteko “elkarlan politikoa eta soziala” bilatzen dituztelako. Zentzu horretan, herritarrak hitzaldi horietara joatera animatu […]