Zarautzera helduko da bihar Superliga Siroko surf txapelketa »

Lau herriek “surf tradizio handia” dutela uste du Iban San Martin zinegotziak. Parte hartuko duten surflarien artean, bertakoak ere izango direla azaldu du; besteak beste, Ruben Vitoria eta Nadia Erostarbe. San Martinen hitzetan, “ohorea” da beste urte batez txapelketa herrian jasotzea. Zarauzko hondartza Europa mailan “erreferentea” dela eta urte osoan zehar surfa praktikatzeko “baldintza ezin […]

Xoxoteko aterpetxeko ur zikinak garbitzeko fitoarazketa sistema ezarri du Azpeitiko Udalak »

Martxan da Xoxoteko aterpetxeko ur zikinak garbitzeko arazketa sistema naturala. Fitoarazketa sistema jarri dute bertan, eta modu horretan, uretako landareek hondakin uretan dauden elementu kutsagarriak murrizten edo desagerrarazten dituzte, prozesu biologiko fisiko-kimikoen bidez. Aterpetxearen behekaldean bi araztegi txiki jarri dituzte. Landareek ura erabat estali dute, eta ez dira gehiegi nabarmentzen, udalak azaldu duenez. Ur zikina […]

Etorkizuna eraikitzen »

Gazte Begirada: etorkizuneko Bizkaiko gizartea gazteen begiradagaz eraikitzeko sortua. Profil profesionalak bilatu eta zehazteko Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako proiektu berritzailea. Lurraldean bizi dugun zahartze prozesua gazteen beharrizanekin lotzen ditu, hartara, eskualdea biziberrituz. Gazteetan pentsatuta, baina baita lurraldean ere. Agirre Lehendakaria Center, Urremendi, Dansk Design Center eta Gernika-Lumo eta Bermeoko udalekin batera sortutako proiektua da. Busturialdeko […]

Joseba Esnal izango da Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko presidente berria »

Talde bakarra aurkeztu da Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko zuzendaritza aukeraketarako prozesura, eta ondorioz, Joseba Esnal presidente izango duen taldeak zuzenduko du datozen bi urteetan elkartea. Astelehen arratsaldean aldatu zuten elkarteko zuzendaritza, eta talde berriak gogoz eta ilusioz hartu du zeregina. “Lehengo zuzendaritza taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu, aurtengo denboraldia bideratuta utzi digutelako. Neguan, elkarteko […]

Turismo ereduaren aurkako manifestazioa egingo dute »

Bizilagunekin plataformak turismo ereduaren aurkako manifestaziora deitu du gaur arratsalderako, Bertan bizi gara, bertan bizi nahi dugu! lelopean. Protesta 18:30ean abiatuko da Saguesetik. Ordubete lehenago, turismo masiboak …

[ARGAZKI GALERIAGAZ] Bigarren aldiz izan gara Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxean kazetari lanaz aritzeko »

Gaur, Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxean izan gara bigarrenez, 3. zikloko ikasleei kazetari lana eta elkarrizketak nola egiten diren azaltzeko. Elkarrizketak prestatzerakoan hain garrantzitsua den dokumentazio lanaren garrantzia ikasi dute haurrek, baita gure lanbidearen nondik norakoak ere. HITZAren egunkariak banatu ditugu ikasleen artean, hauek gure eguneroko lana nola egiten dugun ikus dezaten, baita webgunea erakutsi […]

Jon Artano: “Erantzuna neurrikoa iruditu zait, eta babestuta sentiarazi naute” »

Iñaki Anasagasti EAJko kideak Jon Artano kazetariari zuzendutako kritikek soka luzea ekarri dute. ETBren berriemale zestoarrak Venezuelako hauteskundeen bezperan egindako lanaz hitz goigorrak idatzi ditu Anasagastik bere blogean. ETBko Erredakzio Kontseiluak Anasagastik esandakoak gaitzetsi ditu, eta lankide askok adierazi diote babesa Artanori. Berria egunkariak zestoarrarekin hitz egin zuen atzo. ETBko Erredakzio Kontseiluak agertu dion babesa […]

Liga titulua jokatuko du gaur Bera Berak »

Bera Berak bere bosgarren liga titulua irabaziko du gaur gauean Barakaldon Zuazoren aurka garaipena lortzen badu. Denboraldi osoan zehar egundoko lana egin ostean, talde donostiarra Atletico Guaredesekin berdinduta iritsi da ligako azken jardunaldira. Galiziarrek euren neurketa galtzea nahikoa izango litzateke ere Montse Pucheren neskek liga titulua irabazteko. Arraunean, Donostia Arraun Lagunak Mutrikun egingo den Euskadiko […]

Libre lasterketa egingo dute gaur gauean »

Bosgarren urtez egingo dute Libre lasterketa. Gaur izango da, ostirala, 21:00etan, eta oinez zein korrika egin daiteke. Ibilbideak 6 kilometro izango ditu, eta Bulebarrean izango ditu irteera eta helmuga. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da. Bildutako dirua erabiliko dute ordaintzen laguntzeko Loiolako Aske Gunean auzipetutakoen isuna: 25.000 euro.

Joxe Takolo beka, Zabaltzak eta Fernandezek aurkeztutako Drangnag-ri espedizioarentzat »

Indartsu itzuli zen iaz Joxe Takolo beka, eta horrela etorri da aurten ere. Mikel Zabaltza eta Alberto Fernandez mendizaleek irabazi dute 3.000 euroko beka, Drangnag-rira egingo duten espedizioaren proiektuarekin. Atzo, asteazkena, jakinarazi zuten proiektu irabazlea zein izan den, eta haren egileek espedizioaren inguruko zenbait xehetasun azaldu zituzten. Urritik azarora bitartean egingo dute Nepalgo Himalayan kokatzen den Dragnag-ri […]