Xanistebanetako gehigarria »

Ezin hobe pasatzeko aitzakiarik ez dute behobiarrek auzoko festetan »

Gaur hasiko dira ofizialki Behobia auzoko jaiak, San Inazio Jaiak, 18:55ean, suziriaren jaurtiketarekin; ondoren haurren danborradak emango du festen hasieraren abisua, auzoko kaleetan zehar (ikus egitaraua Nabarmenak atalean). Nolanahi ere, behobiarrek ez dute itxaron nahi izan, eta atzodanik murgildu dira festa giroan. Haur eta gazteentzako margo eta toka lehiaketak, helduentzako mus eta barraskilo txapelketak, eta 4 urte bitartekoentzako plastikozko motorren lasterketa dira atzo egin zituztenetako batzuk. Hiri eta auzo guztietako festak ondo pasatzeko egiten dira, baina Behobian, «Behobiako errepublika independentean» Jai Batzordekoek dioten bezala, zeregin horretan munduko aurreratuenak izaten saiatzen dira. Egitarauko zatirik handiena irudimen handiko ekitaldiek hartzen dute, auzotarren arteko harremanak estutu eta lehertzeraino barre egitea helburu dutenak. Horrek ez du esan nahi sutsuki elkar lehiatuko ez direnik, esaterako emakumezkoen toka eta hiruko jaurtiketen lehiaketetan (gaur), patata tortilla txapelketan, zerbitzari lasterketan eta barraskilo-biltze lehian (bihar), edota igandeko herri kirol desafioa handian, umorezko tourrean eta ohol lasterketan. Musika giroa uneoro Musika giroa ere ez da faltako atzo hasi eta igandera arte luzatuko diren Behobia auzoko jaietan. Gaur Irun Hiria Musika Banda arituko da (20:30ean), eta Jalisko Band taldeko mariatxiak gauerdian. Bihar, besteak beste, eguerdiko poteo elegantean (hala joan behar da jantzita) eta arratseko elizako kontzertuan entzungo dira doinuak. Baina musika […]

Abuztuan ere jai giroa izango da nagusi Tolosaldean eta Leitzaldean »

Abuztuko egunetan ere  jaiak ez du etenik izango Tolosaldean eta Leitzaldean. Honako gehigarrian jaiak abuztuan ospatzen dituzten herrietako egitarauak topatuko dituzue.

Bi eguneko festa izango da San Inazio auzoko jaietan »

Ibarrako San Inazioko auzotarrek urtero moduan, jaiak ospatuko dituzte. Larunbatekoa izango dute egun handia, eta igande eguerdian amaituko dituzte jaiak.

Etzi goizean haurrak izango dira jaiei hasiera emango dietenak. Besteak beste, jokoak eta tailer…

Anabasaren ondoren, tradizioaren ordua »

Ordizian ondo gogoan izango dituzte aurtengo Santa Ana jaiak. Euri langarra izan dute lagun –edo aurkari– asteburu osoan, eta baita herenegun eta atzo ere. Hala ere, festarako gogoa gailendu zaio euriari, ikusi besterik ez baitzegoen zenbat koadrila zebiltzan mozorrotuta astelehen iluntzetik aurrera, horietako asko eta asko karroza eta guzti gainera. Mozorrotu horietako zenbaitzuk parte hartu zuten goizaldeko danborrada edo matutinan. Buztuntza auzotik abiatu eta Gudarien Etorbidetik pasa ondoren, Urdaneta kalean gora behera egin zuten Plaza Nagusian bukatzeko. Ehun lagun baino gehiagok egin zuten ibilbidea, eta plazan azken danbor hotsekin joz bukatu zuten, eguna argitzear zela. Artean jende ugari zebilen gaupasan, eta etxeratzeko nagi zeudenek izan zuten parrandarako aukera geltoki parean zeuden karroza musikatuekin. Kale garbitzaileek nahiko lan izan zuten anabasa hori zuzentzen. Gosaltzeko tartea hartu eta gero, El Albero zezenzale taldeak San Bartolome auzoan jarritako zezen plazara joan ziren, Lasturko Saka baserriko zezenekin jolasera. Prozesioa eta dantza Herriak bestelako itxura zuen eguerdi partean. Zaindariaren omenezko meza izan zen, eta Santa Anaren irudia bera ere atera zuten prozesioan, tradizioak agintzen duen moduan. Ordu laurden inguru behar izan zuten herriguneari itzulia eman eta Santa Ana elizara itzultzeko. Alderdi politiko guztietako ordezkariek parte hartu zuten prozesioan, baina ez udalkide guztiek. Antzeko zerbait gertatu […]

Donibaneko Habanerak, etzi »

Santio Jaien barruan gaur ziren egitekoak Habaneren ikuskizuna, 22:00etan, Donibaneko Santiago plazan. Eguraldi txarra iragarri dutelako, baina, atzeratu egin dute Bonantza Auzo Elkarteko antolatzaileek Habaneren ikuskizuna: etzi (osteguna) izango da, …

Xanistebanetako aurkezpenak, astelehenean »

Xanisteban Jaietako aurkezpen publikoak, ohi bezala, jaien bezperan egingo dituzte. Beraz, astelehenean izango dira —abuztuaren 1ean—, 18:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Xanistebanetako agerkari kulturalak aurkeztuko dituzte  (Mugarri…

Festa giroa nagusi Santa Ana Egunean »

Euriak eguneko protagonista bilakatu nahi izan badu ere, festak ez du etenik izan gaur Donibaneko Santio Jaietan. Santa Ana Eguna dute gaurkoa sanjuandarrek. Meza nagusia egin dute goizean Santa Ana ermitan eta hamarnaka herritar hurbildu dira bertara. Arratsaldean, bestalde, haurrak eta gazteak izaten ari dira protagonistak. Izan ere, Arrantza txapelketa egiten ari dira Bonantzan eta Santiago plazan. Beranduago, askaria banatuko dute bertara hurbildu diren haurren artean. Habanera emanaldia, kolokan Santiago plazan 22:30ean egingo duten VII. Habanera emanaldia kolokan dago eguraldiaren ondorioz. Jai batzordea 18:00etan bilduko da zer egin erabakitzeko. Bihar San Pantaleon eguna dute Donibanen eta urteroko ohiturari jarraituz, Aiton-amonen bazkaria egingo dute 14:00etan. Jarraian musika eta dantza egongo dira giroa alaitzeko. 19:00etan, berriz, sardina jatea egingo dute herriko koadrilen eskutik. Etzi atseden hartuko dute sanjuandarrek.

Eguraldi txarrari, giro ona »

Eguraldiak ez badu lagundu ere, Santio festetako lehen bi egunetan giro ona izan da. Ekitaldietan parte hartzen ari da jendea, eta zirimiria batzuetan euri bihurtzen bada ere, horrek ez du zapuzten festarako giroa. Larunbat gaua magikoa izan zen, Gartxot, Itzaltzuko bardoa emanaldiak sortu zuena. Jende ugarik ikusi zuen herritarrek mimoz prestatutako obra. Txupinazoa igandean bota zuten Etxerateko kideek, eta kartzeletan dauden ahaideak ondoan izateko nahia zabaldu zuten. Suziriaren ondoren, erraldoi eta buruhandien kalejirak alaitu zuen herria. Herri bazkarian bostehun lagunetik gora bildu ziren. Horren ondoren, gorputza astindu ahal izan zuten batukadarekin. Futbitoko finala Zipoteen Erreinua taldeak Antitodori irabazi zion. Gauean danborradaren txanda izan zen. Berrehun lagunetik gora elkartu ziren. Remi Ayestaranen oroitarrian geldialdia egin zuten danborjoleek, eta lore sorta bat utzi eta abesti bat eskaini zioten. Jaietan ere korrikan Atzokoan, besteak beste, korrika egin zuten billabonatarrek. Bai sokamuturrean eta baita herri krosean ere. Azken honetan 175 heldu eta haurrek parte hartu zuten. Helduen artean lehen emakumezkoa  Eva Pelaez izan zen, eta herrikoa Izaskun Zubeldia. Gizonezkoetan lehena Eneko Garin billabonatarra izan zen. Ondoren, herriko azkarrena, Hassam Aitchaou. Beteranoetan, Idoia Esnaola eta Luis Mari Otegi izan ziren lehenak; jubeniletan, Imanol Intza; kadeteetan, Xabier Zuriarrain; infantiletan, Jokin Alberdi; alebinetan Garazi Otegi eta Unai […]

Jende ugari sokamuturra ikusten »

Villabonako Santio jaietan, Olaederra kiroldegiaren ondoko zelaian jende ugari elkartu da bigantxen eta gazteen arteko jolasa ikusteko. Susto bat edo beste hartu dute gaur sokamuturrean ibili diren gazteak.