Eman daiteke izena Urrestillako sanjoanetako kroserako »

Gero eta gertuago daude Urrestilako sanjoanak, eta festak ospatzen hasteko ia dena prest du Urrestillako Festa Batzordeak. Egitaraua ixteko “azken zertzeladak” falta badira ere, beste zenbait hitzordu lotuta dituzte, eta horietako bat da San Joan festetako krosa. Etenalditxo baten ostean, iaz itzuli zen sanjuanetako lasterketa Urrestillara, festa batzordeko kideek hura antolatzeko ardura hartzea erabaki zutelako. Aurten […]

Sanjoanetako danborrada prestatzeko saioekin hasiko dira aulestiarrak »

Zapatu honetatik [maiatzak 26] aurrera, zapaturo, 18:30ean batuko dira frontoian. Lehen entsegua hasi aurretik, baina, danborra eta jaka hartzera hurreratu beharko dira udaletxera, 16:30etik 18:00etara bitartean. Parte hartzaileei jakak eta tanborrak konpontzeko 5 euro ordaindu edo kontutik kenduko dizkietela jakitera eman dute. Urzabal Guraso Elkarteak antolatuta, bi urterik behin egiten dute tanborrada, eta H.Hko 2. […]

Txupina pizteko prest da Alaberga »

Alabergako jaiak hasiko dira ostiralean, eta egitarau zabala prestatu du Alabergako jai batzordeak adin guztietako auzotarrek zein hurbiltzen diren guztiek goza dezaten.

Amabirjinak eta udako ekintzak antolatzeko bilera egingo dute bihar Zestoan »

Zestoako Udalak udako ekintzak eta Amabirjin festak antolatzen hasteko lehenengo bilera deitu du biharko. Udalak adierazi duenez, uda garaian musika eta antzerki emanaldiak zein umeei zuzendutako saioak egiten dituzte herrian, eta herritarrek halako ekitaldiak prestatzeko dituzten ideiak jasoko dituzte biharko bileran. Horrez gain, amabirjinak zein egunetan ospatuko dituzten eta festetako “ekitaldi nagusiak” noiz egingo dituzten […]

Santio Eguna asteguna izango denez, uztailaren 28an ospatuko da festa eguna Azpeitian »

Santio Eguna, uztailaren 25a, asteazkena egokitzen denez, Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak erabaki du Baserritarren Eguneko festa uztailaren 28an ospatzea. Hori dela eta, hilaren 28an, larunbatez, izango dira sagardo dastaketa eta txapelketa, Euskal Herriko Blonda Txapelketa eta txahal erretzea. San Inazio eta Santio jaien inguruko gainerako festa egunak ere zehaztu ditu Festa Batzordeak dagoeneko. Horrenbestez, uztailaren […]

[Bideoak eta galeria] Mendekosteetako igandea, irudietan »

Mendekosteetako igandeak askorako eman du. Beharbada ekitaldirik jendetsuena haurren pintxo txapelketarena izan da. Horren irudi asko, albiste honetan.

Nuarben Trinidade festak ospatuko dituzte asteburuan »

Aurten maiatzaren azken asteburuarekin batera iritsiko dira Nuarbeko Trinidade festak. Lau egun izango dituzte trinidadeek aurten, hilaren 25etik 28ra, ostiral iluntzean hasi eta astelehen iluntzera bitartean. Hain zuzen ere, festen lehen eguneko hitzordu bakarra izango da aurtengo egitarauaren berrikuntza aipagarriena: I. Mus Txapelketa. Ostiralean 22:00etatik aurrera jokatuko dute txapelketa Nahi Genduena elkartean; izen-ematea 21:45ean itxiko […]

Ondo ospatuta, datorren urtera arte agurtu dituzte pentekosteak Martirietan »

Atzo, igandea, agurtu zituzten Azkoitiko Martirieta auzoko Pentekoste festak. Eguraldi polita egin zuen, eta herritar ugari joan zen auzora egunaz gozatzera. 11:00etan bota zuten festei hasiera emateko txupinazoa, eta, ondoren, auzoan hildakoen alde meza izan zen ermitan. Meza amaitzean, auzoko elkartean hamaiketakoa eskaini zuten, trikitilariek lagunduta. Bazkal aurretik umeentzako puzgarriak eta Zelai-Luzeko zezenak izan ziren. […]

Anaka auzoko bizilagunak prest jaiei aurre egiteko »

Irungo Anaka auzoko jaiei hasiera emango diote hurrengo ostegunean (hilak 31). Ekainaren 4ra bitarte (astelehena), haur, gazte eta helduentzat hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Ondorengoa da, egitarau osoa: Maiatzak 31 (osteguna): 19:00etan, urtean zehar Auzo Elkartean antolatutako ikastaroetan egindako lanak ikusgai izago dira elkartearen egoitzan. Ekainak 1 (ostirala): 17:00etan, Umeen Margo Lehiaketa egingo dute elkartean, eta […]

[Galeria] Mendekosteak, motzak, baina handiak »

Mendekosteak bukatu dira. Hiru eguneko jai aroan, eta eguraldiaren laguntzarekin, kaleetan egoteko aukera izan dute lezoarrek eta bisitariek.