Eneritz Albizuren GUTUNA: ‘Burcu’ »

Duela sei urte ezagutu nuen Burcu. Egun osoa igaro nuen hegazkin eta autobus artean, eta Erresuma Batuko herritxo hartako etxe horretara iritsi nintzen. Burcuk ireki zidan atea, irribarre handi batekin. 19 urte nituen, eta bera ni baino apur bat zaharrago zen. Galduta sentitzen nintzen, eta bera lasai, bere saltsan, zegoen herrialde horretan. Berarekin egin behar […]

Iritzia: “Herriaren alde” »

Paul Beitia Ariznabarretak Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festen inguruko iritzia idatzi du BERRIAn. Hona hemen: “Hitzak nabarmen kamusten eta lausotzen ari diren garaiotan, zaila da lehendik ere aski lausoa zen «herri» kontzeptuari esanahi sinesgarri bat ematea; zer esanik ez, modu hain desberdinetan erabilia denean. Kontzeptu lausoek horixe daukate-eta, zerbait defendatzeko erabil daitezkeela eta […]

‘Zein polita den gu aske sentitzea, zu euskaraz entzutea’ »

Zenbat aldiz ari gara gazteleraz euskaraz ari garela pentsatzen dugunean? Galdera hori oinarrian hartu genuen txa(n)pa iazko Aste Nagusian, eta batu ginen hainbat Pirata San Sebastian abordatu eta Donostia euskara hutsez bizitzeko. Izan ere, gune “formalenetan” euskara nagusi badugu ere, festa giroan gaztelerarako joera dugu. Eta ez da analisi sakonik behar baieztapen hau egiteko: zenbatetan […]

‘Putirrikitaldia’ »

Desmuntatzearen ajeak denboran bidaiatzera garamatza. Aberats heteronormatibo espainolak parodiatuz iristen gara elizara. Txandetako lagun zahar-berrien konplizitateak goia jotzen du. Askatasun usaina dario azken igandeari. Elizatik aldentzerako, gerria airean du dantzatzea gustatzen ez zaiola gezurtzen duen piratak. Hostal batean sartu dira bi, ilararik gabeko txiza egiteko asmoz. Txupitoak gorroto dituena ari da tekila erronda ateratzen. Tabernaren […]

Biba festa! Biba abordatzea! »

Egutegia irentsi beharrez ematen genuen urtea, auzo edo herriko festen kutxa zabaltzeko sasoia noiz ailegatuko. Abuztua heltzearekin, ordea, kutxa zabaldu eta, festa beharrean, galdera deserosoa kausitzen genuen urte baten bezala berdin hurrengoan: Zer demonio gertatzen da hiri santu honetan abuztuko jaiak halakoak izan daitezen? Hiriko jai ereduak itzulia eta gogoeta beharrezkoa zuela ulertzen genuelako elkartu […]

Amaia Sexmilo: ‘Paradisua’ »

Amaia Sexmilo, Donostia Arraun Lagunakeko arraunlaria. Etxekoak izan eta atzerritar sentitu. Esaldi hori da aste honetan gori-gorian dagoena gure arraun taldearen inguruan, eta esaldi horrek islatzen du arraunlarion sentimendua momentu hauetan Kontxako estropadari begira. Ez da erraza gure papera. Ez da erraza hiru urtez oztopoen aurka arraun egiten jardutea, kanpoan ezer gertatuko ez balitz bezala […]

‘Pertzepzio subjektiboa’ »

Uda honetan lan egitea suertatu zait, gustuko lana suertea baita. Donostiako Alde Zaharrean bizi naiz eta ia egunero egiten dut Azpeitirako joan-etorria, han ari baikara grabaketak egiten. Atzo, joan beharrik ez nuenez, hori ere suertea, goiz samar jaiki eta egunkaria erostera irten nintzen. Eskailerak saltoka jaistea gustatzen zait, baina geldialdi bat egin behar izan nuen, […]

‘Alderdi zaharra, turismoa eta gure politikariak: nahastuta’ »

Orain egun gutxi Donostiako Alderdi Zaharreko auzo elkarteak prentsa aurrea deitu zuen, gure inguru honetan duintasunez bizitzeko eskubideaz prestatu duen Manifestua aurkezteko. Elkarte honek —ni laguntzailea besterik ez naiz— urteak daramatza ekinean era ezin hobean, seriotasunez, egonarriz eta eskuzabaltasunez. Udal administrazioa arduratu beharko litzatekeen arazoez jarduten da maizenik, baina hark lanak egiten ez baditu inork […]

‘Herria bizirik’ »

Antza denez bada turistifikazioaren inguruan sortutako polemikak grazia handia egin dionik, broma baten modura hartu baitute. Guri ez digu batera graziarik egiten, baina, susmoa dugu kontua dela zer nolako ikuspuntutik (eta bizitza posiziotik) abiatzen den bakoitza. Bada garaia ergelak izango bagina bezala tratatzeari uzteko, aurrera eramaten dugun protesta bakoitza infantilizatzeari uzteko. Egiten dugun gauza bakarra […]

Nikolas Yurramendi: ‘Azken olatua’ »

Gauza zailak lortu ondoren, errazagoak etortzen direla pentsatzen dugu askotan, baina aurtengoan, errematea jartzea ere gogorra izango da. Lehengo urtean ez bezala, play-off-erako txartela matematikoki eskuratu dugu ligaren amaierarako hiru estropada falta direla, eta egun garrantzitsuak, pixkanaka gerturatzen joango dira. Egin berri dugun Plentziako jardunaldi bikoitzeko ikurrina gozoa izan da taldekideontzako. Egun aurreneko taldean ibiltzen […]