Ekhine Eizagirre azaroaren 11n utziko du aske Frantziak »

Haren gertukoek jakinarazi dute Ekhine Eizagirre azaroaren 11n utziko duela aske Frantziako Gobernuak. Hala ere, estradizioan hartuta dagoenez, ikusi beharko da Espainiak zein jarrera duen harekiko. Beraz ez dago argi herrira noiz itzuliko den. Dena den, Fresneseko espetxea utziko duen data ezarri dute: azaroaren 11. 2013ko maiatzaren 7an atxilotu zituzten Frantzian hura eta beste bost […]

AURRERAPEN BIDEOA: Lagun Onak eta Anaitasuna, derbirako prest »

Zapatuan, urriaren 21ean, derbia jokatuko dute Lagun Onakek eta Anaitasunak Garmendipen, 17:00etan hasita. Partidaren atarian, bi taldeetako kapitainekin hizketan aritu da UROLA KOSTAKO HITZA. Biharko egunkarian argitaratuko …

Ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu du Azpeitian »

Citroen C-15 baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da gaur arratsaldean, Azpeitian, GI-631 errepidean, Lasaoko bidegurutzearen inguruan. 16:15ean gertatu da ezbeharra, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak j…

Amagoia Gurrutxagaren ‘Zarauzko gutunak’ liburuaren aurkezpena, San Prudentzion »

Ekainean argitaratu zuen Amagoia Gurrutxaga kazetariak Zarauzko postalak lanaren jarraipena: Zarauzko gutunak. 36ko gerra liburua. Larunbat honetan Getariako San Prudentzio auzoan aurkeztuko du, ermitan, 18:00etatik aurrera. Patxi Saizek ere bertan hartuko du parte, eta amaieran, luntxa izango da.

Aiako Diva Harri Txapelketa jokatuko da igandean »

Urriaren 22an jokatuko da Aiako Diva Harri Txapelketa, bertako probatokian. Harri jasotzaileak arratsaldeko seietan hasiko dira lehian. Parte hartzaileek Juan Iguaranek eta Martin Lizeagak jokatu zuten apustuan erabilitako harriak jasoko dituzte; 10 arroako zilindro bereziak, biak (125 kilo). Harri bakoitzarekin hiru minutuko txandak egingo dituzte harri jasotzaileek, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea. […]

Aiako XII. Argazki Lehiaketaren irudiak ikusgai izango dira azaroaren 1a arte Kultur Etxean »

Aiako XII. Argazki Lehiaketaren irudiekin osatu duten erakusketa ikusgai izango da herriko Kultur Etxean, azaroaren 1a arte. Astegunean hiru egunez eta goiz eta arratsaldez egongo da zabalik erakusketa: astelehen, asteazken…

Zumaiako Etxezarretako geltokian ez da autobusik geldituko hiru egunez, astelehenetik aurrera »

Datorren astean Etxezarreta kalean egitekoak diren lanek eragina izango dute autobusen geltokietan. Hala, lanek irauten duten hiru egunetan Kabi taberna aurrean dagoen geltokia ezeztatuta geldituko da. Lanak astelehen goizean hasiko dira eta hiru eguneko iraupena izango dutela aurreikusi dute. Ostegunetik aurrera normaltasunera itzuliko dira autobusen geldialdiak. Hiru egun horietan, Urola bailarako autobusen geltokia Estaziokoa izango […]

Lau eremu nagusi izango ditu Azpeitiko Sormen Guneak, eta 2019a bukatzerako amaitu nahi dute »

Plazaratu dute Soreasuko Sormen Gunea izango denaren aurreproiektua. Urte eta erdi baino gehiagoko lanaren ostean, atzo, urriak 18, aurkeztu zuen Udalak jendaurrean Kultur Mahaiarekin batera gorpuztutako proiektua. Josu Labaka Kultura batzordeburuak, Ainara Larrañaga zinegotziak eta Hiritik At kooperatibako zein LZB arkitekturako langileek –haiek garatu dituzte planoak eta kontu teknikoak– azaldu zituzten sormen gunearen inguruko zertzeladak. Egungo […]

Familia kristau gazteentzat kafe tertulia antolatu du iganderako Azkoitiko Parrokiak »

“Igande arratsalde desberdin bat” pasatzeko proposamena luzatu die Azkoitiko Parrokiak herriko familia kristau gazteei. Igandean, 16:30ean hasita, kafe tertulia egingo dute Kantzelean, eta hara joateko gonbidapena egin die, hain zuzen ere. Haurrentzat eta gurasoentzat gune desberdinak prestatuko dituztela aurreratu dute: jolasak, eskulanak, tertulia, elkarlana…

Azkoitiko Euskararen Egunerako ideia lehiaketak baditu irabazleak »

Euskararen Nazioarteko Egunerako –abenduak 3– egitaraua berritzeko balio dezaketen ideiak saritu ditu Azkoitiko Euskara Mahaiak. Horretarako, ideia lehiaketa egin dute, eta, guztira, 75 proposamen jaso ondoren, “hiru ideia berritzaile” saritu dituzte. Azkoitia BHIko, Urola lanbide eskolako eta Floreaga salestar ikastetxeko ikasleek parte hartu dute bertan. DBHko ikasleek egin dituzte proposamen gehienak, eta “eskoletan egin duten […]