Gernikako Akordioa aurkeztu dute Legazpin »

Ostiral arratsaldean Gernikako Akordioaren aurkezpen ekitaldia egin zuten Legazpin. Eusko Alkartasunak, Ezker Abertzaleak, Aralarrek, Abertzaleen Batasunak eta Alternatibak sinatu zuten akorio hori 2010eko irailaren 25ean.  Akordio hori gizarteratzek…

Lazkaoko Udalbiltzaren Babes Taldearen azken ekitaldia, zorionekoa »

Udalbiltza auziaren inguruan Lazkaon sortu zuten babes taldeak atzo, ostirala, egin zuen azkeneko juntadizoa. Eta ospatzeko izan zen, epaia absoluziozkoa izan ondoren eta 21 auzipetuak kargurik gabe geratu ondoren. Esparru elkartean afaria egin zuten 90 bat pertsonak, tartean Urko Irastortza lazkaotarra zela, auzipetuta egon zen hiru goierritarretako bat. Omenaldia egin zion Lazkaoko Udalbiltzaren Babes Taldeak, “Udalbiltza auzian azken urteetan pasa behar izan duenagatik”. Taldea Udalbiltza auzian auzipetutakoei eta  bereziki Irastortzari babesa emateko sortu zuten. Bitarte horretan elkarretaratzeak, hitzaldiak… antolatu ondoren “amaiera zoriontsuarekin” bukatu du ibilia. Azkeneko ekitaldirako, atzo, bertso-afaria prestatu zuten. Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia eta Ainhoa Mujika goierritarrak aritu ziren bertsotan, Inaxio Usarralderen esanetara. Argazkian, gai-jartzailea eta hiru bertsolariak, eta Urko Irastortza.

Gobernu Taldeak asteazkeneko ezohiko plenoaren balorazioa egin du »

«Kritika guztiek komunean gauza bat dute: Gobernu Taldeak egindako aurrekontua ez zaie gustatu soldatak murrizten dituelako, pasaitarrei krisiaren kalteak ez dizkielako ordainarazten eta ez direlako gai hobetzeko ongi eginda dagoena. Nahiago dute Gobernu Taldea kritikatu Udal honi aurrera egiteko tresna ematea baino», adierazi du Gobernu Taldeak asteazkenean egindako aurrekontuei buruzko plenoari erreferentzia eginez. Pasa den asteazkenean Gobernu Taldeak egindako 2011ko aurrekontuen proposamena ez zuen Udalbatzak onartu eta bertan oposizioak egindako kritikei prentsa ohar bidez erantzun die, izan ere, eztabaidatzeari uko egin baitzioten alderdiek. Gobernu Taldeari egindako hainbat kritika hauteskunde kanpainaren baitan ulertu behar direla adierazi dute. PSE-EEk Udala egoera ekonomiko larrian dagoela eginiko kritikak «ez direla egia» esan dute: «Aurreko ekitaldiak defizitarekin itxi ditugula dioten arren, ahaztu egiten dute Foru Aldundiari 3,5 milioi itzuli behar dizkiogula eta Udaleko aurrezkiekin ordaindu dugula. Egia, ordea, Udaleko kontuak egoera onean daudela da». Horrez gain, Miriam Cano zinegotziak EAJ alderdiarekin batera aurrekontua ez onartzeko «forma kontuei» erreparatu diela zehaztu dute Gobernu Taldetik: «Antza denez, informazio falta dute eta alkatearekiko konfiantza falta. Harrigarria da bere jarrera, izan ere, beraiek saiakera egin baitzuten  kanpo kaiaren proiektua hobesteko Udalaren eskumenak alde batera utzita». Bestetik, Ezker Batuak mahai gainean jarritako argudioak aztertu ditu Gobernu Taldeak: «Gezurra esaten du […]

«1992-2008 bitartean herriari aukera zabalak eskaini» zizkiela dio Zumaiako EAJk »

Zumaiako EAJko zinegotzi Maria Eugenia Arrizabalagaren arabera, Udal Gobernuak «EAJren aurka ikaragarriak bota ditu» Herri Kontuen Euskal Epaitegiak kaleratutako txostenaren harira. «Udal Gobernuaren jarrera lotsagarria deritzogu, eta zitalkeriaz beterikoa». Ezker abertzale berak urte askoan mantendutako iritziaren aurka egin dutela gaineratu zuen: «Urteetan zehar Zumaiako udal ordezkaritzan ezker abertzaleak Zumaia Lantzenen jardueraren inguruan zuen iritzi positiboa ukatu nahi dute. Ahaztu egin dira Zumaia Lantzenen Zuzendaritza Batzordeaz ari direla, eta ez EAJz». Horri lotuta, Zuzendaritza Batzordea udal talde guztiek osatzen dutela gogoratu zuen Arrizabalak, ezker abertzalea eta EA barne. Hala, «guztion artean, Zumaia Lantzenen bidez, herriari aukera handiak zabaldu» zizkiela nabarmendu zuen: «Ikasi nahi ez badute ere, Etxanizi eta Agirrezabalagari gogorarazi nahi diegu Zumaia Lantzenen bitartez lortutakoak gauza handiak izan zirela». «Hankasartze edo merezimendu izan diren, hori norberak erabaki behar du. Guk merezimendu izan direla deritzogu, eta harro gaude», esan zuen. «Ezker abertzalea bera ere urte askoan harro edo, behinik behin, ados agertu izan da». EAJ 1992-2008 urte bitarteanUdal Gobernuan zenean, «zumaiarrei aukera handiak zabaldu» zizkiola nabarmendu du alderdiko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak. Pasa den ostegunean egin zuten alderdikideek agerraldia, asteotan Iñaki Agirrezabalaga alkateak eta Andoni Etxaniz alkateordeak egindako adierazpenei erantzutearren. «Zumaiako Udal Gobernuak bere kudeaketa kaskarra ezkutatzeko asmoz txipiroiena egin du; […]

Martin Beramendik egindako balizko lege-hausteak epaitegietara eramango ditu Udalak »

Ikerketa Batzordearen saioa izan da gaur eta saio horretan, Martin Beramendik 2003-2007 legegintzaldian alkate izan zenean egindako balizko lege-hausteak epaitegien esku uzteko diktamina onartu dute. Hurrengo astean izango den udalbatzarrean aztertuko da diktamina eta gero, auzitegien esku utziko da gaia. Aztertu diren gaietan delitu-zantzuak badaudela berretsi dute Miguel Castells eta Iñigo Iruin abokatuek egindako txostenek, eta beharrezko neurriak epaitegiek har ditzaten, euren esku utziko da gaia. Iazko azaroan Ikerketa Batzordeko kideek egindako azterketen berri eman zutenean, ondorio juridikoak aztertuko zirela jakinarazi zuten. Hau da ondorioa: “Donostiako Penaleko Auzitegian kereila jarriko da Martin Beramendiren kontra”. Ikerketa Batzordea Beramendik kontratazio gaietan egindako irregulartasunak eta lege-hausteak aztertzeko osatu zen hasieran. Baina, ikerketek aurrera egin ahala, 2003-2007 legegintzaldian balizko lege-hauste gehiago egon zirela detektatu zuten: “Gehiegizko gastuak protokolo, ordezkapen eta dietetan eta dokumentazio, espediente eta proiektu originalak berarekin eraman zituela udaletxetik Beramendik alkatetza utzi behar izan zuenean”. “Udalbatzarraren eskumenak bereganatu zituen Beramendik” Donostiako Penaleko Auzitegian kereila sartuko dute arlo hauetan egindako balizko lege-hausteengatik. Kontratazio gaietan, lege-hauste administratiboez gain (kontsignazio ekonomikorik gabe lanak esleitzea, proiektuz kanpoko obrak gauzatzea…), “balizko prebarikazio delituak ere atzeman dira”. Txarako parkeko lanekin Martin Beramendik izandako jarrera da epaitegien aurrera eramango dena. Izan ere, Miguel Castells abokatuaren txostenaren arabera, prebarikazio zantzuak […]

6.000 euroko isuna eskatu dute Jon Enparantzarentzat »

Jon Enparantza abokatu donostiarrarentzat 6.000 euroko isuna eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Izan ere, Jon Anzaren gorpua agertu eta bi egunera egindako agerraldi batean, segurtasun indarrak iraintzea egozten diote. Enparantza Anzar…

OAS sindikatuaren lehen egoitza inauguratuko dute arratsaldean Beasainen »

Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatuak Beasainen inauguratuko du arratsaldean lehen egoitza. Orain bost urte CCOO sindikatuan egondako banaketatik sortutako sindikatua da OAS eta, momentuz, Gipuzkoako eraikuntza alorrean ari da lortzen lehen emaitzak….

Gernikako akordiaren aurkezpena egingo dute »

Gernikako akordioaren aurkezpena egingo dute, domekan, 13:00etan, Kafe antzokian. Hitzarmenari atxikitu zaizkion taldeek akordioa puntuka irakurri dute, eta haren nondik norakoak azalduko dituzte. Orain artean, gizarte, kultur eta kirol munduko herriko…

Bilboko manifestaziora joateko autobusa Anoetan »

Anoetako ezker abertzaleak autobusa antolatu du bihar Bilboko manifestaziora joateko. Izena emateko aukera ostiral iluntzea bitarte egongo da Itzuli tabernan. Autobusa herriko plazatik aterako da 14:45ean. Ezker abertzaleak herritar guztiak animatu nah…

Zer gertatuko da anbulatorioarekin? »

Azken hilabeteetan pil- pilean dagoen gaia da Tolosako anbulatorioa itxi nahi dutenaren zurrumurrua. Osasun zerbitzu publikoa eskaintzen duen anbulatorioa itxiz, guztia Asuncion Klinikara bideratu nahi dute, zerbitzu guztiak pribatizatuz. Hori dela eta, Zahartzaro Duina plataformako kideek, astearterako bilera deitu zuten. Eta garbi utzi nahi izan zuten, Tolosaldeko herritar guztion esku dagoela egoera honi buelta ematea. Beraiek bidea irekiko dute, baina koordinakunde berri bat osatu beharko da gai honen inguruan lan egiteko. Bertako langileez gain, bezero garen eskualdeko herritar guztiak izango gara kaltetuak. Kalteturik handienak hain zuzen ere.  Herritar guztiok, osasun zerbitzu publikoa izateko eskubidea dugula aldarrikatu beharra dagoela uste dute astearte iluntzean bildu ziren lagunek. Anbulatorioaren egoera Langileek urteetan bizitu duten egoera da honakoa. 1990-1995 urteetan hasi ziren zerbitzuak desegiten. Esaterako, besteren artean, oftalmologia edo urologiako kontsultak desagertu egin ziren. Edo erreabilitazio zerbitzua balioa galtzen utzi zutela azaldu zuten. Alde batera uzten joan dira anbulatorioa eta joera hori nabarmena izan dela argitu zuten. Eta joera nabarmen honek, bat egiten zuen, Asuncion Klinika egoera ekonomiko txarra bizitzen ari zenarekin. Garai hartako buruak, Osakidetzari diru asko zor ziola eta kargua uztea erabaki zuen. Jarraian, enpresa berri bat sartu zen eta Tolosaldeko behar guztiei erantzuna emango ziela zioten. Garai hartan, broma moduan hartu […]